2023
|
|
Guri buruz duten informazio pertsonal ikaragarriak eta mundu osoan zehar jasoak
|
guri buruzko
profil beldurgarri pertsonalizatu bat eraikitzen du superkonputagailu batean (berez, Data Centers guneak dira), logika algoritmikoaren14 bidez, inork baino hobeto ezagutzen dituelarik gure ahuleziak eta pasioak, eta hori aintzat hartuta, berbidaltzen zaigu edo erakusten zaigu eduki mota eta momentua zehazten da eta erabakitzen da zein izango den gure egoera pertsonala kontuan hartuta trikimailu t... Helburu bakarrarekin beti:
|
|
Data Brokers enpresen bidez (Experiam, Acxiom edo Equifax enpresak, adibidez), gure datu pertsonalen salerosketa egiten da. Enpresa horiek guri buruz jasotako informazio guztia paketetan bildu eta ezaugarri eta datu pertsonal kontaezinak (izena, adina, helbidea, zaletasunak, mediku tratamenduak, zer erosten dugun, egoera zibila, finantza informazioa...) dituen
|
guri buruzko
profil digital bat sortzen dute. Datu horietako hainbat ezin dira legez lortu, baina horretarako daude Deep eta Dark web salerosketak.
|
|
Kontuak kontu, datuak biltegiratzen diren heinean, horretarako aukera sortuko da, eta izugarrizko negozioa egingo da. Ondoren, osatutako
|
gure
profil digital hori hainbat maila sozioekonomikoren arabera sailkatzen da: diabetikoa, banandua, autoestimu arazoak, ezkertiarra, diru sarrera murritzak...
|
|
Nola?
|
Guri buruzko
profil eredu bat osatzen dute, ahalik eta zehaztasun handienarekin, eta horren bidez, guregan eragina izateko aukerak eta pantailaren aurrean edukitzeko abaguneak handitzen dira. Aurrerago ikusiko dugun bezala, gure gogamena manipulatzen da, berez sentitu eta behar ez ditugun gauzak sentiarazteko eta beharra sortzeko.
|
|
Gure telefonoaren erabilera guzti guztia (noiz erabiltzen dugun, non, zenbat denboraz ikusi dugun argazki bat, like kopurua, norekin pasatzen dugun denbora gehien, noiz izaten dugun denbora librea, zer gaixotasuni buruz egon garen informazioa bilatzen, zer webgunetan sartzen garen, nola sentitzen garen, bikotearengandik banandu garen, etab.) monitorizatu eta informazioa jasotzen da, eta, gero, superkonputagailu bati (berez data center deitua) bati bidaltzen zaio. Superkonputagailu horrek
|
gure
profil bat eraikitzen du, informazio kantitate ikaragarri eta pertsonal horren bidez.
|
|
Gero eta gehiago ezagutzen gaitu. Gure ahuleziak, zaletasunak, ideologia, pentsamendu ezkutuak baina errealak, sentimenduak, osasun egoera psikologikoa zein fisikoa... gure mugikorraren erabilerak uste duguna baina askoz ere informazio handiagoa ematen dio superkonputagailu horri, eta, beraz,
|
gure
profil eredu bat eraikitzen du, oso oso zehatza. Hori guztia kontuan hartuta, oso ondo jakingo du superkonputagailu horrek noiz eta zer erakutsi, gu pantailaren aurrean egon gaitezen, guri produktuak saltzeko, gure ideologian eragina izateko, guregan eragina izateko; askotan, gu konturatu ere egin gabe gertatzen da eragin hori.
|