Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Gertaldi bereziki inarrosleak ditu, hala nola, pianoan norgehiagoka dutenekoa, protagonistak lehorreratu nahi duenekoa (ez lehorreko mundua ezagutzeko, itsasoa lurretik ikustea nolakoa den jakiteko baizik) eta jaistera ausartzen denekoa. Bestalde," Virginia" untzia dinamitaz gainezka dagoela behin betiko urperatzeko, mundu guztiak alde egin du, Bederatziehunek izan ezik. Hori jakin bezain laster, Tim Tooney untzira gerturatuko da Bederatziehun handik jaitsi behar duela limurtzeko," dinamita karga baten azpian zaude eserita, altxa ipurdia hortik eta alde egin ezazu" botako dio pianojoleari.
2001
‎Hori bai, guztiek alde egiterakoan otoitz egingo dute eta etxea onetsiko, jainkoen grazia haren gainean koka dadin. Aszetok mundutik at bizi dira, guk egiazko deitzen dugun mundutik, behinik behin.
‎Animalia ia guztiek alde eginen dute, ez da bizirik ezer ikusiko, elurpetrelak izan ezik.
‎Ez Eskual duna aldizkariak, ez petainzaleek. Adierazgarriro, 1942ko urte hondarrean katedralean eginiko prediku garratz baten ondotik, non frantses gazteak Alemaniara bortxazko lanetara joatea gaitzesten zuen, aleman poliziak apezpikutegia inguratu zuen, eta abagune larrihorretan erreto re bakar batek erakutsi zion elkartasuna, Bordarrampe kalonje eta katedraleko erretorea zenak, beste guztiek alde egin baitzioten apezpikua bakarrik utzirik.
2004
‎Azken batean ihesaren balantzea San Cristobalen historia bezain larria suertatu zen. Beste hainbat ihesek frogatu duten legez, zailena ez zen kartzelatik ateratzea, mugara iritsiz eta zeharkatuz, martxan jarri zituzten neurri errepresibo guztietatik alde egitea baizik. Gerra garaian, Iruñerria bezalako erretagoardia frankistaren muinean egonda, sorpresa faktorea deitzen den hori berehala hondaturik, inolako laguntzarik gabe eta zeuden ahulezi egoeran, hori burutzea zaila zen oso.
‎–Zaindari egon behar, sutondoan kartetan aritu beharrean –aitak patiorantz zuzenduriko keinu lauso bat zuen– Agian, horko handi mandi horiek guztiek alde egiten dutenean...
‎Eta aita sutan jarri zen: haibesteraino, non anai Jaxintorekin hitz egitea erabaki baitzuen, guztiek alde egin bezain pronto.
‎Hala, bada, jakizu, lehenik eta behin, ez dudala txortan egin. Aitortzen dizut, bai, erortzeko puntuan egon naizela, Nobel sariduna eta biok bakarrik geratu garenean, zuek guztiak alde eginda gero, zu lehendabizi eta gurasoak ondoren. Aspaldi esan nizun fama handiko jendeak izugarri erakartzen nauela, eta halako pasio eustezina eragiten didala.
‎Zalantza egin zuen une batez, baina gero gehitu zuen adar jotze tonua azpimarratuz: " Klaro, balio duzuen guztiek alde egiten duzue!, eta gaizki egon gauzak".
2005
‎Joan aurretik Monikak pitxer bete te egiten zigun, eta gero hozkailuan sartzen zuen izotz koxkor batzuekin. Bezero guztiak alde egindakoan sukalde atzeko terrazatxoan esertzen ginen te izoztua edaten. Lehenengo basokada hustuta nuela dilisten bezeroa etorri zitzaidan burura.
2006
‎Bele guztiek alde egiten dute eta bakarra geratzen da orain. Beleak irekita ditubegiak.
‎Biharamunean, taldeko guztiek alde egin eta gero, logistikako gorabeherak azaldu zizkigun don Tirsok: janaria erosteko astean behin etortzen zen beheko ibarretik Braulio furgonetarekin, herrietan ogia eta bestelakoak saltzeko:
2007
‎Egun argiz gertatu zen lapurreta. Bi gizonek koadroak besapean hartu eta bisitari guztien aurrean alde egin zuten Audi beltz batean. Polizia minutu batzuk geroago iritsi zen...
‎Izokinei buruz hitz egiten duzun bakoitzean poro guztietatik alde egiten dizun pasioak zure izaretara eraman zuen neska beltzarana. Edo horrelako zerbaitek.
2008
‎Horretarako garrantzia handia izan zuten Diputazioek eta bestelako erakunde lokalek eutsitako lanpostuek, bereziki bertoko ikerketei lotuek: euskara katedra Azkuerentzat, Probintzietako artxibero lanak Labairu, Etxegarai eta Serapio Muxikarentzat, udal artxibero lana T. Guiardentzat, etab. Euskal unibertsitatearen gabezia konpentsatzeko aski izan ez bazen ere, lanpostuok euskal ikerketak garatu ahal izateko azpiegitura minimo bat eskaini zuten (ikertzaile guztiak alde egitea ekidinez).
‎KANDIDO. (barre) Egia! Txerri guztiek alde egin ziguten.
‎Armaginen exodoak, bere aldetik, efektu bikoitza eduki zuen herri ekonomian. Alde batetik, arma ekoizpena mugatu zuen, kualifikatutako langileen gutxitzeaz gain, kasurik gehienetan armaginek euren tresneria guztiarekin alde egin zutelako. Bestetik, armagin horiek euren esperientzia eraman zuten gobernuak bultzatuta Asturias aldean sortzen ari ziren armagintza guneetara.
‎Hasi du, ordea, iluntzen, eta gero eta bezero gutxiago dabil tabernan. Rosak nahi baino luzeago doa, hala ere, jende guztiak alde egin arteko denbora. Ontziak garbitzen ari da tabernako txorrotaren azpian.
2009
‎Zinegotzi ez adskribituak, EAJ eta H1 alderdiek abstentzioa bozkatu zuten.Honen bidez, herritarrek administrazio publikoetan dituzten datu pertsonalak babestea eskatu dezakete hemendik aurrera.Era berean, Lasarte Oriako Udalak hilerrian egin berri duen kolunbarioa arautzeko ordenantza ere onartu izan zen. Honetan, PSOE eta EBko aldeko bozka eta LOHP, zinegotzi ez adskribituen, EAJ eta H1 zinegotzien abstentzioa izan zuen.Taxien 2010eko hiri barruko tarifa berrien bozkari dagokionez, EAJren bozka izan ezik, abstentzioa egin zutela, beste alderdi guztiek alde egin zuten.Kargu aldaketakBestalde, alderdi sozialista eta EB alderdien arteko Udal gobernu hitzarmenaren etetearen ostean, Ana Urchueguia alkateak egoera aztertu eta aldaketak egingo zituela aurreratu zuen. Era honetara, alkatetzat Rikardo Ortega zinegotziaren bosgarren alkateorde izendapena eta Ingurumen, Merkataritza, Kontsumo eta Sanitate Batzordeko lehendakaritza baliogabetu ditu.
‎Joan behar zuten guztiek alde egin dute. Hitz hauekin adierazi du EAko idazkari nagusiak Hamaikabat alderdiarekin egun duten harremana.
‎Frantziara ihes egin zuen San Mateo itsasontzian, bere aitarekin eta inguruko herrietako beste hainbat gizonekin. Ez zuten guzti guztiek alde egin, baina aitaren bizartegiko erratzak ile gutxi jaso zuen egun haietan. Garai hartan ikasi nuen ohoreaz gain, apustuez eta giltzaz itxitako tiraderaz gain, bazela gizonena zen beste gai bat:
‎Baina, egia esan, egin nuen nirekiko, hori zen kontua ere, ezta? Ilargitik bezero guztiak alde egindakoan azaltzea komeni zen. Horixe esan zuen Ugartek.
‎Denen begiak, Condérenak, Miossensenak, Henrikeri so jarri ziren, hark zer erabakiko. Keinu bat egin eta guztiek alde eginen genuen maskarada umiliagarri hartatik. Hark onartua zuen gu denok han egotea.
‎AINGERUk droga paketeak INDIOren hanketara botatzen ditu, mespretxuz. Ondoren, eskuarekin keinu bat egin eta berak eta bere gizon guztiek alde egiten dute. INDIO ikaratuta geratzen da.
‎Ospitale gelen helburua adingabeko pazienteak eskolatzen laguntzea da, beren hezkuntza prozesuarekin normaltasunez jarraitu ahal izan dezaten. Irakasleak eta edukien egitura egoera berezi batzuetara egokituta daude, eta, beraz, gela espazio irekia eta malgua da, ikasle bakoitzaren beharrei adi egoten da, eta libreki joan daiteke, laguntza medikoak eta sanitarioak hala eskatzen duen guztietan alde egin baitezake. Batzuetan, gaixoaren osasun egoerak aholkatzen du irakaslea gelara joatea.
‎Ostiralean, atarian topatu zuen bizilagunak ez zion diosalik egin, baina Felixek ez zion garrantzirik eman. Larunbatean, jatetxe bateko bezero guztiek alde egin zuten Felix sartzen ikusi bezain pronto. Igandean gure betiko tabernariak tu egin zion garagardoan.
‎hartuko luke parte sexu erasoaren ahalegina salatzeko protesta batean, baina garbi dauka egun hauetako elkarretaratzeen helburua ez dela hori. . Nola hartuko dut parte nik etorkin guztiak alde egiteko eskatzeko protestetan??.
2010
‎Nire hainbat liburutako hainbat orrialde han idatziak dira, lekuak eskaintzen duen bake giroa aprobetxatuta. Baina misterio puntu bat ere badauka monasterioaren barrualdeak, batez ere gauez, turista guztiek alde egin eta monjeak nahiz apopiloak oheratutakoan. Sabai altuko korridore luze eta isiletatik paseatzea, egurrezko ate astunen atzean zer dagoen deskubritzea, klaustro bakartiak ilargipean begiztatzea, kapiteletako harpia eta denomioei erreparatzea, altzifre zaharrari begira egotea... oso esperientzia ernagarriak izan daitezke gaueko bakardadean.
‎Sumendi baten gainean bizitzea bezalakoa ia! Noski, ez da harrigarria mila bederatziehun eta laurogeian, gobernuak herria erosteko eskaintza egin zienean, bertako guztiak alde egin izana. Suak piztuta iraungo omen du ta beste berrehun eta berrogeita hamar urte.
‎Berak lehengo martxan segitu baldin bazezakeen, seme alabek ere beste horrenbeste egin zuten. Halaxe esan zien aitak hiletarako etorritako sendiko guztiek alde egin eta hirurak bakarrik gelditu zirenean:
‎Egun osoa kongresuan gauza serioetan pasatu eta gero komeni da katxondeo pixka bat. Ordurako VIP guztiak alde eginda egotea espero dugu... eta emazteak ere bai, erantsi zuen pikardiaz Txetxuk, Satisiukondoaz kolpetxo bat joz.
2011
‎Bele guztiek alde egiten dute eta bakarra geratzen da orain. Beleak irekita ditu begiak.
‎Bazkalosteko luzea eta atsegina egin eta gero, guztiek alde egin zutenean, Isabel eta biok geratu ginen patio hutsean.
‎Zergatik ez dago armadako dibisioa hemen? Zerbaitek huts egin du, pentsatu zuen, eta arazoak sortu bezain laster putakume hauek guztiek alde egiten dute. Baina ez zuen denbora askorik izan hausnarketa egiteko.
‎Hatzak eramango ote dituzte sudurrera eskuak txorrotaren pean busti aurretik? Ba ote dakite Zorionak zuri hiru aldiz abestu behar dela eskuak garbitu ahala bakteria guztiek alde egin dezaten?
2012
‎kapitainak harrapatu zituenean, hitza eman ziela bizia barkatuko zitzaiela, eta horregatik apal apal erruki izateko eskatzen zidatela. Baina esan nien, niri zegokidanez, ez nekiela errukia nola adieraziko nien; hain zuzen ere, erabaki nuelako uhartetik nire gizon guztiekin batera alde egitea, eta kapitainarekin bere ontzian Ingalaterrarantz abiatzea. Kapitainak, berriz, zituela Ingalaterrara eraman, atxilotuen eran kateatuak izan ezean, matxinatzeaz eta ontziarekin ihes egiteaz han epaituak izateko, eta horren ondorioa, ondo jakin behar zuten bezala, urkamendia izango zela.
‎Uharte penagarri honetan zegoeneko bost hilabetetik gora neramatzan, eta egoera horretatik ateratzeko aukera guztiek alde egin zidatela zirudien, eta benetan uste nuen giza itxura zuen ezein izakik ez zuela inoiz leku horretan bere oina jarri. Bestalde, bizilekua erabat tinkotua nuela uste nuenez, gogo bizia nuen uhartearen miaketa zehatzagoa egiteko eta oraindik ezagutzen ez nuen lurraren beste emaitzarik aurki nezakeen ikusteko.
‎Bezero guztiek alde egin dute meta MANEX eta ITXASO bakarrik daude tabernan. ITXASO aho zabalka ari da?
‎Oso herri txikia dela dio, 69 biztanle besterik ez ditu-eta. . Gure amaren belaunaldiko ia pertsona guztiek alde egin zuten bertatik, gaur egun gazte gutxi bizi da han?, gaineratu du. Badago garai bat, nerabezaroa normalean, jaioterrira joateari uzten zaiona, baina urte batzuk pasatutakoan, berriro ere herrira joaten hasteko joera daukagula dirudi.
‎Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a txapeldunordeari 1.312 kilo terdiko aldea atera zion. lau harri erabili zituzten hiruna minutuko txandetan eta harri guztiekin aldea egin zuen Irigoienek.
2013
‎Badira egun batzuk etxera ez dela etorri. Guztiek alde egin dute. Etxe hau dagoeneko ez jada segurua.
2014
‎Aldagelaren aparte batean uzten zituen bere gauzak, eta ez zen beste inorekin dutxatzen. Beste guztiek alde egin arte zain gelditzen zen. Bakarrik egiten zituen bikoteka burutu beharreko ariketak.
‎Taxi bat hartu nahi ez baduzu, deitu aitari eta bila etorriko zaizu, seguru nago, nire lepoa askatu zuen, begirada makurtu. Poz guztiak alde egin zion.
‎Esan liteke, neurri batean, kasualitate batek salbatu zuela labe tradizionala. Eltzeak egiteari utzitakoan, Jose Ortiz de Zarate jabeak eta bere familia guztiak alde egitea erabaki zuten, beste nonbait bizitzeko. –Han geratu ziren baserria eta labea, erabat utzita, baina ukitu gabe?
2015
‎Halako batean, sua piztu da, eta berehala itsasontziko bazter guztietara barreiatu da, brankatik poparaino. Suarekin izututa, guztiek alde egin dute, eta bakarrik utzi dute Martin, sugarretan kiskaltzen. Izerditan eta tupustean esnatzen da halakoetan, eta estutasunez betetako tristura batek hartzen dio gogoa.
‎kukusoek odol arrasto eta guzti alde egin dezaten
‎Atea jotzeko moduarengatik badaki berria dela, Sabaiako betikoak maratilari eragin eta barruraino sartzen baitira zuzenean. Eta madarikatzen hasi da bere artean, ostatua itxi eta oporretara joateko erabakia hartzear zegoelako gizona, iraileko azken egunekin batera udatiar bat ez beste guztiak alde eginak direla ikusita. Aurrera!, oihukatu du gogo txarrez sukaldetik, baina, ate joka jarraitzen dutenez, joan eta zabaldu egin du.
‎Jesus Maria Larena. Israelek? izan ezik, beste guztiek alde egin zuten.
‎Hau egia da. Izan ere, nik gauza guztietatik alde egin eta neure profesa eta deiari perfekzio eta itxitura handiagoz erantzuteko hala nahi izan arren, Jaunaren zerbitzu handiagorako dela guztia uztea ulertuko banu, utzi egingo nuke, lehengo batean egin nuen bezala, bare eta bake osoz.
‎Uste dut nahiko hondamen izango duela gobernu eskasagatik; nik diotsot berorren agurgarritasunari, emakumeen aldetik ez zutela ezkontza onik egin. Gogo handia dut haien guztiengandik alde egiteko, eta amaginarrebak ni hain adiskidetzat hartuz, gauza askotaz galdetzen dit, eta nik nahitaez erantzun behar; horrela, neka neka eginik geratzen naiz. Baina guztiz galtzeko bidean zihoan, bi mila dukateko errenta zuela aditzera eman baitzioten.
‎Ondorioz, guk ukitzen dugun guztia erre dezakegu. Beraz, guk benetan maite dugun guztitik alde egin behar dugu. Hau da, Zeruko Argia rako lanean hasten bagara, erre egingo dugu.
‎Prentsa alemaniarrak atera zuen zurrumurruaz akordatu da: lehen senarra utzi zuenean hozkailu eta guzti alde egin zuela etxetik. Ezin horren kontra txintik esan.
‎Jende guztiak alde egingo du parketik.
2016
‎Lagun arteko giro lasai eta atseginean igaro genituen ordu batzuk, baina afalordurako guztiak alde eginda zeuden, bikotekide, ume, laneko afari eta bestelako aitzakiak tarteko. Guztiak, ni izan ezik.
2017
‎Mariaren inguruko sineskeriari bizitza osoan eutsita, Estebanek obabatarrik petoenaren modura jokatu zuen, hots, fededun, sineskor, irrazional. Aitak desio izan zuenaren kontrara, beraz, Estebanek ez zuen sekula Obabatik guztiz alde egin. Atxagak, horrela," basoa" eta" kultura" arteko muga zalantzan jartzera bultzatzen gaitu beste behin ere.
‎Dalton Ames. Gauza ikaragarriren bat egin ahal izan bagenu eta Aitak esan zuen Hori ere tristea da, ezin da egin ezer hain ikaragarria ezin da egin ezer oso ikaragarria biharko egunean ere ez da gogoratzen gaur ikaragarria zirudiena, eta nik esan nuen, Gauza guztiei alde egitea badago, eta hark esan zuen, Zuk uste. Eta behera begiratu eta nire hezur zurrumurrutsuak ikusiko ditut eta haizea bezalako ur sakona, haizezko teilatu bat bezalakoa, eta aldi luze baten ondoren dituzte hezurrak ere bereizi hondar bakarti, bortxatu gabearen gainean.
‎Liburutegiaren bazter batera hurbildu nintzen, eta leihoaren ondoan, oraindik berau zeharkatzen zuten argi izpiek lagundua, irakurketari ekin nion. Ez zen oso luzea, eta beste guztiak alde egiteko prestatzen hasi baino lehen, geldierazteko astia izan nuen:
2018
‎MIRTA. Jende guztiak alde egin zuen, hemen jada ezin zen lurrik landatu, ezta animaliarik zaindu ere. Ni... ni hemen geratu nintzen, ez dut inora joaterik, nire semea gizon horiekin joan zen izurritea suntsitzera eta ez da bueltatu.
‎MALEN. Ez, ez diat hori esan, baina arraroa duk. Herriko gizon guztiek alde egin zitean... haurrek, zaharrek eta heuk izan ezik.
‎Kiratsari buruzko nire burutazio hark lasaitu, eta dardarizo guztiek alde egin zidaten bat batean. Battis Toberak badu bere bizarrak miazkatzeko hainbat eskubide!
‎“Behin gertatu zitzaidan, Imanol: baxutik kanta bat prest eraman nuen etxean goizean goizetik entseatuta, eta estudiora iritsi ginenerako nire grabe guztiak alde eginak ziren. Akabo.
2019
‎Irribarre arrasto guztiek alde egin zuten nire hazpegietatik. Gurasoek hamarkadak eman zituzten elkarrekin.
‎Autotik jaisterakoan joko zuen buruan, birritan, hirutan agian. Tentsio guztiak alde egingo zion. Eta gero, gerta zedila gertatu beharrekoa.
‎Ezagutzen nuen egoera: borondate guztiak alde egiten zizun, zerbait egiteko adorea bilduz gero kamera motelean bezala egiten zenuen, pare bat aldiz saiatu eta ahalegin guztiak uzten zenituen. Dena zen lausoa, mina ere bai.
‎–Baaa?, ez dago zer kontatu, haien artean geratu naiz, Aizek eskatu legez, zerbitzari guztiek alde egin dute, borobila osatu dute, lehen itzultzailearena egiten zuena ere haien artean sartuta, eta berbetan hasi dira, serio, antza. Baina ez dago hareen berbakerea adituko duenik eta, jakina, inork ez du hartu niretzat itzultzeko lanik?
‎" Edo goiza da dagoeneko?". Jakub ezkutatuta dago oraindik, eta Lale denbora galtzen ibili da, harik eta SS guztiek alde egin dutela seguru egon arte. Azkenean, joan dira denak.
‎Ez dut ezer sentitzen, ezertxo ere ez, ordea. Barkuak nire sentimendu guztiekin alde egin balu bezala da.
Guztiek alde egin arte itxoin nuela pentsatu dut, hizketan hasi zaidan begi urdinarekin desatseginegi ez suertatzeko ahalegina eginez, gainera. Bai, Moritzekin etorri naiz; bai, lehenengo aldia, beno, ez, aurreko batean ere egon nintzen; interesgarria, oso, bai; ez... hori da; uummm, barkatu, bai?
Guztiok alde egin nahi dugu, noski.
2020
‎" Diamanteak lehenbailehen, aukera on bat izan bezain laster eskuratuko ditut, eta mozorrozko jantzi bat prestatuko dut. Ondoren, adiskide guztien ingurutik alde egin eta, seguru nagoenean, mozorroa jantziko dut, eta orduan aurki nazatela ahal badute."
‎Bost lagun haiek eta beste batzuk izan ezik, han zeuden guztiek alde egin zuten eta espaloiak hutsik geratu ziren. Gero, beste batzuk etorri ziren andanaka eta espaloiak bete zituzten guztiz bat batean.
‎Andris Kinkori eta Nuriari laguntzera hurbildu zen, eta hirurek Lagunbide txaleterantz seinalatzen zuten eskuekin, segurtasunekoekin eta eztabaidatzen zuten bitartean. Txalet haren jabeak hura guztia egiteko baimena eman zigula esaten zieten, eta zenbat eta lehenago hasi, orduan eta lehenago amaituko zela eta mundu guztiak alde egingo zuela handik... hurrengo asteazken arte. Konbentzitu zituzten, nonbait, laurak txaleteko aterantz egin, atezain automatikoa jo eta, txalet barruko norbaitekin pixka batean mintzatu ondoren, han gelditu baitziren, gertatzen zen guztiari begira.
‎Baina ze demonio, hemengoa ez al da ba benetako bizitza? Hauetako norbaitek pentsatzen al du nolako pena sentitzen dudan nik, dirua batu eta guztiek alde egiten dutenean? (Bernardorengan erreparatzen du) For Godnes´sake, zer ari zara begiratzen?
‎Beheko solairura iritsita, bentatik ateratzeko agindu dio Martinak Txarrori. Kanpoaldean, Tomasa, Maddalen, Engraxi eta Babil bakarrik daude, merkatari guztiak alde eginak baitira dagoeneko. Malkoz bustita daude Babilen begiak, eta dardarka ari zaizkio bi kanoiko eskopetari eusten dioten bi besoak.
2021
‎Vox ek aurka egin du, eta PPk abstenitu. Gainerako guztiek alde egin dute. Gas isuriak murriztea eta 2050 urterako «karbonoan neutroa» izatea da legearen helburua.
‎Hustuta bukatzen du eguerdian; zoro zoro saiatzen da ematen eta ematen, jakin gabe askotan zer, noiz, zertarako eta norentzat. Txirrinak jotzen duenean eta ikasle guztiek alde egiten dutenean, leihora inguratu eta begira egoten da etxera nola joaten diren. Batzuk bakarrik urruntzen dira, beste batzuk taldean edo binaka.
‎Gauza bat besterik ez dut akorduan, laneko lagun guztiek alde egin zutenean, Martinaren gurasoak, prentsa, kuxkuxeroak, agintariak eta lagun taldea... German zutik gelditu zela Martinaren horma hilobiko harri karratu izenik gabekoaren aurrean.
2022
‎Aita, lehengo bizian, kamioilari gisa aritu zitzaien Irunen, lagun batekin enpresatxoa sortu ere egin zuen, adiskide onak kutxa eta guzti alde egin zuen arte.
‎Baina urteak joan ziren, berorren adineko norbaitek irudikatu ezin duen abiaduran, eta neska mutilez hustuz joan zen eraikina. Eraikinak jaiotzen ikusi zituen haur guztiek alde egin zuten, ikastera, lanera, euren bizitzak eraikitzera. Eta nagusiok, haur haien gurasoek eta nik, ia berrogeita hamar urte gehiago geneuzkan.
‎Manexek arreta eta kontu handiz, eskopeta berriz ere leihatilan bermatu zuen, belauniko jarri, ipurdia orpoetan pausatuta tiroaren kolpearekin lurrera ez erortzeko, apuntatu eta azkenik, nola edo hala, tiroa jaurti zion aukeratutako mikari. Baina, bai zera!, oraingoan ere huts egin eta hegazti guztiek alde egin zioten tximistak bezala, izuturik eta zalapartaka. Penaturik eta desanimatuta, azkenean etxera joan behar izan zuen bazkaltzera.
‎Trenez egin zuten bidearen lehen partea. «Irpinen eraso egin zioten trenari; beraz, egun hartan ezin izan zuten guztiek alde egin. Bestela, trenak gainezka doaz; batzuetan, gidariak ez dira geltokietan geratzen, edo ez dituzte ateak zabaltzen».
‎ohartarazpen orokor bat da. Kezka du oraindik badituen lagun horiek guztiek alde egingo ote dioten».
‎Dozenaka herri kurdu –eta ez kurdu, asiriar kristauak ere bai baitira desplazatuen artean– hustu behar izan dituzte herritarrek, eta Kandil inguruan geratzen ziren azken artzain nomadetatik ia guztiek alde egin behar izan dute bonbardaketengatik. Egoera gaiztotuz joan da, Turkiako armadak bere aldera ekarri baitu Kurdistaneko Gobernua, gerrillarien eta pexmergen arteko gatazkara iristeraino.
‎Beste guztiak alde egin zuen Alazneren burutik. Etxebizitza handiagoa alokatu beharra zegoen, han ezin ziren hirurak luzaroan bizi.
‎Ordu horretan irekia topatuko zuen denda bakarra zen hura. Berandu zen merkatura joateko, dagoeneko baserritar guztiak alde eginak izango ziren.
‎Mokokaldi labur baten ondoren, presa guztian alde egin zuen Holohan jaunak, tikili takala. Gela isilik geratu zen.
‎Mutu eusten zioten, burua besteengana jiratu gabe eta begiratuak saihestuz. Hubertek irratia itzali zuenean, gizon guztiek alde egin zuten, txintik ere esan gabe. Gelan soilik emakume taldea geratu zen.
‎Ezkerreko besoa zabalduta, perimetroa garbitu du neska gazteak, inguruan leudekeen guztiei alde egiteko esango balie bezala. Orduan hasi da biraka.
‎Eta jende guztiak alde egindakoan Carriek argazki bat erakutsi zidan.
2023
‎Jaiegun hauetan, Bartzelona ito beharrean dabil turismoa dela kausa. Esaten dute udan eramanezina izango dela, eta guztiok alde egin dugula, etorriko zaigun turista samalda ikaragarriagandik ihesi. Turismoa, bistan denez, diru iturri bat da —ez naiz ausartzen aberastasun iturri denik esaten—, baina turismoaren gehiegikeriaren ondoreak larriak dira.
‎Gezurrak eta ukazioa ere erabili dituzte. «Beraien lider guztiek alde egiteko esaten diete; ez dira egiaz herri bat; lur horretan ez zegoen inor; desertua lorarazi dugu», esaten zuten. Badakizu laranja ekoizpena zenbatekoa zen Palestinan 1914an?
‎Asteguna zen. Arratsaldez lanean ari nintzen batean, zazpiak eta hogei inguruan, bulegoko guztiak alde eginda zeudenean, Legarra azaldu zen nire lanpostuan. Bakarrik nengoen eta haren hazpegiak ikustean alboetara begiratu nuen.
‎Bumajrutak" basakeria" hitza aipatu zuen: " Ekintzaile guztiei alde egiteko mezua helarazi ziguten. Kideak atxilotzen ari ziren.
‎Urte hura zoragaria izan zen Carlos eta biontzat: jende guztiak alde egin zuen, turistarik ez zegoen, eta biok bakarrik geratu ginen, haurdun gainera... Eta Juana amatxo moduko bat zen, beti aholku emanez.
‎Esan zuen," Emakume esnearen antz handiena du ahuntz esneak". Eta poztu zen Bernadeta, gizon haiek guztiek alde egin zutelako, eta bere antxumearen bila zebilen animalia triste hura konpainia egiten gelditu zelako. Begitartea luzea, begiak erneak, muturra guria eta beroa, belarriak meheak eta adarrak lepondoraino haziak zituen ahuntzak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia