2015
|
|
Jar gaitezen beraren eskuetan, gugan beraren borondatea bete dadin, eta ezin izango dugu hutsik egin, borondate irmoz beti honetan irauten badugu. Eta kontuan izan behar duzue, honelako mesede ugari hartuagatik ez dela aintza handiagorik irabazten,
|
gehiago
zerbitzatzera behartuak daudelako, gehiago hartzea da-eta. Gehiago merezi izatekorik, ez digu Jaunak kentzen, geure esku baitugu; eta honela, pertsona santu asko daude, honelako mesedeetako bat ere hartzea zer den sekula jakin ez zutenak; eta beste asko daude honelakoak hartzen dituztenak, eta santuak ez direnak.
|
|
16 Nik ez diot arima haziz joango ez denik eta Jainkoak emango ez dionik, otoitza apaltasunezkoa izan baldin bada; baina ahantz bitez urte hauek, egin dezakegun guztia nazkagarria baita, Jaunak gugatik isuri zuen odol tanta batekin konparatzen badugu. Eta
|
gehiago
zerbitzatzean zorra gehitzen bazaigu, zer da eskatzen dugun hau, zorraren marabedi bat ordaintzen badugu, mila dukat ematen badizkigute berriro. Jainkoaren maitasunagatik, utz ditzagun epai hauek, berarenak baitira.
|
|
2 Horretara eragin zion lehenengo gauza, Espiritu Santuari nolabaiteko zerbitzua egiten ziola uste izatea zen; bigarrena, horretarako hautatzen zuen pertsona Jainkoaren zerbitzari handitzat eta jakintsutzat izatea, bere arimari argi egingo ziona eta gure Jauna
|
gehiago
zerbitzatzen lagunduko ziona.
|
|
Magdalenaren egunean, Jaunak santa honetaz esan zizkidan hitzen harira, gure Jaunari izan behar niokeen maitasuna nerabilen gogoan eta santa hura imitatzeko gogo bizia nuen; horrela nengoela, Jaunak mesede handi bat egin eta esan zidan: aurrerantzean saia nendila, orain arte baino
|
gehiago
zerbitzatu behar nuela eta. Hain laster ez hiltzeko gogoa eman zidan, honetan jarduteko astia izateko, eta nekeak eramateko erabaki sendoaz geratu nintzen.
|
|
2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan
|
gehiago
zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
|
|
7 Jaun horrek kontuan izan beza, ez gauza honetan guztian, ez orain izan dezakedanean, ezta iraganekoan ere, nire ahalmenak ezin duela gehiago eta ez dagoela nire esku ere;
|
gehiago
zerbitzatzea bai egin nezake, hain kaskarra ez banintz; baina, esaterako, orain ardura handiz hil nahi izaten saiatuko banintz, nuke, ez lehenago egiten nituen egintzak egin, ez Jainkoa iraintzen zelako nahigabeak izan, ezta engainatua ote nenbilen irudipenaz hainbat urtetan izan nituen hainbesteko beldurrak izan ere; horrela, bada, ez dut jakintsuekin ibili beharrik ezta inori ezer esan beharrik... Eta hau gainerako gauzak tratatu izan ditudan batzuekin tratatu dut, esaterako, frai Domingorekin eta Medina maisuarekin eta Jesusen Lagundiko batzuekin.
|
|
Haren mende jartze honek hain du indar handia, non ez heriotza ez bizitza ez baitira nahi izaten, denbora gutxirako izan ezik Jainkoa ikusteko desira duenean; baina gero hain indar handiz irudikatzen zaio han bertan daudela hiru Pertsona hauek, non honekin erremediatzen baita absentzia honen samina; eta horrela, bizi izateko gogoaz geratzen da, Berak hala nahi badu, Hura
|
gehiago
zerbitzatzearren; eta ahal balu, zerikusia izan nahi luke arima batek behintzat gehiago maita dezan eta gorets dezan ni bitarteko naizela, denbora gutxian balitz ere, aintzan egotea baino garrantzi handiagokoa dela uste baitu.
|
|
6 Jainkoak desira biziagoak ematen dizkit, bakardadearen gogo handiagoa, [hemengoetatik] askoz ere askeago egotea, esan dudanez? zer den guztia aditzera eman zaidan ikuskarien bidez, adiskide eta ahaide guztiak utzi arren, hauek gutxiena baitira; alderantziz, ahaideek nekagarri zaizkit oso; Jainkoa pixka bat
|
gehiago
zerbitzatzeko bada, askatasun osoz eta pozik uzten ditut, eta horrela alde bakoitzean bakea aurkitzen dut.
|
|
Esan dezagun, bada, orain deabruak egiten dituela agerpen hauek, ariman harrokeria pizteko: orduan arima, Jainkoarena delakoan, apaltzen bada eta halako mesede handiaren duin ez dela konturaturik, Jainkoa
|
gehiago
zerbitzatzen saiatzen bada, izan ere, bere burua aberats ikusirik, Jainkoak mesede horiek egiten dizkiela entzun izan duenengandik erortzen diren ogi birrinak jatea ere merezi ez duena (esan nahi dut, inoren zerbitzari izateko ere duin ez dena), apaltzen bada eta penitentzia egiten saiatzen bada eta otoitzari gehiago ematen eta Jaun hau ez iraintzeko kontu handiagoa izaten, eta perfekzio handiago...
|
|
Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez dut uste oker nenbilenik. Frai Pedro Alcántarako santua joan zen hara; hitz egin ziezaion saiatu nintzen, eta ez nintzen pozik geratu kontatu zionaz; eta ez zen besterik ezer izango hor, baina hain ezerezak garenez gero, ez gara guztiz pozik geratzen gure bidetik doazenekin izan ezik; izan ere, uste dut Jauna
|
gehiago
zerbitzatu eta penitentzia gehiago egin zuela honek urtebetean, nik urte askoan baino.
|
|
gure ahizpa maite maitea den Elena Jesusenari abitua ematea. Berorren jauntasun txit argiak hemen doan haren gutunean ikusiko duenez, gure Jaunagan itxaro dut haren aintza handirako izango dela eta beraren Ama aintzatsuaren Ordena santu honen onerako, eta
|
gehiago
zerbitzatuko duela bere otoitzez berorren jauntasun txit argia, santutasunean hazi ahala, Jainkoaren aurrean hobeki hartuak izango baitira.
|
|
Haietako edozein falta delarik, galduak geratuko ginateke, gure txit agurgarria dagoen jarreran dagoelako; hala ere Jainkoak beste bide batetik erremediatuko luke. Orain hari idaztekotan ari naiz eta lehen baino
|
gehiago
zerbitzatuko dut, bihotz bihotzez maite dudalako eta asko zor diodalako. Nahigabe handia hartzen dut informazio okerrengatik hala jokatzen ikustean.
|
|
1 Oi Emazte santua!, gatozen zuk eskatzen duzunera, hau da, bake santu hartara, arima munduko guztiei gerra egiteko arriskatzera daramana, bera segurtasun osoaz eta bake bakean geratuz. Oi, bai zorion handia izango dela grazia hau lortzea!, izan ere, Jainkoaren borondatearekin bat egitea da, Jainkoaren eta beraren artean zatiketarik izan ez dadin, bien artean borondate berbera baizik; ez hitzen bidez, ezta desira hutsen bidez ere, egintzen bidez baizik; horrela, konturaturik bere Senarra
|
gehiago
zerbitzatzen duela gauza batean, hain maitasun biziz eta Hari poz emateko hain desira gartsuz, ez diezaiela jaramonik egin adimenak emango dizkion arrazoiei, ezta hark aurrean jarriko dizkion beldurrei ere; fedeari utz diezaiola, ordea, lan egiten, onurari eta atsedenari begiratu gabe, aitzitik uler dezala behingoz hemen dagoela bere onura guztia.
|
|
Nahigabetu egiten nintzen laudorio hauetan hainbeste itsumen ikusirik, eta honezkero barre egiten dut zoro bat hizketan entzungo banu bezala. Oroit zaitezte zeuen bekatuez, eta gauzaren batean egia esaten badizuete ere, merezimendua ez dela zuena eta
|
gehiago
zerbitzatzera beharturik zaudetela. Piztu beldurra zeuen ariman, munduak ematen duen bake faltsuzko musu horretan lasai gera ez dadin.
|
|
Eta hauxe du bere aberastasunik handiena: zenbat eta
|
gehiago
zerbitzatzen duen, zorpetuago geratzea, eta askotan nekatua bere burua hainbeste eragozpen eta enbarazu eta loturaren mende ikustean gorputz honen kartzelan egoteak dakarrenez, zor duenetatik zer edo zer ordaindu nahi lukeelako. Eta nahiko inozoa izatea da neke hartze hau; izan ere, bere esku dagoena ere, zer ordain dezakegu, diodanez, hartu ezik zer emanik ez daukagunok, baizik eta geure buruak ezagutu, eta ahal dugun hau, geure borondatea ematea, bihotz bihotzez egin?
|
|
12 Eta ez dudala txartzat joko, diot, (ahal badu, ziur asko ez baitu beti ahal izango) desira aldatzen badu, honela pentsatuz: biziaz iraunez gero hobeki zerbitzatuko duela Jainkoa, eta galtzera zihoan arima bati argi egingo ziola, eta
|
gehiago
zerbitzatzean Jainkoaz gehiago gozatzea zuela, eta hain gutxi zerbitzatu izanaren beldur da. Eta kontsolagarri onak dira hain neke handirako, eta baretu egingo du bere nahigabea eta asko irabaziko du, Jauna bera zerbitzatzearren igaro nahi duelako hemen eta bere penarekin bizi.
|