Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2015
‎12 Harekin berorrek nahi duen guztia tratatu ahal izango du, nire asmoak guztiz dakizkienarekin bezala, eta horrela, sinets dezake esaten diona eta nire izenean hitzartzen duena, nik neuk esanda bezala. Guztian jar ditzala gure Jaunak bere eskuak, eta nik hemendik aurrera Haren Maiestateari eskatuko diodan bezain Jaunaren zerbitzari ona egin dezala berori, Aita goardianoak dioenez, gure Jaunak berorren bidez egiten dituen egintzek horretara behartzen naute-eta.
‎Haren Jainko Maiestateak gorde beza kristau jendeak behar duen adina urte. Benetako aringarria da haiengan dauden sufrikario eta jazarpenen artean, Jainko gure Jaunak berorren maiestatea bezalako defendatzaile eta laguntzailea edukitzea.
‎3 Etxeari ona deritzat, bertan sartu ahal izateko bostehun dukat baino gehiago badira ere. Hala ere, pozik nago eta uste dut berorri ere poz emango diola gure Jaunak berorren etxea hain ongi erabilia ikustean. Jaunak gorde beza berori uste askoan.
‎Espiritu Santua izan bedi beti berorrekin, amen. Lau aldiz idatzi diot berorri, eta haietatik hirutan Jeronimo Cepedarentzako gutuna ere bazihoan, eta, haietatik bat edo beste baizik iritsi ezin daitekeenez, ez diet erantzungo berorren gauza guztiei, ezta ez dut gehiago esango gure Jaunak berorren ariman ezarri duen erabaki onari buruz ere; Haren Maiestatea goretsi dut horregatik, eta oso ongi iruditzen zait; azken batean, berorrek aditzera ematen dizkidan arriskuetatik irudikatzen dut, gutxi gorabehera, horien antzeko beste batzuk ere izan daitezkeela, eta gure Jaunaren zerbitzu handirako izatea itxaroten dut. Gure monasterio guztietan egiten da etengabeko eta berariazko otoitza, berorren asmoa gure Jauna zerbitzatzea baita, Haren Maiestateak ekar diezagun onez eta berorren arimaren eta haur horien onerako den bidetik gida dezan.
‎– Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio gure Jaunak berorren gutunekin eman didan poza. Niretzat pozgarria izan da oso auziaren ebazpen ona.
‎2 Jainkoak barka biezaio, nik diotsot ez duela sinetsiko zein poz handia ematen didaten berorren gutunek. Ez utzi niri idazteari eta berariaz berorren arimaren berri emateari, eta esan biezat nola doakion aita frai Gabrielekin, gure Jaunak berorrengatik ekarri zuela berriz horra uste baitut; nik ere, biziki nahi nuen, eta aita priore karguaz itzul dadila nahiko nuke, ziurrago izan dezaten hor, baina nik uste dut, Jainkoaren laguntzaz, egongo dela orain, eta uste dut era batera nahiz bestera probetxu berdina egingo diela; izan ere, hark beroriei dien bezalako maitasuna izanik, praktikan jartzeko abagunea izango du.... Nik eginahalak egingo ditut hortik urrundu ez dezaten, egiaz oso maite baitut, eta bihotzean sentituko nuke aldatuko balute.
‎ez dezagula gal berori jauntzat izatea. Ziur egon daiteke, nik ahal dudan gauzetan, hau da, neure otoitz apaletan, eskatuko diodala gure Jaunari berorren alde, aurrerantzean hala egingo dudala, eta, eta berorren zerbitzaritzat har nazala.
‎2 Jakin nuenean pena hartu nuen, gure aita bisitariak esan baitzidan, eta hari Errege Kontseiluko buruak. Gero onerako izango zela etorri zitzaidan burura, ezinezkoa baita gure Jauna berorrekin deskuidatzea orain, zerekin bizi ez duenean. Gure Jaunak bidera beza berorrek Bera hobeki zerbitzatzeko izango dena; izan ere, hau nahi izan behar dugu Jaunagan maite dugun guztiok, horixe baita gehien komeni zaiona.
‎Berorren karitatea ez bedi izan laburra niri idaztean, ezta ez bedi harritu gero erantzuten ez badiot. Ziur egon dadila berorren gutunek asko pozten nautela eta ez naizela ahazten gure Jaunari berorren karitatea gomendatzeaz.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorren gorentasun txit argiarekin eta eman biezazkio indarrak hainbeste sufrimendu eraman ahal izateko, egiaz, hau kolpe latza izan baita; eta horrela, pena handia eman zidan berorren gorentasunak izango duenagatik. Hala ere, konfiantza dut gure Jaunak berorren gorentasunari egiten dizkion mesedeetan, ez duela kontsolatu gabe utziko nahigabe honetan, ezta garai honetan Haren Maiestateak eta beraren Ama aintzatsuak igaro zituztenak berorri gogora ekarri gabe ere; bada, hauek behar bezala sentitzen badira, bizi honetako nahigabe guztiak oso erraz eramango genituzke.
‎2 Benetan egon nahiko nuke berorren gorentasunari lagun niezaiokeen tokian, berorren nahigabea biok partekatzeko, hemen parte handi bat egokitu bazait ere. Ez nuen izan beste pozbiderik San Joseri eta gure Jaunari berorren gorentasunarekin joan zitezela erregutzea baizik. Geure otoitzetan ez gara inor geratu berorren gorentasunaren alde eta arima santu haren alde eskatu gabe; Hark berekin izango duelako konfiantza dut eta munduko gauzetan gehiago barneratu orduko bertatik atera nahi izan duelakoa.
‎8 Badakit beti egiten digula mesede, eta, horregatik, ni ezereza izan arren, otoitz egiten diot bihotzez gure Jaunari berorren alde; eta berorri eskatzen diot gauza bera egin dezala nire alde, duela urte erditik honantz sufrimendu eta jazarpenak ugari baitatoz atso gaixo honen gainera, eta oraingo kontu hau ez dut hartzen txikientzat. Hala ere, hitzematen diot berorren aitatasunari, ez diodala esango egin dezan, ez diodala esango beste inori hari esan diezaion, eta orain arte ere ez diodala esan inori.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene seme. Jaso nuen berorren gutuna, eta gure Jaunak berorri eman dion zorionaren inguruan, berritu egin zait berorrek, eta arrazoi handiz, zuen nahigabea ikustean izan nuena. Nire nebaren (zeruan izan bedi) heriotzaz berorri oso luze idatzi nionez gero, ez dizkiot berritu nahi pena gehiago.
‎11 Ordain biezaio gure Jaunak berorri, etxe honen errentaren abisua. Aita Nicolaok alde egin aurretik eskriturak eginik geratu ziren, oso ongi eginik, betiko errenta ustez hamalaukoa egingo zuena, eta bazuen egiterik, hogeikoa egin baitzuen:
‎Jakin beza buruaren ahultasuna ez datzala jatean eta edatean; egin beza nire esana. Nahiko mesede egiten dit gure Jaunak berorri hain osasun ona ematean. Haren Maiestateak nahi beza urte askotarako izatea, beraren zerbitzuan eman ditzan.
‎Gurutzeaz izango dela onarturik izan ezik, kostako litzaiguke. Eman biezaio gure Jaunak berorri nik opa diodan atsedena, santutasun handiarekin.
‎Benetan nahi nuke nik berori hemen aurkitzea, guztian mesede egingo lidakeela baitakit. Egin diezaiola gure Jaunak berorri, ahal duenez eta nik eskatzen diodanez.
‎2 Berorren aitatasunak hau ulertzea aski litzateke niri mesede eta limosna hau egiteko, hain ongi ulertzen duenez gero gauza hori eta zein nekagarri zaion bizitza kaskarra izan duenari. Ni hain kaskarra izan arren, askotan ausartu naiz gure Jaunari berorren aitatasunari bizi oso luzea eman diezaion erregu egiten. Haren Maiestateak egin diezadala mesede hau eta joan dadila berorren aitatasuna santutasunean eta Jainkoaren maitasunean haziz, amen.
‎Ni hain penitentzia zalea ez naizelako izango da. Biziki goresten dut gure Jauna berorri hainbesteko argia eman diolako gauza garrantzitsuetan. Gauza handia da gauza guztietan haren ohore eta aintza nahi izatea.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Berori Espainiatik joan zenez gero hainbeste zereginekin eta hain osasun kaskarrez ibili naiz, non aitzakiaren bat izan bainezakeen hau ez egiteko; hala ere, gure Jaunak berorri eman dion koinatu onaren zorionaren parte bat niri ere etorri zait, Maria andereak idatzi baitzidan, horrekin batera berorren arazo batzuengatik Jainkoari otoitz egiteko eskatuz, ez baitirudi sufrimendurik falta izan zaionik. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik.
‎4 Eman diezazkiola gure Jaunak berorri, Ordena honek behar duenaren arabera, hainbeste urte osasun betean, amen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia