Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 630

2000
‎Baina Castrokoa ez da 40.000 biztanleentzako prestatutako anbulategia. Osasun zentruko UGTko bozeramale Jose Viñalsen esanetan, bertara langile gehiago ekartzea" atzeraezina da". Gutxienez medikuntza orokorreko bi mediku, pediatra bat, bi ATS eta administrazioan jardungo duen pertsona baten premia dute.
‎Haurdunaldian zehar kontsumitzeak, jaiotze pisu txikiagoa, gestazio laburragoa eta malformazio gehiago ekar ditzake, inkesten emaitzen arabera, baina klinikoki ez da oraindik horrelakorik frogatu.
‎Testosterona mailak behera egiteko dosi jarraituak luzaroan lirateke. Emakumeei dagokienez, kontsumo jarraituak obulaziorik gabeko hileko gehiago ekar dezake. Hipogluzemia sor dezakeela esan izan bada ere, egun hainbat azterketak hori ukatu egiten du.
‎Ondorengo egunetako egunkariek datu gehiago zekarten, adibidez talde paramilitar lealistak arma merkantzia handi bat espero zuela ondorengo egunetarako, eta beste zenbait datu Txemak lehendik ere ezagutzen zituenak. Baina Ralphen aurpegirik ez.
‎Eta, anitzetan, harreman pertsonalak negozioa bera ere baino aintzakoagotzat hartzen zituen. Eta horrek bat baino gehiago ekarri zion. Labur erranik, bada, lanoegia eta onegia zen Urbiaingo jauna izaiteko eta bi olaren jabe izaiteko, baita kargu haien eta erantzukizun haien irioiteko eta aitzina eramaiteko ere, zeren ez baitzen Makiaveloren edo Hobbesen eskolakoa, ezta aragoar errege faltsuaren arrazakoa ere.
‎Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. ...at banuen, ongi bai ongi aditu nion nik aita jesuitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri handi haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu baitzuten han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are gehiago ekarriko zizkiela, baldin neurriren bat hartzen ez bazuten. Eta gauza haiek guztiak Urbiaingo parrokiako pulpitutik erraiten zituen igande oroz, Urbiango elizako erretore don Laureano, gizon ezin koldarragoa zena, haren erranetarat zegoenez gero.
‎Tema gogorrean ni, amore eman zuen hondarrean, bere patrika ximurren berogarri eta nire kontzientziaren lasaigarri. Bi hiru gehiagotan ekarri nuen hizpidera" bertze zerbait aurkitu arteko" kontu hori. Gero, azken paratu nuen, noizbait moldatzekoen zerrendan.
2001
‎Azkenik, probintzietako gremio ezberdinetan bazkideturik ez dauden harakileei hauxe gogoratu nahi diet: denon elkartasunez askoz indartsuagoak izango gara eta bazkide izateak duen kostua baino askoz gehiago ekarriko dizue.
‎Gure emaitzak ez ziren azken bozetan ABk atera zituenak baino altuagoak izan. Funtsean, EAJ eta EAren atxikimenduak ez zuen boz gehiagorik ekarri. Xabi Soubellettek gidatu zuen abertzaleen zerrendak %11, 80 egin zuen.
‎Paper horiek betetzea kontu zaila iruditzen bazaigu ere, badugu bide egoki bat: faktura eta agiriak ordenatu eta txukuntzeari eskaini ohi diogun denbora tarte urria hobeki aprobetxatzea, urtero urtero Haziendarekin dugun topaketak kalte gutxiago edo hobari gehiago ekar diezazkigun.
‎TOMASek BRAULIOri tira egiten dio mahukatik. Ahoa beteta, mantekilla gehiago ekartzeko eskatzen dio TOMASek BRAULIOri.
‎Hilabetera, erakusketa saltoki bihurtu zen eta artea salgai jarri zuen artista ohiak. Zapata denda bildumazale eta fetitxisten topaleku bihurtu zen eta, biziko bazen oinetako gehiago ekarri behar zituela ikusita, mundu zabalera itzuli zen artista, errepidera, han eta hemen aurkitzen zituen altxorren bila. Garai hartan hasi zen zapata dendan lanean Sergio.
‎Adinik eta ardurarik gabeko begiradarekin, negu hark besteek baino elur gehiago ekarri zuen.
‎Modu berean, esklabotza berriak gizakien balio ekonomikoa hartzen du eta mehatxuen bidez menperatzen ditu, baina gizakien jabetza aldarrikatu gabe eta beren biziraupenaren ardurarik gabe. Horrek errentagarritasun gehiago dakar: haur alferrak, zaharrak, gaixoak edota zaurituak zakarrera botatzen dituzte.
‎justuki nioen, mintzaira zaharraren osoki normalizatzeko eta estandarizatzeko, desira linguistikoen suak pizteko, gizona edo emazteak larru gorritan, molde erakargarrian –rotin zureko aulkietan demagun eta ez beti karrikan manifestatzen... – agertuko lekizkigukeen argazki koloretsuz hanpatu hilabetekari bat eskas genuela. Ene irudi soileko, gisa horretako kultura ekoizpenak, garapen estrategia ekonomikoaz hazi lau lantegi mega guayek baino gehiago ekarriko lioke euskarari. Enpresetan euskara ofizial izan arren langilearen esplotazioak lirauke, ez?
2002
‎Lege berriak euskal arazoari irtenbide bat bilatu lioke marko juridikoen baitan, eta ez alderdi bat klandestinitatera bultzatu, hau da, indarkeria praktikatzen dutenen eremura bultzatu. Legearen objektiboak alderdi horren baitako aniztasuna indartu behar luke, jendea demokraziaren markotik urrundu beharrean, jende gehiago ekarri luke.
‎«Jendeak askotan galdetzen du ea zer egiten dugun hemen aspertuta». Dena den, funtzio horien artean batek, arazo bat baino gehiago ekarri die beneditarrei. Izan ere, garai batean identifikazio agiririk gabe, edonori uzten zitzaion sartzen monastegietan.
‎: gero eta bizikleta gehiagok ekartzen dute jarlekuaren azpian erreminta zorroa, baina oinarrizkoak zeintzuk diren jakitea komeni da.
‎Neolitoa hastean, orain 9.000 urte, jendeak elikagaia bermatzeko hazi eta haragi kilo gehiago ekarriko zizkion hektareak antolatu zituenean, familia ugaltzea erdietsi zuen, baina horrek ez du adierazten harrezkero hobeki bizi izan denik.
‎Panfleto horrekin alderatuta, ezusteko ia atsegina da Maximiliano Garcia Venero k lau urte geroago plazaratu zuen liburua. Kazetari falangista horrek bere Historia del Nacionalismo Vascoegin zuenean, liburu hori euskal nazionalismoari buruz egindako lehen historiaorokorra izan zen, eta Sierra Bustamante renak baino informazio gehiago zekarren, horretarako idazkera lasaiagoa erabiliz. Akatsak akats, Garcia Venero ren liburuahurrengo urteetan informazio iturri garrantzitsua izan zen, baita euskal nazionalistentzat ere, eta, oro har, frankismoaren aurkako edozein interesaturentzat.1968an, Garcia Venero k liburuaren berrargitalpenarako hasierako testua zuzendueta zabaldu zuen, eta horrela, hobekuntza nabarmena lortu zuen liburuak.
‎kasu gehienetan baserritarren zonaldeetan kokatu ziren eta, beren mezu ebanjelikoa herritar guztiei helarazteko helburuz, euskara erabiltzen zuten, eliztar euskaldunek uler zezaten. Ikusiko denez, euskaraz aritzeak buruhauste bat baino gehiago ekarri zizkien irratietako arduradunei. Halaber, apaiz euskaltzale eta kulturazale batzuk izan ziren irrati gehienen bultzatzaile, eta, ondorioz, eduki erlijiosoez gain, euskal kultura eta ohiturak bultzatzen saiatu ziren.
‎Helburua: milioi bat zergadun gehiago ekartzea 114 milioi eurora iristeko eta ongintzako programei eutsi ahal izateko. Keinu sinple horrek, beraz, ez du kostu gehigarririk.
‎Euskaldunok behin eta berriz egiten dugun oposizioa, bi gobernu horiek markatutako eskubiaren eta ezkerraren markoan kokatu izan dugu. Geure nortasunetik egiteak onura gehiago ekarriko dizkigu, seguru. Geure nazio kulturala sustatzen, badugu zeregina, nazio politikoa errekuperatzen egiten dugunarekin batera.
‎Mirarik kalerantz begiratu zuen. Altzari mordoska zegoen pilatuta beheko espaloian, eta noizean behin norbaitek gehiago ekartzen zituen. Baten bat etxe aldaketa egiten ari zen.
‎Nobedadea: aitzakiarik gabeko sexua; hau da, nire karrerari kalte baino on gehiago ekarri zion tentsiorik gabeko trenpe espirituala. Gurasoek ez zuten begi onez ikusten gure harremana.
‎7 Osoa bai, baina zenbaitentzat onura gehiago ekartzen du.
2003
‎Oso baikorra naiz. Etorkizunak aukera gehiago ekarriko ditu, baita arrisku gehiago ere.
‎ni bildurti nintzan pausu horren aurrean. Uste neban euskerearentzat mesedetan baino gehiago ekarriko ebala kaltetan. Horregaitik borondate osoaz izenpetu neban behin Euskaltzaindiari egin izan jakon eskabidea.
‎Bigarren lorategi honek ordena gehiago dakar idazleak urterik urte, zaharrenetarik hasita; baina, idazleak hautatzean, ez ete zenduan zabalegi jokatu?
‎1999tik gaur arte, Ceresek 336.000 ziurtagiri digital eman ditu. “Azken urtean, 250.000 izapidetu ditugu, milioi bat aitorpen baino gehiago ekarri dituztenak”, dio Ruiz Mahillok.
‎Hala ere, konposatu antioxidatzaile horien arteko sinergiak, fruta jaten denean (eta ez osagai isolatuak gehigarri gisa jaten direnean) bakarrik nabaritzen den sinergiak, babes eta osasunaren sustatzaile izan daitezkeen efektuak azaltzea proposatzen da. Hori dela eta, eta marrubi kontsumoak kontraindikazioek baino onura gehiago dakarrelako (alergia eta tokiko erreakzioak azido azetilsalizilikoarekiko alergia duten pertsonengan, salizilato asko dutelako), marrubi denboraldi naturala aukera paregabea da fruta gozo hori dastatzeko eta haren onurak aprobetxatzeko.
‎Nutrizionisten arabera, sukaldaritza ekologiko modernoa ezagutuz gero, ez da osasun hobea. Batzuetan, onura baino kalte gehiago ekar ditzake. Anorexia eta bulimia dira elikadura portaeraren patologia ohikoenak, baina zerrenda zabaldu egiten da.
‎Aipatutako Erregelamenduaren ataritik ondorioztatzen denez, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak uste dute elikagai ketuek, oro har, arazoak sortzen dituztela osasunaren ikuspegitik, batez ere hidrokarburo polizikliko aromatikoak daudenean. Eta, keztatze tradizionalak ke aromak erabiltzeak baino arazo gehiago dakarzkio giza osasunari; hala ere, usain mota hori ohiko ketuarekin alderatuta aplikatzeko aukera zabalagoek inguruabarrei egokitutako segurtasun ebaluazioa zehazten dute, kontsumitzaileen osasuna babesteko. Alde horretatik, eta ke aromak zatikatze eta arazte prozeduren eraginpean dagoen ketik sortzen direnez, ez dira ezkutatzen kearen konposizio kimikoa konplexua dela eta hainbat faktoreren mende dagoela, hala nola erabilitako zur motak, kea sortzeko erabilitako metodoa, zuraren uraren edukia eta ekoizpenean oxigeno tenperatura eta kontzentrazioa.
‎Euskal Unibertsitateaz jarduterakoan, beste ardatz nagusia hizkuntzarena da. Ardatz horrek arazo bat baino gehiago ekarri du. Baina gauzak, euren zailtasunean, errazak ere badira; logikak agindutakoa bidegile jartzen baldin da.
2004
‎Diputatu horixe lortu dute, eta 6.000 boto gehiago bakarrik. Horri gehitu balitzaizkio ezker abertzale ilegalizatua eta definitu gabeko beste sektore batzuk, sortuko zuen ilusioak boto gehiago ekarriko lituzke.
‎Handik lasterrera, bazter guztietatik eskatu zizkioten txifa txakur horiek. Haundiagotu egin behar izan zuen granja, zerbitzari gehiago ekarri... Eta hiru lau urte barruan diruz josita zegoen.
‎Ziurrenik, behin behineko betearazpenaren araubide berri horrek zuzeneko onura gehiago ekarriko ditu, galerak eta bidegabeko kasuak baino. Halaber, oso onuragarriak izango dira ezarritako erabateko berrikuntzaren zeharkako ondoreak, baita auzia luzatzeko helburua besterik ez duten errekurtsoak murriztea ere.
‎Hortaz, arauketan gehiegi luzatu gabe, lege honek 1881eko Legeak jaso ez edo gainetik jaso zituen auzi eta gai ugari jorratu ditu. Gainera, egoera oro jaso nahiak eraginda, gehiegi zehazteak arazo gehiago dakar, konpondutakoen aldean.
‎Suneotxo, freskagarri gehiago dakart.
‎Konbate gogorrenak lehenengo hirukian gertatu ziren, Nabaskoze eta Bidankoze herrietan. Infiltrazioak izatean, soldadu gehiago ekarri zituzten Gipuzkoatik mendiak makiz garbitzeko. Oso egoera nahasian bizi izan ziren gehienak, biztanleriaren gehiengoak ez baitzekien deus borroka hauei buruz, mugetako herrietako biztanleek izan ezik.
‎den ekonomia monetario formal horretan, ekintza ekonomiko asko egiten direla maitasunez eta afektu onez. Adibidez, erantzukizun eta buruhauste gehiago ekarriko dizkigun buruzagitza postu bat onar dezakegulanean, lagun batek eskatu digulako, eta ez lortuko dugun diru gehigarriagatik. Edobaliteke dendari batek produkturen bat irribarre batez saltzea, eta hori ez izatea guberriz erostera bueltatzeko, baizik eta bere lana atsegin osoz eta gizadiarekikomaitasunez egiten duelako.
‎Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak ADSL konexioko zerbitzuen tarifak jaisteko eskatu die Interneteko operadoreei; izan ere, arlo horretako eskumena “ez dago erabat garatuta” esan zuen Francisco Ros Telekomunikazioetako Estatu idazkariak, senatuan agertu ondoren. Ros en arabera, tarifa jaitsiera “asko hedatuko luke merkatua”, eta diru sarrera gehiago ekarriko lieke operadoreei, “Europako beste herrialde batzuetan gertatu den bezala”. “Operadoreak ahoz sustatu dira esperimentu hori egiten saia daitezen”, azpimarratu zuen.
‎Kostaldeko Guardiak kutsaduraren aurkako 1.140 metro hesi zabaldu ditu Makushin eta Skan badietan. Ezbeharra gertatu den Bering itsasoak AEBk kontsumitzen dituen arrantza produktuen erdia baino gehiago ekartzen du. Lehen ikerketen arabera, ontzia 222 metro luze da, eta motorrik gabe geratu zen zilindro batean matxura izan zuelako.
‎Esate baterako, aurreko astean itxialdia egin zuten Oihane Errazkinen erailketaz protestatzeko, eta inori 72 artikulua aplikatu ezkero beste itxialdia egin ohi dute astean behin. Presoen jarrera honek, ordea, zigor gehiago ekarri ditu.
‎Gazta zatirik geratzen zaion begiratu du, baina ez, azala ere jan du ogi artean, eta ez zaio geratzen. Poltsikoko ogi papurrak eraman behar izan ditu ahora, eta berriro begiratu du ordua, baina apenas pasatu dira berrogei segundo, eta handik hamabi segundora berriro begiratu du, gosea etorri zaio, ez du gaztarik topatu, butaketara begiratu du eta isil isilik ikusi ditu laurak, Aggio, Oscar, Gino eta Ciccillo, eta pentsatu du hurrengoan gazta gehiago ekarri behar duela edo arinago dabilen erloju bat. Eta berriz butaketara begiratu duenean, proiektorearen zulo ñimiñotik ia buru osoa atera behar izan du, ikustean atea zabaldu eta Livia sartu dela, eta Ciccilloren ondoan jarri dela, beste guztiek lepoan tap tap jotzen zuten bitartean, ondo etorri, ondo etorri.
‎–Hansek burua astindu zuen, ezezko muzindu batean– Tira, pentsa dezagun... Ezin duk agente gehiagorik ekarri?
‎Oppenheimerrek bazekien Teller ez zela bakarra. Bazekien bere nortasun harroak nahi baino etsai gehiago ekarri zizkiola. Lewis Strauss fisikaria bera lagun askoren aurrean umiliatu zuen Oppenheimerrek, inolako beharrik gabe.
‎Behi makalen konpainia uzten dut, eta horrek desertura eramaten nau. Chevrolet kamioiak gero eta pentsu gehiago ekartzen du.
‎Beraz, arindurik ez dago, gogoratzeak edota gogoratua paperean jartzeko lanak ez digu inolako zamarik kentzen. Aitzitik, zama gehiago ekartzen du, askotan harakinaren atzaparra bezala sentitzen dena.
‎Behi makalen konpainia uzten dut, eta horrek desertura eramaten nau. Chevrolet kamioiak gero eta pentsu gehiago ekartzen du. Balantzategiko sekretu batez jabetzen naiz 85
2005
‎Dena den, badira kontrako iritziak ere; Alain Delamater psikologoak, esaterako, zenbait arrisku fisiko onartzen dituen arren, hezkuntza mailako jolasek kalte baino onura gehiago ekartzen dituztela dio. " Bai, ordenagailuan jolastea jarduera sedentarioa da, baina baita irakurtzea ere", bere hitzetan, eta inork ez du irakurtzea gaitzesten.
‎Eztabaida gehiago ekarriko ditu proposamen horrek segurik. Holandan cannabisak urtean 5.000 milioi US dolar mugitzen dituela idatzi da, eta kopuruak esajeratu samarra dirudien arren, gauza ziurra da diru asko darabilela.
‎Bizi pribatuaren aldetik eskas bat badutela han? Hain segur, bainan bizi pribatuak baino zorion gehiago ekartzen dio gizonari elkartasunak. Bestekin bizitzeko programatuak baikara eta ez bakarrik gure zokoan.
‎Ez dio soilki gorputzari begiratzen. Bere senarra tronpatu zuelakotz (edo beste norbaiten senarra ezagutu, Ebanjelioak ez digu xehetasunik ematen, ez bailioke gertakariaren erran nahiari deus gehiago ekarriko) Bibliako lege zaharrari jarraikiz, harrika hil nahi zuten emaztea, juduen aztaparretatik libratu zuen eta berak ere ez kondenatu. " Nik ere ez zaitut kondenatzen." (Jn 8,1).
‎Onargarria al da botere publikoeta biztanleria osoarentzat ondare publikoa den eta hain garrantzitsua den Alardeapribatizatzea eta batzuen esku uztea? Ez, inondik inora, eta gainera pribatizazioaren argudioak arazo gehiago ekar ditzazke: gaur egun emakumearen bazterketasustatzen da, baina pribatizazioaren bitartez edozein bazterketa zilegi izan daiteke.
‎Eztabaida honekin jarraituz, organismo multzo baten eboluzioak argitasun gehiago ekar dezake kontinenteen jitoaren teoriaren gain, adibidez, ugaztunenak. Ugaztunak bi taldetan banatzen dira:
‎Aipatu ziaboga gauzatzeko ildo nagusiak (denbora pasatzearen irizpidearen nagusitasuna eta arriskutsutasun ideologiko berria) ere agerian gertatu dira. Baina oraindik falta da azkeneko ñabardura, eredu berriaren benetako irudia antzemateko eta etorkizuna iragartzeko are zailtasun gehiago ekarriko dizkiguna. Alegia, eredu ziaboga egitez gauzatu arren, ikuspegi formal, terminologiko eta sistematikotik hori aitortu gabe egin da.
‎Horixe adierazi du Javier Rodríguez Luengo CEUko irakasle eta harmonizazio fiskaleko adituak. Aste honetako ordutegi aldaketak eguzkiordu bat gehiago ekarriko die herritarrei, eta, beraz, argi artifiziala gutxiago erabiliko da eta energia gutxiago kontsumituko da hurrengo zazpi hilabeteetan, irakasleak azaldu duenez. Petrolioaren lehen krisialditik aurrera (1973), ordu aldaketa zabaltzen hasi zen.
‎Ordutegi aldaketari buruz iritzi ezberdinak daude. Oro har, erakunde eta instituzio askok uste dute ordutegi aldaketak abantaila gehiago dakarrela eragozpenak baino. Hala ere, ordu doikuntzarekin gertatzen den energia gastuaren murrizketa batez ere udan nabaritzen da, ez neguan.
‎Halaber, espainiarren %57k uste du zientziaren onurak eragin dezakeen edozein ondorio kaltegarri baino handiagoak direla; %8k, berriz, kontrakoa uste du. Kopuru horien arabera, Espainiako herritarrak baikorragoak dira Europar Batasun hedatuko herritarren zientziaren zereginari buruz; izan ere, zientzia ondorio kaltegarriak baino onura gehiago ekar ditzakeela dioten herritarren batez bestekoa %52 da, eta desadostasuna agertzen duen %14 Zundaketak optimismo hori neurtzen duenean zientziak eta teknologiak etorkizuneko belaunaldien bizi kalitatea hobetzeko aukeran, espainiarren %79 ere ados dago baieztapen horrekin, Europako herritarren batez bestekoaren gainetik (%77). Zientzia garapenean itxaropen handiena dutenak Estonia (%92), Polonia (%91) eta Lituania (%90) dira.
‎Hala, erabiltzaile komunitate bat sortuko litzateke, sarbide hornitzaileari etxeko linea bakoitzeko kuota ordainduko liokeena, baina etxetik kanpo besteekin doan konekta litezkeena. Oraingoz, aditu batzuen gogo bizia piztu du proiektuak, baita Fonek herritarren WiFi mugimenduari onura gehiago dakarkiola argi ikusten ez duten beste batzuen erreserbak ere. Sustatzailearen arabera, enpresaburua Martin Varsavsky zati guztiak irabazten ateratzen dira.
‎Aitak, berriz, errezo egiten zuen, familia aurrera ateratzeko. Hura zuen ardura, egunean zazpi alditan meskitara joan eta Mekara begira errezatzea, amak, min gaziaren truke bazen ere, ogi bat baino gehiago ekar zezan etxera, eta berak zerri bat bezala irentsi zitzan janariaren lau bostenak. Alabak eskerrak ematen zizkion amari ogia ekartzeagatik, eta, askotan, hanka artetik behera zerion odola garbitzen laguntzen zion edota aurpegi inguruko isurki likatsua kentzen zion, maitasunez.
‎Azalpen hark galdera gehiago ekarri zigun, ordea, burura. Zelan egiten zuten jolas aitatxok eta amatxok?
‎Bakarrik dago, lasai. Ekarri du aulkia, neurria hartu dio, eta oraindik pixka bat gehiago ekarri. Eskuak dolcemente pausatu ditu teklatu gainean, koadrozko manta belaunen gainean pausatzen duenean egiten duen moduan.
2006
‎Kontua da eroturik genbiltzala Euskalerria Irratiak biharamunean Nafarroako Antzerki Eskolan zuzenean egin behar zuen irratsaio kontzertua prestatzen. Meniaren iragarpenak galtzak bete lan genbiltzanontzat behar gehiago zekarren. Eta horixe izan zen tregua zetorrela jakin nuelarik barru barrutik, erraietatik atera zitzaidan erreakzioa, sentimendu guztien artean gailendu zitzaidana:
‎Estetika hutsagatik erosi nahi bada aparatu eramangarria, aipaturiko elementu horietan ez da derrigorrezkoa biziki zorrotza izatea baina, hori bai, jakitea komeni da: mahai gainekoaren ezaugarri berberak dituen ordenagailu eramangarria garestiagoa da beti eta buruhauste gehiago ekarriko dizkigu, hozketa alorrean arazo ugari dituelako.
‎Dakigunez, ikerketa anitzek goraipatu dute identitate androginoa, baliagarria etamalguagoa delakoan hainbat pertsonarentzat. Identitate mota horretan maskulinitatea nahiz feminitatea uztartuta leudeke, pertsona ezberdin eta testuinguruetaraegokitzeko erraztasun gehiago dakarrelarik. Ikerketa batzuen arabera, ez da hainbesteko ezberdintasunik aurkitzen haurren generoaren identitatean, ezta gurasoengan ere, eredu tradizionalaren errepikapena (gizonezkoa= identitate maskulinoa, emakumezkoa= identitate femeninoa) aurkituz.
‎Nire lehen nobelaxka hura baino hamar urte geroago plazaratu nuen Tigreehizan. Hark baino dinamita gehiago zekarren sotoan. Eta hala ere, ez zuenkontrako girorik bildu, nik dakidala bederen.
‎Uzta txarrek gosea eta gaixotasunak ekarri zituzten; 1348ko Izurrite Beltzak egoera okerragotu egin zuen. Errentak galduta gerrak hasi ziren jaunen artean eta horrek gaixotasun, gose eta heriotza gehiago ekarri zituen. Jendez, gainezka?
‎«Komunikazioa erakunde publikoen jardueraren funtsezko ezaugarria da, zeren eta, alde batetik, beharrezkoa baita administrazioek, era egokian, gomendatutako funtzioak bete ditzaten eta, bestetik, erakunde horien koherentzia, sinesgarritasun eta eraginkortasun irudia sendotasunez eraikitzen laguntzen baitu. Publizitate instituzionalak komunikazio publikoaren elementu bat gehiago dakar herritarrentzat baliagarria den informazioa bideratzeko».
‎Horrez gain, segurtasunik eza ere eragin du, Europan elikadura entzimen kaltegabetasunaren ebaluaziorik eta baimenik ez egoteagatik, elikadura gehigarritzat hartzen direnentzat izan ezik. Kalterik ezaren ebaluazioa eta elikadura entzimen baimena harmonizatzeak abantaila gehiago ekarriko dizkie hasieran eragile ekonomikoei, merkatuan sartu baino lehen. Entzima bakoitzeko 150.000 euro inguruko kostua izango du, eta horrek, gainera, abantaila gehiago ekarriko dizkie entzima horiei, zehaztutako epeekin bateratutako prozedura komunitarioa ezarriko baita, prozedura nazional anitzen ordez.
‎Kalterik ezaren ebaluazioa eta elikadura entzimen baimena harmonizatzeak abantaila gehiago ekarriko dizkie hasieran eragile ekonomikoei, merkatuan sartu baino lehen. Entzima bakoitzeko 150.000 euro inguruko kostua izango du, eta horrek, gainera, abantaila gehiago ekarriko dizkie entzima horiei, zehaztutako epeekin bateratutako prozedura komunitarioa ezarriko baita, prozedura nazional anitzen ordez. Osasunaren babesa Batzordeak aurkezten duen Proposamenak, nahiz eta historikoki elikadura entzimak ez toxikotzat hartu izan diren, onartzen du teknologia garapenak elikadura entzima gero eta konplexuagoak eta sofistikatuagoak ekoiztea ekarri duela.
‎Trenen gehieneko abiadura orduko 250 kilometrotik gora handitzen bada, batez beste bost minutu aurreztuko dira bidaia denboretan. Izan ere, AHTaren abiadura handitze hori teknikoa da praktikoa baino, bidaiarako denbora aurrezteak baino gehiago baitakar ERTMS ezartzeko probak eta estadioak gainditzea, lineako segurtasun eta seinaleztapen sistema. Linearen orduko 300 kilometrora iristea da azken helburua.
‎Espainiako familiek gero eta zailtasun gehiago dituzte beren hipoteken ordainketari aurre egiteko. Hori ondorioztatzen da jabetza erregistratzaileek astelehen honetan aurkeztu duten azterlan baten arabera, ekainean batez besteko maileguak zazpi autonomia erkidegotan soldata gordinaren %45 baino gehiago zekarren. Kontratu tipoa 143.585 eurokoa zen, aurreko urtean baino %14, 6 handiagoa.
‎Era berean, erabaki bat hartu aurretik arriskuak eta onurak kontuan hartu behar dira. Iritzi orokorra da hormona terapiak «bost urtetik beherako aldi batean onura gehiago dakarrela arriskua baino».
‎zergatik ez zuten legea betetzen eta besoko horia eramaten; lau aitona amonetatik zenbat nituen judu; jakin egin behar nuen zein zen nire egoera Odolaren Legearen arabera. Egia mingarrienei aurre egiteko behar izaten den ausardia horri eutsi behar nion, burua trenera botatzeak baino neke gehiago bazekarkidan ere.
‎Iruditzen zait niri ez dagokidala, euskarazko ikasmaterialgintzan aritzen den langilea naizen aldetik, ezer proposatzea, ez doakotasuna eta ez beste ezer ere. Iruditzen zait, baita ere, doakotasunaren eta antzeko jokaera" jatorren" eta populisten aldeko proposamenak eginez jarduten dutenak politiko jendeak izaten direla," jatorrismo" horrekin jendearen oniritzia lortu nahiz, edo, besterik ez bada, horrelako portaerek boto gehiago ekarriko dizkietelakoan. Prentsak ere ez du inolako erreparorik izaten gaiari heldu eta urtero topiko berak alde batetik eta bestetik haizatzeko.
2007
‎\ Esnekiak hobe gaingabetuak izatea: esneak, jogurtak eta gazta freskoak kaltzio eta proteina gehiago ekarriko dizute, apenas koiperik gabe.
‎Bertan Dinux sistema eragilea dago, GNU/ Linux sisteman oinarritutako euskarazko sistema eragilea hain zuzen ere. CDtik zuzenean exekutatu daiteke eta bere baitan kode irekikoak diren euskarazko 100 programa baino gehiago dakartza. Software librea izanik, euskara eta teknologia berrien esparruan abantaila ugari eskaintzen dituen opari honekin aurten Sareko Argiak 10 urte beteko dituela ospatzen hasi nahi dugu.
‎(...) Zenbat eta gaitasun maila handiagoa, orduan eta gertuago dago erabilera gaitasun mailatik (indizea 1 izatetik). Jakin badakigu gaitasun mailak, besteak beste, mintzakide potentzial gehiago ekartzen dizkigula, eta elkarrizketak euskaraz gertatzeko ezinbestekoa dugu mintzakideak elebidunak izatea. Mintzakide elebidunen presentzia handitzeak (gaitasunmaila) erabilera hobetu egiten du eta, beraz, indizea 1etik gertuago geratzen da.
‎Ordainagiri guztiak helbideratzen badira, beste abantaila batzuk ere lor daitezke. Oro har, kalteak baino onura gehiago ekarriko ditu; beste banku produktu batzuek baino abantaila gehiago izango ote dituzten jakitea da zalantza bakarra. Helbideratzea ematen duten zerbitzuak %0ko kredituak edo baldintza oso onuragarrietan.
‎Arazo hori areagotu egingo da hurrengo urteetan; izan ere, 2050erako kolektibo hori hirukoiztu egingo da haurrak baino zaharragoak egongo dira, eta bizi itxaropena 90 urtekoa izango da, NBEren kalkuluen arabera. “Horrek —azpimarratu du— muga fisiko gehiago ekarriko ditu eta zahartze prozesuak larriagotu egingo ditu”. Aulki motorizatua FIKek garatzen dituen tresna aurreratuenen artean, Goenagak tetraplejikoentzako gurpil aulki motorduna aipatu zuen.
‎Duela bederatzi urte baino gehiago jaio zen proiektua CONSUMER EROSKI erreferentzia da gaur egun Interneten eguneroko bizitzarako informazio erabilgarriari dagokionez, baina duela bederatzi urte baino gehiago sortu zen. Osasunari, teknologia berriei, etxebizitzari, elikadurari edo hezkuntzari buruzko gaiak modu serio eta zehatzean jorratzeak lau milioi eta erdi bisita baino gehiago ekarri ditu bere orrialdeetara joan den martxoan, OJD Interaktiboan kontsulta daitezkeen ikuskatutako datuek jasotzen duten bezala. Eroski Fundazioak argitaratu du webgune hau, eta CONSUMER EROSKI aldizkari inprimatuaren bilakaera naturala erakusten du.
‎AEBetako txanpinoien kultibadoreen elkarteak kontraerasoa egiten du, txanpinoien kontsumo erregularrak prostatako edo bularreko tumoreen garapena inhibitzen duela bermatuz. Eta onura gehiago ekarri dituzte, Lawrence J ren azterketa aipatuz. Cheskin, Johns Hopkins Unibertsitatekoa (Baltimore).
‎Azken urteotan, Manuel Patarroyo immunologo kolonbiarrak eta Pedro Alonso epidemiologo espainiarrak hainbat proiektutan lan egin dute txerto eraginkor bat aurkitzeko. Rock musikaren munduko zenbait jendek eta Bill Gates bezalako enpresaburu aberatsek gaixotasunaren aurka borrokatzeko gero eta diru gehiago ekarri dute. Baina emaitzarik onenak lortzeko daude.
‎Jaien antolakuntzak buruhauste bat baino gehiago ekarri dizkie, baina kultura zinegotziak ahal duen guztian laguntzen diela aipatu digute, eta erronkari ilusioz aurre egiten diotela. “Ez da jaiez behar bezala gozatzen, baina merezi du.
‎– Orduan, zer sinetsarazi nahi diguzu, Igara jauna? –galdetu dio gaztelania dotorean– Dirua eman zenion eta handik gutxira dezente gehiago ekarri zizun, ezta. Ez zizun horrek susmo txarrik eragin?
‎– Diru gehiago ekarri zidan, bai –erantzun dio–, baina hori ez da harritzekoa. Ondo egiten du bere lana.
2008
‎Bestalde, lekualdatzeak zergatik ematen diren aztertzen badugu, konturatu egingo gara Eusko Jaurlaritzak lurralde ordenamendu alorrean egin dituen politikek zerikusi handia dutela. Esaterako, azken hamabost urteotan, oker ez banago, hamabi merkataritza gune ireki dira Bizkaian, eta horiek 700.000 lekualdatze gehiago ekarri dituzte egunero. Badago harremanik, beraz.
‎Estatuaren egituretatik ere jaso du Joy Agnerrek iritzi bera. Giza Eskubideetarako Ombudsmanaren bulegora joan zenean galdezka, bertako kide batek eskatu baino informazio gehiago ekarri zion, eta gertatzen diren heriotza askoren giltzak esplikatu. " Gang edo mara famatuen kontua baino gehiago da.
‎3 Ekonomia intereseko elkartzera jarduera ekonomikoaren adar bat edo gehiago ekartzearen ondoriozko ondare gehikuntzak eta urripenak ez dira sartuko zerga oinarrian.
‎Baina orain langabeziaren datuei begiratuz gero, 2007ko abuztuan eta aurtengo abuztuan% 19 igo da langabeen kopurua. Beraz, ez du zentzurik kanpoko jende gehiago ekartzeak.
‎AZPIDATZIA: Sorpresa gehiago dakarkizut.
‎Eta sorpresa gehiago dakarkizut.
‎azkenik, azepzio bat baino gehiago dakar OEHk. Horietariko bat, bigarrena konkretuki, alde1> adieraren indargarri garbia da:
‎NAIA. Baina erregeak gameluan datoz eta indar gehiago dute. Bazuten zerbait gehiago ekartzea, ez?
‎Biharamunean, Lizarraga komandante karlistak behin behineko udal berria izendatu zuen, karlistaz eta liberalez osatua erdiz erdi, gerra bukatu eta gero liberalek egin zuten orri batek adierazten duenaren arabera. Alkatea bera liberala zen, Juan Manuel Orbea eta horrek arazo bat baino gehiago ekarri zizkion, ikusiko dugun bezalaxe.
‎Lehena errazagoa da programatzen, bereziki babestu behar diren zerbitzuak modu egokian babestea da gakoa, baina benetako segurtasuna nahi denean bigarrena aplikatzea gomendatzen da, nahiz eta buruhauste gehiago ekarri zerbitzuen artean dauden mendekotasunak direla-eta.
‎Gaur egunean, lehenengo eredua zaharkitua geratu da eta bigarren korrontean oinarritutako estrategia gailendu da, arreta handiagoarekin begiratzen baitzaio entzuleriaren portaerari ikuspuntu kualitatibo eta kuantitatibo batetik. Hortaz, entzule gehiago izatea bilatzen da zeren horrek, nola ez, diru iturri gehiago baitakartza publizitatearen bidetik.
‎Hainitz azienda gehiago ekharri duzue aurthen bai eta ere laborantzako fruitu eta gauza. Eskerrak bihurtzen dauzkitzuet zeren guretzat ere atsegin bat baita ongi egina ezagutua izaitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
gehiago 598 (3,94)
gehiagotan 12 (0,08)
gehiagorik 9 (0,06)
Gehiago 5 (0,03)
gehiagoren 2 (0,01)
gehiagok 1 (0,01)
gehiagori 1 (0,01)
gehiagotik 1 (0,01)
geyago 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
gehiago ekarri ezan 43 (0,28)
gehiago ekarri behar 9 (0,06)
gehiago ekarri nahi 4 (0,03)
gehiago ekarri ahal 3 (0,02)
gehiago ekarri asmo 3 (0,02)
gehiago ekarri ere 3 (0,02)
gehiago ekarri eskatu 3 (0,02)
gehiago ekarri al 2 (0,01)
gehiago ekarri arrisku 2 (0,01)
gehiago ekarri berak 2 (0,01)
gehiago ekarri diol 2 (0,01)
gehiago ekarri erabaki 2 (0,01)
gehiago ekarri esan 2 (0,01)
gehiago ekarri euskal 2 (0,01)
gehiago ekarri ez 2 (0,01)
gehiago ekarri haur 2 (0,01)
gehiago ekarri herritar 2 (0,01)
gehiago ekarri kalte 2 (0,01)
gehiago ekarri nahiz 2 (0,01)
gehiago ekarri ohi 2 (0,01)
gehiago ekarri ukan 2 (0,01)
gehiago ekarri abisatu 1 (0,01)
gehiago ekarri adierazi 1 (0,01)
gehiago ekarri ahala 1 (0,01)
gehiago ekarri Aldai 1 (0,01)
gehiago ekarri aldarte 1 (0,01)
gehiago ekarri aldi 1 (0,01)
gehiago ekarri aldizkari 1 (0,01)
gehiago ekarri ama 1 (0,01)
gehiago ekarri animalia 1 (0,01)
gehiago ekarri apustu 1 (0,01)
gehiago ekarri arazo 1 (0,01)
gehiago ekarri arduratu 1 (0,01)
gehiago ekarri argi 1 (0,01)
gehiago ekarri ari 1 (0,01)
gehiago ekarri artalde 1 (0,01)
gehiago ekarri asko 1 (0,01)
gehiago ekarri Astelena 1 (0,01)
gehiago ekarri aukera 1 (0,01)
gehiago ekarri bertze 1 (0,01)
gehiago ekarri bidaia 1 (0,01)
gehiago ekarri biktima 1 (0,01)
gehiago ekarri bilatu 1 (0,01)
gehiago ekarri bilduma 1 (0,01)
gehiago ekarri boluntario 1 (0,01)
gehiago ekarri BPG 1 (0,01)
gehiago ekarri debekatu 1 (0,01)
gehiago ekarri dei 1 (0,01)
gehiago ekarri derrigorrean 1 (0,01)
gehiago ekarri egon 1 (0,01)
gehiago ekarri ekintza 1 (0,01)
gehiago ekarri elkarbizitza 1 (0,01)
gehiago ekarri eragotzi 1 (0,01)
gehiago ekarri eragozpen 1 (0,01)
gehiago ekarri esker 1 (0,01)
gehiago ekarri estatu 1 (0,01)
gehiago ekarri etxe 1 (0,01)
gehiago ekarri Europa 1 (0,01)
gehiago ekarri euskaldun 1 (0,01)
gehiago ekarri euskara 1 (0,01)
gehiago ekarri ezkontide 1 (0,01)
gehiago ekarri foru 1 (0,01)
gehiago ekarri gaizki 1 (0,01)
gehiago ekarri garai 1 (0,01)
gehiago ekarri Garaikoetxea 1 (0,01)
gehiago ekarri giza 1 (0,01)
gehiago ekarri gizarte 1 (0,01)
gehiago ekarri gomitatu 1 (0,01)
gehiago ekarri guraso 1 (0,01)
gehiago ekarri hamazazpigarren 1 (0,01)
gehiago ekarri hilketa 1 (0,01)
gehiago ekarri hondamen 1 (0,01)
gehiago ekarri hori 1 (0,01)
gehiago ekarri idatzi 1 (0,01)
gehiago ekarri idazle 1 (0,01)
gehiago ekarri ikuskizun 1 (0,01)
gehiago ekarri inbertitzaile 1 (0,01)
gehiago ekarri jaiki 1 (0,01)
gehiago ekarri jarraitu 1 (0,01)
gehiago ekarri joan 1 (0,01)
gehiago ekarri katean 1 (0,01)
gehiago ekarri OEH 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia