Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8

2007
‎Nahi baitzintuzket ene gainean edo ene petik ikusi. Gure bien gorputz biluzgorriak plazerak arrendaturik azkenean, elkarri josiak dautzala.
2008
‎Hura zen aratsa zeinetan gertatu baitzen, gehiago ezinean, bai emaitea gu bion gorputzek elkarrez bat egiteko aldarrikatzen zuten deiari. Amodioan urtzea, zihaurek dakikezuen bezala munduz besterik ez eta, zorion horretan sartzera gindoazen orduan gure duparen barneko goxoan, urrun ginen pentsatzetik, norbaitek, ordu berean, duparen pekaldeko takeak kentzen zituela!
2009
‎Fida zaitez nitaz, oraindik badut indarrik zu bizkarrean garraiatzeko, iritsiko gara aterpetxera, bai horixe, dutxa bero bat hartuko dugu, barazki salda irakiten hurrupatu gero, berpizteko, eta lo luze luzea egin. Fida zaitez nitaz, ez izan beldurrik; eta, dena dela, huts egingo banu eta elurrak estaliko balitu gu bion gorputz akituak, ez litzateke izango hain izugarria ere, zu eta ni elkar hartuta garbitasun honetan, bi buda izaera uztarturik elurraren lurralde epelean, karmaren lokarrietatik aske, birjaiotzeen gurpiletik aske, nonahiko kontzientziarekin bat eginik; orduan ikusiko zenuke zer nahi izan nuen nik biontzat, zeri uko egin zenion itsumenagatik eta ego hutsagatik, baina ez dizut errurik egozten,... Ananda, badakizu barru argitzea zer den, zuk zeuk ezagutu duzu zeure baitan; orduan, zertarako nire laguntza?, edozerez harago iristeko ahalmena duzularik, zergatik ba sufritu zure atzetik jarraitzerik nahi ez dudala eta?, ez zenuke inoren laguntzarik behar zure betegintzarre espirituala lortzeko; eta kontu horiek guztiak ipuin huts balira, zer?, zer da ba Kailas mendi sinboliko hori, zer Cervino Materhon gailurraren pareraino lebitatzea?, neuk ere ikusi zintudan lebitatzen Kumbamelan, egia da, lurretik hamar bat zentimetrora, baina orain ez nago erabat ziur, agian ilusio optiko hutsa izan zen; zer da energia zurrunbilo konikoen kontu hori, hor zehar irakurri duzun literatura merke hutsaren emaitza, horixe, lelokeria lelokeriaren atzetik, gaizkiulertuaren atzetik, paranoia paranoiaren atzetik, bai, Ananda, ez zara jabetzen ez zaudela zeure onean, hitzez hitz hartzen dituzula sinboloak; zer diozu, Sara, zuk zeuk ikusi zenuen nola lebitatu nuen Kumbamelako santoi haren aurrean, zuk zeuk ikusi zenuen; berriro esango dizut, Ananda, ilusio optiko hutsa izan zitekeen, beste ezer ez, eta, gainera, eman dezagun lebitatu zenuela, eta zer, argidun bihurtzen ote zaitu horrek, jeloskortasun soil bat gainditzeko gauza ez zara eta, ea konturatzen zaren behingoz segurtasun faltaren konplexuz beterik zaudela, amaren eza nozitzen duzula, zeuretzat bakarrik nahi nauzula, arnasa hartzen ez uzteraino, maite zintudan eta maite zaitut oraindik ere, Ananda, bizitzan gertatu zaidan gauzarik onena zaitut, baina gure harremana itotzen ari zara, ez didazu arnasa hartzen uzten, ez didazu arnasa hartzen uzten, ulertzen, ostia; ez esan hitz zatarrik, Sara; titietatik ateratzen zaidana esango dut, ostia, ostia, ezin dut arnasarik hartu, zu eta zure paranoiak, eman dezagun benetakoa dela zuk esaten duzun hori guztia, orduan bihotz zabala izan zenuke, lasaia, eta zer ipuin da beste hori ere:
2010
‎Alkartu berriz gure bion gorputza
‎Tarteka eskutik helduta, tarteka libre. Gure bi gorputzen arteko lotura kosmikoa igarriz, beti ere.
2017
‎Nola errotzen izateak bata bestearengan? Arrabak bota eta denbora gutxira hiltzen omen dira izokinak, gogoa geldo geratu zait irudi horretan, baina bare etzanda gu bion gorputzetan. Arnas lasaigarria da denbora paretako erloju handian.
2019
‎Itxura batera, ezer ez dela gertatu ematen du ia, haren besoetan nagoela besterik gabe eta, esate baterako, kontsolatzen ari zaidala. Soilik hurbilagotik begiratuz ikusten da gure bi gorputz uztartuen lizunkeria. Sekretu gogaikarri hori Jainkoarentzat eta Deabruarentzat erreserbatu bagenu bezala.
2021
‎Bestalde, nola eutsi niretzat gaur arte indarrean zegoen kodigo bati Laura bezalako neska jator eta eder baten aurrean, nola ez makurtu bere ezpainetan marraztu eta mota guztietako lizunkerietarako bide ematen zuen irribarretxo oker eta lohi hartara. Sekulakoak izan ziren izara artean eman genituen minutu amaigabekoak, denborarik egon baldin bazen behintzat, ohean bageundela hain mingarria eta gupidagabekoa den denbora supituan erabat gelditu zela sinistuta bainoago, gure gorputz biluzi biak eta ordura arte inorekin eta inola egiten otu ez zitzaizkidan haragikeria guztiak, gure bi gorputzen zirrikitu guztiak aztertzea zein laztantzea lege bakarra izan bagenu bezala. Ordubete edo pasioaren gatibu, baita aspaldiko zein aparteko arduraz eta atseginez, eskuartean, hankartean ere, ia iltzaturik nuen emakume ezezagun horrekin beste behin gozatzeko parada izango ez nuelakoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia