Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Ez dira gure aldekoak. Euskal Herri baten eraikuntza, denek batean gure gain hartu duguna, prozesu berria, dudakorra, abiadura eta esperientzia berri bat da. Eskatzen du guregandik berdintasun bat hutsik gabekoa, komunikazione berdin bat, gatazkarik gabekoa.
2001
‎Zama astun hori gurasoek zeramaten bizkarrean. Gero, berriz, gure gain hartu behar izan dugu. Euskal literaturari eta euskararen biziari buruz horixe ikas dezagun eta, ikastea nahikoa ez delarik, buru bihotzetan josi:
2003
‎a) Ez begiratu bakarrik kudeaketa komisioa kobratuko diguten ala ez. Lehenik eta behin, ikusi behar dugu funtsa inbertitzaile gisa dugun profilari egokitzen zaion, hau da, gure gain hartzeko prest gauden arriskuari. b) Komisioak kobratu ala ez jasotzen duten klausulak arretaz irakurri behar ditugu. Ez da nahikoa funtsak errendimendu positiboa izatea; gainera, indizeren bat jartzeko eskatu behar da, adibidez, IBEX 35 c) Aurrez zehaztutako helburuak lortzen direnean kobratuko den komisioaren zenbatekoa egiaztatu behar da.
2004
‎Ni ez nago Zapaterok egingo duenaren zain, guk Euskal Herrian egingo dugunaren zain nago. Trantsizio hau edukiz betetzearen ardura gure gain hartu behar dugu. Hori egin ondoren, Zapaterok erantzun bat eman dezala, eta haren adore eta nahia baloratuko ditugu.
‎Izaeratik abiatzen den hizkuntzaren inguruko diskurtsoa derrigor esentzialista behar duela, izaeratik abiarazten baita, eta diskurtso horrek zera bilatuko luke: denok ere hizkuntzaren auzia modu existentzial batez gure gain hartzea, eta nik neuk jada ez dakit hori hain erraza ote den gaur egun, hainbat arrazoi direla medio, eta baita ere »eta hori da liburuaren tesi txikia» funtsean iruditzen zaidalako hizkuntza esperientzia, batez ere esperientzia estetikoa dela. Baita aipatu ditudan beste esperientziak ere, baina batez ere esperientzia estetikoa da.
‎Erran nahi da ETAtik urruntze hori ez dela soilik bortizkeriaren kontrako jarrerara mugatu, baizik eta plan eta estrategia berriak sortzeko bidea eman duela. Beraz, Itxaro Bordak Hiruko liburu bikainean aldarrikatzen duen bezala, euskaldunok ETArekin bukatzeko erantzukizuna gure gain hartu dugu eta, ondorioz, gu geu gara gatazkaren" izaera politikoa" »hots, konpontzeko ere baliabide politikoak, ez militarrak, eskatzen dituena» onartzen dugun lehenak.
‎arduraz eta erantzukizunez asumitu behar dugu errealitatea. " Gizakiak egin egin behar du eta bere burua ere egin; zehatzago, errealizatu egin behar du eta bere burua errealizatu ere", Ellacuriak ezin zuzenago izkiriatu duen bezala Zubiriren pentsamendua laburbilduz (FBE, 258). c) Hirugarrenik, errealitateaz jabetzeak eta hura gure gain hartzeak errealitateaz (gauzez eta geure buruaz) arduratzera garamatza ezinbestean, gure gizatasunari uko egingo ez badiogu. Errealitatea ez zaigu ematen modu erreaktibo hutsean erantzun dezagun edota era hermeneutiko hutsean asumitu dezagun; errealitatea ardura eta erantzukizun gisa ematen zaio gizakiari, hots, eginkizun eta errealizakizun modura.
2005
‎Lortu nahi dugun gizarte motari buruzko eztabaidan ekarpen bat egiteko eta dagokigun erantzukizuna gure gain hartzeko, ezinbestekoa da gauzen berri izatea, jakitea, kalitatezko informazioa eskura izatea alegia. Hainbat egilek, ingurumenari buruzko informaziorako sarbide aukeran, ingurumenari loturiko erabakiak hartzeko partaidetzan, eta justizia prozedura eraginkorretarako sarbide erraztasunean biltzen dituzte ingurumenarekin loturiko prozesu eskubideak.
2006
‎Errespetatuko ditugu hartutako erabakiak, ez dugu inposatzen ahal. Iduritzen zaigu gure proposamenak zinez laguntzen ahal duela, kostuaren erdia gure gain hartuz.
2007
‎2004an gure elkargoa sortu genuen, eskuduntza berriak hartuz. Hala nola ekonomia gure gain hartzea. Xedea hamar hogei urte barne elkargoa sendoa izatea da, BAMen ondoan esku hutsik ez bizitzeko.
2008
‎Erruaren jatorriari dagokionez, ohituak gara, zama astun hori eramateko, gure ingurunean bilatzea; gurasoak ez direnean, heziketa edo gizartea da, ohartu barik hortik ateratzeko lehenengo pausoa dela erantzukizunak gure gain hartzea.
2009
‎Mugimendu handia dago, egun, esparru honetan. Eta mugimendu horrek eragindako praktika onak jasotzea izan da gure gain hartu dugun egitekoa.
‎Salaketa iraunkorra. Gure ardura gure gain hartzea dagokigu eta zuzenbide estatua irmotasunez defendatu. Elkarrekin jarraitu behar dugu horren aurrean makaldu egiten direlako, esan du Lopezek.
‎Duela bospasei hilabete Adour Irratikoek proposatu zaukuten heien irratiaren beste hedatzaile bat barnekaldean ezartzea eta ber denboran zenbait emankizun gure gain hartzea. Geroztik, sozialisten gobernuak irrati libro bakotxari jakin arazi zuen hedatzaile bat baizik ez zutela ukan behar.
‎Egiaztapen bera egiten dute Sokorri Katolikoan, Bihotzeko Ostatuetan eta Gaueko Mahaian. Gizarte eragileek eta elkarteek ahal duguna egiten dugu, baina Botere Publikoek jakin behar dute ezin dugula haien eginkizuna gure gain hartu, dio Arotzarenek.
2010
‎Geurera iritsita, hona hemen Karmele Jaio idazleak egunkari batean argitaratutako hitzok: " Bizitzan zehar gure gain hartutako ardurek zahartzen gaituzte. Haztea eta ardura gehiago izatea elkarrekin doaz ia beti.
‎Etabien artean, hor dira erronkak, sektorearen barnetik edo kanpotik etortzen zaizkigunak. Erronka horiek gure gain hartzeko maneran, izan gintezke iraunkortasunakeskatzen duen logikan, edo ez...
2011
‎Gero eta informazio gehiago dago, gure gain hartu behar dugu dagokigun erantzukizuna, antolatu, eta politikariei eta enpresariei berea harrarazi.
‎eskabide bera egin edo diote gure Euskaltzaindiari: batasuna eratu dezagula, alegia, batasuna eratzeko zer egiña gure gain artu dezagula» (Lekuona, 1968a: 139).
2012
‎Herri kiroletan gabiltzan guztiok lana ere egin behar izaten dugu. Harri jasotzea oso kirol polita da, ederra, baina norberak ordaindu behar izaten du dena, eta sakrifizio hori gure gain hartu behar dugu. Jakina da herri kirolak ez direla gaurko kirol modernoak bezalakoak.
‎Ados, ofizialtasuna galdegin behar da, baina uste dut ikastolen urratsa ukan behar dugula gogoan. Gauzak gure gain hartu behar ditugu. Eskola, osasuna, ekonomia, denak gure gain hartzea da gure buruaren jabe izateko bide nagusia.
‎Gauzak gure gain hartu behar ditugu. Eskola, osasuna, ekonomia, denak gure gain hartzea da gure buruaren jabe izateko bide nagusia. Baiona Angelu Biarritzen %5ak bozkatzen du abertzale, baina horrek ez du erran nahi beste %95a euskaraz futitzen denik.
‎Nola sinetsi dezakegu egungo diru-laguntzek iraungo dutela? Gauzak gure gain hartu behar ditugu, ezin dugu pentsatu inertziaz iraunen dugula, sekula baino beharrezkoagoa da elkartasuna. Euskal prentsan zein irratigintzan ezin gara funtzionario bilakatu, eskolatze etengabeko bat behar dugu, irakurri, kultur ekitaldietara joan...
‎Claudine ekin erabaki ginuen baserri ttipia gure gain hartzea. Ekainean ezkondu eta emeki emeki, aitaginarrebaren laguntza eta kontseiluekin lotu ginen beraz alor eta mahasti lanetan.
2013
‎Gero, zazpi hilabete pasatuta, hirugarren kolpea. Eta gero, urtebeteren ondoren edo komeni denean, jomuga bati buruzko informazioa dugunean... guk ekingo diogu haien gainean, eurek gure gainean ekiten dioten modu berean, ezer gure gain hartu gabe».
‎Lehenari erreparatuta, esan behar da egindako ikerlanean ikusten dela gizonok, zaintzen dugunean, maite duguna soilik zaintzen dugula eta nahi dugunean. Hau da, oro har, zaintzen dugunean, gure emaztea zaintzen dugu, eta betiere gure bizitza laborala kasik agortua dagoenean, alegia, erretiroa hartu baino urte gutxi batzuk lehenago hasita; eta hori, posible bada, baina zaintzeko betebeharra modu orokorrean gure gain hartu gabe; hots, nahi badugu eta nahi dugunean zaintzen dugu. Bigarren alderdiari erreparatuta, besterik gabe erantsi nahi dut euskal gizartean ohikoagoa dela beste gizarte batzuen aldean (Holanda, AEB edo Britainia Handia, esaterako) gizonak, alargundu ostean, alabaren baten etxera bizitzera joatea (65 urtetik gorako gizonen% 5,6 baino ez da bizi bakarrik bere etxean).
2014
‎Justuki, feminista batzuek diote ez dela ontsa emaztearen gorputza aitzinean ematea, baina dependitzen du zer maneratan.Berdintasunaren arrunt aldekoa naiz, baina ez da emaztearen gorputza ezabatu behar! Emazteak gara, eta geure burua gure gain hartu behar dugu; emazte formak, gainera, ederrak dira.
‎AHTaren hiru adarrak elkartzen diren' korapiloari' buruz zerbait zehaztu al zenuten bileran? Eskaintza bat egin genien lan horiek gure gain hartzeko, Gipuzkoako zatian egin dugun bezala. Ordea, goi mailako bilera egin arte ezin izango da ezer zehaztu.
‎Beragatik poztu nintzen, ondorioz bera galduko nuela ohartu gabe. Ezin omen dugu aldi berean aldaketa asko gure gain hartu; hortaz, Xixongo asmoak aditzen nizkion, haiek bete artean eternitate bat geratuko balitz bezala. Ospitalerako autobusa hartu genuenean jabetu nintzen egun batzuetako kontua zela.
‎Nahi digute inposatu emazte eta ama gisako emakume eredua, beti ere, familia nuklear heteronormatibo baten senean. Are gehiago, ezarketa horri gehitzen zaio, hain zuzen ere, gero eta urriagoak direla menpekoak zaintzeko bideratutako laguntzak; izan ere, gura baitute, guk, emakumeok, lan horren zama har dezagun, guk, emakumeok, zaintza lan guztiak gure gain hartzera behartuz, hain zuzen lan ikusezina, aitortzen ez dena eta oso prekarioa, baina aldi berean sistema kapitalistarentzat zeharo beharrezkoa dena.
2015
‎Are gehiago, nolabait Gizarte Segurantzaren hutsunea betetzen du, Felix Arrietaren arabera: " Gizarte Segurantza propioa izateko aukera jasotzen du Gernikako Estatutuak eta horrek ahalbidetuko liguke pentsio sistema eta langabezia kudeatzea edota lan esparrua beste modu batera antolatzea, konbentzituta nago Gizarte Segurantza ekonomikoki gure gain hartzeko prestatuta gaudela, baina Espainiako Gobernuak beti ukatu digu aukera hori, kutxa bakarra eta espainiarren arteko elkartasun printzipioa argudiatuta. Bitartean, DBEk neurri batean funtzio hori betetzen du langabezia prestazioak edo pentsioak orekatuz".
‎–Hastapenetan aldizkaria sortu genuelarik, hogei idazle eta kolaboratzaile inguruko taldea genuen. Hamar urteren buruan, jendea akituz joan zen, eta taldea bera ere ahulduz; gero eta nekezago zitzaigun erantzukizun hura gure gain hartzea. Era berean, sortu ginenean artean ez ziren hiru euskal irratiak existitzen; hamar urteren buruan, ordea, bizi bizirik zeuden eta gure funtzio bera betetzen zuten, guk baino azkarrago gainera.
‎–Duela bospasei hilabete Adour Irratiakoek proposatu zaukuten heien irratiaren beste hedatzaile bat barnekaldean ezartzea eta ber denboran zenbait emankizun gure gain hartzea. Geroztik, sozialisten gobernuak irrati libro bakotxari jakin arazi zuen hedatzaile bat baizik ez zutela ukan behar.
‎Baina horretarako, jardunbide ildo zein neurri ausartak azkar ezarri dira. Adibidez, Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Panelak (IPCC) berriki adierazi duenez, tenperaturaren igoera 2 ºC azpitik mantentzeko, zentzuzko kostua gure gain hartuta munduko isurketak% 40 eta% 70 bitartean murriztu lirateke 2050 urte bitartean, eta erabat ezabatu 2100 urte bitartean. Aitzitik, horrelako aldaketa sakonek borondatea behar dute behinik behin.
‎" Bai!" erantzuteko gogoa dut. Gutienez, gure gain hartu beharra daukagu justizia eskakizun hori. Horrek erran nahi du tortura onartezina, jasanezina, pairaezina dela behin eta berriz errepikatu beharra dagola.
2016
‎Ez EAEn, ez Nafarroa Garaian eta ez Iparraldean. Baina, eta legez posiblea ez bada, euskaldunon komunitateak gure gain hartu behar dugu lana, erdal komunitateari egunero aurpegiratzeko, eskatu, defendatu, salatzeko, legeak lege, Euskal Herriko erdal komunitateak gurekiko daukan euskara ikasteko betebehar demokratikoa. Erdal komunitatearen betebeharra.
‎CIF Incoterma 2010 Bizerte. Horrenbestez, gure gain hartuko dugu itsasoko garraioa eta asegurua kontratatzea. Dokumentu kreditu baten bidez egingo digute ordainketa.
‎hiria izateko? eta hiria berreskuratzeko, gure gain hartzeko, aldarrikatutako eskubidea eguneratu behar dugu. Berrikuspen horrek nahitaez kulturaren inguruko ekarpenak edozein loturtatik (instituzional edo merkantilistatik) askatzea exijitzen du; kultura emari emankor eta sormen adierazpen askeak eratzeko.
‎Besoak hesten, hortzak erakusten, tragedia zokoratu nahiz, besten eskuetan utzi nahiz, Calais-ko hondamendia lekuko. Ez dezakegula munduko miseria guzia gure gain hartu, segur, bainan egiten duguna baino askoz gehiago egin dezakegula, hori ere segur!
‎“Gazteria arloan dagoen langabezia tasarekin ezin dugu alferrik galdu arlo horretarako eskuratu daitekeen dirurik. Erronka gure gain hartzeko prest gaude”, adierazi du Andoni Agirrebeitia alkateak.
2017
‎" Gazteok baditugu behar espezifiko batzuk. Horrela, gazte boterearen eraikuntza gure bizitza ekonomiko, kultural, sozial eta politikoak gure gain hartu eta errespetarazteko prozesua dela deritzogu".
‎Funosas: . Luhusokoen urriko idatzia gure gain hartu, eta bi batzarretan irakurri genuen?. Bietan jendea ados azaldu zen testuarekin, eta atxikimendua emateko ez zuten egin, siglen bataila?, Bake Bidekoak dioenez.
2018
‎Kontua ez da orain 500 urte batzuek egindakoaren errua gure gain hartzea 2018an. Ez da damu kontua.
‎Denentzat erabilgarri egongo den espazioa nahi du udalak. Gu gastu guztiak gure gain hartzeko prest gaude.
2019
‎Buruhausteen artean, zaintzarena nabarmendu du zuzendariak, bereziki: " Jakintzat ematen da gure gain hartu behar dugula". Itxaropentsu askatuko ditu protagonistak kate horiek, bidaia kazetaria izateko asmoarekin hasiko baitu egitasmoa, baina emaitzak gazi gozoak izango dira.
‎Nola indargabetu, espainiako konstituzioa oinarri, estatuaren Abokatuak aldiro jartzen dituen oztopo legalistak? tenikari eta euskaltzale xumeon egitekoa, lehen batean behintzat, ez da aurrerapen edo atzerapen globalaren ardura (ezta erantzukizuna ere) gure gain hartzea, zerbait sinpleagoa baizik: egiten dugunaren kontzientzia hartu, eta indarrak, denbora eta dirua alferrik xahutu gabe, aurrera jarraitzen saiatzea arreta jarrita jardueren kalitatean; ez, inola ere, estatistiken orakuluak zedarritzen dituen xede handiuste eta monolitikoetan, jakina baita zein den inkesten infernuzko dialektika:
‎Euskaldunok Euskal Herria gure gain hartu behar dugu, ez gaitzaten inoiz gehiago horrelako ameskeria, inperio eta gerletan sar. Euskaldunok bakean bizi nahi dugu.
‎Administrazio­egitura txikiek, horretan, badute herri­ekimeneko antolakuntza­egituren antza: ohituta gaude prozesu osoaren ardura gure gain hartzera (eta badakigu administrazio handiagoetan bazterrean dauden zerbitzuek ere antzera jokatu behar izaten dutela). Lan karga, ardura eta sasi­profesionalizazioa areagotzen du horrek, baina prozesu osoaren jarraipena egitea ahalbidetzen du.
‎«Udan, su batean 60 lagun elkartu gaitezke eta neguan, kontent egon gaitezke 25 lagun elkartzen bagara. Eremu handietan izan dira suak, udan bezala hezetasun guttirekin eta tenperatura altuarekin, eta baliabiderik gabe, arriskua gure gain hartu dugu». Horren harira, neguko kanpainarako Oronoz Mugairiko parkera bidalitako 24 langileak ez direla aski gaineratu du Ayarrak.
‎Horregatik, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten aldeko aldarrikapena, bide horren eraikuntzan honako konpromiso hauek gure gain hartuz:
‎Hileten kasuan, EH Bildutik tinko jarraituko dugu espazio publiko duin bat aldarrikatzen, enpresa pribatu batek eskaini arren, egongo direlako zerbitzua ordaindu ezin dutenak. Eta, ezkontzei dagokienez, gu prest gaude udal gobernuak ospatu gura ez dituenak gure gain hartzeko.
‎Mexiko Hiritik abiatu ginen erabaki eta adore guztiak gure gain hartuta, hegoalderantz. Aurrena Puebla hiriraino jaitsi ginen, eta jarraian zuzen segitu genuen Oaxacaraino, ia bostehun kilometro Hiritik haraino.
2020
‎" Gurea ez ezik, herritar guztien segurtasuna eta ongizatea bermatu nahi ditugu. Hori da arduratsua izatea, eta, horregatik, prest gaude erantzukizuna gure gain hartzeko". Nabarmendu dute momentua dela" elkarren zaintza erdigunean" jartzeko.
‎Orokorrean, oso gauza sotilak dira, askotan lidergoari lotutakoak[?] Nire egunerokotasunean izaten ditudan zailtasun handienak, lan zehaztugabeak suertatzen direnean sortzen direnak dira. Horietan, ardurak bermatuta ez ditugulako eta, kasu honetan ere, emakumeok hauek gure gain hartzeko joera dugulako. [Zuzendariak] eta biok hartzen ditugu beti ardura horiek gure etxean.
‎Zer ba? Kutsatzeko aukera gutxitzearren, Sandra kutsatzea da gure gain hartu ezin dugun luxua, lanera ez doan egunean ez du kobratzen, eta, egun bat tira, baina soldatarik gabeko bizpahiru egunek etxeko ekonomia aldrebestuko ziguten. Barkatu esatea, baina ez zarete eguneregi bizitzen ari?
‎Lanegun bat zena atseden egun behartu bilakatzen zaigu, eta, noski, enpresarekiko zor bat jasotzen dugu gidariok. Etorkizunean, gure atseden egunetan lan egin dugu, estresa gure gain hartuz.
‎“Beharrezkoak dira oporrak, funtsezkoa da atsedena hartzea”, aldarrikatu du Ibars Cerverak, baina ordezkapenak “tantaka” iristen direla salatu du. “Ez dago ordezkorik eta, ondorioz, gure gain hartu behar ditugu bajan edo oporretan dauden lankideen pazienteen jarraipena”.
‎Adibidez, COVID krisiarekin batera, erabili eta botatzeko materialak (muki-zapiak, eskularruak, maskarak...) ugaldu egin dira eta auto partikularren erabilera bultzatu egin da. COVID aurre egiteko hartutako neurriek hurrengo hilabeteetan ekarriko duten ekonomiaren eta langabeziaren okertzeak horien konponbidea lehenestera eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokak epe laburrean ekartzen dituen kostuak geroratzera (edota gure gain hartu nahi ez izatera) eraman lezakete. Areago, krisi hau piztu aurretik, aldaketa klimatikoaren kontrako borroka lehenetsi behar zela zioten hainbat ekonomialarik, krisia sortutakoan, hura gainditzea zer konplexua den eta zenbat baliabide eskatuko dituen ikusi eta gero, bi erronka horiei batera heltzea ez dela komeni diote orain.
‎Urgentziazko kontua da alderdiak jarrera bakarra har dezan. Jarrera argia, kementsu, eraginkorra, honela laburbil daitekeena: hedabideei eta iritzi publikoari begira, estatuak badituela bitartekoak, konstituzioa eta legedia urratu gabe, Leyre Olcozen bizia bermatzeko, ekintza terrorista honi erantzun egokia emateko, gure alderdiari dagokion lidergo morala gure gain hartu, hertsatuki eskatuz bai gobernu zentralari bai gainerako alderdi demokratikoei lehen baino lehen onartzera eta aplikatzera beharrezkotzat jotzen diren grazia neurriak.
2021
‎Eskola, hartara, heziketa hartzen duen gune nagusi gisara, ez da soilik goiz jaikitzen edo sari baten truke edozer gauza egiten ikasteko leku bat, ezpada irakasleen eta ikasleen arteko elkarketatik sortzen dena ikasteko, gizarte bezala, bere osotasunean, jakintzaren inguruko eztabaida gure gain hartzeko. Noski, gauza guztien soluzio izan gabe.
‎«Hor egon nahi duzu eta egoten zara, baina nahita ez dituzu kalkulatzen musu truk sartzen dituzun orduak eta bestelako alderdi batzuk. Egia da kontzertuetan nekez saltzen ditudala azokan beste disko, baina gure gain hartu behar izaten dugu neurri baterainoko galera. Jarritakoa berreskuratzea izaten da kezka nagusia».
‎Azken urte eta erdi honetan ikusi dugu nola merkatu turistikoa aurrekaririk gabeko krisi batean sartu den. Eredu ekonomiko horren ahultasunak agerian geratu dira eta esperientzia honek Donostiako bizilagunok turismoak gure bizitzetan dituen kostuak gure gain hartu nahi ditugun berriro pentsatzera gonbidatzen gaitu.
‎«Gehiengoa duen indarra izan nahi dugu, Kataluniako eremu politikoan hegemonia izango duena. Prest gaude gure gain hartzeko gehiengoa duen eta erabakigarria den gobernuko kide bat izateak berekin dakartzan arrisku eta kontraesanak. Hori da Junts», aldarrikatu zuen, eta proiektu horrekin bat egitera deitu zituen PDeCATeko hautetsiak.
‎Aspaldi du eskubideok gure zain daudela, ilunpe horretatik noiz libratuko. Horregatik eratu dugu Lanartea, gure lan baldintzak hobetzeko ez ezik, eskubideok ere gure gain hartzeko, euskararen langile profesionalaren duintasun moral, ekonomiko eta soziala aldarrikatuz.
‎Egoera honetan jasotako babesa, baina, gorabeheratsua izan da, eta beste zenbait udalen babes falta ere sufritu dugu. Zenbait programa erori zaigu babesik ezean, eta beste zenbaiti bakarrik eutsi diegu, arrisku guztiak gure gain hartuta. Albo kalteak ere eragin dizkigu honek guztiak, aurtengo ekitaldian 140.000 euroko galerari aurre egin diogularik.
‎–Dirua edukita, armak erraz lor genitzake –esan zuen Blomartek– Eta lehergailuak egin ditzaketen lagunak ere badauzkat. Arrisku oro gure gain hartzeko prest gaude.
‎Ezin da onartu pitzadurarik sortzea, eta borroka armatuaren egitekoa behin gure gain hartua, borroka armatuak hartzen dituen forma edo maila jakin batzuekiko (bonba autoak, bonba kartak, etab.) kritikak ez dira onargarriak. Ondorio larrikoen ekintza bat gertatzen denean, kritika horiek lekua ematen diote Ajuria Eneko Itunari gure planteamendu ideologikoak higatzeko".
2022
‎Artzain ola zaharren ez galtzera üzteko europar programa bat zen. Lehen aldian, orai düala hogeita hamar bat urte, proposamena üken günüan jakiteko, ea holako xede baten gure gain hartzeko edo bürützeko prestik ginenez. Eztabadatü ondoan, honartü günüan, sosa franko aisa emaiten beitzüen püntü hartan.
‎Pirinioetan egindako inbertsioen herena eski estazioetara doa, galera handiak dituzte-eta, nahiz eta, ustez, lurraldean eragin positiboa daukaten. Prest al gaude edozein enpresa estrategikoren galerak gure gain hartzeko eskiaren sektorearekin egiten den antzera. Guk ez daukagu errezeta magikorik.
‎alegia, zilegi dena legezkoa denaren aurretik jartzea. Desobedientzia zibila lege bati men ez egitea da, jakinik lege hori urratzeak ezinbestean ekarriko duela gure gain hartzeko prest gauden zigor bat. Helburu nagusia ordena sozial edo politikoan aldaketak ekartzea da, herritarren askatasunari eragiten diotenak.
‎Ulertzen dugu administrazioak, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun Sailak, bere baliabideak garatu behar dituela helburu horiek betetzeko; ez, ordea, baserritarrok behartu gure gain hartzera berak egin lituzkeen inbertsioak eta lanak. Osterantzean ere nahiko lan baditugu bizkar gainean.
‎Indarkeria sexista indarkerien paradigma zabalagoan kokatzea —izan generoindarkerienean, izan indarkeria matxistenean— emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa ikertzeko ikuspegi kritiko feminista darabilgun pertsonok gure gain hartu beharreko ardura da. Hala ere, eta ikuspegi hori abiapuntu hartuta, akats bat da tipologia horietako bakoitza berriro ere pluralean izendatzea, zenbait espaziotan egiten ari diren moduan (indarkeria sexistak, indarkeria transfoboak, lesbofoboak).
2023
‎Sarritan esan izan diete Ondarroako emakumeei euren garaian matriarkatua egon zela: «Matriarkatua egon da guk etxean geratu behar izan dugulako, eta lan egiteaz gain beste ardura batzuk gure gain hartu behar izan ditugulako», aldarrikatu du Piñeirok. Paketatzaileak oroitu du berak gobernatu behar izaten zuela etxeko dirua, beste etxe askotan bezala, gizonezkoek arrantzara joan eta beste ardurarik hartzen ez zutelako.
‎Dena den, argi geratzea nahi dut, edozein delarik emaitza, gure asmoa da eskaera aurkezten diguten guztiei erantzutea. Finantzaketarik ez izanda ere, lan hori gure gain hartuko dugu.
‎«Emakumeok egin dugu planto jada; zaintza lanak gure gain hartu ditugu orain arte; nahikoa da», esan du Garciak. Azaldu duenez, zaintza lanak «ia esklusiboki emakumeek egin behar izateak» eragiten du gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak desagerrarazi ezin izatea.
‎" Britainiar emakumeek indiarrek Londresen eragiten dituzten makurkeria sozialei buruz hitzaldi bat antolatzearen aurka agertu nintzen hizlari guztiak britainiarrak zirelako, eta haietariko asko Indian sekula egon gabeak", esan zuen Dhanvanthi Rama Rauk. " Guk, indiar feministok, gure gain hartua genuen erantzukizun hori, eta ziur geunden hobeki egingo genuela kanpotarrek baino, batik bat gure kultura ezagutzen ez zuten haiek baino". 26
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia