2017
|
|
" Orain pena ematen dit ispilu guztiak garaiz kendu ez izanak, etxe honetara etorri ginenean", esan diot emazteari, gaia atera den beste batean, eta berak begiak eta bekainak eskuin aldera goratu ditu pixka bat, esanez bezala: " Beti geroko
|
gerotan
geratzen zara, eta inportanteak diren gauzak ez dituzu sekula garaiz burutzen". Eta nik erantzun diezaioket nekez jakin genezakeela alaba horrelakoa aterako zitzaigunik, eta, edonola ere, auskalo nola hartuko zuketen etxejabeek halako erabaki bat; azken finean pisua altzariekin alokatu ziguten eta agian haserretu zitezkeen ganbarara gauza gehiago igo izan bagenitu.
|
2021
|
|
Baliteke, badakit nik horretan zalea naizen, musika, musika bizitzaren ardatza egitea nire gehiegikeria nagusia da, edo hala behintzat esaten zidan nire aitak, profesional moduan ihardun nahi nuela aitortu nionean. Hala ere, Sergyk deitzen dituen gehiegikeriak ene uste apalean gehiegikeria fantasiarekin nahastuz, badirudi ere nire senarrak alemaneradun herrietan luzaroegi bizi izan dela, betidanik oso gogoko izan ez dudan errealitatetik babesteko bide bat izan da, esaterako, gure aita hil eta gero pianoa berarekin hitz egiteko modu bakarra zela asmatu eta sinistu egin nuen, jakinda ere gure aita hil eta
|
gero
geratzen zitzaidan bakarra hutsune beteezin bat zela. Dena dela, Sergyk leporatzen zidan gehiegikeriarik handiena ez da hori, hori beharbada samurrena da, eta bere iritziz pianoa gaur egun jotzen dudan bezain ondo jotzera gehien lagundu behar izan nauena.
|
|
Orduan, nire gurasoen etxera sartzeko geundela, eta Sergyk nire lehenengo negar zotinak antzeman orduko, eta emandako aholkuari jarraituz, arnasa hartu eta barruan topa nezakeen edozein gauzak inolako minik edo ez zidala egingo erabaki egin nuen. ...oitzapenez bueltaka hasteak, ez baitzen gurasoenera itzultzen nintzen lehenengo aldia, eta minez gogoratzeko, negar egiteko aitzakia eman ziezadaketen gauza guztiek bere lekuan zirauten, hots, gure gurasoek erositako altzari eta oroigarri gehienak, apur apurka eta, denboraren edota hezetasunaren ondorioz, usteltzen ari zirenak, nire neba eta biok gogoko edota gogoangarri genituen gauzak banatu eta
|
gero
geratu zen koadroren bat, amak izugarri maite zuen pintura, batez ere bere amonak egindako zenbait margolan, Luzaroko kaleak eta portua milaka ikuspegiz margotuak Frantzian bertan hastapenetan zegoen inpresionismoaren eraginpean Biarritz aldean zituen margolari lagunei esker, txikitandik ezagun zitzaigun koadroren bat, esaterako, batik bat, gure amonak margoturiko bat, non Luzaroko azoka plaza go... Ez zegoen, beraz, alde batera lagata amak bere gauzak gordetzen zituen komoda, gure aitak kontuak egiten zituen zurezko mahai mardula, denok elkarrekin, eta gure amaren kexei beti entzungor, bere ustez sukaldea ez baitzen gurea bezalako familia batentzat bazkaltzeko edo afaltzeko lekurik egokiena, esertzen ginen kaobazko mahai luzea, edota urtez urte emakume bilakatzen nintzeneko art deco ispilu faltsua, bestelako oroitzapenik eragin ziezadakeen ezer.
|
2023
|
|
Zer erantzun dizute? Pikutara bidali naute, laztana, zertarako elkarrekin geratu behar genuen egotzi didate, jaietan parrandaz ez joateko ez baldin bazen; nahiago zutela jaiak pasa eta
|
gero
geratu, haiek ez dakit nik Foru Enparantzako zein kontzertura joango zirela. Ezetz esan diezu, ezta?
|