Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Maisuei, eta edozein tamainako agintaritza dutenei, gehiago atsegin zaie beren gibelean astakeria handienak gertatzea, aurrean duten egoera estuan euli bat mugitzea baino. Gerora ikasi dut hori, ordea.
2001
‎Kontatu zigun Lizarra aldetik etorria zela. Orduan noizbait aditu izatetik doi doi ezagutzen genuen parajea zen hura, gerora ikasiko genuen hango berri gehiago. Ez zigun, ordea, horretatik aparteko deus erraten bere lehengo bizimoduaz.
‎Lepotik zintzilik ekarki zuenak niri ere eskopeta motzen bat ote zen pentsarazi zidan. Gero ikasi genuen teleskopioa deitzen zen tramankulua zela eta urruneko gauzak ikusteko balio zuela. Hankak eta guzi bazituen.
2002
‎Irratiko albistari gazteok ez ziran ez hemen jaioak ez hemen haziak. Geroetan ikasten eta lanegiten etorriak baino. Gazte bedeinkatuok gure berbak sinestu ezinik egozan.
‎Etxagok ardurarik, txotxo guretariko batek, larregi be, gero ikasiko dok eta. Agur!...
‎Urkiaga lasai mintzatu zitzaien Berniard zurbilaren lepo ondoan. Gerora ikasiko zuen, frantsesa eremu faxistan ibilia zela lehenago berriemaile.
2003
Gero ikasten saiatu zan Iziartxuren irudia burutik kentzeko ta urte hartan inoiz baino nota hobeak atera zituan.
‎Honen atzetik hipotesi edo galdera potoloagoak egon daitezke: euskara zertarako ikasi, baldin gero ikasteko eta lanerako behar ez bada. Geure etxean ere euskara baino" interesgarriagoa" bada ingelesa?
2004
‎" Hasieran gertatuko zaiguk" jarraitu zuen Harakinek segurtasun tonuarekin," denak gure atzetik dabiltzala, denak poliziak irudituko zaizkiguk, baina gero ikasi eginen diagu".
2005
‎Berari galdetu diogu ea nola moldatzen den ondoen: «Euskara eta ingelesa nekizkiela etorri nintzen Ameriketatik eta gero ikasi nuen gaztelera. Baina gazteleraz egiten nuen eskolan, lagunekin eta azkenean baita amarekin ere.
‎Ohituta gaude beraien barrura sartuta dauden gizonak ikusten eta kanpora kaka besterik botatzen ez dutenak». Hori erakutsi egiten da, gero ikasi eta errepikatu. Gizonek autozentsuratzen ikasi dute, eta ordutik aurrera horrelakoak direla onartu dute, modu naturalean.
‎Ez, emaztea frantsesa dut, eta gure familiako hizkuntza frantsesa zen, ene haurrek gero ikasi dute euskara, AEK eta horiekin. Aita ez baitzen anitz etxean.
‎Idatzita bakarrik ere zorabiatzen zaituen bide bat. Eta gerora ikasten duzu Goizuetan aldapa igo, eta beherakoan hortxe da Zubieta. Lurrez, noski.
2007
‎Ezkondu, ezkontzen da, gero ikasi denez. Baina euskara garbiaren obsesioari betiko adio esateko kondizioarekin.
2008
‎Ulermena: ikasleak, lehenik eta behin, ikasi behar duena ulertu behar du, gero ikasitakoa ulertzeko. Gogoratu:
‎Ez, ez bainuen ezagutzen kontratenorrentzako errepertorioa, ez nuen ezagutzen musika barrokoa. Hori gerora ikasi dut. Ez nituen ezagutzen Haendelen operak, ez nuen ezagutzen Monteverdi...
2009
‎Atzo, hasieran oso txarra naizela esan zidaten entzule hauek, zera ere esan zidaten: gero ikasi zenuen eta oraindik ere ikasten ari zarela nabaritzen da.
‎Garai hartan banaezinak ziren. Gero ikasiko zuten haiek ere bizitzan ez dagoela banaezina den ezer. Esku batek ere ez duela zertan betirako besoari lotuta egon.
‎Esperientziak argi eta garbi erakusten digu hasiera batean denbora motz baterako etorritako pertsona asko, azkenean, betiko geratzen garela harrera herrietan bizitzen. Hala ere, aldeko eta kontrako faktoreak baloratuz gero, segur aski hobe da hilabete batzuk eman hizkuntza bat ikasten, nahiz eta gero ikasitakoa erabiltzeko aukerarik sekula ez izan. Gainera, gure kezka azalduko bagenu egunerokotasunean batere baliagarriak ez diren eta gure bizitzan inoiz erabiliko ez ditugun eskolan ikasitako edukiengatik, egungo curriculumari berrirakurketa kritiko eta sakona egin genioke.
2010
‎Errealista izan behar da eta ez da ezarri behar hain ordutegi edo eduki zabalak, betetzeko zailak direnak. Adituek diotenez, ikasketa denborak gehienez ere 45 minututan egituratu behar dira, eta tarte labur bati jarraitu behar zaio, gero ikasten jarraitzeko. Garrantzitsua da, halaber, egunean zehar beste jarduera batzuk planifikatzea, hala nola jarduera kognitibotik libratzen eta atseden hartzen laguntzen duten kirolak edo irteerak.
‎Erantzun zehatzak ematen ditu, urritasunen arabera, ikasteko zailtasunak, egoera sozial txarra edo ezgaitasuna. Ez dira hezkuntza etapa edo ziklo jakin baterako unitate didaktikoak, baizik eta alderdi orokorrak indartzera bideratutako jarduerak, gerora ikasten laguntzeko eta autonomia pertsonalarekin, arazoak konpontzearekin eta erabakiak hartzearekin zerikusia duten eguneroko bizitzako egoeretan laguntzeko. Besteak beste, alderdi hauek lantzen dira:
‎Hau guztia, gaur egungo ezagutzaren argitan erabiltzen den teoria da, jakina, zientziek geroan ikasiko dutenaren zain, beti ere.
‎Deitzen dugu, eta ez, ez genuela ukanen" Euskal Herrian elkarte sarea oso tinkia delako, beraz, ez erran, sosa baduzue" eta nahiago zuten atxiki Biarnorekin, orekaren segurtatzeko. Horretan utzi genuen departamenduaren alde militatzea, konprenitu genuen egina zela eta gero ikasi genuen amateurrek sosa bazutela. Euskal kantari pseudo profesional batek ere atera zuen amateurrak beltzean ari zirela eta behar zela hemen ordrea ezarri.
2011
‎historia da hori. Gerora ikasi nuen ontzi haiek bazutela historiarik, baina ez zirela historia».Eta berriz ere artistaren diskurtsoaren oihartzunak ditu Aguaderorenak: tradizioaz eta berrikuntzaz ari da.
‎Moila transatlantikoan paperolarako egurra deskargatzen zuten bafore sobietikoren batetik hartuko zuela izen berria, kapritxoa neskarena. Gero ikasi genuen nondik norakoa, Gorkak argitu zigun, beharrik, inork Aleksandrari berari xalo galdetu baino lehen. Brankan idatzia ekarriko zuen baforearen esperoan egon ginen, baina puntaletako garabilarietan debiletako makinistetan atrakadetako ofizialetan zetozen Kollontaiak, hori aitortu egin behar zitzaien sobietikoei, emakumezko marinelak zeuzkaten bakarrak ziren, ez zitzaien ardura munduko zamaketariek marmarrean jardutea, komunismoak zapaldua zaukak emakumea, behazak, emakumea horrela, gizonezkoen artean, lan horietan.
‎Teoriatik tiraka gunartean eta, oro har, eguneroko bizimoduak hain bereak dituen interakzio kontestu eta jarduera molde arrunten bidez. Bestea (h) ez. Gero ikasten da H, gehienetan eskolan edo sozializazio ajente formal jasoagoen bidez. e) erabilerari dagokionez eten argia dago h ren eta L ren artean: idatzizko jarduna h bidez egiten da, erabat edo oso nagusiki; ahozko jarduera formal jasoa ere bai, oro har. gainerako jarduna, eguneroko mintzajardun eta berba egikera arrunta, informala eta intimoa, L aldaeraz egiten da beti edo nagusiki. hots, Lren eta h ren konpartimentazio funtzionala dago hiztun elkarte horretan (konkretukiago, hiztun elkarte horrek konpartimentazio arau hori indarrean daukan esparru territorialean eta, horren barnean, bertako hiztunen arteko agerbide, jardun gune, harreman sare eta situazioetan. hots:
‎Aitortuko dun, halere, hasieran ez hintzaiola erabat zabaldu mutil hari, zer gura duten eta nora doazen horren argi dutenen aurrean uzkur egitekoa haiz-eta, heurez. Gerora ikasi huen, begietara zeharka baino erreparatzen ez duen jende klase hori, destainari baino areago, beldurbera izan ohi dela maiz; horrexek egingo zinan, nonbait, Antonio horren maitagarri.
‎Askatasun iraultzailearen esparruak agindu zizkigun hasieran. Gero ikasi genuen askatasuna amets eta amildegi bat ere badela. ETAk biolentziaren, estatalismoaren, kultura esentzializatuaren fetitxe guztiak bereganatu zituen, eta, benetako iraultzaren porrota ikusirik, gero eta forma faxistagoak hartu zituen.
‎heldu bertakotuak: heldu eta gero ikasi dute hizkuntza (B ibilbidea) eta
‎Aita artzain bat zen. Hamar urterekin hasi zen auzoko baserri batean morroi izaten eta idazten nire ustez heldu eta gero ikasi zuen. Ez dakit nola.
‎Moila transatlantikoan paperolarako egurra deskargatzen zuten bafore sobietikoren batetik hartuko zuela izen berria, kapritxoa neskarena. Gero ikasi genuen nondik norakoa, Gorkak argitu zigun, beharrik, inork Aleksandrari berari xalo galdetu baino lehen. Brankan Александра Михайловна Коллонтай idatzia ekarriko zuen baforearen esperoan egon ginen, baina puntaletako garabilarietan debiletako makinistetan atrakadetako ofizialetan zetozen Kollontaiak, hori aitortu egin behar zitzaien sobietikoei, emakumezko marinelak zeuzkaten bakarrak ziren, ez zitzaien ardura munduko zamaketariek marmarrean jardutea, komunismoak zapaldua zaukak emakumea, behazak, emakumea horrela, gizonezkoen artean, lan horietan.
2012
‎Hil nezakeen, baina ez zen hori nire egitekoa, eta horrela ez nuen lortuko nahi nuena; beraz, ateratzen utzi nion eta ihes egin zuen, beldurrak bere onetik atera balu bezala. Baina orduan ez nuen gogoan gero ikasiko nuena, alegia, goseak lehoi bat ere etxekotu dezakeela. Hiruzpalau egunetan janaririk eman gabe han utzi izan banu, eta gero ur pixka bat eta ale batzuk eman banizkio, antxumeak bezain mendekoa izango nuen, oso animalia sotilak eta moldaerrazak baitira, ongi erabiltzen badira.
‎Gerraren fenomenoa estudiatu nuen hasi nuelarik idazten, eta fenomeno unibertsal ezin izan zitekeela demostratu nuen. Gero ikasi dut kulturarik gaiztoenean oso usua dela gerra unibertsal bihurtzea, baina izan diren kulturen arragoan kultura orientala ez da unibertsala, beste kultura bat da, ezaugarri nabari nabari batekin, dela gaiztoena. Gaizkiaren kausa orokorra baldin bada pribazioa errez komprenitzen ahal da duen kalifikazio etiko hori, bere historia osoan konprobatu egiten dena.
‎Azken hamarkadetan, hainbat ikerketa eta esperimentu zientifiko egin dira, musikak jaiotzatik hiru urtera bitartean haurrengan eragiten dituen ondorioak egiaztatzeko. Azterketa horiek ez dute inola ere argitzen musika gai dela haur adimentsuagoak eta superdotatuagoak egiteko; aitzitik, haurraren inguruko helduek modu kontzientean erabiliz gero, garunaren garapena bultzatzen da, eta, gainera, gerora ikasten lagunduko duten trebetasunak sustatzen dira. Hauek dira musikak haurrei dakarzkien onura nabarmenetako batzuk:
‎Berak ez zuen entenditzen, baina mingarria zitzaion. Gerora ikasiko zuen. Bastarta, ordea, bazekien zer zen.
2013
‎Igeldoko funikularra, Larrungoa, behin ibili izana aski, sekula ez ahazteko. Gerora ikasi genituen Txirritak Norteko trenari jarritako bertsoak. Eta gerora konturatu zinen aitona zenak familiari heredentzian utzitako bertso bakan hartan ere trena zela protagonista nagusi:
‎Zu plaza-gizona zara eztabaida barik. Hori familiatik, odoletik, datorkizu edo gerora ikasi egiten da. Familiakoa badago, Enbeitarrak autentikoak direlako.
‎Arbitroak handik alde egiteko agindu zion, txistuka bere indar guziarekin, eta ikusle batzuek ere txistu gehiago egin zioten, bai eta zakarkeriaren bat erran ere, baina jende gehiena irrika hasi zen, eta hark buelta osoa eman zuen, txakur beltx bat saingaka segika zuela. Gero ikasi genuen noren arteko kontua izan zen: Cointreau botila eman behar izan zion Klaudiok.
2014
‎aita, ama… Denak, neu izan ezik. Gerora ikasi dut hori, eta beste gauza asko.
‎Denok ditugu bata bestearen gainean jartzen diren munduak: hurbila lehena eta gero ikasten goazena, gure unibertso propioa eratu arte. Bidaia asko egin dut eta hainbat urtez kanpoan bizi izan naiz.
‎laguntzaile onak sortzen ditugu. Haien betebeharra da gero ikasitakoari eustea. Nolako jendea etortzen da sukaldaritza ikastera?
2015
‎Ohitura horren kontestua gero ikasi dot hobeto, baina berez sakona zan. Errespontsoak itxura baten gauzarik barregarrienak dira, baina lotuta dagoz sepulturakaz.
‎Zamudion nengoan denporan mezea latinez emoten zan, altarara begira. Horretaz be gero ikasi dot gehiago. " Lehen abadeak mezan herriari lepoa emon".
Gero ikasten barriro
‎Pikau orduan, lurragaz edota berakatzagaz be egiten jakon. Gerora ikasi eben askok, medikuak esanda, kasu horreetan amoniakoa be ona dala. Txakurrak haginka egin ezkero, ostera, txakur hori berrogei egunean eukiten zan beterinarioarenean.
‎Intelijente hitzaren adierarik ohikoenari jarraituz, behintzat. X k maitatutako emakume horietako batek hiru ikasketa gradu ditu, bi master, lau hizkuntza menderatzen ditu (zeinetatik hiru gero ikasitakoak diren), eta lanpostu garrantzitsu bat dauka: botereduna.
‎Txala pata, txala pata, txala pata egiten zian. Gero ikasi genian beste zenbait herritan izen desberdina zuela: kalaka.
‎Gustura ikusi zuten dokumentala eta pozarren atera ziren ekitaldi aretotik.400 txokotatik, AndoaineraErakusketaren irekiera ekitaldian kanpotik etorritakoak izan ziren protagonista, eta Ana Jakak hartu zuen hitza lehenengo. Haurra zela euskara jakin ez arren, gerora ikasi eta “Ez zen diruagatik” eleberria argitaratu zuen euskaraz 2014an. “Bizitzan zehar gauza garrantzitsuak esfortzuz lortzen direla ikasi dut.
‎61 or.: ‘Gatazka’ hitza gerora ikasi genuen.
‎Hezkuntza gune honen inguruan marmarrak eta kezkak sortu dira azken aldian, haurrek idazten ikasiko ote duten, gero ikasten jarraitzeko oinarririk hartzen ote duten ala ez... gurasoen ardurak. Bi eguneko gogoeta dugu, hartu beharreko norabidea argitzeko.
2016
Gerora ikasi duzu agertokiaz gozatzen?
‎Beste ikuspegi batetik, gogoan dut lehen birus informatikoekin esaten nuela hori ezinezkoa da, eta orain, begira! [barrez] Garai hartan irakasle nintzen sistema eragileetan eta arkitekturan, eta hasieran ez genuen uste posible izango zenik, baina gero ikasi genuen nola egiten ziren, eta zer neurri hartu behar diren.
‎Bigarrenik, aurretiko ikaskuntza hori guztia pazienteei irakasten zaie, nork bere burua zaintzeko behar adinako gaitasunak har ditzaten talde dinamiken bidez. Dinamika horietan, patologiari buruz ezagutu behar dituzten ezagutzak eta trebetasunak irakasten dira. Gainera, klase horiek ere oso kontuan hartzen dute osagai psikologikoa, diabetesa duten pertsonengan jarrerak eta motibazioa sustatzen saiatuz; izan ere, programak uste du hori dela pazienteek parte hartzeko modu bakarra, eta gero ikasitakoa praktikan jartzea eta praktikan jartzea. Proiektu honen hirugarren fasean, aldez aurretik trebatutako aditu adituen eskutik ikasitakoa aplikatuko da.
2017
‎Ez, ez! Wymysouera lehen hizkuntza duen hiztunen artean gazteena naiz ni, gerora ikasi eta jariotasunez mintzatzen diren hiru lagun gazteagoak izango dira herrian.
‎Gurasoek esaten ziguten ez dela egin behar, baina nik egiten nuen. Edariak ez nahasteko esan ziguten, baina txahal eginean majo sufritu eta gero ikasi genuen edariari neurria hartzen. Manifestazioetan lehenengo ilaran ez egoteko esaten ziguten, baina kolpeka bidali gintuzten azken lerrora.
‎Bilintx talentu irakurzalea eta argia Becquer-en eta Campoamor en txirlorek zeharo miratzen zuten, haren kultura ikusteko. Emazte analfabetoa esposatu zuen (normalena, bestalde, %70 inguru analfabetoa zen populazio batean), gero ikasi behar izan zuen irakurtzen eta idazten estankoan lan egitearren. Bilintx hil zenean, bonba karlista batek triskatuta?
‎Ez etxekoandreak, ez dibortziatuak, ez emakume gazte goibelak. Hori aspaldi onartu nuelako agian, gerora ikasiko nuen bakarrik edaten, bohemiotasun pretentsiorik gabe, zabar eta kirten, lehen aldi hartako frakasoak argi utzi ez balit bezala zer gutxirako balio duen bakarrik edateak, ez dela sekula besarkadarik iristen, ez behar duzun hori behintzat. Denborarekin ikasten duzun bakarra da onargarriagoak diren bakarkako egoeretan edaten, baina ez inoiz egoera osoki onargarrietan.
‎Baserrian Ametsek Ametsen historia kontatzen digu, patatak eta arrautzak dendatik datozela uste duen neskaren historia, hain zuzen. Alabaina, amonaren baserrian asteburua igaro eta gero ikasiko du nondik datozen elikagaiak. Lurra, baratza eta abereak ezagutu ez ezik, ohartuko da, baita ere, garrantzitsua dela sasoiko eta bertako gaiak jatea.
‎34 urtez petik diren gazte anitzen lehen hizkuntza da euskara. Kasik hamarretik seik erdara ikasi zuten etxean, eta gero ikasi dute euskara, eskolan.
‎Ageri da, teologiako lizentzia eskuratu ondoan, soziologia ikasi zuela Parisko" Ecole Pratique des Hautes Etudes" ikastegi famatuan. Orduan eta gero ikasien oihartzuna hemen dukegu, ezen ekonomia eta gizartearen arteko eztabadak ditu erakusten, errealitate beltza, den bezala, aipatuz. Afrikan iragan urteek ere anitz erakaspen balios ekarri diotela ezagun da.
2018
‎Zergatik ikasi ahanztekoz gero ikasiak oro?
‎Idazle frantziar baten liburua aipatu zuen, non korapiloa egiteko hogeita lau modu deskribatzen omen dituen. Gerora ikasi nuen idazle hori Balzac zela eta liburua L, art de se mettre la cravatte. Gustatu egiten zitzaidan, bera ispiluaren aurrean zela, ni atzean jarri eta korapiloa lotzeko egiten zuen zeremonia jarraitzea.
‎. Erroldan agertzen diren Urduñako, Artziniegako eta askoz lehenago euskara galdu zen herrietako euskaldunak ez ziren izango Aiaraldeko euskararen azken aztarnak; gero ikasitakoa izango zen. Familia bereko kideak etxe ezberdinetan topatu ditugu eta, kasu askotan, batek bakarrik zekiela euskaraz ikusi dugu; ez gurasoek, ez eta anai arrebek ere.
2019
‎Konbentzituta nengoen. Egia da behin esan zidatela ez nintzela neska bat, gizonetako bat gehiago nintzela, baina gerora ikasi dut esaldi hori non kokatu. Ordura arteko sentipenak, hitzak eta irakaspenak zerrenda batean nituen, baina ez nekien puzzlea nola osatu.
2020
‎Ohartzen zara zenbait gauzetaz, eta konturatzen zara ikasi dituzula hainbat gauza, hizkuntzaren erabileraren inguruan adibidez. Erreportajeetako batean, adibidez,' mulata' hitza darabilt, eta gerora ikasi nuen' mulata' hitza erdeinuzkoa dela, kutsu koloniala duela, eta' mestizo' esan behar dugula.
‎Bideo bat bat eskaini dute jarraian, urteetan atzera egin, eta euskararen eta euskaldunen egoera zein zen gogora ekartzeko: Ikastolen sorrera, Frankismoaren garaia, irakasle erdaldunak, gaztelaniaz ez zekiten euskaldunak, euskara gerora ikasi dutenak... " Ekinean" jarraitu beharra dagoela azpimarratu dute.
‎Nik ba al nekien orduan intereses creados zer zen! Gero ikasi nuen, eta geroztik gogoan edukitzen ditut hitz horiek.
‎Sokamuturrari eskaini nizkion azken lau urteetan fisikoki topera nengoen, eta korrikaldi guztiak egin nituen zezenaren aurrean. Hasierako urteetan argazki kamerak traba egiten zidan, baina gero ikasi egin nuen kamerarekin ere korrika egiten. Azken urteetan bilduma osatzeko falta zitzaizkidan detaile txiki pila bat erretratatzea lortu nuen.
‎Tira, akaso, ez nioke hala deitu behar orain dakidana jakinda, baina erreflexu kontu bat da. Ez dakit erreflexu hori ez baldintzatua, jaiotzetikoa eta ikasi gabea den ala baldintzatua eta gerora ikasia. Dakidan bakarra da erreflexu guztiak ez borondatezkoak direla.
‎Lanbro artean gogoratzen badugu ere, ikastolan erakutsi ziguten teatroaren trena, euskararen eta literaturaren motor bezala. Gero ikasiko genuen benetan zer gehiagok osatzen duen teatroa. Garai horretan, literatur irakasleak gure antzerkirako zaletasuna eta pasioa ikusirik, Gabriel Arestiren antzerki lanak irakurtzea proposatu zigun.
‎Ez du inoiz ondo jakin zergatik. Gerora ikasiko zuen ibaia autoz gurutzatzen, ikasiko zuen garearen alboan dagoen etxe arte batean aparkatzen, eta muga gurutzatzearen hori azkar batean, gehiegi pentsatu gabe egiten.
2021
‎Jesus beragandik ikasi arte guzian berariz eta beraren betiko Aitak nahi zuena egiteko gelditu zela Jerusalemen orduraino (Mendiburu); Ikusi zuen Jesusek elkarrekin zerausten guzia eta beragandik ikasi nahi zukeela zer ote zen esan nahi zuena eta esaten die (Mendiburu); Ikas zazue nigandik, bada ni naiz zuen Maisua, ikasi nigandik, bada ni naiz zuen modelua (Agirre); Nire arima ezagutzen, eta estimatzen nire etsairik handien demonioagandik ikasi behar dut? ...karidadearen gainean berriz nez daukagu zuei eskribitu beharrik, bada zuek zerok Jaungoikoagandik ikasi zenuten elkar maitatzen (Uriarte); Legazpira igo eta Iruna jaitsi egiten zela, aitari ikasia nion, eta harrigarri egiten zitzaidan oso (Joxerra Garzia);" Dena dela, Gandiaga, beti Gandiaga bera izanik, ez da hala ere errepikatzen", Joxe Azurmendiri ikasi genion (Elustondo; Azurmendi); Gero ikasi genion Miranderi mendekuak alferrikako direla mendekatuaren jakinaren gainean gauzatu ezean (Joxerra Garzia); Hitz eta kanta zahar mordoa daki, gure artean zegoela beti zebilen bertso kantari, gerra garaiko Pepe Bolunbururenak ikasi nizkionetik (K. Izagirre).
‎34.10d Baldintzazko balio beteagoarekin, Herri honetan jarraitzekotan, mendi elkartean emango dut izena; Gero ikasirikoa ahanztekotz, ez dut denbora anitzik pasatuko ikasten bezalako adibideetan, hipotesia edo baldintza etorkizunera begira jartzen da, baldintza urrunduz, eta modalizazio bat ere eransten da, X gauzatu/ gertatu behar bada... edo t (z) eko asmo/ behar/ nahi/ baldintza adierazi nahian bezala. Aurreko adibideei dagokienez, lehenean azaldu nahi da, herri honetan geratzeko asmoa badugu, edo horrela gertatu behar bada, elkarte horretan emango duela izena; bigarrenean, ikasitakoak alde guztietara gerora ahazten badira, esalea ez dela ikasten askorik saiatuko.
‎Nahiz eta bihotza buruan dagoen, garunean, ez da gauza bera, ez zaitu berdin hunkitzen. Mandelaren esanean uste bat dago, baina ikertzaileek ere erakusten dizute benetan ez zaituela modu berean hunkitzen ama hizkuntzan esaten dizutenak eta gerora ikasten duzun hizkuntzan esandakoak.
Gerora ikasiko zuen. Euskal Etxearen bueltan euskara irakasle hasita.
Gero ikasiko duzu, ezta?
2022
‎Ikusten nuen jendea sare sozialetan idazten, argazkiak jartzen, hau eta hura egiten, eta nik ere halakorik egin nahi izan nuen. Baina hasieran idazten nuena ez da poesia, da prosa, gerora ikasi dut poesia lantzen. Hori esanda, poemak idaztea da bikotekidea izatea bezala, zeren papera hortxe dago nahi duzunean, gainera, ez duzu poemarekin sexurik edukiko, baina, berdin du, mundu honetan dena ez da sexua, eta poemak nire bikotekideak dira.
‎Euskara ez zenuelako etxetik jaso, gero ikasi zenuen...
‎Homerok ez omen zion sekula urdina deitu, eta itsasoa besterik ez du bere obretan. Gerora ikasi omen genuen hura urdinez janzten. Konstrukzio fiktizio bat, beraz.
2023
‎Estresatuta gaude gauza asko ditugulako gainean, bada, batzuk kendu egin ditugu gainetik, eta hori da kostatzen zaiguna. " Nola utziko dut matematika edo ingelesa eman gabe?", bada bai, utzi, lehentasuna beste bat delako une horretan, biderketa taulak ikasiko ditu aurrerago, zeren umea gaizki baldin badago, ez ditu ez orain ez gero ikasiko biderketa taulak.
‎Ama ez genuen, kartzelara eraman zuten, aita Frantzian (…) Eman zien giltza eta joan ziren. Gero ikasi genuen enkantean atera zutela tailerra, makinak eta burdina, linpio dena!".
‎Lehen, presio handiegiarekin egiten nien aurre estropadei, irabazi beharragatik. Gerora ikasi dut gozatzen, urduritasunak gogo eta nahi bihurtuz.
‎ereduan ikasita ez da beti menderatzen euskara, baina A eta ereduetan ikasi duten asko, bereziki, euskara gutxi dakitela irten dira eskolatik hamarraldiotan; gerora ikasi dute askok.
‎aita kozinatzen eta niri lo kantak abesten, ama ni jatetxeetara eramaten eta etxeko kontuez arduratzen. Ez gizontasun ez feminitate, gerora ikasiko ditut hitz horiek; hitzak bakarrik ordea, zeren ez baitakit oso ondo zer esan nahi duten, nahiz eta sinetsarazi nahi izan didaten izugarrizko aldea dagoela hankartean zer duzun, hau barregura, baina ez, orain serio, gorriak ikusi ditut horren modu ezohikoan hezia izateagatik, ustezko diferentzia horiek errespetatu gabe.
‎Kartelak egiten ikusita geneukan, baina Dantzuten bere alde pertsonala azaltzen hasi zen. Gerora ikasi genuen interpretatzen bera kontatzen hasi zena. Dantzuten maketan argi ikus daiteke, bera, nolabait, oreka ahul batean bizi zela.
‎Ideiarik ez, nik, zertaz ari ote zitzaidan. Gero ikasi nuen egitasmo handinahi eta ezohikoa zela, kultur ekitaldi erraldoi bat, zeresana sortzen ari zena gero eta gehiago gizartean, jendeak egitasmoari buruzko detaileak ezagutu arauz.
‎Zerorrek gero ikasi, egikera traketseko,
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia