2021
|
|
Beste sexuko pertsonak gure ondoan ibiltzen dira, doi doi ukitzen gaituzte kalean pasatzean, beharbada gogoetak eta asmoak izango dituzte gutaz, sekula jakingo ez ditugunak; beren eskuetan dute gure patua, gure zoriona. Beharbada haien artean izango da guretzako moduko pertsona, maita gintzakeena eta guk ere maita genezakeena,
|
guretzako
pertsona egokia; baina non ote?, nola ezagutu, nola jokatu hiriko jende andanaren erdian ezagutu gaitzan. Hiriko zein etxetan, lurreko zein bazterretan bizi ote da guretzako pertsona egokia, denetan gure antzekoa dena, gure galdera guztiei erantzuteko pronto, aspertu gabe betiko entzuteko, gure akatsen aurrean irribarre egiteko, gure ondoan bizialdi osoa emateko pronto?
|
|
Beharbada haien artean izango da guretzako moduko pertsona, maita gintzakeena eta guk ere maita genezakeena, guretzako pertsona egokia; baina non ote?, nola ezagutu, nola jokatu hiriko jende andanaren erdian ezagutu gaitzan? Hiriko zein etxetan, lurreko zein bazterretan bizi ote da
|
guretzako
pertsona egokia, denetan gure antzekoa dena, gure galdera guztiei erantzuteko pronto, aspertu gabe betiko entzuteko, gure akatsen aurrean irribarre egiteko, gure ondoan bizialdi osoa emateko pronto. Zer hitz ahoskatu genuke milaka lagunen artean ezagutu gaitzan?
|
|
Pentsamendu horiek oinazeturik, lotsa izugarria nozitzen dugu gurea ez den sexuko pertsonen aurrean, beldur baikara haietako bat
|
guretzako
pertsona egokia izango ote den eta hitz batengatik galduko ote dugun. Luzaz pentsatzen ditugu hitz guztiak ahoskatu aurretik, eta azkar baino azkarrago ahoskatzen ditugu ahots itoaz; beldurrak behakoa ilundu eta keinu zorrotz txikiak egitera hartaratzen gaitu; ohartzen gara horretaz, baina geure kabutan diogu guretzako pertsona egokiak ezagutu gaituela, baita keinu zorrotz eta ahots ito horrekin ere; ez badigu erreparatzen, seinale ez dela pertsona egokia, pertsona egokiak milaka lagunen artean ezagutuko eta aukeratuko baikaitu.
|
|
Pentsamendu horiek oinazeturik, lotsa izugarria nozitzen dugu gurea ez den sexuko pertsonen aurrean, beldur baikara haietako bat guretzako pertsona egokia izango ote den eta hitz batengatik galduko ote dugun. Luzaz pentsatzen ditugu hitz guztiak ahoskatu aurretik, eta azkar baino azkarrago ahoskatzen ditugu ahots itoaz; beldurrak behakoa ilundu eta keinu zorrotz txikiak egitera hartaratzen gaitu; ohartzen gara horretaz, baina geure kabutan diogu
|
guretzako
pertsona egokiak ezagutu gaituela, baita keinu zorrotz eta ahots ito horrekin ere; ez badigu erreparatzen, seinale ez dela pertsona egokia, pertsona egokiak milaka lagunen artean ezagutuko eta aukeratuko baikaitu. Pertsona egokiaren peskizan gaude; egunero, goizean jaikitzean, geure artean esaten dugu horixe izan daitekeela enkontruaren eguna; ardura handiz janzten eta orrazten gara, zira zahar batekin eta zapata desitxuratuekin ateratzeko gogoa mendean hartuta:
|
|
pertsona egokia kale kantoian bertan egon daiteke. ...milaka aldiz iruditzen zaigu guretzako moduko pertsonaren aurrean gaudela; gure bihotza pilpiraka hasten da, brida gabe, izen bat entzunda, sudur baten kurbaren edo irribarre baten aurrean, zergatik eta bat batean deliberatu dugulako horixe dela guretzako moduko pertsonaren sudurra eta izena eta irribarrea; gurpil horiak dituen auto batek, emakume zahar batek lotsagorritu egiten gaituzte bultaka,
|
guretzako
pertsona egokiaren autoa eta ama direlakoan: ezkontza bidaia egingo dugun autoa, bedeinkatu gaituen ama.
|