2010
|
|
Azken lau urteotan zintzo jokatu dugu,
|
gure
konpromiso etikoari eutsi diogu, giza eskubideen eta askatasunen alde tinko eginez; eta euskal gizarteak bere jarrera erakutsi duenean, irmo, indarkeriaren aurka eta eskubide zibil eta politikoen murrizketaren aurka, aitzindari izan gara.
|
|
|
Gure
konpromiso demokratikoari erantzun diogu, euskal gizartearen borondatea errespetatu. Eta Estatu espainiarrarekin beste era bateko harremana izateko estatutu politiko berriaren proposamena landu eta plazaratu genuen, Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu zuena.
|
|
Horixe da
|
gure
konpromisoa: eskua zabalik luzatzea euskal indar politiko guztiei, bai Legebiltzar honetan dauden indar politikoei, baita eta euskal gizartearen zati esanguratsu baten ordezkari izanik, hemen ez izan arren, gizartearen zilegitasuna dutenei ere, guztion artean akordio politikoa lortu behar dugulako, Euskadiren normalizaziorako eta elkarbizitzarako.
|
|
Lehena.
|
Gure
konpromisoa, elkarbizitza sozialaren oinarriak diren bizitzarako eskubide eta pertsona guztien askatasunen defentsarekin eta, ondorioz, edonolako indarkeriaren gaitzespena.
|
|
Bigarrena.
|
Gure
konpromisoa, gure hirikide guztien eskubide eta askatasunen erabilpena defendatu eta bermatzeko.
|
|
Hirugarrena.
|
Gure
konpromisoa, indarkeria, intolerantzia eta terrorismoaren ondorioak, bere azalpen guztietan, sufritu eta sufritzen dituzten pertsona guztiei elkartasun aktiboa eta begiramen etiko, politiko, sozial eta materiala azaltzeko. Biktimei elkartasun eta hurbiltasuna adieraztea, gizartearen ezinbesteko bete beharra da, ausardi osoz defendatu nahi dugun giza duintasunaren halabeharrezko ondorioa delako.
|
|
Laugarrena.
|
Gure
konpromisoa, pertsonen askatasun eta seguritatea defendatzeko zuzenbidezko estatu batek zilegitasunez bere esku dituen neurriez gain, indarkeriari elkarrizketaren bidez bukaera emateko, normalizazio politikoa lortzeko eta gure gizartea adiskidetzeko behar diren baldintzak sor ditzaketen ekimen guztiak aurrera eramateko.
|
|
Bosgarrena.
|
Gure
konpromisoa elkarrizketa eta indarkeriarik ezarekin. Euskal gizarteak ez diolako inori eskatzen bere ideiei uko egiterik; politika eta demokrazia soilik erabiliz defendatzea exijitzen dio.
|
|
Seigarrena.
|
Gure
konpromisoa, mundu osoari Gernikako Deklarazio hau zabaldu eta jakinarazteko, horrela, Euskal Herriaren benetako sentiera mundu osoan ezagutu dadin. Hau da, Herri irekia eta solidarioa, bere historian zehar Bake, Askatasun, Justizia eta Giza Duintasunaren aldeko konpromiso sendoa azaldu duena.
|
|
|
Gure
konpromisoa, printzipio hauek garatzea eta defendatzea da, Euskadin itxaropen eta konponbidean oinarritutako aro berri bat irekitzeko.
|
|
Leial jokatzen dute euskal erakundeek Estatuko instituzioekin terrorismoaren gaian; eta maila bereko leialtasuna behar dugu ordainetan. Argi zegoen
|
gure
konpromisoa, eta argi zegoen PPren eta PSOEren jokabide hori ez zela 2001ean amaitu, gaurko eguna arte jarraitu duela.
|
|
Gizabanako guztien, inor bereizi gabe, giza eskubideak eta askatasunak aldeztearekiko
|
gure
konpromiso lehenena adierazten dugu, eta baita gure elkartasuna ere indarkeriaren eta terrorismoaren biktimei.
|
|
Berdintasuna.
|
Gure
konpromisoa da Nazio Batuetako genero berdintasunaren indizeari dagokionez munduko lehenengo bost herrialdeetako bat Euskadi izatea, hau da gure helburua. Asmo horrekin itun sozial garrantzitsua proposatuko dugu, ordainsarietan berdintasuna lortzeko, lan bereizkeriari aurre egiteko eta emakumeak politikan eta enpresetan erantzukizuna duten lanpostuetan egoteko balio izango duena.
|