Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1

2019
‎Raimundo Silvak, ozen esandako zerbaiti erantzungo bailion, esan zuen, Ez dut uste pertsonaia dei genitzakeenik, Liburu bateko pertsonak pertsonaiak dira, erantzun zuen Maria Sarak, Kategoria ertainekoak edo ikusten ditut, gehiago, askatasun maila diferentekoak, honi dagokionez ez du zentzurik pertsonaiaren logikaz edo pertsonaren behar kontingenteaz mintzatzea, Nortzuk diren ez badidazu esaten ahal, esadazu gutxienez zer egiten duten, Gizona soldadua da, Santarem hartu zutenean han egon zen, emakumea Galizian bahitu zuten gurutzatu baten ohaide izateko, Beraz, badago maitasun historia bat, Hala deitzerik badago, Duda egiten duzu, Ez baitakit garai haietan nola maitatzen zen, hau da, agian sentimendua imajinatzeko gauza naiz, baina ez dut ideiarik, ez informaziorik, herriko emakume batek eta gizon batek sentimendua adieraziko zuten moduari buruz, hizkuntza, kasu honetan, ez zen oztopoa izango, biek hitz egiten zuten galizieraz, Asma ezazu maitasun hitzik gabeko maitasun istorio bat, sans mots d, amour, inoiz gertatuko zela halakorik uste dut, Zalantza handiak ditut, ez behintzat egiazko bizitzan, eta, dakidanaren arabera, ezinezkoa da horrelakorik gertatzea, Eta Ouroana hori, gurutzatu baten ohaidea bada, aitoren seme batena, suposatzen dut, nola elkartzen da Mogueime soldaduarekin, Munduak buelta asko ematen ditu, eta guri are gehiago emanarazten dizkigu, eta bukaeran heriotza dago, Henrique gurutzatua, Henrique baitu izena, laster hilko da, Beraz, gurutzatu hori Lisboako Setioaren Historiakoa da, beste historiakoa, alegia, Jakina, Orduan hil eta gero egin zituen mirakuluena ere kontatzeko asmoa duzu, Ez nuke aukera galdu nahiko, Bi mutuen mirakulua, Bai, baina aldaketa txiki batekin, Raimundo Silvaren erantzunarekin batera irribarre bat etorri zen. Maria Sarak eskua paratu zuen orri metatxoaren gainean, Irakurtzen ahal dut, galdetu zuen, Ez duzu orain hori guztia irakurtzen hasteko asmorik izango, gainera asko falta dut bukatzeko, historia osatu gabe dago, Ez dut gehiago itxaroteko pazientziarik, eta ez dira hainbeste orri, Mesedez, gaur ez, Jakin minez nago jakiteko nola konpondu duzun gurutzatuen ezetzaren arazoa, Bihar fotokopia bat egingo dut eta argitaletxera eramango dizut, Orduan, ezin zaitudala konbentzitu ikusirik, konforme. Altxatu egin zen, Raimundo Silva oso hurbil zegoen, Berandu da, esan zuen Maria Sarak, eta leihorantz egin zuen so, Irekitzen ahal dut, galdetu zuen, Ez zaitez kezkatu, ez dizut ezer egingo, esan zuen Raimundo Silvak, badakit bisita egitera baizik ez zarela etorri, besterik ez, Ba jakin ezazu esan duzun hori tontakeria bat dela, arnasa hartu, hiria hemendik ikusi, besterik ez dut nahi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia