Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 280

2000
‎Horrelaxe suertatzen da mirakulua: giza ahotsa, musika eta naturako soinuak eta isilaldiak gure baitara iristen dira, informatzeko, entretenitzeko edo hezteko xedez.
‎Zortzi gonbidatu zenbatu nituen denera, ni tarteko, zein baino zein dotereago jantzita, urduri eta irribarretsu, jada patrikak edo poltsak berotzen zizkigun dirutzak bizi berri bat, beste bizitza bat hasteko parada edota bidea ekarriko zigun esperantzan. Haietako bat, itsua, belus moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera, gure begien aurrean, beldurrezko filmetan gertatu ohi den baino kalapita handiagoa eginez, zer diren gauzak; gu iristerako, baina azafatak minutu bat lehenago joanak baitziren beren zerbitzu publikoak beste norbaiti eskaintzera, Borge jauna zen, odol borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela. Badaezpada ere, prestu hurbildu gin  tzaizkion lau gizasemeok, eta hil aginean zen gizajoak hala eskatuta, esan liteke, bada buruan lau kolpe latz lehor eman genizkion zoruaren kontra, adeitsu asko, eta, aireari (eta bizitzari) azken ostikada haserretua joz, Borge jaunak herio betikoa besarkatu zuen azkenik eta sofrikario erantsirik gabe.
‎Iraganaren eskarmentua da, izan ere, aintzat hartzekoa, bertan baitago gorpuzturik zentzu on, erregela eta goiburuen tradizioa. Hori da guregana iritsi eta mendeen mendeetako izpiritua osatzen duena.
‎Garai hartan sekulako giroa izaten zen Tolosan, Ordiziakoa baino askoz irekiagoa eta alaiagoa. Neska koadrila baten ezagutza egin genuen han, geltokian gu iritsi zain egoten zitzaiguna. Neska koskor haietako bat oso lagun egin nuen, Margari.
2001
‎Platonek bere filosofia bi modutan azaldu zuen. Gureganaino iritsi diren elkarrizketetan eta Akademian eman zituen klaseen bidez. Akademia ikerkuntza eta irakaskuntza zentro bat izan zen, eta bere izena aurretik Akademorenak izandako Atenas ondoko lurretan kokaturik egonagatik hartu zuen. Bertan Platonek irakasle lana egiten zuen (baita bere ikasle aurreratuenek ere), eta jakintzaren hainbat alorretako garaiko ikertzaile handiak konferentzia edo kurtsoetan denbora tarte batez parte har zezaten gonbidatzen zituen, Knidoko Eudoxo matematikari eta astronomoa adibide.
2002
‎Galdu edo ezkutatu egin ziren, ordea? Guri iritsi zaigun bakarrenetariko bat «Eusko Gudariak» da. Badago beste faktore bat ere Izagirreren ustez: «Gerra oste hartan, testuak ez ziren erraz eskuratuko.
‎Honen harira, kontuan izan, gune gehienetanaldez aurretik planifikaturiko hirigintza programa nabaria zela. Dena den, argieduki dugu, guregana iritsi diren hiribilduen oinplanoak denboran zeharsorturiko gauza direla; iturri historiko modura erabili nahi izanez gero, behintzat.Izan ere, historian zehar izandako garapen hori da gure ikergaia, alegia, planoanislatzen den prozesu historiko luzea.
‎Ars amatoria ere beste ars batzuen eredura egina da, baina gai larri haietako ikasbide moldea maitasunarentzat erabiliz. Hori eta horren jarraipen gisa idatzitako Remedia amoris edo Medicamina faciei femineae (zati bat baino ez da guregana iritsi), poema didaktiko parodikoak dira azken batean, tonu ironikoan eta sarri barregarrian idatziak. Lehenengoak maitatzen eta maite den neska edo mutila maitemintzen eta harrapatzen irakatsi nahi du.
‎Pudentila alargun aberatsarekin ezkontzeko magia erabili zuela leporatzen zitzaion, bai eta inoren kalterako erabiltzen zuela Apuleiok magiaren jakintza. K.o. II. mendeko latinez guregana iritsi den hitzaldi judizial bakarra da; hizlari eta idazle trebea agertzen da lan honetan.
‎Pharsalia (Farsalia edo Gerra Zibila). Gureganaino iritsi den bakarra. Hamalau lan galdu dira:
‎Euskarazkoa bezala, nahikoa urria delako, egungo gure inguruko hizkuntzetako literaturekin konparatuta. Gainera produzitu zenaren zati txiki bat baino ez da gureganaino iritsi. Horretan ere euskarazkoaren antzera, ahozko literatura (pastoralak, maskaradak, bertsoak, bertso-paperak...) kontuan hartzen badugu.
‎Euskarri anitzetan idatz daiteke literatura. Guregana iritsi direnen artean, adibidez, badira harrian bertsotan idatzitako inskripzioak. Bada bat gure hurbilekoa ere, Hazparneko inskripzioa (CIL XIII 412), lau hexametroz osatua (hexametro bakoitzak hiru lerro hartzen ditu):
‎bat erromatarrena eta bestea ez erromatarrena. Guztira 16 liburu ziren beraz, baina bi baino ez dira guregana iritsi: De excellentibus ducibus exterarum gentium (Buruzagi arrotz bikainei buruzkoa) osorik, eta De historicis Latinis (Latindar historialariei buruzkoa) liburuko bi biografia (Katon Zaharrarena eta Ponponio Atikorena).
Guregana iritsi diren bi historia lanek estilo berri baten bidea ireki zuten latinezko historialaritzan. Zesar bera protagonista izan zuten gertakizunen kontakizuna da gehienbat, berak edo bere hurbileko lankideek idatziriko ohar eta txostenetan oinarritua eta etnografia edo geografiari buruzko excursus luzeez hornitua.
2003
‎Ebidentzia berri horien aurrean, adituek uste dute beharrezkoa litzatekeela OMEk egungo gomendioak berrikustea, alegia, astean onartzen den kadmio dosia kiloko zazpi mikrogramokoa izatea. Metal astun hori modu naturalean aurki daiteke ingurumenean; hala ere, guregana irits daiteke zigarreten kearen bidez, edo ur kutsatua edo lurzoru kutsatuetan hazitako elikagaiak kontsumituz. Pilak, zenbait gas, soldadurak edo eraikuntzako zenbait material kadmio iturri ere izan daitezke, organismoan urteetan iraun dezakeen materiala.
2004
‎Hasiko dira eskolak gu iristen garenerako, Misae.
‎Haurra nintzen arren, ongi ohitua nengoen ni orduko kalean bakarrik ibiltzen, herriko plazan edo frontoian, beti baloiarekin. Hala ere, tabernatik bertan bazegoen zelai txiki bat, eta gehienetan hara joaten nintzen futbolean jolastera... baita Maiderrekin ere, hura etortzen zenean, nahiz eta Maiderrek bere jostailuak ekartzen zituen eta haiekin jolasten zen egongelan, gurera iritsi orduko. Baina nik baloia hartzen nuenean, atzetik jarraitzen zitzaidan hura ere.
2005
‎Idatzi labur hau, honela dio bederen editoreak, euskal gaiari buruzko eskuizkribu zabal baten barruan kokatu beharrekoa da, hain zuzen, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik desagertuta dagoen eskuizkribu batean. Izenburuak dioen bezala, guregana iritsitako idatzi hori hainbat testu zatirekin dago osatuta, finean, ezberdinak diren bostekin: egitasmo osoaren iragarpen bat, etimologiari buruzko ohar orokor bat, hizkuntza baten barruan egin beharreko ikerketa etimologikoaren kontsiderazio bat, hizkuntz jatorriari buruzko gogoeta filosofiko bat eta hizkuntza guztien entziklopedia linguistikoaren plan bat.
‎2 Bigarren atalak euskal hizkuntzaren analisi edo zatitze bat eskainiko du eta, honekin batera, baita gureganaino iritsi diren garai zaharreneko euskararen hizkuntz laginen eranskin bat.
2006
‎Dena den, handik eta hemendik ateratako datuen bidez, fusilatutakoen izen ugari berreskuratu dituzte jadanik eta senideen testigantzak funtsezkoak izan dira puzzlea osatzeko. Izan ere, 70 urte geroago, ez dira gutxi fusilamendu haien inguruan guganaino iritsi diren istorio eta kontuak. Esan izan da Galarreta izeneko parajean fusilatu eta zabor gurdian sartuta eramaten zituztela gorpuak hilerrira, baina badirudi hilketa gehienak Hernaniko hilerrian bertan egin zirela.
‎Gainera, kontuan hartu behar da gaur egun komunikazioa askoz ere errazagoa dela. Lehen posta arrunta erabili behar zuten guregana iristeko, eta orain posta elektronikoa erabil dezakete».
‎XIX. mendearen erdialdean guregana iritsi den ganga eraiki zen, nabea apur bat altxatuz eta erromanikoak ziren kanezillo batzuk birjarriz; mendearen bukaeran Andre Mariaren kaperako arkua konpondu zen; azkenik, XIV mendeko garaipen arkua apurtu zen eta presbiterioaren zorua altxatu egin zen, bertara iristeko harmaila batzuk jarriz.
‎Dozena bat lagun zeuden tranbiaren zain eta, gu iristerakoan, apartatu egin ziren pixka bat guri tokia egiteko. Durduzadura nabari zen batzuen aurpegietan, ez zuten imajinatu ere egingo beren erreakzio izutuek adoretu egiten gintuztela gu.
‎Ezkondu eta denak amaren baserrira soinu jotzailearekin. Gu iritsi ginen azkenekoak, meza ondoren taxistarekin Tolosara jaitsi ginelako fotografiak ateratzera. Eta buelta festara berriz.
‎Ondorioz, gure artera iristen direnean, askotariko kasuistika aurkitu ahal izan dugu; eta hizkuntza irakasteaz gain, zeharka aipatutako beste zenbait faktoreri eta ekintzari aurre egin behar izan dio ikastolak.
‎Gaur arte, belaunaldiz belaunaldi egokituz, gureraino iritsi den kultura eta hizkuntza zahar honek ere, euskarak, ezinbestekoa izan du biziberritzea, etorkizuneko soinekoa janztea alegia. Horretan asmatzea izan da erronka eta izango dugu etorkizunean ere erronka.
2007
‎Oso zaila iruditzen zait tradizioaren eta modernoaren arteko muga ezartzea. Azken batean, tradizioa ez bazen aldiro berritu, ez zen guganaino iritsiko. Nik inguruko berezko soinuekin uztartu dut txistua, inprobisatzen dut, baina doinu tradizionalak jotzen ditut.
‎S. Hawkingek ezetz dio 1974az geroztik, eta izpiren batzuk guri irits dakizkigukeela. Areago:
‎Uhin horiek, irakurleak berehala egiazta dezakeenez (argiaren ziztua oso ezaguna delako, c= 299.741 km/ s), 4,63 ordu dituzte guganaino iristeko. Eta gauza bera hemendik hara igorriko ditugun seinaleek.
‎Euskal Herriko kulturaren transmisio zuzena eten egin da aspaldian. Bi estatutan eta hiru erkidegotan banaturik, gureganaino iristen den manipulatutakoelikadura hori ez gara batere kontrolatzen ari:
2008
‎Borondate handiko jendearen ahaleginez egindako produktuak dira eta horrek meritu handia du, baina beldur naiz ez dela aski, ditugun beharrei erantzuteko. Gure iritsi ezinaren beste sintoma bat: inoiz euskaBorondate handiko jendearen ahaleginez egindako produktuak dira eta horrek meritu handia du, baina beldur naiz ez dela aski, ditugun beharrei erantzuteko.
‎Elikagai freskoekin hainbat zalantza sortzen zaizkigu, denbora asko igarotzen baita uzta bildu eta gurera iritsi bitartean, eta ez dakigu ongi umotu diren, behar adina elikagai izango duten, zapore ona edukiko duten...
‎Oinez joan gara herrian bertan hiltzen den bolong edo ibaiadar ikusgarriraino. Gu iritsi eta Angeluko matrikula zeukan auto batek aurreratu gaitu, M, lompeko museoan. Irulegi, idatzi zutenak menturaz.
‎Argitalpen jenero honek historiaurre luzea izan du gure artera iritsi au rretik. Egutegien historiak, eta berorien bidezko kultur, erlijio edo politika
‎Ezagutzen diren testu idatziak, guregana iritsi diren lekukotzak, auzo hizkuntzetan idatzitako pasarteak, dena erabiliko da hizkuntzaren akademiak hurrengo urteetan mamitu nahi duen proiektu hau elikatzeko, hizkuntzaren halako biografia historikoa egiteko alegia.
‎Urteetako ikerketen ondoren, orain badakigu zer gertatu izan den eltxoak eta gaitza guregana iristeko. Horretarako, hirien hauts kutsaduraren jarraipena egiten duen Bartzelonako Supercomputing Centerraren laguntza izan dute, han Saharako hauts hodeien mugimenduak aztertu baitituzte.
Gu iritsi garenerako bazen han talde hazi samar bat. Eguerdiko hamabiak dira eta otoitzean aurkitu ditugu, eguzkiaren aldera begira.
‎Gaur ere oraindik bizirik gara, ordea, eta animo, ez baitio gure Jainkoak promes inori biharamuna. Guk iritsi dugu, eta aurrera. Eta halaxe segituko dugu tuntun tonto arraiook luzaroan, oiloak eta oilarrak burutik behera pixa egingo diguten arte.
‎Gaixotasunak astiro itzali zaitu, zuk maite zenituenak banan banan agurtu zenituen bitartean, zure erara, bizitzako azken momentuak zurekin konpartitzeko aukera eskainiz. Heriotzak gure albotik eraman zaitu, itsasoaren muturrera, eguzkia udako ilunabarretan ezkutatzen den lekura, gu iritsiko ez garen tokira. Eta gogorra da agur esatea, gero arte batez ordezkaezin bihurtzen denean; gero arte batekin agurtuko gara beraz, negarra begietan, baina harro.
‎Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ezin ukatuko dut Enara Fuhan guregana iritsi (ala gu Enara Fuhanengana iritsi ginela esan ote genuke?) baino askoz ere lehenagotik naizela adopzioaren aldeko militante, baina horrek ez du esan nahi etengabe nazioarteko adopzioaren apologia egin behar dudanik. Ez dago Enararekin paseoan ateratzea bezalakorik jende askok begi onez ikusten gaituela ohartzeko.
‎Blogerook ere emozio eta pentsamendu pertsonalak adierazten ditugu sarritan. Beraz, ondorio terapeutiko onak ere guregana iritsiko dira. AEBetako hainbat ospitaletako webguneetan helburu terapeutikoak dituzten pazienteen blogak ostatatzen hasi dira.
2009
‎Beraz, batetik, gure entzumena ingurunera moldatzen da, baina zein puntutara arte? Ze, soinuak dira gugana iristen direnak. Irudietara geu joaten garen bezala soinuak gugana etortzen dira.
‎Coraline filma otsailaren 6an estreinatuko da Ameriketako Estatu Batuetan baina gurera iristeko denbora gehiago du.
‎Hori bai, zale batzuen jarrera beldurgarria zela aitortu digu Maiderrek, neskatxa asko erotuta zeuden, batzuk negarrez, beste batzuk oihuka!... Jonas Brothers fenomenoa ere gurera iritsi da, zalantza barik. 
‎Alde batetik, lotsa ematen dit, baina, bestetik, kontatu egin behar dizudala sentizen dut, eta kontatu egingo dizut, Maria Bibianak eskura eman zidàn zure lehen karta hartatik hasita? hura eskuetan hartu ez beste, urduri nengoen, eta mugimendu inkontziente bat izan zen, nik uste?, kartazalaren goiko angeluei eraginez aritu bainintzen, igurtzika, bi hatz lodiez baliatuta, Maria Bibianak eta biok hizketan geniharduen bitartean; zure geroko kartekin, baina, lehenengoa ez beste guztiak nebaren etxean jaso ditut?, beste era batean jokatu nuen, anaiaren etxetik gurera iritsi eta atetik sartu ahala irekitzen bainien kartazala, baita berehala irakurri ere, zutik, gogo sutsu batek sututa, harik eta zure azkenekoan lehengo bidera itzultzea erabaki nuen arte, erarik kontzienteenean erabaki ere, sofan eseri, bi hatz lodiez kartazalaren angeluak ferekatu eta zure bi belarritxoak zirela irudikatzen nuen bitartean: halaxe egon nintzen minutu batean gutxienez, aizu, gutuna irakurri aitzin!
‎Gure etxera, esaterako, neska bat etortzen da urtero urtero. Lehen aldiz gurera iritsi zenean, 27 izaritako oinetakoak erabiltzen zituen. Eta joan zenean, berriz, 33koa.
‎Isilarazitako joera filosofikoen berri emateko Michel Onfray prestatzen ari den egitasmo kontra historiografikoko hirugarren liburukia (gaztelaniaz) eta seigarrena (frantsesez) gure artera iritsi dira.
‎Bitxikeria moduan, aipa dezadan aspaldi handian idatzirik omen daukan esperimentu narratibo bat, El hacedor (de Borges) Remake, argitaragabe atxikitzen duela. Laurogeiko hamarkada hasieran, Rodolfo Fogwill (Buenos Aires, 1941) idazleak ere Borgesen lan bat, Aleph a, berregin zuen drogak, hildako eta Malvinetako gerra nahasita, orain gutxi guregana iritsitako Help a, l (Perif, rica, 2007) izen anagramistako nobela laburrean.
‎Zauritu gutxi batzuk bakarrik erakutsi dizkigute telebistan; baina, tamalez, berak gehiago ikusi ditu. Kazetariak oso kontrolatuta daude, eta, azken batean, guri iristen zaigun informazioa oso manipulagarria da. Beldurra sentiarazten duen errepresioa ez da demokraziaren definizioaren barnean sartzen.
‎Jende asko elkartu ginen, bai. Gu iristean bost espedizio baino ez geunden, baina gerora beste asko iritsi ziren. Espedizio komertzialak ziren, batez ere, eta beste erritmo batean funtzionatzen dute.
‎Petroliotik datorren dirua Irak osorako den poltsara doa, eta hortik %17 jasotzen du Kurdistango Gobernuak. Horrela gertatzen da dagoeneko Kurdistango lurretan dauden petrolio hobietan, Bagdadera doa dirua eta gero jasotzen dugu guk, ez da dolar bakar bat zuzenean gugana iristen. Berdin gertatuko da Kirkukek Kurdistanekin bat egiten duenean.
‎hiru zapore mota eta kristal zurrunezko litro erdia. Beste lokaltasunak ari dira gurera iristen edari mailan ere, Bionadea eta Fritz Kola freskagarriak dastatzeko aukera dugu Iruñeko La Hormiga Atómican, adibidez. Plazer txikiak txikienen txokoetan.
‎Baina belarritxoen kontu hori adierazteko, sekretu bat kontatuko dizut, nik zure kartak hartzeko eta irakurtzeko dudan jarrerarekin lotuta dagoena. ..... hura eskuetan hartu ez beste –urduri nengoen, eta mugimendu inkontziente bat izan zen, nik uste–, kartazalaren goiko angeluei eraginez aritu bainintzen, igurtzika, bi hatz lodiez baliatuta, Maria Bibianak eta biok hizketan geniharduen bitartean; zure geroko kartekin, baina –lehenengoa ez beste guztiak nebaren etxean jaso ditut–, beste era batean jokatu nuen, anaiaren etxetik gurera iritsi eta atetik sartu ahala irekitzen bainien kartazala, baita berehala irakurri ere, zutik, gogo sutsu batek sututa, harik eta zure azkenekoan lehengo bidera itzultzea erabaki nuen arte, erarik kontzienteenean erabaki ere, sofan eseri, bi hatz lodiez kartazalaren angeluak ferekatu eta zure bi belarritxoak zirela irudikatzen nuen bitartean: halaxe egon nintzen minutu batean gutxienez, aizu, gutuna irakurri aitzin!
‎Eta, zer esanik ez, praxi horren balioa izugarri areagotzen da urruneko kulturetatik gure artera iristen diren euskal herritar berriei so eginez gero. Ekonomia eta gizarte alorretan garapen faktore erabakigarri bilakatzen ari diren herritar berri horien eskuetan ere bai baitago, neurri handi batean, euskararen bizi giroaren gakoa.
2010
‎Finantza krisia. Gugandik kanpo hasi zen bere sorburu propioz, baina gurera iristean hemengo ajeak bistaratu zituen. Euskal kutxen lege esparru den Espainian nabarmen agertu dira aurrezki kutxa askotan egindako desmasiak, aginte organuetara txandaka iritsitako politikarien eskutik, zenbaiten esanetan.Bankuen gosea.
‎Orain harrotuta dago pilatutako hauts hori: Elizan ematen ari den inboluzio prozesua bete betean gurera iritsi da, eta kristau askoren haserrea sortu du. Ahots kritikoen protestak eragin dituzten arrazoiak lau izen emanda laburbildu daitezke:
‎Juan gure gidaren ahotsa ezagutu dugu, baina ahots ezezagun bat ere geroz eta gertuago sentitu dugu. Gu iritsi garen tuneletik indio baten silueta ikusi dugu ailegatzen. Gu baino askoz txikiagoa da, zimurtua eta zaharra, aldakan lotuta daraman trapua du bere jantzi bakarra, ile luze eta zuria aurpegiaren aurrean erori zaio eta ezin ulertu ditugun hitzak zuzendu dizkigu ahots ikaragarriz.
‎Seigarren Barrutia kendu dute. Orain guri iritsi zaigu ordua. Hil egin behar naute.
‎denbora behar du guganaino iristen. Ikusi eguzkia!
‎Esmeralda gugana iritsi zenean, zutitu egin nintzen aulkian lekua uztearren. Hasieran ez zidan kortesia onartu nahi izan, baina eser zedin konbentzitu nuen berehala.
‎Xoxote gure zain zegoen atarian. Ikusten zenez, ez zuen gu iritsi arte ezer jan gabe egoterik izan eta ardo botilari eman zion lehenengo tragoa, urdai azpiko puska bati laguntzeko. Kuba eta Euskal Herriko ohituren arteko ezkontza oso gustu onekoa iruditu arren, arkumea betiko moduan nahiago dudala aitortu behar dut, letxu hutsarekin edo patata panadera mamitsu batzuk lagunduta.
‎goizean goiz gureganaino iristen den mezua.
‎Era batera edo bestera, Berdabioren bertsokontuak gureganaino iristen lagundu digutenen argaki batzuk datozkizu ondoren.
‎Oihenartek bazuen, L, art poétique basque (1665) lanean aitortzen den bezala, gureganaino iritsi ez diren euskal poeten ezagutzarik (Jean de Etxegaray, Salgize, Arnaud de Logras). Plegu soltetan edo bertso berrietan irakurriko zituen.
‎Hori baita argitu gabeko beste kontua: ez dakigula bertsopaperik atera zen, edo jendeak buruz ikasitako bertsoak diren, gureganaino iritsi diren apurrok.
‎Izenez bederen gureganaino iritsi den Olatxon ere aipatzen dira beste hamaika tresna:
‎Baina Berdabio eta Elama aldeko baso ilun horietan, batez ere meatzetan hain aberats izatean, zinezko erroak dituzten elezahar liluragarri asko sortu eta jaso dira, menderik mende, elkarren gainka nahasturik gureganaino iritsi direnak. Hara, On Manuel Lekuonak, bere Tesoros Legendarios idazlanean [19] dakarren pasartea:
‎Eta oroitu bera ere eskolako korralean joko horretan jolasten zela, baina orain bakarra ere ez dela gehiago horretan ari. Transmisio katea gureganaino iritsi eta gero, gurekin eten dela. Antzinatean bezala haziak eta, belaunaldi batean, modernitate edo garaikidetasunean garela sartzen.
2011
‎Atzerapenarekin jasotzen dugu nazioartearen laguntza, eta haustura bat egon da banaketa katean, bitarteko faltagatik. Kezka gero eta handiagoa da; izan ere, mundu zabalean azkenaldian gertatu diren hondamendiek eragin zuzena dute gurera iristen den laguntzan; krisi horiek lehentasuna izaten dute, puntualak direlako, eta arreta guztia han jartzeko dute. Nazioarteak ahaztuta duen herriak, berriz, gero eta sostengu txikiagoa du.
‎Izkiriatzearen arra barruan daraman idazlea dugu Xabier Artola. Askok gaur arte ez genuen ezagutzen, eta poztekoa da bere ahotsa guganaino iritsi izana. Testu batek argi itzalak dituela esan badaiteke, argitik gehiago du, zalantzarik gabe, honek.
‎Batetik, herri gisa lortu zuten sentimendua eta batasuna, Fronte Polisarioak lortu zuena. Gu iritsi ginean sakabanturiko tribuak ziren, baina ez zen herri bat. Baina Fronte Polisarioak elkartu egin zituen, eta hainbat gauza lortu zituzten: Saharako herri osoan esklabutza abolitzea, adibidez.
‎Teoriatik tiraka diren formulazioak, izan ere, kontaktu= konfliktu= diglosia ekuazio hirukoitzera bildu dira maiz. ez da hori ere katalanen 60ko eta 70eko hamarkadako berrikuntza esklusiboa. Frantziako soziolinguistikak berak aski barneraturik du ikuspegi hori, bere bidetik ibiliz107 katalan herrietatik (bereziki Ninyoles en eskutik) gugana iritsitako formulazioak bekokian iltzaturik darama ordea, nolanahi ere, ikuspegi hori. ororen gain, diglosiazko kontaktuak konfliktiboak direla eta konfliktu egoera horrek ezin horrela iraun dezakeela eman da oinarri oinarriko abiaburutzat. Askok esana digu hori:
‎LURDES. Egunero batere errespeturik gabe erabiltzen dugun ura ere, beti da berria. Bide luzea egiten du gugana iristerako.
‎Arabaren izana euskalduna zela ikusteko, Arabako izenak, oikonimoak ditugu aitorle. Toki izenak izandako euskaldungoaren lekuko gelditzen dira eta kasu askotan guganaino iritsi dira bizirik.
‎Georgesek maite izan zuen, baina zer esan nahi du horrek? " Besteek ezin digute ezer eman; ezin dira guregana iritsi", pentsatu zuen. Balio duena norberaren baitatik, norberaren bihotzetik jalgitzen den iturria da.
‎Eta gertaera horiek euskaldunen oroimenean betiko iraun zezaten, kantu bat konposatu zuten, mendez mende guganaino iritsi dena, nahiz eta lerroren bat edo beste galdua den. Ikerlari batek aurkitutako pergaminoak honela dio:
‎Baserriko mutila beti lehenago ateratzen zen norbait bidean zebilen ikusteko, eta ez zuen ezer sumatuko nonbait. Baina gu iritsi ginenean lau jendarme atera zitzaizkigun eta haiek ikustean denak amildegitik egin genuen salto. Zorionez, iratze pila bat zegoela gordetzeko.
‎lasai jarraitu genuen gure bidea mendian gora, mendian behera karabineroek ibaiaren beste aldetik oihu egiten ziguten bitartean. Dena dela, gu iritsi ginenerako etxekoandrea joana zen eta gosaldu eta pixka bat garbitu ondoren, neska eta biok Donibanerantz atera ginen besotik helduta bidezidorretatik ezkongaiak bagina bezala. Hamaiketan iritsi ginen; berak trena hartu zuen eta ni ohera joan nintzen, eta ez nintzen jaiki hurrengo goiza arte.
2012
‎Gurean Olentzero oso berandukoa da. Mendian galduta ibiliko zen urteetan, eta gurera iritsi zenerako umeen berezko ilusio hura galdua geneukan guk ere. Euskal Herriko toki batzuetara lehenago iritsiko zen, jakina, baina Gipuzkoako gure kostaldera Errege Magoak etortzen ziren ume ginela, baita ikastola ume ginenon etxeetara ere.
‎Semea sorbaldan eta alaba eskutik helduta zituen; azken horrek patinak zituen. Zezena Xiriakotik Mendizaleen aldera zetorren, eta gu iritsi ezinda. Halako batean, lagun batek gizonari eta semeari heldu zion, eta nik alabari, eta eskaratz batera sartzea lortu genuen.
‎Fukushiman atomoarekin gertatu bezala, transgenikoen komertzioan bonba lehertu da Frantzian. Denbora kontua baino ez da gure artera iristea eztandaren eraginak. Bat, Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) osasuna kaltetzen dutela demostratu da.
‎Gaur nintzateke etxera bueltatu, ugariak baitira matxino nahiz gobernuaren kontrol postuak», damu du Furatek. «Bataloikide asko Siriako Armada Askearen zain daudela diote, baina inork ez daki zer gertatuko den erreboltariak guganaino iristen direnean», azaldu du gizonak, eta «Turkiara ala Irakeko Kurdistanera» joango dela gaineratu. «Oraingoz, bertako familien elkartasunaz gozatzen dugu.
‎Traineruan ez sartzeko beldur eta tentsio horrek maiz ez gozatzea ekarri du? Gu iritsi ginen garaian Orion arraunlari kategoriakoak, oso onak eta balekoak geunden. Ni hirugarren atal horretan sentitu izan naiz.
‎Bitartean, Ostiral eta kapitainaren bigarrena ongi moldatu ziren gainerakoekin beren lanean, eta tontor batetik bestera eta baso batetik bestera eraman zituzten, oihuka eta erantzunka, ez bakarrik haiek erabat lehertuta utzi arte, baita ere txalupara gaua egin baino lehen zirela iritsi ziur egon arte; eta haiek ere leher eginda zeuden guregana iritsi zirenerako.
‎Gonzago deritzo. Guganaino iritsi da historia,
‎Azkenik, aurreko hauek guztiak beteko dituela benetan zin egin ondoren, aipaturiko Gizon Mendiak gure 1.728 menpeko mantentzeko beste janari eta edari izango du egunero, baita nahi duenean gureganaino iristeko aukera eta gure ederraren beste erakusgarri batzuk ere. Belfaborac eko jauregian emana, gure erregealdiko laurogeita hamaikagarren ilargialdiko hamabigarren egunean.
‎Pena handia da, oso gaizki dago eta. Hilabete pare batean hilko da, ez bada guregana iristen. (on) Hurrengo batean ahaleginduko gara berriro.
‎Iragarpenek iragarritako elur eta hotz handiak momentuz ez dira gurera iritsi. Elurra egiten badabil bai, eta tenperaturak ere nabarmen jaitsi dira aurreko egunekin alderatuta, baina momentuz gurera datorren" eguraldi siberiar" horrek ez du arazorik eragin Debagoienean.
‎Literaturan, garai batean oso ezagunak izandako idazleak urteen poderioz ahaztuz joaten dira. Baina itsasoan olatuak inoiz edo behin hondartzaraino mezudun botila ekartzen duen modura, horrela gurera iristen dira garai batean izugarri famatuak eta gaur egun guztiz baztertuta zeudenen liburu bat edo beste. Eta liburu hori euskarara itzulita badator pozik hartzen dugu lehenbizikoz delako.
2013
‎Pianoaren indarra eta goxotasuna oparitu zigun Iyerrek, bateria eta baby bass aren (kontrabaxua) konplizitatean, aspaldiko lagunak bailiran. Hiru artistek euren instrumentuak izan zituzten gugana iristeko garraiobide, eta komunikabide indartsuenak, txotxongiloen manipulatzaileak izango balira bezalaxe ikusten ziren oholtzan, piano, kontrabaxu eta bateriaren itzalpean; bitartekari diskretuak, umilak eta eskuzabalak, istorio kontalari eskarmentudunak Ez da harritzekoa Iyer pianistaren lanak sari anitz jaso izana. Urteko jazz album onena argitaratu zuen 2009an, The New York Times en arabera.
‎Gizakiok elikaduraren bidez hartzen ditugu gugana iristen diren dioxinen% 95.
‎Apetituarekin zerikusia duten kanpo estimuluak gugana iristea (elikagai tentagarri bat ikustea edo usaintzea, adibidez).
‎Ez dakit zertarako egin zuten, eta berdin zait. Gu iristeko gai ez ginen tokietara iritsi ziren». El Mundo ko zuzendari Pedro J. Ramirezena, ordea, deigarria iruditzen zaio.
‎Zazpi urtetik bederatzi urtera bitartean Jane Austen Oxford, Southampton eta Readingeko barnetegietatik pasatu zen bere ahizpa Cassandrarekin batera, baina gehienbat etxean bertan jaso zuen hezkuntza, aitaren eta neba nagusien eskutik. Zortzi seme alabetatik zazpigarrena izanik, ahizpa bakarrarekin izan zuen harremanik estu eta mamiena, baina guganaino iritsi diren testigantzek familia handi, alai eta adiskidetsu batez hitz egiten digute, oro har. Giro bizi, jantzi eta zoriontsu horretan gauzatu ziren austendarren etxeko teatro emanaldiak, euren lagun eta auzokoen artean hain ezagun eta estimatuak?, eta baita XVIII. mendean artean hain ohikoak ziren talde irakurraldiak ere.
‎Igandeko eguraldi txarra eta euri zaparradak astelehenerako desagertu ziren, eta berriz ere, eguzkia nagusi agertu zen Zuberoako eta Euskal Herri osoko zeruetan. Gainera, Ipar Afrikatik gurera iritsi zen haize beroak sekulako tenperatura handiak ekarri zituen. Aste osoan zehar bero ikaragarria egin zuen eta hurrengo iganderako, berriz ere, tenperaturak jaitsi ziren.
‎lurraldea bandoetan (oinaztarrak eta ganboatarrak) banatzen dutela irizpideren batekin eta nolabait banderizo batzuen lehentasuna ere adierazten dutela besteen gainean. Baina bereizkuntza honek XV. mendeko bigarren erdian desagertzeko joera du, hain zuzen gureganaino iritsi diren dorretxeak eraikitzen edota berreraikitzen hasten direnean.
Guregana iritsi diren iturrietan, arrasto gutxi daude, juristen arteko desadostasunei buruz (zehatzago esateko, iturrietan desagertu egin ohi dira gutxiengoaren ikuspuntuak). Nolanahi den ere, jakin badakigu bi eskola edo sekta zeudela, eta bi horiek barruratzen zituztela K. o.
‎Eguzki sistematik kanpo, hurbilen dugun izarra Proxima Centauri da. Izar horren argiak 4,22 urte behar ditu guganaino iristeko. Beraz, Proxima Centauri ikusten dugunean, izar hori orain dela 4,22 urte (4 urte 80 egun eta 18 minutu) nolakoa zen ikusten dugu.
‎Termometro bat zeukan ate nagusiaren markoan. Gu iristean, 27 gradu markatzen zuen.
‎Assisi herri txikia da, eta santutegia haren gailurrean dago, inguruko zelai eta muinoak mendean hartzen dituen gain batean; baina gaina bera ere, Francescoren apaltasunaren ildotik, ez da oso garaia. Gu iritsi ginen uda hartan, zelaiak horiztatuak zeuden; olibondo sailak, mardul eta berde; urruneko basoak, beltz. Eguna eguzkitsua zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
gurera 47 (0,31)
guregana 46 (0,30)
gu 35 (0,23)
guganaino 29 (0,19)
Gu 27 (0,18)
gureganaino 26 (0,17)
gugana 23 (0,15)
Guregana 8 (0,05)
Gureganaino 8 (0,05)
gure artera 6 (0,04)
guri 6 (0,04)
Guganaino 5 (0,03)
Gurera 3 (0,02)
Guri 2 (0,01)
guk 2 (0,01)
Gugana 1 (0,01)
Guk 1 (0,01)
Gure 1 (0,01)
gure aurretik 1 (0,01)
gure baitara 1 (0,01)
gure partez 1 (0,01)
gureraino 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia