Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2001
‎EAJk 2000ko urtarrilean bere ponentzia politikoa onartu zuen batzar politiko berezian, barne erakunde guztiek aho batez onartua. Horren gauzapena Ibarretxek Kursaalean agertu zuen egitasmoan datza.
‎Hizkuntza, beraz, guztiona da, batena bezain bestearena, eta, zerbait aldatzekotan, jabearen baimena behar dugu. Eta guztiok garenez gero jabe, guztion baimena behar29, guztion aho batezko baimena. Eta bizi garen mundu narras honetan aho batezko iritzien batasunik ikusiko ez dugunez gero, ez du inork menderen mendetan deus aldatzeko baimenik izango.
‎hamar mila bezero eta hamar mila bezeroren diruak bat batean galtzea ez da gustuko platera izango Sanz Sesma bera buru duen kutxarentzat. ...zioez gain, ekintza konkretu eta zehatzak bultzatzen jakingo duena (euskaldunik ez, esate baterako, inprimaki elebidunak edo euskaraz soilik egindakoak eskatuko ez dituenik); euskarak indarkeriarekin zerikusia baduela esaten dutenak argumenturik gabe utziko dituen lobby bat; mediatikoki tinko eta zorrotz lan egingo duen lobby bat; ekimen judizialak aurrera atera ahal izango dituen lobby bat; eraso guztien aurrean aho batez eta segundorik galdu gabe erantzungo duen lobby bat; eta herritarrak euren hizkuntzaren aldeko apustuan buru belarri eta ilusioz murgiltzea lortuko duen lobby bat. Ez naiz oso zalea, baina lobby hau osatu ahal izateko ia derrigorrezkoa iruditzen zait alderdi politiko eta kultur eragile handien inguruan mamitzea lehen urratsa.
2002
‎Lehenengo zenbatespenen arabera, osasun gastua Estatuko Aurrekontuaren %40 zen batez beste (ia 30.000 milioi euro), eta, beraz, eredu berriarekin, antzeko proportzio batera estrapola daiteke, eta, beraz, zerga horien lagapenagatik bilduko diren kopuruak kopuru horretakoak izan daitezke. Kontsultatutako iturri ofizialek ohartarazten dute xedapen hori jasota zegoela joan den uztailean autonomia erkidego guztiek aho batez onartutako finantzaketa autonomikoari buruzko akordioan, araubide iragankor gisa, eta, gainera, gogorarazten dute zeharkako zerga batzuen diru bilketaren eskualdaketa gelditu egin zela, uste baitzuten osasun eskumenen transferentziara egokitu behar zela; izan ere, zergak eta osasunerako partidak metatuz gero, gainfinantzaketa gerta liteke.
2003
‎Eta azkenerako itxi dot onena, guztiok aho batez autortzen doguna: Erkiaga jauna euskerearen maisu handia dogula, bikaina, eredua.
‎Xehetasun horietatik ezin liteke ondorio garbirik atera, baina auzoko askok, emakumeek bereziki, glamour handiko argazkiz betea irudikatzen zuten haren etxeko hormaren bat, eta famaren zama arintzearren edo maitaleen setiotik ihesi etorriko zela herrira pentsatzen zuten. Hargatik ez zuten oso ondo ulertzen zer egiten zuen senar harekin, guztiek aho batez, eta horretan bakarrik zetozen bat adierazpenetan, ez baitzuten emakumearen dinakoa ikusten; guztiek emakumearen bizkar, hari atxikirik bizi zela pentsatzen baitzuten. Sophie hurbilagotik ezagutzen zutenek, berarekin tratu estuagoa izandakoek, urruneko azentua zuela zioten, atzerrikoa beharbada, baina nongoa zen zehaztera iritsi gabe.
2004
‎Sartu, ordea, disko askoz ere gitarreroagoa da. Taldekide guztiek aho batez disko rockeroagoa dela onartzen dute. " Ez genuen aurretik erabaki disko gitarrero eta rockero bat egin nahi genuenik.
‎Auzoen eta nire gurasoen poza, bandera beltz horiak astintzen zituztela, guztiok aho batez oihuka: " Sporting!
2008
‎2 Bazkide guztiek aho batez kontrakoa erabaki ezean, likidazio kuota diruz jasotzeko eskubidea dute bazkideok.
‎2 Eratze eskritura aldarazi nahi denean hurrengo gairen bat ukitzeko, elkartzearen bazkide guztiek aho batez hartu behar dute erabakia:
‎zergatik ote dago hain boladan euskaldun izatearen interpretazio boluntarista hori? Izan ere, diskurtso abertzale guztietan aho bateko adostasuna dago gai honetan: borondatea aski omen dugu euskal herritarra izateko.
‎Euskal herri etnolinguistiko hura egungo euskal herri nazionala baino askoz ere euskaldunagoa zen, ez daukagu zalantza izpirik. Kontzientzia nazionalean asko irabazi omen dugu, hala diote abertzale guztiek aho batez, baina gauza bat ahantzi bide zaie hori aitortzean: galdutakoa ez ote den irabazitakoa baino funtsezkoagoa.
‎Hori zen Arana Goirik 1901eko irailean Hendaian irakurri zuen proposamenak zioena. Eta bertan bilduta zeuden guztiek aho batez onartu zuten. Hor ez zen bada arazorik egon.
‎ta hori beraiei komeni zitzaien zentzura bideratu zuten, baina beti ere ustez guztiek aho batez onartu zuten planean oinarrituz eta hura argitu nahian.
‎Ospakizun horiek, normaltasunez ez dakigu, baina behintzat istilurik gabe ospatu ziren Gipuzkoako zenbait udalerritan. Orion, adibidez, igandeko mezan udalkide guztiak bildu eta eskaintzaren aurretik irakurri zen konstituzioa; ondoren, apaizak bere agerraldia egin zuen eta biztanleek eta elizgizonek, guztiek aho batez, zin egin zuten458 Azkoitiko alkateak. Juan Ramón Aranbarrik, zioenez, konstituzioa jada iragarrita zegoen beraien udalerrian,«?
‎Argazkigintza, bideoa, diseinua, telebista, Internet bidezko sorkuntza lanak, moda... lehenago edo beranduago, arte kontsidera ote zitezkeen edo ez, eztabaidaren protagonista izan dira guztiak. Eztabaida antzua, bestalde, artean arauak edo mugak jartzea alferrikakoa delako, eta gaur zorakeria dena bihar guztiok aho batez onetsiko dugulako, edo alderantziz.
2009
‎Aldea etxean beti dago beharra, hori da elkarrizketatutako lekuko guztiek aho batez adierazitakoa. Eguzkia irteten zenetik sartu ostera arte eten barik beharren ibiltzen ziren baserritarrak.
‎Zergaitik? Ikusmira egozan abere eta pizti guztiak aho batez azeri barregarriarentzat eskatu ebelako.
‎Horren ondorioz, urrikolehen egunean, Gorteek gerra hasi ostean egindako lehen saioan, Largo Caballeroren gobernuari luzatu behar zioten konfiantzazko botoarekin eta urteko aurrekontuekin batera, Euskal Estatutua izan zen bozkatu zen gai nagusietako bat. Madrilgoparlamentuan, batzordeak prestaturiko 14 artikuluren eta 4 xedapen iragankorrentestua irakurri ondoren, hor bildutako guztiek aho batez onartu zuten. Horrela, Gernikan, 1931ko apirilaren 17an hasitako ekimenak, orduan, errepublika jaio berriaren agintarien aldetik errepresio zuzena jaso zuenak, Madrilgo San Jeronimokoarmailetatik sostengu oro lortu zituen (Irujo, 1978).
‎Aralar legebiltzar taldeak Haize Energiaren Lurralde Sektore Plana dela-eta aurkeztutako legez besteko proposamenaren harira, erdibideko zuzenketa baten bidez lortu zuten adostasuna legebiltzar talde guztiek. Legez besteko proposamenak lotesleak ez diren arren, talde guztiek aho batez onartu ostean garrantzia bereganatu du.
