Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 297

2000
‎Euskararen legean aipatzen da euskalkiaren garrantzia beti ere euskara batuaren kaltetan ez doanean, euskara batua delako Euskal Autonomi Erkidegoko hizkuntz ofizial amankomuna, eta hitz egiten den lekuetan zaindu egin behar direla. Lege batek hori baino askoz gehiago ezin du eman seguruenik, baina bidea ematen du legeak, adibidez mahai honetan aipatu ditugun guztiak aurrera eramateko eta gehiago ere bai. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian, alor estrategikoen artean badago Gorputz Plangintza deitzen den atal bat eta han, bai diagnostikoa bai neurriak lantzen direnean, aipatzen dira euskalkiak.
‎—Lehen erran dizut ezen zerbait utzi dugula bertze egun baterako... Zeren zinez ikusi nahi baitzintuzket bertze egunen batean, horrela, buruz buru, lasai, edo gehiagotan ere bai, zergatik ez... eta zeren neure egitekoak baititut orain, biharko eta aste osoko eskolak prestatu behar ditudanez gero —eta, aulkitik altxatzen zinela, kontsolamenduzko bertze hitz haiek xuxendu zenizkidan, erraiten zenidala—: Ez nigar egin mudantza honetan gal dezakezunagatik, Joanes, eta arrai zaitez irabaz dezakezunagatik...
‎Domenico bigarren mailako pintorea zuan, baina, hasteko, ez zuan guti. Ostatua ordaintzeko hainbat diru bederen emaiten ziguan, eta zertxobait gehiago ere bai. Domenicok bazian bertze laguntzaile bat, Luca zeritzana, lagun min izan nuena eta oraino ere lagun dudana, zeren, harengatik ez balitz eta jendearen erremusinengatik ez balitz, ostaturik gabe bainengoke mementu honetan, gaueko izar hotzak ene loaren begirale...
‎Jainkosa batena behar zuen, zinez, gorputz hark! Zeren, baldin egia bazen ezen eguzkiak, ilargiak eta munduko bertze kreatura guztiek bere bertutearen eta balioaren zazpigarren partea galdu zutela gizonaren bekatuagatik, egia izan behar zuen, halaber, ezen nik ez nuela gorputz hura deusen faltan igartzen eta hala atzemaiten nizkiola Mignonen gorputzari, zazpi parteak ez ezik, parte gehiago ere bai, zein baino zein osoagoak eta ederragoak... Nola izanen zen, bada, bekatu, jaun André, gorputz hartaz gozatzea eta harekin atsegin hartzea, baldin hark guztiak Jainkoaren donu eta dohain bazirudien, eta baldin Jainkoa bazen edertasun haren lehen kausa eta arrazoina, nola argumentatzen baitzuen Piarres Oihartzabal kapitainak?
‎Ai, jaun André, nola agertu eta nola esplikatu istant hura, neure oina untziaren gainean jarri nuenekoa...! Lehen ere sentitua nintzen zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, Donibane Lohizunetik Italiarako bidean partitu ginenean; baina orain are handiagoa eta sakonagoa zen sentitzen nuena, handiagorik senti bazitekeen... zeren eta Italiarako bidaiak itsasoz ibiltzerat bulkatu baininduen, baina ez ninduen itsas gizon egin; Amsterdamerakoak, aldiz, itsasgizon egin ninduen, eta bulkatu ninduen, ez soilki itsasoa ibiltokitzat hartzerat, baina neure etxetzat eta...
‎Zaharxeagoa, hasteko eta bat, kiloz zamatuagoa, arabiar edo gutienez ere ekialdetar aireko arropa luzeekin beztitua, betile beltz luzeduna eta atzerriko doinuaz mintzatuko zena. Gehiago ere bai: bola miresgarri bat lurreraino jantzitako mahai biribilaren gainean, sinbolo hermetikoak paretetan josirik edo sabaitik zintzilik, eta are hontz bat ere, zoko batetik so, lepoa harrigarriro bihurrikatuko zuena.
‎Ikusi besterik ez dago bisitetako kabinetan emakume eta gizonezkoen proportzioa. Emakume gehiago etortzen da beti, eta gehiagotan ere bai, nahiz arrebak izan, nahiz amak, emazteak edo, lagun soilak edo direnak direla. Enkartelada eta manifestazioetan ere emakumeak dira hutsik gabe joaten direnak leku guztietara...
2001
‎Beraz, orain behi gehiago jartzen hasi naiz eta ardiak kentzen. Orain 300 behi buru ditut, eta 1.000 ardi buru baino gehiago ere bai.
