2015
|
|
ez dakit zergatik, baina gehienetan ezin du. Hala ere ez du izango, hau da, ez du arrazoirik izango, misterio hauetan ez dela gelditzen eta ez dituela haiek askotan, batez ere Eliza Katolikoak ospatzen dituenean, gogoan erabiltzen esaten badu; Jainkoagandik hainbeste hartu duen arimak halako maitasun agiri ederrik ahanztea ere ezinezkoa da,
|
gure
Jaunari dion maitasunean bera gehiago sutzeko txingar pizgarri biziak baitira; gertatzen dena da ez dela konturatzen, arimak misterio hauek era bikainagoan ulertzen dituelako: izan ere, adimenak agertzen dizkio, eta oroimenean josirik geratzen dira; beraz, Baratzean izerdi izugarri harekin Jauna eroria ikusteaz besterik gabe, nahikoa du ez ordubeterako soilik, egun askotarako baizik, begirada xumeaz Hari erreparatuz, nor den eta zein esker gaiztokoak izan garen hain oinaze handiaz; gero borondatea dator, samurtasunez ez bada ere, mesede hain handiaren ordainez zer edo zertan zerbitzu egin nahirik eta hainbeste sufritu zuenagatik sufritu nahirik eta antzeko gauza egin nahirik, horietan oroimena eta adimena jardunez.
|
|
Behin, Jauna hartu berri, zalantza hauen artean eta inolako fundaziorik egiteko erabakia hartu ezinik nengoela, gure Jaunari eskatu nion argia eman ziezadala, guztian beraren nahia egin nezan; epelkeriak ez baitzuen egiten, desira hau niri puntutxo batean ere faltatzea.
|
Gure
Jaunak esan zidan agiraka antzera: Zeren beldur zara?
|
|
Jainkoari poz emateko maitasunak eta fedeak egingarri bihurtzen ditu naturazko arrazoiz hala ez direnak; eta horrela, monasterio gehiago egin zitezen gure Jeneral txit Agurgarriaren borondate gartsua kontuan izanik, eginda ikusten nituela iruditzen zitzaidan.
|
Gure
Jaunak esan zizkidan hitzez oroiturik, lehen ezin ulertu nuenaren hasiera bezalako bat ikus nezakeen behintzat.
|
|
Oraintxe arte izan dut irudikatua ikuskari hau.
|
Gure
Jaunaz esan nuenak hilabete baino gehiago iraun zidan. Dagoeneko kendu zait.
|
|
Badiotsuet, ene alabak, egun hartan neure burua nahiko kaskar ikusi nuela. Iragarrita zegoenez gero, ez nekien zer egin; hautsita nengoen eta
|
gure
Jaunari esan nion, ia kexaz, edo agintzeko niri halako obretan ez sartzea, edota konpon zezala Berak premia hura. Nikolas Gutiérrez gizon onak, bere pazientziaz, ezer gertatuko ez balitz bezala, leun leun esaten zidan ez hartzeko nahigaberik, Jainkoak jarriko zuela erremedioa.
|
|
3 Urte hauek igarorik, Ávilako gotzainari Palentziako gotzain aulkia eman zioten. Garai honetan ni Toledoko monasterioan nengoen, eta
|
gure
Jaunak esan zidan, San Josereneko mojak Ordenaren mende jartzea komeni zela; saia nendila horretan, hori egin ezik, laster ikusiko nuela lasaikeria etxe hartan. Ni Ordinarioaren mende jartzea komeni zela ulerturik nengoenez gero, kontraesana zirudien.
|
|
Batez ere Palentziatik Burgosera bitartean, nahiko ausarkeria izan baitzen handik irten ginenean irtetea. Egia da
|
gure
Jaunak esan zidala joan gaitezkeela, ez izateko beldurrik, Bera gurekin izango zela-eta; aita probintzialari une hartan ez nion esan hau, baina poz ematen zidan niri geure buruak neke eta arrisku handietan ikustean, batez ere Burgostik hurbil den pasagune batean, pontoi batzuk zeudenekoan; han hain ur handiak ziren, eta hainbeste denboran egin zuen euria, non ura pontoi hauen gainetik zen; beraz,... Azken batean ausarkeria handia zen handik igarotzea, batez ere karroekin, haiek pixka bat aldrebestuz gero, guztia hondatuko bailitzateke, eta horrela karroetako bat arriskuan izan zen.
|