‎Ertzainek Santi Broaurden eta Josu Muguruzaren omenezko ekitaldian pankarta bat kendu eta han bildutakoen irudiak hartzen zituzten bitartean, Eusko Legebiltzarrean adierazpen instituzionala onartu zuten atzo, aho batez. Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak eta PPko legebiltzarkideak irakurri zuen legebiltzarkide guztiek aho batez onartutako agiria.
2010
‎Erabaki guztiak aho batez hartzeko ahalegina egingo zutela idatzi zuten eta, hori ezinezkoa zenean, tradizio politiko ezberdinen arteko adostasuna zela. Ez zuten gehiago zehaztu.
‎Baita, bigarren taldeko, Ane, Lucia, Julen, Ekain, Iñigo, Ignacio Arakistain, Aiert, Ignacio Azkue, eta Ibaik ere. “Antzerkia asko gustatzen zaigu”, diote haur guztiek aho batez. Antzerki eskolen berri ikastolan edo ludotekan jaso dute batzuk eta gelakideek esanda besteek.
2011
‎Esan beharrik ez dago aniztasunaren inguruko ezbaian mundu guztiak aho batez onartzen duela aniztasun biologikoaren onura eta premia. Arazorik ez dago, bestalde, arestian ohartarazi dugun gisan, monumentu arkitektonikoak eta artistikoak babestu eta zaindu behar ditugula ebazteko.
‎Ez da horrelako egunik behar gure inguruan gertatzen den egoera lazgarriaren berri izateko". Adierazpen instituzionala, Udal ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez sinatu dutena:
‎Joan den domekan, hilak 13 Lokatzako gazte mailako ziklistak Asturiasko Olloniego herrian ospatu den 2011ko Espainiako kopako lehen proba puntuagarrian izan ziren. Bergarako ziklismo taldearen historian lehen aldiz izan dira Sumofic eko txirrindulariak horrelako proba batean, eta postu eta emaitzen gainetik, guztiek aho batez, asko ikasi dutela diote. Asturiasera hurbildu diren txirrindulariak Eneko Lizarralde, Hodei Orobengoa, Beñat eta Jokin Etxabe izan dira.
‎Sotoko guztiek aho batez erantzun zuten:
‎Gizarte irekiarena, konparazio baterako, Mendebaldeko intelligentsiak maiz darabilen terminoa da, eta gauza jakina da, noski, Mendebaldean oso irekiak garela armak saltzeko (ez dago Arthur Rimbauden garaietara joan beharrik: egungo Euskal Herrian bertan artistak gara diru publikoz lagundutako gerra hegazkinak egiten, eta oharrok hartzen ari nintzela ere alderdi eta sindikatu guzti guztiek aho batez eskatu zuten gerraontzien ekoizpena La Navalentzat, lanpostuak bermatze aldera), baina ez hain irekiak kanpotik ezer barik datozenak hartzeko edo komeni ez den (eta publikoa behar lukeen) informazioa emateko (bistan denez, EAEko orografia hankaz gora jarriko duen egitasmoaz gomutatu nintzen berriro gogoeta hau idaztean).
2012
‎Manifestazioak haserre uneak izan zituen, baina baita momentu hunkigarriak ere. Hunkigarriena, guztiek aho batez Amaia Egañaren izena oihukatu zutenekoa. «Amaia Egañaren gertakariaren ondoren, ezer ere egin gabe jarraitzen du Espainiako Gobernuak», salatu zuen Diazek.
‎Bestalde, boz kopuru gehien lortuko lukeen bigarren alderdia EH Bildu izango litzateke. Kasu honetan, inkesta guztiek aho batez ondorioztatu dutenez, legebiltzarkide kopuruari dagokionez, 21 lortuko lituzke koalizio abertzaleak. PSE EEk, ostera, 14 irabaziko lituzke eta PPk, berriz, 9 eserleku.
‎Plenoko gai zerrendari dagokionez, puntu guztiak aho batez onartu zituzten atzo. Besteak beste, Debagoieneko Eskualdeko Enplegu Plana garatzeko hitzarmenaren onarpena adostu zuten alderdiek.
‎Sopelako Udalak eraso fisiko eta sexu askatasunaren kontrako egiazko eta egiaztatutako biolentzia kasuen kontrako jokabide prozedura eratu du. Udal Gobernuak egin du prozedura sortzeko proposamena, eta Sopelako udal bilkuran ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute. Prozedura egoera bitan martxan jarriko da.
‎Bera aktoresa aparta da, horra kritikari eta aditu guztiek aho batez onartzen duten egia, baina emakumea izatea du tamala. Esaten ari naizenak badu argibiderik:
2013
‎Trafikoa erregulatzeko ordenantza hau onartu eta martxan jartzeko prozesua ez da erabat lasaia izan. Izan ere, bere garaian udaleko talde guztiek aho batez onetsi bazuten ere, ondoren moldaketa batzuk ezarri ziren itxiera ordutegian (arratsaldeko ixteko ordua ordubetez atzeratzeko), merkatariek hala eskatuta, eta Bildu horren kontra azaldu zen. Ordenantzaren aldaketa horrek indarrean sartzea atzeratu zuen.
‎udalbatzarreko kide guztiek aho batez onartu zuten Estaziño kaleko 9 zenbakiko
2014
‎Europako Batasunak berezko izaera izan dezan estatuek egun duten indarra gutxitu behar dela, gobernu orokor baten mesedetan. Eta guztiek aho batez ozen aldarrikatu dutena da lider argi baten beharra. «Nork ordezkatzen du Europa?
‎Agenda 21eko taldeak egindako proposamena gelan aurkeztu dizuete, eta, gaiari buruzko eztabaida egin ondoren, guztiek aho batez erabaki duzue ekimenean parte hartzea.
‎Agenda 21eko taldeak egindako proposamena gelan aurkeztu dizuete, eta, gaiari buruzko eztabaida egin ondoren, guztiek aho batez erabaki duzue ekimenean parte hartzea.
‎Hala onartu zuen Sakanako Sozio ekonomia Behatokiak larunbatean. Arbizuko Utzugane Sakanako Garapen Gunean elkartutako guztiak aho batez eman zioten baiezkoa Sakanako Plan Estrategikoari (SPE). Ergoienan eta Ziordian udalek bilkurak egin zain, ibarreko gainontzeko udalek aho batez onartu dute plana.
2015
‎Horretarako istantea iritsi dela uste du Greziako Gobernuak, eta, erreparazioa galdegiteaz gain, naziek okupazio urteetan ezarritako mailegu «zurrunak» eta indarrez ebatsitako artelanak itzultzeko eskaera egin dio berriki Alemaniari. Ia zazpi ordu iraun zuen eztabaidaren ondoren, Greziako Parlamentuko indar politiko guztiek aho batez onartu zuten atzo kalte ordainak exijitzeko batzorde bat eratzea. Ezohiko batasuna agertu zuten alderdiek, Grezian eginiko kaltearen aitorpena falta dela iritzita.
‎Ez da erraza, zinez, Azpilkuetaren arrazoibidea segitzea, haren ikertzaile eta iruzkingile guztiek aho batez aitortzen duten bezala ohitura handia zuelako arrazoi bat eta kontrakoa elkarren segidan emateko, gero bere ondorioa hobeto oinarritzearren. Baina ondorio hori batzuetan arrazoibideen bihurguneetan ezkutu samarrean geratzen da, kasu honetan bezala.
‎Behinik behin bere paraia, eta situazino arraia eta arinaren kariaz, eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa, zeina hain handirozki baita laudatua ez xoilki Laburdin, baina bai oraino Espainiako eta Franziako bertze Eskual Herrietan ere. Eta orai garbiki egia derradan, nik behintzat, izatu naizen herri guztietan, bethi entzun izatu dut (bat bederak entzun ahal izatu duken bezala), guztiek aho batez aithor hau eta laudamen bera emaiten diotela Sarako eskuarari.
‎Giza faktorea metafora meteorologikoen menpe zegoen. 2002tik 2012ra CANen gobernu organoetan erabaki guztiak aho batez berretsi ziren. Inork ez zuen inoiz zalantza bakar bat publiko egin.
2016
‎Arima gaixo zarpail, alkandorarik ez zuen batek berehala erretiratu zuen bere eskaria, taldetik at bi pauso eman eta erreberentzia iraingarri bat eginik. Baldin eta jendarte guztiak aho batez Place aux dames garrasi egin balu, ez zukeen beste sexuarekiko halako sentimendu begirunezkoa adierazterik lortuko, ezta hurbilik ere.
‎Ziur nago bizkarrera gaizki esaka ariko zaizkidala, orain ez dagoenarekin ari diren modu gupidagabe bertsuan, garaiko xelebrearekin egiten genuen moduan. Imitatutako, oinordean hartutako edo inposizioz jasotako pentsamolde murritzen arabera, garaian garaiko ikuspegi estu eta erratuekin, ez dagoena gaitzetsi, epaitu eta kondenatu, dauden guztiek aho batez. Amen.
‎Hirurehun gizon emakume inguru bildu ziren Seneca Fallseko Biltzarrean, eta emakumeen hautes eskubidea izan zuten liskar iturri bakar: ebazpen guztiak aho batez onartu ziren, sufragioari buruzkoa salbu. Hala ere, azkenean, Frederick Douglassi esker aurkeztu zen proposamen polemikoa; izan ere, Stantonen mozioa babestu zuen, eta trebeki hitz egin emakumeen boto eskubidearen alde.
‎Xotero izan ezik, beste guztiek aho batez onartu dute proposamena. Kaskamotzari bere taldekideen matxinadak ez dio batere graziarik egin, baina Basajaun intsurrektoak ez du amore eman eta berearekin jarraitu du.
‎Arrasateko Udaleko talde guztiek aho batez onartutako adierazpena irakurri du gaur, Martxoak 8, Maria Ubarretxena alkateak. Hartutako konpromisoen artean dago, besteak beste, herriko emakume eta talde feministekin batera herriko puntu ilunen mapa osatzea.
2017
‎EAJ k aurkeztuta, Udalari kexak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko APP bat garatzea onetsi zuten bertaratutako talde guztiek aho batez. Lasarte Oriak Ahal Du ko bozeramaile Arkaitz Nayak azaldu zuen proposamenaren alde zegoela, baina" sustatzea helburu" duten beste mozioetan EAJ k edukitako jarrera gaitzetsi zuen.
‎Asteazken arratsaldean egin zen ohiko udalbatzarra, eta gai zerrendan zehaztuta zeuden gai guztiak aho batez onartu zituzten udal taldeek.
‎—Apunten! ofizialak oihu egin zienean, fusil guztien ahoak batera zuzendu zitzaizkion gerrillariari. Ezkerreko begia itxita, eskuinekoa kanoiaren lepotik lerratu zuten.
2018
‎Pentsatzen dut berdin dela Frantzian, Espainian edo Europan: kausitzen bagenu pentsamendu horiek guztiak aho batez mintzatzea... Ez da oraino hala baina horretan gabiltza.
‎Alde batetik, EH Bilduk lantegian inbertituko lukeen enpresa talde bat sortzeko gidaritza hartzeko eskatu dio Tapiari, eta bestetik, Elkarrekin Podemosek Naval publiko bihurtzeko bideak urratzeko eskatu dio Jaurlaritzari. Ezberdintasunak ezberdintasun, auzia Eusko Legebiltzarrera iritsi zen urrian, eta alderdi guztiek aho batez onartu zuten Jaurlaritzak ontziolan parte hartu dezan eskaera, betiere inbertitzaile baten laguntzarekin baldin bada.
‎Ostegun iluntzean ez ohiko bilkura egin zuen Orioko Udalbatzak, eta adostasuna izan nagusi, puntu guztiak aho batez onartu baitzituzten udal taldeek.
‎Ostegun iluntzean ez ohiko bilkura egin zuen Orioko Udalbatzak, eta adostasuna izan nagusi, puntu guztiak aho batez onartu baitzituzten udal taldeek.
‎Madrilen, bizilagunek aldarazi egin ditzakete etxejabe elkarteko estatutuak eta galarazi egin dezakete pisu turistikoak jartzea, baina, horretarako, jabe guztiek aho batez onartu behar dute.
‎Gaur, Bilboko Udalak hiriko Urrezko Domina eman dio Euskaltzaindiari, Akademia sortu zeneko ehungarren urteurrena betetzean. Saria emateko ekitaldia gaur goizean izan da, osoko bilkuren aretoan, atzo ostegunez ohiko osoko bilkura egin ostean, zeinean onetsi baitzen Akademiari urrezko domina ematea, alderdi politiko guztiek aho batez hala erabakita.
‎Aukera baliatuta, XL taldeko kideek eskerrak eman gura izan dizkiete Ibarretxeko langileei irakurketa errazeko taldea antolatzearren. “Gauza piloa antolatzen dituzte, eta hori itzela da iurretarrentzat”, nabarmendu dute guztiek aho batez.
2019
‎Baina nork banatuko ditu sariak? galdegin zuten guztiek aho batez.
2020
‎Eta honek pandemiaren aurreko errebindikazioetara garamatza. Agian batzuei ezaguna egingo zaizue Artistaren Estatutua delako bat bozkatu zela Espainiako Diputatuen Kongresuan, alderdi guztiek aho batez onartuta eta era berean guztiek ahaztu zutena. Estatutu horretan arestian azaldutako antzeko egoerei erantzun eta konponbide bat emateko pausoak eman behar zirela esaten zen.
‎«Zuen arteko diferentziei etekina ateratzen die birusak». Alderdiak jabetzen dira erantzukizunaren garaia dela, eta parlamentutik pasatu diren dekretu eta lege proiektu guztiak aho batez onartu dituzte. Halere, non geratzen da kritikarako esparrua?
‎Udaleko kideek azaldu dute “gerrikoa estutzea eta aurreikusitako gastuak murriztea” egokitu zaiela. “Urtearen erdialdean, udal talde guztiek aho batez onartu zuten gastuen partida jakin batzuk' izoztea', gastu aurreikuspenak ez ukitzea, diru sarreren beherakadari aurre egiteko beharragatik”.
‎Udal gobernu guztiek aho batez egin dute bat adierazpen instituzionalarekin, azaroaren 26an izandako ohiko osoko bilkuran. Bertan, tokiko komunitate sahararrari eman zaio hitza, euren egoera salatu ditzaten; izan ere, hainbat auzokide gerturatu dira.
‎EAEn 2008tik 2018ra bitartean errenta banaketan egondako desberdintasunaren handitze nabariari (ikus Iruarrizaga eta Colinas, Ekonomiaz aldizkariaren hurrengo alean), egungo krisia sortzen ari dena gehitu behar zaio. Aztertzaile guztiek aho batez aitortzen dutenez, oraingo krisiak gogorren jo dituenak estandar ez diren enplegua dutenak dira: aldi baterako kontratua dutenak, langile autonomoak, aldi partzialeko kontratua dutenak...
2021
‎Izan ere, 2018an Estrasburgok emandako epaiak zehazten du auzipetuen eskariz baino ezin dela berriro egin Bateragune auziko epaiketa. Kasu honetan, auzipetuek ez dute horrelakorik eskatu; baina, 2011ko sententziari aurkezturiko kasazio helegiteari erantzunez, Goreneko epaile guztiek aho batez ebatzi zuten Bateragunekoen epaiketa berriro egin behar zela.
‎Azpiegitura horren helburu nagusietako bat «garapen turistikoa jasangarria» bultzatzea zen, eta, batez ere, Andoaingo Leitzaran bailaren dagoen txoko honetara bisitariak erakartzea. Azkenaldi honetan, Leitzaran Bisitarien Etxeak bultzatuta, Sorgin Zubi edo Unanibia inguruan tirolina bat eta aisialdi jarduera ezberdinak ezartzea da udal gobernuak eta alderdi guztiek aho batez hartu duten erabakia. Turismo eta aisialdiaren merkatuaren rankingean lehiakorra izatea omen da, gaur egun, hiriei eta udalerriei piztu zaien sukarra.
‎Izan ere, 2018an Estrasburgok emandako epaiak zehazten du auzipetuen eskariz baino ezin dela epaiketa berriro egin. Kasu honetan auzipetuek ez dute horrelakorik eskatu; baina, 2011ko sententziari aurkezturiko kasazio helegiteari erantzunez, Goreneko epaile guztiek aho batez ebatzi zuten Bateragunekoen epaiketa berriro egin behar zela.
‎Azkoitiko Udalak atzo, asteazkena, egin zuen urtarrileko udalbatzarra, eta eguneko puntu guztiak aho batez onartu zituzten udaletxean ordezkaritza duten lau udal taldeek. Eguneko puntu nagusien artean zeuden 2021erako Udal Araudi Planaren onestea, eta udalak urteetarako egindako dirulaguntzen plan estrategikoa 2021 urteko udal aurrekontura egokitzea.
‎Hori esan zuena mozkortuta egongo zen, beharbada, ze ez da egia. Euskara koinea irakasten da gaur egun leku guztietan, euskara koinea onartzen dugu euskaldun guztiok aho batez, eta baldin badaude lau oligofreniko batuaren kontra –eta ez diot egongo ez direnik, mundua zabala eta arrotza baita eta euskaldunok, dakizuenez, ero kuadrilla bat–, utzi koitadu horiek baketan, hareazko erloju bati agiraka ari dira eta, ez daitezen hondarrak erori, denbora gelditu nahian. Gerra inbisibleetan denbora asko gastatzen da, zauritu ugari egiten ditugu, zarata asko sortzen dugu eta barre gutxi.
2022
‎Bilera amaituta, «oso positibotzat» jo du Txibitek, bi gobernuen arteko akordioaz haratago, parlamentu talde guztiek aho batez onartu dutelako. Isabel Rodriguezek gogora ekarri du ez direla hogei urte pasatu behar izan Lurralde Potlitikako ministro bat Iruñera joateko transferentzia bat hitzartzera, «bederatzi hilabete baizik».
‎Azkenean, pitzadurak agertu ziren autobiaren aldeko gotorlekuan, eta horrek atea zabaldu zion konponbideari. Gatazka gordinen azaleratu zen urteetan, Ajuriaeneko ituna sinatu zuten alderdi guztiek aho batez defendatu zuten autobiaren ibilbide ofiziala, baina EAko Imanol Murua zen Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta alderdi horri egokitu zitzaion jarrerarik irmoena erakustea. 1991ko maiatzean udal eta foru hauteskundeak egin zituzten, eta Gipuzkoan berdinketa egon zen:
‎hango gobernuari armak igortzea, ustez bakea lortzen laguntzeko. «Erakunde guzti guztiek aho batez ikusi dute inbasio bati militarizazio prozesu batekin erantzun behar zaiola», azaldu du Bake Ekintza Antimilitaristako Patxi Azparrenek. Baina aitortuta:
‎Auzitegi horren iritziko, etxeko langileek langabezia eskubiderik ez izatea genero bazterketa kasu bat zen, langileen %95 emakumeak baitira. Ebazpen horren ondoren, Espainiako Kongresuko alderdi guztiek aho batez onartu zuten zuzentaraua iragan ekainaren 9an, eta lan ministerioa lan harreman berria arautuko duen legeari forma emateko prozesua hasi zuen.
‎EB Europako Batasuneko Barne ministroek atzo erabaki zuten Kroazia Schengen eremuaren parte izango dela 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera; egun berean bihurtuko da euroa Kroaziako dibisa. Barne ministro guztiek aho batez onartu zuten Kroazia mugarik gabeko espazioaren parte bihurtzea, baina ez zen gauza bera gertatu Bulgariarekin eta Errumaniarekin. Izan ere, Ekialdeko Europako bi herrialde horiek Schengen eremuan sartu ala ez ere eztabaidatu zuten atzo, baina, Austriako eta Herbehereetako Barne ministroek ezezkoa eman zutenez, ez dira eremuaren parte izango oraingoz.
‎Hezkuntzako eragile guztiek aho batez eskatu izan diote departamentuari ikastetxeetako ikasleen garapen akademikoan lanaldi jarraituaren eta/ edo malguaren emaitzaren ebaluazio sakonagoa izan arte itxarotea, gai hori arautuko duen foru agindua izapidetzen hasi baino lehen. Izan ere, lehen zirriborroa prest zuen departamentuak.
‎Hirigintza planaren alde agertu da, beraz. Alkate modura adierazi du alderdi guztiei aho batez onartzea teknikarien txostena: “Batasuna ematea eskatuko nieke Udal ordezkariei”.
‎Udalean ordezkaritza dauden talde politiko guztiek aho batez onartu zuten plana azaroko ohiko udalbatzarrean, baina izan zen ñabardurarik egin zuenik ere. Ainara Landa EH Bilduko zinegotziak adierazi zuen, esaterako, kezka sortzen diela oraindik ekarpenak egiterakoan ikusi zuten hutsuneak:
‎–Hilda dago! , egin zuten oihu guztiek aho batez.
‎" Eta eskerrak, Jainkoa, eman didazun askatasunaren graziagatik". Aleman judu guztiek aho batez kondenatu dute 1933an aleman herritar guztiak adostu zituen koordinazio uhina, egun batetik bestera juduak paria bihurtu zituena. Ulertzen al da aleman judu haietako inork ere ez diola bere buruari galdetu bere talde bereko zenbatek egingo zuen gauza bera, aukera izanez gero?
2023
‎Klubak, zehazki, Jose Mari Soto egungo presidenteak sinatutako eta zuzendaritza batzorde guztiak aho batez babestutako gutun baten bidez jakinarazi du erabakia. " Urte asko dira Amaikak Baten lanean dihardugula, eta idatzi honen bitartez, aire freskoa ekartzeko gonbidapena luzatu nahi diogu Debako herriari.
‎Hasieran, UGT sindikatuak ere bat egin zuen atzoko manifestazio deialdiarekin, baina, hauteskunde kanpaina hasita, atzera egitea erabaki zuen. Aurreko protesta eta lanuzteetan, ordea, sindikatu guztiek aho batez salatu zuten Hezkuntza Departamentuaren jokabidea.
‎Ikusteko dago inbestidura saioa aste honen amaieran ala datorrenaren hasieran izanen den. Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzordeak erabaki dezake epeak azkartzea, baina horretarako talde guztiek aho batez hartu behar dute erabakia.
‎Arrasateko udalbatzan ordezkatuta dauden lau alderdiek osatzen dute Bizikidetza Batzordea eta, guztiek aho batez onartuta, Intxorta 1937 Kultur Elkartea omenduko du Arrasateko Udalak Memoriaren Egunean. Horren berri emateko prentsa agerraldia egin dute gaur Jasone Giraldok (EH Bildu), Agurne Juldainek (EAJ PNV), Aritz Muruak (PSE EE) eta Eva Abuinek (Elkarrekin Arrasate), udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
‎–BAI! –erantzun zuten guztiek aho batez, galtzetan kabitu ezinda.
‎kale on batean zegoen, eta jada ez zuen fakturatzen beste iragan lorios bateko sukar exotikoak eta ekialdezaletasunak Donostiako goiko burgesiako emakumeak hara bideratzen zituenean bezala, zerbait diferenteren bila, baina duintasunez eusten zion azalera handiek, betiko merkataritzaren birmoldaketa orokorrak eta aldian aldiko krisiek aski higatuta utzitako betiko denden artean izandako ospeari, zeinaren arabera oso chic geratzen baitzen Nepaletik ekarritako esmeralda bat zilarrezko eraztun baten gainean engastatua, edo Indiatik ekarritako zetazko jantzi bat urrezko brodatu finekin, dena autentikoa eta dena kalitate gorenekoa. Eta, merkatari guztiek aho batez onartzen zutenez, Begoña Martinez Urbistondok begi zolia eduki zuen, bere lokala oso alderdi onean erosi eta ireki zuelako, merkataritza ardatz prime batean, alegia. Horrela, okerrenean ere, dendak itxi beharraren atarirainoko bidea egingo balu ere, Begoña Martinez Urbistondok ez luke arazorik edukiko, hiriko emakume estilo handidunen ehuneko zehaztugabe bat maskaratzeko helburua ordurako beterik, egunen batean denda saltzea erabakitzen bazuen.
‎Batzorde hori osatzen dute Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari banak, Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkarik eta Estatuko Administrazioaren sei ordezkarik. Akordioak hartu behar dituzte Batzordeko kide guztiek aho batez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia