2000
|
|
Masturbatzeari buruzko galderarekin bezala, Dabid haserretu egiten zitzaidan larrualdietan beste norbait gogoan izaten ote zuen edo aspaldian neska politik ikusia ote zuen galdeginez gero (nik, egia esan, gustura hartuko nuen noizean behin halako galderaren bat). Halaber, ezin dut ukatu, Dabidena
|
gertatuz
geroztik, neure burua bera ere aski ezezagun egin zitzaidala, batez ere haren intimitate eta sekretuen bilatze zoroan hasten nintzenean, haren harremanaren frogarik ttikiena ere topatu nahian: izan haren kaxoietan, izan sakeletan, izan telefono ordainketaren agiriarekin hel  tzen zen zenbaki zerrendan; baina halakoetan ezer ez topatzeaz gain, neure buruari kalte besterik ez nion egiten.
|
2003
|
|
Horri itxarongo zion besteak? Irakaslearen ahotsak samurragoa eta eztiagoa zirudien gertatutakoa
|
gertatuz
geroztik. Gerta zitekeen, baita, Unax bera bere egintzarekin lotsatuta egotea ere.
|
|
Bihotz handiko emakume azaldu da emaztea. Batez ere Andresena
|
gertatuz
geroztik. Berezi xamarra bere jokaeran, egia da; baina kastatik datorkio arinkeria, eta horrekin etsi behar.
|
2006
|
|
«Lemoizko zentralaren aurkako borroka puri purian zegoenean ere argudiatzen du Jauregik, erradiazio nuklearra ez zela kutsakorra esaten zuten zientzialari askok. Ea Txernobilen
|
gertatutakoaz
geroztik nor ausartzen den halakorik esatera». Antzeko zeozer gertatzen da orain uhinekin, GEAkoaren aburuz:
|
2007
|
|
Orain badu bost urte istorio horiek
|
gertatuz
geroztik, bost urte ene habia egin duala, ahal nuen lekuan eta ez nahi bezala. Bost urte, karrikan bizia deramala, ordu artean jasan nituenak ahantziz, ezagutu nituenak ezabatuz, bizi berri bat antolatuz, eta horra non lagun batek eskaintzen didan bezperako kazeta arrunt bat, eta non, sekulan ez eta, irakurtzen hasten naizen ehorzketa abisuak... eta... zer ikusten dut Irrizar, ene izena
|
2010
|
|
Heriotza hauek izugarri kolpatu zuten Xabier eta eragin handia izan dute bai bere izakeran eta baita bere bizimoduan ere. Aita armadorea zen, eta emaztearen eta alaben heriotza lazgarriak
|
gertatuz
geroztik, buru belarri sartu zen bere negozioetan, semeaz nolabait ahantziz. Baionako barnetegi batean sartu eta bertako hezitzaileen esku utzi zuen neurri handi batean, baita Baztanen zuen bataioko amatxiren eta izebarenetan ere.
|
2011
|
|
Gudu hau
|
gertatuz
geroztik sutsuagoa izan zen etxe bien arteko etsaigoa, eta horrela, 1420an Fernando Ganboa buru zela ganboarrak Unzuetara hurbildu ziren mendeku bila, erregeren korrejidore bat lagun zutela. Oraingoan ere azkar etorri ziren Butroikoak, Gonzalo Gomez buru zela, bere bandokide askorekin, eta bando bien arteko gudua lehertu zen berriz ere Akondian.
|
2012
|
|
Hala ere, itsasbehera iritsi zenean soka puska gehienak lehorrera eraman nituen, eta burdina puska batzuk ere bai, lan nekeza egin behar izan nuen arren; izan ere, hura jasotzeko urpean sartu behar izan bainuen, eta horrek izugarri nekatu ninduen. Hori
|
gertatuz
geroztik, egunero joan nintzen ontzira, eta ahal izan nuen guztia atera nuen handik.
|
2013
|
|
Hurrengo goizean, abiatzera zihoazela, bi kanoa ikusi zituzten, bina gizon eta bina emakumerekin. Lurrera joateko keinuak egin zizkieten, baina Bodega fidagaitzagoa zen" Martirien puntan"
|
gertatutakoaz
geroztik, eta ez zuen gonbidapena onartu.
|
2015
|
|
Britteni, zeinak oso gaztetatik esana zuen ez zuela ezkontzeko aurreikuspen edo inklinaziorik, aitatasunaren ideia erakargarria zitzaion ordea, eta behin baino gehiagotan mintzatu zitzaien lagunei ume bat adoptatzeko gurariaz. Horrez gain, Espainiako gerraren hasierak ekarritako berri izugarriak ez zitzaizkion burutik joaten, eta zerbait egiteko irrikaz zegoen 1936ko udan faxismoaren altxamendua
|
gertatuz
geroztik. Auden Espainian zen, anbulantziak gidatzen edo auskalo zertan, baina berak ezin zuen horrelako hauturik egin.
|
|
Haundixek Hegoaldeko erakundearen egoera zertan zen eman zigun jakitera. Artekale eta Mongrovejoko erorikoak
|
gertatuz
geroztik, erabat sakabanatuta omen zegoen militantzia, eta sekulako jende piloa, gerra ondoko jende talderik ugariena, ari omen zen muga zeharkatzen; berrehunetik gora lagun.
|
2017
|
|
Udazkena zen, urte bat pasatu zen jada ondoko pinudiari
|
gertatuaz
geroztik, eta ia ahaztuta genuen. Goiz hotza zen, behe lainoa zegoen mendi artean, eta urrunean entzun genuen kamioi hotsa hurbiltzen, heriotzaren hotsa.
|
|
Hiltzeko modu bitxiak leiendaren atariraino eraman zuen eskultorea. (Jendeak plazerraren plazerrez hil zela pentsatu zuen, basakatu haren atzaparretan minaren minez hil arren.) Eskultura lanek, artista bizirik zegoela baliotsu izanik ere (nazioarteko hainbat sari jasota zegoen), salneurri guztiak apurtu zituzten merkatuaren tira-biretan heriotza
|
gertatuz
geroztik. Sotheby, s Galery n emazte ohiaren marmolezko eskultura burumoztuaren laurogei zentimetroak bi milioi eta erdi libra esterlinatan saldu ziren.
|
|
Uste nuen, beti uste... bai, iruditzen zitzaidan, handik edo hemendik, Abel agertuko zitzaigula. Alabaina, lehen aldia zen, zorigaitza
|
gertatuz
geroztik, apartamendu hartara nindoala. Eta haren presentzia senditzen nuen, senditzen, sekulan baino handiagoa.
|
2019
|
|
Prentsan noizbehinka plazaraturiko banda terroristaren agirietako eledi nahasiak gohaina pizten zion. Victorrena
|
gertatuz
geroztik, aldi oroz, trenputxartzeko zorian zegoen. Carmeren arabera ez zuten deus irabaziko, kartzela eta herioa baizik.
|
2023
|
|
Adibidez, ez dakit ikusi duzun bere argazki hori, masailean tximeleta urdin bat duela... Ba, zin egiten dizut,
|
gertatuz
geroztik, hilabetetan!, nigana etorri ohi zirela tximeleta urdinak. Inguruan neuzkan edonon; hamakan banengoen nigan pausatzen ziren, harrikoa egiten ari banintzen han azalduko ziren, eta pentsatzen nuen:
|