|
...u zuen, baina ez du berretsi, eta ondorioz, ez du inolako konpromisorik hartu. egun, europako kontseiluko 30 estatuk berretsi dute. itunaren funtzionamendua aski interesgarria da. lehenik eta behin erregio edo gutxiengoen hizkuntzen definizioa jasotzen du itunak. ondoren, itunaren helburuak eta konpromiso zehatzak jasotzen dira, eta atal horri dagokionez, estatuek erregio edo gutxiengoen hizkuntza
|
guztiei
aplikatu behar diete. iii. atalak konpromiso zehatzak jasotzen ditu itunak, eta horretan estatuek nahi dituzten hizkuntzei aplikatzen diete. adibide moduan espainiako estatua jar genezake; izan ere, iii. atala status ofiziala duten hizkuntzei besterik ez die aplikatuko eta irakurketa zurrun eta diskriminatzaile horren ondorioz, kanpoan geratzen dira euskara legeak nafarroan ezarritako eremu misto... irakaskuntza, justizia, administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak, hedabideak, kultur jarduerak eta ekipamenduak, ekonomiaeta gizarte bizitza, eta azkenik, mugaz haraindiko elkartrukeak. eremu bakoitzak hainbat konpromiso jasotzen dituzte eta estatuek 35 konpromiso hartu dute. gutxiengo nazionalen babeserako hitzarmen markoa 1994ko azaroaren 10ean onartu zuen europako kontseiluko Ministroen batzordeak. gutxiengo nazionalen babesa arautzen duen lehen ituna dela esan daiteke. hitzarmen markoak ez ditu gutxiengoen hizkuntzak aipatzen, une oro definitu gabeko gutxiengo nazionalez ari da. definizio ezak zaildu egiten du hitzarmen markoaren beraren aplikazioa, edo hobeki esanka, estatuei aukera handiak eskaintzen dizkie modu arbitrarioan jarduteko. esaterako, espainiako estatuak sinatu eta berretsi egin du gutxiengo nazionalen babeserako hitzarmen markoa, baina ijitoen komunitateari besterik ez dio aplikatzen. beste estatu batzuek, erresuma batuak esaterako, berezko hizkuntza komunitateak ere jasotzen dituzte babeserako subjektu. bestalde, gure hizkuntzari dagokionez, espainiako estatuak jarrera hori hartu du, baina Frantziako estatuak ez du hitzarmen markoa sinatu ere egin, ez baitu ezelango derrigortasunik horretarako. hitzarmen markoak jasotzen dituen printzipioei dagokienez, gutxiengo nazionalei, besteak beste, hizkuntza mantendu eta garatzeko neurriak sustatzeko konpromisoa eskatzen zaie estatuei 5 artikuluan. halaber, itunaren 10 artikuluan gutxiengo nazionalei hizkuntza maila publikoan edo pribatuan erabiltzeko eskubidea aitortzeko konpromisoa eskatzen zaie. horrela estatuek ahalegina egin behar dute pertsonen eta administrazioen arteko harremanak gutxiengoen hizkuntzan ahalbidetzeko neurriak segurtatzeko. badira europako kontseiluko bi itun horiek agertzen duten ezaugarri interesgarria; izan ere, hartutako konpromisoak betetzen diren egiaztatzeko ebaluazio zikloak izaten dira. aipatu ebaluazio zikloetan estatuak betetze mailari buruzko txostenak prestatzeaz gain, gizarte zibil antolatuak ere parte hartzen du eta txosten independenteak helarazten dizkie europako kontseiluak itunak monitorizatzeko abian jarri dituen batzordeei. europako Batasunaren jardunari lotzen bagatzaizkio, azken hogei urteotan erakunde horrek izandako aldaketak azpimarratu genituzke. hizkuntza aniztasuna izan da, zalantza barik, europako batasunaren ezaugarri nagusietako bat eta aniztasuna bera erabili izan du ikurritzan:
|
|
Aniztasunean bildurik. dena den, europako batasunaren sorreraren aitzindari europako ekonomi elkartearen hastapenetatik egon den garapenari erreparatuta aniztasun partziala besterik ez dela izan ondoriozta dezakegu. ekonomi elkartetik gaur egungo europako batasunerako prozesuan zazpi itun aurkituko ditugu: ...zten arren, ez dira berariaz jasotzen hizkuntza eskubideak; bai, ordea, erakundearen hizkuntza irizpideak. estatuek osatutako erakundea dela kontuan harturik, europako batasuna ez da sartzen kide diren estatuek aplikatzen dituzten hizkuntza politiketan; haien ustetan barne arazoa baita. bitxia da, izan ere, ekonomiarekin edo beste eremu batzuekin hainbat arteztarau sortu ditu batasunak, eta estatu
|
guztiek
aplikatu beharrekoak dira. hizkuntzaren afera, aldiz, ez dute helburu; hainbat estatutan berezko hizkuntza gutxiagotuak suntsitzeko, eta ondorioz herritarrak eskubideez gabetzeko, politikak abiatzen badituzte ere. hala ere, badira europako batasunak, eta gutxiengoen hizkuntzei dagokienez, abian jarritako hainbat ekimen eta dinamika. horietan gehienetan batasunaren ekarpena ekonomikoa besterik iza...
|