‎Behi gaztearen pareko nutrizio balioa du, eta koipe eta burdina gehiago ere bai.
‎Ikus, adibidez, Auñamendiren Enciclopedia general..., B, III, 295 eta hurrengoetan, Luzearri buruz datorren berria. Begien bistan da zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, falta dela hor. Esate baterako, El DÃako" euskal orria" ren zuzendari izan zela urtea joan eta urtea etorri, egunkari horretan argitara zuela Dickensen Christmas Carol euskaraz, eta gainerakoak.
‎Hauxe da gehien agertzen den argumentua. PPko Rafael Hernandoren ahotan askoz gehiago ere bai. Garbiketa etnikorako esperimentuaz ari da hau.
‎abisu emaileak abisu eman nahi izatea, ezin ematea eta heroia hiltzea, horixe Shakespearerengandik landu izan da, hori bide klasikoa da, ezagunena, ibiliena. Abisu emaileak abisu eman nahi izatea, ezin ematea eta heroia bizirik ateratzea, abisu emaileak abisu ematea eta heroia hala ere hiltzea, abisu emaileak abisu ematea eta heroia salbatzea –hau ere oso maiz ikusten dena–, abisu emaileak abisurik ez ematea eta hala ere heroia hiltzea, edo abisurik ez ematea eta heroia salbatzea… aukera hauek denak, eta gehiago ere bai, idatzita daude. Matematika edo xake problema baten antzekoa da, baina bariante guztiak aztertu dira.
‎– Entzuidak asko jakin usteko babalasto horrek! Denen deklarazioak bilduta zeuzkaat dagoeneko eta beste zertxobait gehiago ere bai: Amaiaren eta hire hatz marka polit askoak hilketaren arman ezarrita.
2002
‎xakea. Eta harentzat xakea, hasieran, denbora pasa baizik izango ez den arren, denboraz zaletasun hori grina bihurtuko zaio, eta hori baino gehiago ere bai: mundua ulertu eta harekin jokatu eta borrokatzeko bide edo tresna bat.
‎Egunetan zehar iraun dezake, astebete baino gehiago ere bai inoiz.
‎Arrebarik banu, ez nuke Leire baino gehiago maitatuko. Izan ere, nire arreba bezalakoa da Leire, baina arreba baino gehiago ere bai, ez dakit ulertzen didazun.
‎Giro hartan, Sararen gogoak jauzi eta jauzi egiten zuen, bere iraganeko oroitzapenetatik inguruan ikusten zituen pazienteengana edo haiek zituzten elkarrizketetara: beste neskekin txingoka ibiltzen zèn garaiko pasadizoetatik honako agure zahar honen bronkitis kroniko ustezkora –ustezkoa baino gehiago ere bai, biriketako hauspotik ateratzen zitzaizkion hots eta ziztu disonanteen arabera, hats edo hitz egiten zuen bakoitzean–, agurearen bronkitis kronikotik mojen ikastetxera edo Alpujarretara, handik berriro itzultzeko andaluza zirudien atso batek zuèn arazo existentzial larrira, zeren esaten baitzuen lana besterik ez zuela egin, lana eta lana bizitza osoan, eta gizon pairatu, hori okerre...
2003
‎Bere arriskuak ere bazituen: lan ordu gutxi, irabazi asko, eta beraz, gastatzeko nahikoa denbora eta gehiago ere bai! Orduan erabaki nuen neure kontura hastea drogeria eta perfumeria gauzak saltzen.
‎Berrogeita hamar bat koadro egin nituen. Gehiago ere bai. Trenen mekanismoak pintatzen nituen, noski, baina pertsonaren bat agertzen zen beti mekanismoaren piezen artean, edo animaliaren bat, edo biak batera, pertsona eta animalia.
‎Gaua heldu zen, eta Perminek, ohi bezala, katu zaintzailea utzi zuen etxe aurrean, zelatan. Baina beldur apur bat zuen... eta apur bat baino gehiago ere bai, gau hartan beste bederatzi katuekin oheratzea erabaki baitzuen. Eta, hala, katu kuttuna inoiz baino estuago besarkatu, eta loak hartu zuen, halako batean.
‎Ez al ninduzuen, bada, denok" empollona" deitzen? Beno, gauza gehiago ere bai, baina hori ere ez dut ahaztuta.
‎Batzuetan Tatamarirekin  joaten da amaren enkontrura, Mariaren karrikotxeari helduta. Horrelakoetan goxoki gehiago ematen dizkiote, eta losintxa gehiago ere bai. Batez ere amaren lagun min horrek.
‎ezin izan dutela Jainkoaren bitartez ezagutu ezkutuko gauza hori (elizgizonei beraiei ere ez die-eta Jaunak halakorik agertzen), eta, ondorioz, deabruaren bitartez izan dela. Halako aztien berri ematen den sermoi guztietan herriko alkateari dei egiten zaio, itzultzen bada, kartzelan sar edo herritik bidal dezan; batzuetan gehiago ere bai: " mereci luque viciric erretcea...".
‎–Emango ditiat dokumentuak. Horiek eta gehiago ere bai. Badakik zer dioen makina izkribuko hamabigarren arrazoiak?
2004
‎A! Eta zaporea bizitzeko, salda gehiago ere bai!
‎Gauzatu arte, proietuak eta asmoak ez dira ezer. Ori ta geiago ere bai, denbora xautu arazten bai digute lillura zoroetan.
‎Amonak, beraz, gauza haiek kontatzen zizkidan anai Benitori buruz. Eta gehiago ere bai. Haien artean, baina, anai Benitoren aholku hura zuen gogoko, amonari otoitz egiteko modu hain natural eta hain partikular hura aurkitzen lagundu ziona.
‎Zeren, goizeko kafesnea eta kruasana ez ezik, bere baxoerdiak ere hartzen baitzituen aitak, batzuk bakarrik, eta gainerakoak txikitero koadrilekin batera: dozena bat baxoerdi edo gehiago ere bai guztira, goiz erditik bazkalordura bitartean; arratsaldean, berriz, kopatxoa –sol y sombra– eta purua; eta otorduetan ere, ardoa, jakina: ardo ona, San Asensiotik bereziki ekarria...
‎Ez da beti horrela izan ordea. Eta lehengo kontuakgo resten hastea zaharkeri zantzu eta gainbeheraren erakusle izaten den arren, akordatzen naiz aspaldi ez dela auzolanerako sentimendu zabaldu bat zegoela euskal letren baratze koxkorra lantzen genuenon artean (sektarismo gehiago ere bai, egia osoa esan behar bada). Akordatzennaiz, baita ere, horrelakoak idatzi zituela poetak," kritika konplizea" proposatuz:
‎" Zortzi hamar bat metro edo. Gehiago ere bai igual, hemendik berrogeita hamar urtera. Zer, ba?"
2005
‎Irakurri zuenean, ezustekoak hartuta sentitu zen Ines, hain zen gutun hura bitxia; baita misteriotsua ere, nahiz eta Inesek bazuen susmoa? susmo bat baino gehiago ere bai, mutil hura zertaz ari zitzaion zer deigarri hartaz ari zitzaionean; baina susmotik ziurtasunerako jauzia nahi zuen?
‎zerbait izatera? Guztiz bestelakoa baitzen amona Kontxiren kasua, antza, nonahi zegoela ere, beti baitzen zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, espazioa beteko balu bezala eta espazioa bera balitz bezala.
‎Laburbilduz, eta konklusio gisa, argi gelditzen da Alardeen garrantzia Bidasoan: jai bat bada, baina askoz gehiago ere bai. Zentzu horretan, partaidetzaren gainekodatuak oso esanguratsuak dira:
‎Badakizu zenbat estimatzen zaitudan eta agian estimatu baino zerbait gehiago ere bai. Gaur eskolako lanak egiten egongo naiz Izaga kaleko liburutegian, baina seiak aldera eta eguraldi ona dagoela aprobetxatuz parkera joango naiz.
‎Gutxiago ez. Gehiago ere bai. Ehun eta piku bai.
‎Jaione hil izanaren akusaziopean. Eta auskalo nor gehiago ere bai. Auskalo nor besterik zipriztinduko zuen, erbia bailitzan, zeuk harrotutako aferak.
‎Begiak baditu hainbeste ikusteko. Eta gehiagorako ere bai. Baina ez dago txantxetarako.
‎Hori ikusteko beste baziren Luperen begiak. Eta gehiagorako ere bai. Emakumeei kontu batzuk ezin baitzaizkie ezkutatzen ahal.
2006
‎Pobrea izan nahi izatea, gaixo egon nahi izatea bezala litzateke. Zentzu horretan, lanerako gaituta dauden pertsonak eskeko gisa aritzea moralki gaitzesgarria da, baina, hori baino gehiago ere bai: nagikeria bekatu handienetakoa da, urkoarekiko maitasunaren kontra baitoa.
‎Izan ere, beren bulegoek erabilitako etxebizitza bat merkaturatzeko behar izan zuten denbora batez beste 95 egunekoa izan zen 2006ko lehen erdian, eta 84 egunekoa, berriz, iaz epe berean. Hiri batzuetan, bigarren eskuko etxebizitzek 3.000 euro baino gehiago balio dute metro koadro bakoitzeko, eta 4.000 euro baino gehiago ere bai Bartzelonan. Azken urtean %21, 6 igo ondoren, Tecnocasaren datuen arabera, etxebizitza erabilia erosteko hiririk garestiena Madril (3.992 euro), Bilbo (3.705 euro) eta Hospitalet de Llobregat (3.573 euro) dira.
‎Arranondon ere bada gazte bat, Augustin, prest egongo litzatekeena, eta Arrasaten abadegai bat, Joxemari... Gehiago ere bai.
‎Berdin zitzaidan eguraldia: bero egin zein hotz egon, ordu erdi luzez aritzen nintzen flexioak eta ariketa fisikoak egiten, batzuetan gehiago ere bai, harik eta indarrak eten eta elastikoa eta galtzen guztiz izerditzen nituen arte.
‎Eta emaztearekin itzuli zen jaioterrira, diru pixka bat eginda. Pixka bat baino gehiago ere bai ordurako: kanpaiaz gain bost baserri eta terrenoak erosi zituen iritsi bezain pronto.
‎Etsitzekoa da. Garbiketaren sektorean ikusten denez eskaintza urria izaten da, susmoa lanaldia amaitutakoan ez digutela ezertxo ere proponituko, paperak betearazi bai, eta IMIa lortzeko hemendik aurrera traba gehiago ere bai –eza emango digute segurki.
2007
‎Horregatik hamar orduko( gehiago ere bai) lanaldia amaitutakoan hamar minutu garbi baizik lortu ez izatea ere normaltzat hartu behar da.
‎Baietz esan nion, fida zitekeela, itzuliko niola zapia eta zazpi gehiago ere bai, hala behar bazen. Etxea alokatzeko dokumentuak sinatu genituen:
‎Hogei urte pasa dira gutxienez gurutzegrama bat azkenekoz bukatu gabe utzi nuenetik. Gehiago ere bai! Herrialde honetan argitaratu diren gurutzegrama guztiak osatu ditut, goi eta behe, ezker eskuin; eta horietatik erdia baino gehiago nik neuk eginak dira, nik neuk diseinatuak.
‎–Hamabost baino gehiago ere bai, erantzun dio Amaiak burua goitik behera mugituz, eta zenbaketa zehatzetan sartu da?. Ingalaterrara ikastera joan zinenetik, ez?
‎Ereduakadierazten duerreakzio hau kaskarra izango dela. Tritio gehiagorekin ere bai.
‎Lehen gainera odoletan emandako alde batetik, eta plasma eta plaketetan emandakoa bestetik hartzen zen kontuan. Gaur egun baina, bi erak batuta zenbatzen dira.Noiz hasi zinen odola ematen. Ez nuke ziurtasunez esaten jakingo, baina 1976 urte inguru horretan hasi nintzela esango nukeBeraz hogeita hamar urte badaramazu odola ematen... Bai, eta agian gehiago ere bai! Zergatik erabaki zenuen odola ematea. Ohartu egin nintzen behar hori zela, beharrezkoa zela herritarrek odola ematea. Horretaz gain, katarroren bat hartzean edo bestelako gaixotasunak, berehala sudurretik odoletan hasten nintzen... beraz odol ematea aukera ona zela pentsatu nuen.
2008
‎Jakina denez, 2007ko abenduko hauteskundeak bermerik gabe egin izanak eta horien emaitza ilunak lehertu ditu harresiak. Kenyan duela mende erdiko borroka giro krudela berpiztu da, nagusiki kikuyu eta kalenjin jendeen artean, baina etnia gehiagoren artean ere bai.
‎" Ez hori bakarrik. Arestik Bilbo euskalduntzen lagundu zuen, baina gehiago ere bai: euskaldun moduan eramaten dute bera ere edozein lekutara" dio Zelaietak.
‎Kantagile batzuen ilusioa, ziur aski mikroa hedatu aurrekoena baina gehiagorena ere bai, izango da bere abestiak besteren ahotan entzutea, ostatuan edo afaritan. Ez da hori zure kasua, ezta zure belaunaldikoena ere.
‎Beraz, sei hilabeteko bi alditan izango genuen Baxok HABEn lankide. Lankide, eta lankide baino gehiago ere bai.
‎ek mailegu eskaintza berezia egiten die bezeroei (erretiro saria halako hamar ematen die, lehentasunezko baldintzetan), eta gehiago ere bai: istripu asegurua doan (6.000 euroko kapitala bermatzen diete istripuz hilez gero) eta etxea babesteko asegurua% 10 merkeago lehen urtean.
‎harri eta zur zegoen, egiatan, begiak zabalik eta ahoa ere zabalik? galdera bat ere bazuen, ausaz, buruan, galdera bat baino gehiago ere bai, hain handia behar zuen haren jakin minak; nobiziak, haatik, bazuen lehenagoko kezka bat, antza, halaxe mintzatu baitzen:
‎Aldasorotarren sukaldean aitari begira zegokeèn begirale ikusezin bati nekez itzuriko zitzaion haren keinua, kopeta zimurtu zuen apur bat, apur bat baino gehiago ere bai?, aitaren zalantza adieraz zezakeena, edo aitaren nahigabea, hobeki, une hartan zera pentsatu balu bezala: –Bai, baina gizon baten dantza eta emakume batena oso dira diferenteak, Ernestina:
‎NARRATOR: (OFF) Eta gehiagora ere bai, zale batzuen ustez.
‎Aldaketa horretan parte hartu zituztenen izen abizenak ezagunak ditugu: lehena, testuaren autorea, materia prima jarri zuena eta zerbait (zenbat?) gehiago ere bai; bigarrena, Mikel Lasa: " Mikel Lasa ere ezagutu nuen eta hari utzi nizkion paperak, eta hark bahetu eta zatikatu zizkidan, baita hitzaurre androso batez apaindu ere" 9; hirugarrena, Pello Zabaleta:
‎Erreferentziazko erakundearen eta bezeroak bere kontuaz egiten duen erabileraren arabera, komisioak kitatzeak, adibidez, urtean laurogei eta ehun euro artean aurreztea ekar dezake. Edo gehiago ere bai. Baina bankuen eredu edo abantailek (adibidez, hileko ordainagirien ordainketa partzialak) beste ezaugarri komun bat dute:
‎Nobizia harritzeko moduan egon zitekeen: harri eta zur zegoen, egiatan, begiak zabalik eta ahoa ere zabalik... galdera bat ere bazuen, ausaz, buruan, galdera bat baino gehiago ere bai, hain handia behar zuen haren jakin minak; nobiziak, haatik, bazuen lehenagoko kezka bat, antza, halaxe mintzatu baitzen:
2009
‎Bai, baina gehiago ere bai. Biziki duintasun handia erakutsi zuten.
‎eta kruasanek, adibidez, gantz gehiago dute galleta horiek baino, eta gantz saturatu gehiago ere bai, eta haiek baino kaloria gehiago ematen dituzte.
‎Zeinahi gauza jakin nahi duenak, hala ere, www.justiciagratuita.es atarira jo dezake; Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak sortua da, eta autonomia erkidego bakoitzari buruzko informazioa ematen du, eta beste zerbitzu gehiago ere bai: lege aholkularitza, doako justizia eskuratzerik izango dugun jakiteko simulagailu bat, eta doako justizia Internet bidez eskatzeko sarbide bat (NA digitala behar da, sinadura elektronikoarekin).
‎Hori bezain lagungarria gerta daiteke gehiago ere bai, zenbaitetan onartzea krisia hementxe dagoela, iritsi dela eta gure artean ibiliko dela bolada batez; alfer alferrekoa izaten da kexuka aritzea, errudunak bilatu nahi izatea edo geure buruari etengabe galdetzea noiz bukatuko den.
‎Zenbat ematen duen? 50 dolare ia denei, batzuei gehiago ere bai. Dirua nahi duenak bere arazoak agertu behar ditu aurrena jendearen aurrean.
‎Orain, aldiz, herrialdearen erdian dute presentzia, gehiago ere bai, eta beldurrarazteko ahalmen handiagoa dutenez, hautesleku asko ez dituzte zabalduko.
‎Ez nekien zer egin nahiko nuen hurrengo urtean, ezta non biziko nintzen ere. Ibai estimutan nuen, eta Paula estimatu baino zerbait gehiago ere bai. Horrek beldurra ematen zidala uste dut eta beldurrak beste nonbaitera begiratzera bultzatzen ninduen, gaia saihestearren.
‎Ondoren pub eta taberna gehiago etorri ziren, kopa gehiago ere bai. Besteek xanpaina edaten zuten, nik nahiago nuen rona.
‎–Gure ingurutako erdara handiak oparoagoak direnez, hizkuntza pertsonal hau sortzeko zeri heldu gehiago eskaintzen dute euskarak baino. Baina egindako hizkera erraz eta edonorenez aritzeko arrisku gehiago ere bai(...). Literatur egilearen lana armiarma lanaren antzerakoa da:
‎arauez eta aginduez mintzatzen zitzaizkion: armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen, sumatu baino gehiago ere bai, beharbada, berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen, bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente?, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, ardo tantarik ere probatu gabe ia; igandeetan, baina, aste osokoak edaten zituelako edo, sekulako mozkorrak harrapatzen zituen; badirudi mozkorraldi haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste biak baino maizago erabiltzen zutena:
‎atsegina? atsegina baino gehiago ere bai, beharbada, atsegin hura gehiegizko atsegin batek, sadismo puntu batek, bestela esanda, ukitua balego bezala.
‎Domingok gutxi behar zuen berak asmatutako historian sinesteko, historiak, irudimenaren esparrutik harat, gertagaitza zirudien arren: gauzak zeudèn puntuan egonda, gainera, zerbait sinesten zuen jada, eta zerbait baino gehiago ere bai, ausaz, halako eran, non, denbora iragan ahala, don Zoilok esandakoaren ondotik, egongelan bildu ziren anai arrebak, guztiak ere buru makur, bera izan ezik?, behar adinako indarrarekin sentitu baitzen, berriro erasoari ekiteko:
‎Izan ere, Nazario Orbek ez zuen bere burua zekentzat ez eskulaburtzat, bakarka joan zitzaiòn langile borondate oneko bati baino gehiagori lagundu baitzion, urliari lanpostu bat eskaintzeko, sandiari mailegutxo bat eta berendiari jaiegun bat. Egia zen, orobat, langile batzuk ere bota zituela inoiz, sindikalista bat baino gehiago ere bai, baina hura ezinbestekotzat jotzen zuen, Elizak berak ere ez baitzuen besterik egin bere jardunean antzinatik, heretikoak, apostatak eta suerte orotako fruitu ustelak baztertzen eta eskomikatzen zituela, eta berak Elizako eta Elizarako gizontzat baitzuen bere burua, Eliza eta Elizaren jokabidea eredu zituena, elizgizona ez izan arren; bere bertuteen aldeko balantzan, gainera, langileei oporrak ematen hasia zen, honi astebete eta hari hamar egun, probintzian enpresari gutxik bezala?
‎horixe egin behar zuen, anaiak sentitzeko moduko zerbait, ez hura hiltzeko adinakoa, bistan da, baina zerbait? zerbait baino gehiago ere bai! Domingok bere tokia behar zuen eta bere tokia lortuko zuen, noizbait irabazi behar baitzuen anaiaren errespetua, behin betiko irabazi ere; merezi zuèn zerbait egin nahi zuenez, gainera, ongi pentsatu behar zuen jokaldia, anaia noiz eta nola zirikatu berriro, haren erasoa eragiteko, anaiaren eraso batekin justifika baitzezakeen berak. Domingok?
‎halaxe izango zen, halaxe zen?, haren begiek ikusia ezpainen etengabeko mugimenduek berresten zutenez; gero, begiak jaso, zabaldu. Gabinoren harridura nabaria zen, zerbaitek biziki hunkitu zuen seinale?, eta, lauzpabost segundoren buruan, ezkerretara jiratu zuen burua, leihoari begira jartzeko; leihoaren bestaldean udazkena zen eta euria ari zuen; kanpoan ez ezik, baina, Gabinoren barruan ere euria ari zuen, antza, begiak jiratu eta bizpahiru segundoren buruan, kanpoko errealitatea barrukoari ere eraginka, ausaz? negarrez hasi baitzen; Gabinok minutu eskas batean iraun zuen bere jarrera hartan, malkoak xukatu eta berriro testuari begira jarri zitzaion arte; esan nahi baita Gabinok berriro ekin ziola irakurketari, baina, hunkialdia eta malkoak iraganak zirelako edo, beste bat izan zen haren erreakzioa, bat batean irri baten itzala, itzal bat baino gehiago ere bai, argitik gehiago baitzuen irri hark itzaletik baino, malenkoniaren ertzetik sortua bazirudien ere, nabarmendu baitzitzaion aurpegieran; triste zegoen Gabino, dudarik ez, baina harrotasunaren hegalak, poema hura ispilu bat zen, azken batean, egilearen barrua ez ezik, Gabinorena ere islatzen zuena, baita Gabino egilearen mailan ipintzen ere, ondorioz, hein batean bai bederen?
‎–Ezer ez? esan zuen, baina zerbait gertatu zen, eta zerbait baino gehiago ere bai?, Regina eta bere arteko harremanak ez baitzitezkeen izan, ez baitziren jada, berdinak:
‎Benjamin Mariak hiru egun egin zituen, eta gehiago ere bai, askoz gehiago?, izeba Ernestinaren eta Rakel neskamearen zaintzapean.
‎Benjamin Mariak hiru egun egin zituen, eta gehiago ere bai, askoz gehiago?, eta halaxe joan zitzaizkion Ernestinari ere egun haiek, minetik minagora, baita minagotik argira ere, aldian behin.
‎Lehendik ere, Domingok igarri zuen zerbait? zerbait baino gehiago ere bai, beharbada, Albertoren eta Adaren artean: Alberto gazte adeitsua zen, sinpatikoa, edozein gairen inguruan zerbait esateko gai zena:
‎ez orbetarrei bere ekarpena egin gabe, argi eta garbi baiezta baitaiteke anai arrebek amona Ursulari zor ziotela Regina enean ikasi zutèn euskara apurra, guztiek ulertzen zutena, baita lardaskatzen ere pixar bat? lardaskatu baino gehiago ere bai Maria Bibianak eta Gabinok, ikasitakoa ahaztuz joan baziren ere, amonak Regina enetik alde eginda gero.
‎Burua galdu du, bai, baina eskuak ez, eta nire eskuak gustura hartzen ditu?; ez nion sinetsi, harik eta egun batean Maria Bibianaren jarraikitasunak Iñaxiri irri bat eragin zion arte? bat baino gehiago ere bai, geroztik;. Non aurkitzen duzu indarra?, galdetu nion zure arrebari; eta berak, gora begira jarrita:
‎Teofilo Maria eta Tasio, Tasio eta Teofilo Maria, lagun lagunak ziren, beraz? lagunak baino gehiago ere bai, beharbada: kamera ezkutu batek hori adieraziko zuen behintzat, edo hori iradokiko, hobeto?
‎bereziki arriskutsua zela komunisten ikuspegitik, eta halako jendea neutralizatzea eta giltzapetuta edukitzea bete beharreko lehen araua zela, gerrari buruzko edozein eskuliburutan irakur zitekeenez; bigarren arrazoia, berriz, zera zen, komunistek noiznahi erabil zezaketela beren alde operazio hura, nola bahisari bat eskatzeko, hala balizko preso truke bati ekiteko, gerra luzea izan baitzitekeen eta gerra luze batean ugariak izan baitzitezkeen gorabeherak; zeudèn puntuan egonda, beraz, altxor bat zuten komunistek, eta hargatik hartu zuten, beharbada, gau hartan bertan, altxorra leku seguruan ezkutatzeko erabakia, Nazario eta Teofilo Maria toki gordeago batera eramaten zituztela, haien automobila Regina eneko sarrera nagusiaren parean utzita gero, kaleko burdinesiaren ondoan; eta, handik aurrera, badirudi komunistek bala bala zabaldu zutela berri pare bat hara eta hona: ezetz, beraiek ez zutela zerikusirik bahiketa balizko harekin, balizkoa baino gehiago ere bai, kontu hartan guztian gauza garbi bakarra baitzegoen: ez Nazario eta ez Teofilo Maria ez zirela etxera heldu?, kontrolgunean atxilotutako sei gizon haiek partidu komunistaren egoitzara iritsi eta berehala askatu baitzituzten banan banan, eta, inori kargu hartzekotan, joan zitezela anarkistengana, haiek bai, beren kasa eta nahierara mugitzeko ohitura baitzuten, diziplina orotatik aparte.
‎Tasio eta Teofilo Maria, Teofilo Maria eta Tasio, lagun lagunak ziren, lagunak baino gehiago ere bai, beharbada, baina une hartan bazirudien ezen, adiskidetasun ororen gainetik, bakoitzari bere oilartasuna nagusitu zitzaiola, halako eran, non, segidan, oilarrak bezala hasi baitziren mokoka eta ukabilka, harik eta, bizpahiru minutuko borrokaldiaren ondoren, Teofilo Mariak Tasio azpian hartu zuen arte. Gero, zutik paratzen zela, esan zuen:
‎–Ez, jauna. Emilyk ez zeukan beste eskolarik, Vera zen Emilyren eskola. Orduak egiten zituen Verarekin; bost ordu baino gehiago ere bai.
‎Harri gehiago abiatu ziren, airez aire. Irain eta laido gehiago ere bai. Aitzina egin genuen.
‎Sistema hori ur hutsaren ordez planteatzen da, patogenoak ezabatzean emaitza gutxi lortu baitira, eta hipokloritoa duen uraren ordez, eraginkortasun handiagoa erakutsi arren, ez baita %100 eraginkorra, adituek diotenez. Desinfekzio prozesu horretan, kontuan hartu behar da enterobakterio patogeno batzuek bizirik irauteko gaitasuna dutela, batez beste zortzi egunez giro tenperaturan eta hezetasunean sartuta, eta beste batzuk gehiago ere bai, baita etxean ere. Horrek esan nahi du kutsadura arriskua, gainera, atxikitze gaitasunaren eta desinfektatzaileen ekintzaren aurkako erresistentziaren ondorio izan daitekeela.
‎Gela batean dei batekin dago horietako bat. Luze jo dezake, 40 minutu arte gehienetan, eta gehiago ere bai, beharrezkoa bada.
‎Nik uste dut berreskuratu dudala, eta ez behin bakarrik, gainera, gehiagotan ere bai. Baina, agian, ez du orduan adinako distirarik egin.
‎Musika, batez ere, entretenimendua da zuretzat, ala zerbait gehiago ere bai?
‎Asko du jokoan. Ligaxka eta heldu den urteko txapelketan ere zerrendaburua izateko eskubidea bai, baina zerbait gehiago ere bai: bosgarren txapela irabazteko aukera.
‎Esan dute beste erremediorik ez dutelako onartzen dutela ACBk derbia abenduaren 3a arte atzeratzea, baina bide batez, erabaki hori taldearentzat kaltegarria dela. Hori baino gehiago ere bai, German Cea kudeatzaileak euren iritzia kontuan ez dutela hartu salatu baitu. Ozen eta argi mintzatu dira Donostia aldean, eta erabakiak Bizkaia Bilbo Basketi mesede eta Lagun Arori kalte egiten diola ziurtatu.
‎buru estimua eta boterea, adibidez –Maria Bibiana guztiz sentitzen zen une hartan ahizparen gainetik, bistan da–, sentipen ezin garbiago bat eragiten ziotenak: atsegina... atsegina baino gehiago ere bai, beharbada, atsegin hura gehiegizko atsegin batek –sadismo puntu batek, bestela esanda– ukitua balego bezala.
‎Domingok gutxi behar zuen berak asmatutako historian sinesteko, historiak, irudimenaren esparrutik harat, gertagaitza zirudien arren: gauzak zeudèn puntuan egonda, gainera, zerbait sinesten zuen jada, eta zerbait baino gehiago ere bai, ausaz, halako eran, non, denbora iragan ahala –don Zoilok esandakoaren ondotik, egongelan bildu ziren anai arrebak, guztiak ere buru makur, bera izan ezik–, behar adinako indarrarekin sentitu baitzen, berriro erasoari ekiteko:
‎Benjamin Mariak hiru egun egin zituen, eta gehiago ere bai –askoz gehiago–, izeba Ernestinaren eta Rakel neskamearen zaintzapean.
‎Benjamin Mariak hiru egun egin zituen, eta gehiago ere bai –askoz gehiago–, eta halaxe joan zitzaizkion Ernestinari ere egun haiek, minetik minagora, baita minagotik argira ere, aldian behin.
‎" Ezer ez" esan zuen, baina zerbait gertatu zen, eta zerbait baino gehiago ere bai..., Regina eta bere arteko harremanak ez baitzitezkeen izan –ez baitziren jada– berdinak: nola izango ziren, bada, baldin eta, Nazariok emazteari so egiten zion bakoitzean, haurraren irudia tartekatzen bazitzaion, biak zikintzen zituèn errealitate ezin itsusiago bat balitz bezala?
‎" Horrekin ez dago ezer egiterik";" Nola ezetz? Burua galdu du, bai, baina eskuak ez, eta nire eskuak gustura hartzen ditu"; ez nion sinetsi, harik eta egun batean Maria Bibianaren jarraikitasunak Iñaxiri irri bat eragin zion arte... bat baino gehiago ere bai, geroztik;" Non aurkitzen duzu indarra?" galdetu nion zure arrebari; eta berak, gora begira jarrita: " Dagoen lekuan"; baina zu kimikaria zara, Damaso, eta badakizu diamantea presio handien mendean egondako karbonoa besterik ez dela:
‎Tasio eta Teofilo Maria, Teofilo Maria eta Tasio, lagun lagunak ziren, lagunak baino gehiago ere bai, beharbada, baina une hartan bazirudien ezen, adiskidetasun ororen gainetik, bakoitzari bere oilartasuna nagusitu zitzaiola, halako eran, non, segidan, oilarrak bezala hasi baitziren mokoka eta ukabilka, harik eta, bizpahiru minutuko borrokaldiaren ondoren, Teofilo Mariak Tasio azpian hartu zuen arte. Gero, zutik paratzen zela, esan zuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia