Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎...egin zigutela, eta hargatik jarrarazi zizkigutela jantziak aulki haietan, zeinak baitzeuden gelak eta korridoreak bereizten zituzten barren leihoetarik hurbil, eta, halatan, korridoreotarik nornahik hartzeko moduan, eskua leihoak estaltzen zituzten kortinen azpitik sarturik, eta zalantzarik ez zegoela ezen putatzar haiek bertze jende batekin edo bertze jende batzuekin elkar harturik zeudela, hauek guri jantziak aulkietarik ken ziezazkiguten eta diru poltsak ebats... gu haragizko atsegina hartzen ari ginela: erran beharrik ez dizut ezen azken erran hartan trufaz bezala aritu zitzaigula, eskarniozko irria ezpainetan; haatik, begien hertsireki batean irritik beltzurirat egiten zuela eta ezpata bularraren aitzinean dantzatzen zigula, erran zigun:
2003
‎mestikoak, gure jantziak eta elikagaien produkzioa adibidez, horren dependentzian daude. Eta horregatik, erregai hauek guretzako funtsezkoak direnez, munduko transnazional nagusiak (Exxon Mobil, Shell, British Petroleum Amoco, Texako, Total Fina Elf Cepsa...) eskuak igurzten ari dira Bushen gerraren ostean ea nola banatzen dituzten Iraken lortzear dauden putzu berriak.
‎Garbigailua ez dugu erabiliko hura betetzeko behar beste arropa izan arte (galdaldi handi bat eginda, bi erdibitzaile eginda baino gutxiago gastatzen da); horrela, etxetresna elektrikoa behin baino gehiagotan pizteak dakarren energia gastua aurreztuko dugu. Era berean, behar dugun ur bolumena arropa kopuruaren arabera doitu dezakegu, horrela ez dugu alferrik gastatuko ura eta gure jantziak lehenago garbituko ditugu. Aurrezteko beste modu bat da lehortze programak ekiditea eguraldi ona egiten duenean, arropa eguzkiak eta aireak lehortu dezaten.
2005
‎Leihoen freskoa eta eguzkiaren argia gogo, Ametzagainara jaitsi ginen, garai batean gure haurtzaroan Koskas elkarteak zuen egoitzara. Hura besterik zen, gure jantziek jada ez zuten heze zokoaren usainik hartzen eta batzuen asteroko gaupasek kalitatean izugarri irabazi zuten, non etzan eta non dutxatu bertan baitzuten. Dena mejora.
2006
‎Guk dezidituak izan behar dugu, konparazio lagun batek guk jantzi nahi ditugun prakak eskatzen badizkigu, ez dizkiogu janzten utzi behar, ezpada esan: Gaur nik jantzi nahi ditut prakaok, beste egun batean utziko dizkizut.
2007
‎Zure amak, segidan, auzoaren etxean gorde zaitu. Etxerat heldu orduko, bi alemaniar sartu dira eta gure jantzi batzuk hartzeko agindu digute. Gure bi lagunak, Mark eta Sophie, geldituak izanak dira gurekin batean, gorde gintuztelako.
2008
‎Afalondoren gure jantzi ederrenak ezarri genituen eta Quilla ilargiaren jainkosarentzat otoitz egin genuen. Gau hartan Kuzkora heldu nintzela amets egin nuen, han denak ni pasatzen uzteko baztertzen ziren eta txalo egiten zidaten.
2009
‎–Bitxiak betidanik maite ditut. Gure jantzi baten osagarri eta apaingarri dira. Zure look a erabat alda dezakezu bitxiak aldatze hutsarekin, esan dio Allenek Vogue aldizkariari.Lily Allenen bitxi bildumak bederatzi pieza dauzka eta txanponak, medailoiak, trafiko seinaleak, fruituak eta animaliak bildu ditu bertan.. Zoratzen nago diseinu guztiekin, gogor egin dugu lan nahi genuena lortzeko, katearen luzera eta lodiera egokia hautatzetik, urrea edo zilarra aukeratzera. gainera, animaliak maite ditut, pandak zoragarriak dira, azaldu du abeslariak. 
‎Mimirekin geratu naiz gero etxean. Gurean jantziko da.
‎Artefaktu bidezko komunikazioa jantziaren, bitxien, makillajearen, ileordeen bidezegiten dena da. Gure jantziak esaten du zer nolako iritzia dugun geure buruaz, etazer nolako irudia aurkeztu nahi dugun. Kultura batekin lotzen gaituzte jantziek etaartefaktuek.
‎Askotan pentsatzen dugu gurea onena dela: gure janaria, gure jantziak... internazionalistak izateak laguntzen digu beste leku batzuetan gauza hobeak daudela ikusten, eta hori oso ona da.
‎Horrelaxe izan da baina, ene, ezaugarri horiek ez dira planetak berez dituen bereizgarri ezinbestekoak. Urtea guk jantzi dugu horrela, aldez edo moldez:
2011
‎Soldaduei erosi eta indiarrei saldu, horixe zuan haren lanbidea. Eta behin, ostatu batean, Antonekin eta biokin topatu, gure jantzi narrasak eta alproja itxura edo ikusi, eta ea lanik ba ote geneukan galdetu ziguan. Guk ezetz, eta ea nahi ote genuen berarekin jardun.
‎Guk, ostera, ez genian ezagutzen burdina. Gure jantziak kotoizkoak zituan, gure buruko kaskoak animalia larruz egindakoak eta gure ezkutuak zurezkoak. Azkonak, geziak eta egurrezko lantzak zituan gure armak.
2012
‎Laboraria, jaunak, bere esku lankorraz landetako ildo jorietan ereinez, garia ernarazten duen laboraria, gari hau ehorik aparailu bitxien bidez hauts bihurtzen baita, horretatik irin izenez irteten delarik, eta, gero, hirietara garraiaturik, berehala eramaten dute okinenera, zeinak atontzen baitu hartaz pobrearentzako nahiz aberatsarentzako hazkurria. Ez al da halaber laboraria bere artalde ugariak, gure jantzitarako, belazeetan gizentzen dituena. Zeren nola jantziko ginateke gu, zeren nola elikatuko ginateke gu laboraririk gabe?
‎Fikziozko erretratuak dira: Nolakoa izango litzateke gaur egungo Euskal Herria gure janzteko erari eutsi bagenio. Galdera horri argazkiekin erantzuten diot.
2013
‎Ideia horrek, gainera, oso estiguloa izateaz gain, kantzer ezberdin ugari ditu. Eta (zergatik ez), txakurrarekin paseoan gure jantziekin elkartzeko. 2 Txakurra zapi edo bandanarekin lepokoa Irudia:
‎gizaajo unamuno! behin bederenik gurea janzteke
Gure jantziek ordubetez babestuko gaituzte gehienez.
2014
‎Bizitzeko gogo biziz agurtu genuen heriotza. Gure jantzi ederrenekin. Odol beroan.
‎Alde batetik, fisikoki atontzeari ekin behar geniola, izpiritu berri batekin. Bestetik, gure jantzi eta janzkera tradizionalaren gaia, Etxeparek zioen bezala, plazaratu, bere goren gradura igo eta behar bezala atondurik behar zuen lekua eman behar geniola gure kulturan. Hori horrela izanik, XXI. mendeak ekarriko ditu ekarri beharrekoak.
‎Nik esango nuke gure proposamenaren muina dela. Izan ere, guk jantzi batzuk proposatu genituen, baina haiek nola jantzi azalduz. Gure helburua da ia galdurik egon den tradizio horretan gure jantzi eta janzkerak zeintzuk izan diren jakiteaz gain, gure janzteko eraren klabeak, “azentua” zein izan den berreskuraturik eta horren jabe izanik naturaltasun batean egoera bakoitzerako zein hautu egin jakin ahal izatea.Ikerfolk taldean urte batzuk daramazu, eta urte horietan andoaindar askorekin eduki duzu tratu zuzena.A.A.:
‎Izan ere, guk jantzi batzuk proposatu genituen, baina haiek nola jantzi azalduz. Gure helburua da ia galdurik egon den tradizio horretan gure jantzi eta janzkerak zeintzuk izan diren jakiteaz gain, gure janzteko eraren klabeak, “azentua” zein izan den berreskuraturik eta horren jabe izanik naturaltasun batean egoera bakoitzerako zein hautu egin jakin ahal izatea.Ikerfolk taldean urte batzuk daramazu, eta urte horietan andoaindar askorekin eduki duzu tratu zuzena.A.A.: Bai horixe!
‎Izan ere, guk jantzi batzuk proposatu genituen, baina haiek nola jantzi azalduz. Gure helburua da ia galdurik egon den tradizio horretan gure jantzi eta janzkerak zeintzuk izan diren jakiteaz gain, gure janzteko eraren klabeak, “azentua” zein izan den berreskuraturik eta horren jabe izanik naturaltasun batean egoera bakoitzerako zein hautu egin jakin ahal izatea.Ikerfolk taldean urte batzuk daramazu, eta urte horietan andoaindar askorekin eduki duzu tratu zuzena.A.A.: Bai horixe!
2015
‎Gure ikasgeletan ahozko hizkuntza lantzeko beharra ikusi ondoren, ekin genion ahozkoaren lanketa modu sistematikoan eta egingarrian egiteko bideari. Gu jantzi, irakasleei prestakuntza eman eta sekuentzia didaktikoak prestatzen eta gelaratzen hasi ginen haiekin batera. Hausnarketa, prestakuntza eta ahozko sekuentziak gelaratzetik sortu da ikusgai jarri dugun material guztia, horretarako propio sortutako webgunean:
‎Nire ezagunak egindako kopia jatorrizko erretratu zaharraren bost halako izango zen, eta, esan bezala, zehatz ikus zitezkeen orain lehenago mantxa beltz edo gris bezala gelditutako gauzak. Hala, esate baterako, harrizko eskaileraren zirrikituetako belarrak edo gure jantzien akatsak: honi botoi bat falta zitzaiola abrigoan, hark askatuta zeuzkala oinetakoen lokarriak.
‎Arantzek arropak eta burusiak katigatzen dizkigute zakur isilen moduan; gure galtzak eta jakak askatzeko eginahalean, arantzak banan banan hautsi eta eskuen azala urratzen zaigu. Azkenean ateratzen garenerako, gure jantziek zulo eta tarratada gehiago dituzte; gure arropa zaharrak jada piltzarrak dira. Eskuei odol laranja darie.
2016
‎Guri irriz! " Zer deabru dute soldadu horiek guri irriz?" Gure jantziei ari ziren, xamarrekin baiginen. Joan ziren etxerat gero, beren denbora beterik, bainan gu bezala itzuli gibelerat.
‎Logelan gure jantziak botatzen zizkiguten ez bagenituen ongin plegatuak, sarjentuak eta horiek. Eta berriz haste.
2017
‎Nolabait antolatuta geunden gu. Hurbildu ginen denok Ortizen agindura gotorlekuko ate ingurura, nola hala atondu genituen gure jantzi militarrak, errebista pasatzeko edo, lerrokatu ginen errenkan... Agian sarjentuaren begi aurrean tropa xixtrin mixerable bat besterik ez ginen, baina ez zeukan arrazoi gehiegirik gure jokabidearekin zuzenean sartzeko.
‎Gerora ere entzun izan dut arratsalde hartan bertan beste emakumeren bat ere galtzekin joan zela udaletxera, dotore jantzita. Batek daki, baina lehenak guk jantzi genituen. Guk ez genuen inolaz ere pentsatu modu horretan janzteagatik isunarekin itzuliko ginenik etxera.
2018
‎Eta horretarako, gure jantzia erabaki behar dugu. Ea bakoitzak zer proposatzen duen.
2019
‎–Geratuko zara gurekin janzten garen bitartean?
2020
‎Baina kontuan izan behar dugu, nolanahi ere, egin dezakegun gauzarik onena dela gutxiago erostea eta gure arropa denbora gehiagoz erabiltzea. Antzinako arropa berrerabiltzeko ideiak • Birziklatzeko arropa eman eta bigarren eskukoa erosi Arropa gutxiago kontsumitzeko eta gure jantzien bizitza erabilgarria luzatzeko, birziklatzea aukera bikaina da, horrek lehengai berrien gaineko presioa eta hondakinen kudeaketaren arazoa murrizten baititu. Ildo horretatik, Koopera eta AltrapoLab kooperatiba sozialek ehun sortzailearen birziklapena sustatzen dute, lehendik dugun arropari bizitza berri bat emateko.
‎Lehen mailako arretan «prekarietatean» ari direla diote, baina «hala ere, gaixo kronikoak, Covid dutenak, larrialdeak, auto istripuak... artatzen segitzen dugu. Agenda amaigabeak gure gain hartzen ditugu, behar baino aunitz ere ordu gehiagoko lanaldiak egiten ditugu, gure ibilgailuak erabitzen ditugu, gure jantziak, gure telefonoak... Mediku erizainen oinarrizko unitate bakoitzeko egunean bana bertze sei etxetara joaten gara, erretiroa hartzeko adinetik hurbil dauden sei profesional ditugu...
‎U.A. Hemen ere jendearen aurreiritziak eta estigmatizazioa sufritzen ditugu. Jendearen mespretxua ikusten dugu gure jantziak (melfa) eramateagatik bakarrik. Berdin dio medikua zaren, literatoa zaren edo farmazialaria zaren.
Gure jantzi parpailadunak, gure eraztunak,
2021
‎Adibidez: Guk elkar jantziko dugu ≠ Gu jantzi egingo gara; Gizon horiek elkar hil behar dute ≠ Gizon horiek hilgo dira; Horiek elkar erretzen dute ≠ Horiek erretzen dira.
‎Ez dakit nola jasan dezaketen emakumeek, gizonak baino etxean are konfinatuagoak; baina badut arrazoirik susmatzeko gehienek ez dutela inondik inora jasaten. Udako arratsalde batean goiz, gure jantzietako gonetatik herriko hautsa astintzen egon garenean, fatxada Doriko edo Gotiko aratzak dituzten etxeen aurretik presaka pasatzean, hain itxura lasaia duten etxeak, orduan nire lagunak xuxurlatzen dit ziurrenik etxeko jende guztia ordu horretarako oheratua izango dela. Orduan estimatzen dut arkitekturaren edertasuna eta loria, inoiz ez dena erretiratzen, aitzitik, betiko dirauena zutik eta tente, lo daudenak zaintzen.
‎Untonbindek ekarri gaitu hona. Gure jantziak eta gure aberastasun guztiak galdu ditugu; hotzak eta bakar bakarrik gaude, eta gaua badator.
‎Kubarako, proposatu genuen bai erremontean eta bai palan erakustaldiak egitea. Euskal delegazio gisa joan ginen, gure jantziekin, gure federazioak ordainduta eta Jaurlaritzaren babesarekin. Hara iritsitakoan sortu ziren lehen arazoak.
‎Esan ziguten gu Espainiaren izenean joan ginela, eta desfilean haien izenean hartzeko parte. Ezetz esan genien; federaziotik joan ginela eta, hala joan ginen heinean, gure jantziekin aterako ginela. Ezetz eta baietz aritu ginen.
‎zernahi den ere egiten dugu. ...haietaz lotsatzen bagara ere; hitz lizunen bilduma egiten dugu haien estimu apur bat jaso nahian, egun osoa ematen dugu hitz lizunen bila etxean ditugun liburu eta hiztegietan orri pasa; eta nola iruditzen baitzaigu gure adiskideen artean janzkera ikusgarri eta arranditsu batek duela arrakasta, gure amaren borondatearen kontra, ahalegina egiten dugu zerbait ikusgarriago eta arruntago iradokitzeko gure jantzi soiletan. Lausoki sentitzen dugu, mespretxu egiten digutenean, gure lotsa dela, batez ere, horren erruduna:
2022
‎" Pijoek ezdakitzer eta pijoek badakitzer" komentatzen pasatu genuen nerabezaroa (niretzat nerabezaroa= 13 eta 18 urte artean, bat gora bat behera). Askotan pijoak izaten ziren sinpleki los de castellano, irakurtzen ari zareten bezala, bai, los de castellano (los de castellano= A edo G ereduetakoak, gure jantziak ibiltzea edo gure giroetan murgiltzea zilegi ez zuten horiek). Eta lehenengo pertsona plural hori erabiltzen dudanean, genuen esaten dudanean esan nahi dut guk, normalok, edo pijoek mespretxuz jurru deitzen diguten horiek.
‎Gu Lizarran bizi gara. Han badira gure jantziak egiten dituztenak.
‎Etxetik eraman genituen galtza eta jertse zahar batzuk, eta haiekin aritu ginen denbora hartan lanean. Egunero istilutan tailerreko arduradunarekin gure jantzien kontura. Egunero!
‎Banku batean eseririk gaude, eskuoihaletan ongi bildurik, gure jantziak noiz lehortuko zain. Ikuztegia lurrinez beterik dago, eta bero handia egiten du.
‎Berdeak dira hezigaitzenak. Denak ere mutiko onak dira, eta guk jantzi egiten ditugu; daukaten izaera bihurria bezatzen dugu, esan zuen zuzendariak, Péricand jaunak atzerapauso bat eman zuela ohartuta?, baina ondo eramateko, zintzoenak besteen eraginpetik libratu behar dira. Zatoz, jauna, denborarik galdu gabe!
‎Begiak erreak atera behar izan ginen kanpora. Bertan genituen puskak, baita gure jantziek izugarriko usain txarra hartu zuten. Nire larruzko zakua, Londresen eta 36
‎Egun horretan, musika emanaldiak, dantzak eta borroka jokoak badira. Karia horretara gure jantzi eta apaingarri ederrenak janzten ditugu.
2023
‎Hondamena eta tristura ondo uztartzen baitira. Hala nola pentsatzen dudan gure jantziak, edo koloreak behintzat, ondo uztartzen zirela harriekin. Ez aipatzeagatik, bestalde, nire ustezko tristura.
‎Galtzak ia kolore berekoak, baina ilunxeagoak, marroia eta urdin argia ondo uztartzen baitira. Gure koloreek, gure jantzien eta gure larruazalaren koloreek, harri urdin ilunxkoen ondoan, ikuskizun ederra osatzen zuten. Nebak eta arrebak elkar maite dute.
‎Arropa bustiak Nachoren etxeko belardian ezkutatu eta arropa lehorrekin itzuli ginen plazara. Inor ez zen ohartu gure jantzi aldaketaz. Orkestrarekin dantzan zebiltzan guztiak, gure amek elkarrekin egiten zuten dantza.
‎Eta, bat batean, geldiunea, ateri, oso denbora gutxian eguna berriz egun, eta eguzkia galdatan. Lurretik eta gure jantzietatik behe lainoa igotzen da; zeru urdindu berrian, gora lainoa. Talde bat aurreratu dugu, alemanak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
gure 35 (0,23)
Gure 8 (0,05)
guk 5 (0,03)
Gu 2 (0,01)
Gurean 1 (0,01)
gurea 1 (0,01)
gurekin 1 (0,01)
guri 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia