Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2001
‎Erreserba hamar egun baino gehiagorako baldin bada, hamar egun bakoitzeko egun bateko prezioaren parekoa edo epealdi horren zatia izan liteke ordaindu beharrekoa.
‎Olioak gasolina zein gasoliozkoan azalpen bat baino gehiago baldin badu (SH eta SJ edo CE, CF4, adibidez), aintzat hartuko den olioaren kalitatea goi mailakoa izango da beti.
‎Euskal erromantzeak liburu an, hitzau rrea euskaraz eta gaztelaniaz idatzi nuen; eta gero, erromantze bakoitzaren erdal itzulpena. Bertsio bat baino gehiago baldin bazuen, bertsiorik osoena itzultzen nuen. Horiegitearekin, liburu horrek izan du oihartzuna bai Espainian eta bai kanpoan ere.
2002
‎Etxean ordenagailu bat baino gehiago baldin baduzu ez du merezi ADSL hariak kontratatzea, konexio bakar bateko datuen fluxua ekipo guztien artean partekatzeko aukera duzu eta.
‎Ureztalurra: bost landare baino gehiago baldin baditu, gomendagarria da tresna honek gutxienez 5 litroko edukiera izatea. Bestela, nahikoa da ureztailua modelo txiki bat izatea, litro batekoa, eta lepo luze eta fin bat.
2003
‎Saltzaileak artikulua edo artikuluak, enkante holandarrean, bat baino gehiago baldin baditu, denak berdinak kategorietako batean kokatu eta bidezko jo duen informazio guztia emango du (produktu horren gaineko azalpenak, argazkiak, etab.), hainbat baldintza finkatuz: enkantearen gehieneko epea, ordaintzeko era, bidaltze gastuak eta entrega egin daitekeen herrialdeak.
2004
‎Hotz egiten badu edota egun euritsuetan gertatzen bada, polena ez da ernamuinduko, eta ondorioz, ernalketa ez da burutuko. Sagarraren barruan bost hazi baino gehiago baldin badaude, sagar hori handi egingo da, ondo haziko da eta zuhaitzari ondo lotuta egongo da.
‎Elkarrekin zerikusirik ba al dute koherentziak eta egiak? Adibidez, ustebat baino gehiago baldin badago, eta denak bateraezinak, zergatik bat onartu eta ez bestea?
‎Lehenik eta behin, oinarrizko plakaren dokumentazioa kontsultatu behar da, plaka horrek ISA, PCI edo AGP artekarik duen jakiteko eta bere plakarekin bateragarria den txartela erosteko. Gaur egun, AGPa da formaturik hedatuena, baina Pentium II bat edo gehiago baldin badu, DVDak erreproduzitzeko balio duen gutxienekoa, egun merkatuan dauden txarteletatik edozein erabil dezakezu. Txartela aldatu aurretik, desinstalatu grafiko zaharreko driverrak, gatazkak saihesteko, eta, bihurkin baten laguntzarekin, 10 minutu baino gutxiagoan izango duzu txartel grafiko berriaren potentzia.
‎Sokari heltzen zion gaztea entretenitua zegoela ikusiz, La Vachek bi pauso zuzen eman eta kolpea tira zion adar eskuinarekin, eta baita galtzetan tarratekoa egin ere. Eta egingo zion tarrateko hura baino zerbait gehiago baldin eta mutil gazteak sokari ondo eutsi izan ez balio.
2005
‎Erabilpen gehiago baldin badu ere, hemen bakarra aipatuko dugu: Blue Gene/ Lrekin lortutako abiadura proteinen egitura hobeto ulertzeko erabiltzen omen da.
‎Ume bat baino gehiagorekin baldin bazoaz, ez izan dudarik: landetxeak eta turismo konplexuak dira egokienak zure familiarentzat, haurrentzako jolastokiak, bestelako zerbitzuak eta berdeguneak izaten dituzte horiek eta, gainera, etxean bezalako erosotasuna eskaintzen dute, espazio libre handiago daukatelarik.
‎Horrela delarik, gongoil txiki nagusi bat besterik ez dauka animalia sesilek edo oso mugimendu moteleko animaliek duten nerbio sistemak. Animaliak gongoil bat baino gehiago baldin badauka, gongoilak nerbio edo nerbio kordoien bidez interkonektatuta egongo dira. Horregatik, ornogabe aktiboek eta higikorrek eskailera itxurako nerbio sistema daukate:
‎Kazetariak apur bat daki gauza askotaz, baina ez da ezertan aditua. Eta gure audientziak guk baino gehiago baldin badaki, eman diezaiogun hitza, iturri fidagarria izango da gure entzulea, gure irakurlea, eta kazetaritza horretaz profitatuko da. Azkar.
2006
‎Bake prozesua zalantzan jartzen da behin baino gehiagotan, baina Euskal Herrian eta estatuan bake prozesuaren aldekoak kontrakoak baino gehiago baldin badira, aurrera aterako da. Edozein eratan, bake prozesua bere sinplean aipatzea ez da nahikoa, aipatu da, halaber, zer motako bake prozesuaz ari garen.
‎Oren bat eta erdi iragan zen hegazkinez airatu nintzenetik, baina leiho baten ondoan jarri banintzen ere bazterrak ez nituen ikusten ahal, dena hodei zelako. Aireortura heldu nintzenean, arratsaldeko seiak ziren eta egun ederra zen, zeruan urdin baino xuri gehiago baldin bazen ere. Ene poltsa hartu eta aparkalekura abiatu nintzen.
2007
‎Honetaz gain, data zehatz batetan bi ordu hauek herritar ez diren bikote batzuekin harturik baleude, eta herriko bikote batek egun horretan ezkontzea nahiko balu, hirugarren ezkontza egingo litzateke.Bestetik, larunbat arratsaldetan ezkontzea nahi baldin bada, herrikoei bakarrik ezkonduko zaie eta Oria, Zubietan eta San Estebanen, parroki elizetan ez.Ezkongaiak kanpotarrak baldin badira, apaiza ekarriko dute eta ezkongaiak herritarrak izanik apaizei herritik kanpo ezkontzea eskatzen badiete, artzapez barruti eremutik ez direla irtengo jakitera ematen dute.Azkenik, Zilarrezko eta Urrezko Ezteiak, larunbatetan, beste ezkontzen tratamendua hartuko dutela aipatzen da eta igandetan baldin badira Parrokiko mezetan ospatu direla.Hiletetan ere zera adostu da, gorputzarekin egiten direnak 18: 30etan izango dira eta hau gabe, 19:00etan. Gainera, egun berean bat baino gehiago baldin badira, elkarrekin egitea proposatuko da.Eukaristietan ere aldaketak daude, honela astean zehar Brijiden kaperako 11etako meza mantentzen da, baina arratsaldekoa, 19: 30etakoa, astelehen eta astearteetan Zumaburun egingo da eta asteazkenetik ostiralera San Pedron. Larunbata eta jai bezperetan meza elebidunak 11:00etan Brijidetan, 18:00etan Atsobakarren eta 20:00etan Zumaburun; euskarazkoa, ordea, 19:00etan San Pedron.
‎Operatzaileak abonatua automatikoki indemnizatzeko obligazioa du, arazoa agertu ondorengo fakturazio aldian, ordaindu beharreko kopurua euro bat baino gehiago baldin bada.
‎gantzen proportzioa, ontziak guztira 0,5 gramo baino gehiago baldin badu.
‎1 Kointzidentziaren metodoa. Analizatzen den fenomenoaren adibide batek edo gehiagok baldin eta baldintza komun bakarra badute, kasu horietan guztietan errepikatzen den baldintza hori da fenomenoaren kausa.
2008
‎lehen Sabino Aranak bezala, orain sabindarrek, eliteen arteko kontsentsua barik mobilizazio gaitasun soziopolitikoaren araberako hegemonia lortu gura zuten. Hau da, Sabino Aranaren jarraitzaileak, politikoki, alderdirik ere ez zuen Azkuerenak baino gehiago baldin baziren, zergatik men egin behar zioten Azkue bati. Antola zezala Azkuek beste alderdi bat, eta hor neurtuko zen batzuen eta besteen indarra.
‎1 Kooperatibak bostehun bazkide baino gehiago baldin baditu edo Batzar Orokorrean bazkide guztiak egoteko behin eta berriz oztopo larriak eragiten dituzten egoerak gertatzen badira, Batzar Orokorra, Prestatzeko Biltzarretan aukeratutako bazkideen ordezkariek osatzea jaso ahal izango da estatutuetan.
‎3 Egunero gaueko ordu bietan core izeneko fitxategiak ezabatzea, erabili gabe 7 egun edo gehiago baldin badaramate:
‎Urte askotan inbertsioak arazo zehatzak eta puntualak konpontzera bideratu ostean, aurtengo aurrekontuak ekipamendu eta zerbitzu berriak sortzeko apustua egin du, zizurkildarren ongizatea areagotzeko helburuarekin betiere". Gizarte Zerbitzuen arlora diru kopuru altuagoa bideratuko da aurten. " Iaz arlo honi xedaturiko 100.000 euro baino zertxobait gehiago baldin baziren, aurtengo 150.000 euro inguruko kopuruak herriko bizilagunei normalean eskaintzen zaizkien laguntzak sendotzeko balioko dute, baita ekimen berriak bultzatzeko ere, kaleko hezitzaileak esaterako". Bulego berriaOrain arte, Kultura sailetik arreta zerbitzua eskaintzen zen herriko gaztetxo eta gazteentzat. Aurten, ordea, zerbitzu hori sendotu, eta arlo horrek duen garrantziaren araberako azpiegitura sortu nahi du Udalak.
‎Orduko hautagaiak zioen lege on bezain eraginkor batek bi irizpide jarraitu behar zituela: batetik, tokiko eta eskualdeko administrazio publikoek geroz eta eginkizun gehiago baldin badauzkate hizkuntza gutxituen irakaskuntza gidatzeko orduan, horrek ez du esan gura Estatuak ez dituenik bere eginbeharrak betetzen, bere eginkizuna baita; eta, bestetik, hizkuntza atzerritar eta gutxituak bereizten baldin badira, horrek ez du inplikatzen exijentzia maila apalagoa izan behar denik. Hori dela eta, Hezkuntza Ministerioak lortu beharreko maila finkatzea ezinbestekotzat jotzen zuen.
2009
‎presoak etxean sarrarazi, etxeko guztiak bildu, bete beharreko aginduak eman, gizonezkoek debekatua duzue etxetik ateratzea, eta beraz, emakumeak bakarrik atera zaitezkete, baina ez noiznahi, premiazko zerbait egin behar duzuenean baizik, etxea jan edanez hornitzeko; eduki itzazue txakurrak ongi lotuta, eta kate motzean, disgusturik nahi ez baduzue behintzat; etxeko irratia? edo etxeko irratiak, bat baino gehiago baldin baduzue, guretzat; eta badakizue: zenbat eta zuek gure esanetarago egon, orduan eta hobeto ibiliko gara guztiok:
‎Zerbait gehiago baldin banuen galdetzeko, eztarrian trabaturik gelditu zitzaidan. Frantziskak, nire durduzadura probestu zuen ene galderari ordaina emateko:
‎C disko gogor printzipalari dagokio. Disko gogor gehiago baldin baditugu, D, E, F etiketak jasoko dituzte hurrenez hurren. Ondoren, CD, DVD eta gainerako disko unitateei dagozkien letrak etorriko dira, bakoitza dagokion letrarekin.
‎Adierazpen erregularrak aukera bat baino gehiago baldin badauzka eskura, pentsatu gabe lehenbizikoa hartuko du beti. Nahiz eta bigarren aukerak bat egite luzeagoa eskaini.
‎Lehentasun handiena duen bidea aukeratuko da. Batek baino gehiagok baldin badute lehentasun handiena, bigarren irizpidea erabiltzen da horien artean aukeratzeko.
‎Lehenengo portaera hartzen dute beti erro zerbitzariek eta TLD zerbitzariek, eta bigarrena da bertako zerbitzariena. TLD zerbitzariaren eta erantzuna duen jatorrizko zerbitzariaren artean zerbitzari gehiago baldin badaude, zerbitzari horien kudeatzaileak erabakiko du (eta konfiguratuko du) nolakoa izango den zerbitzariaren portaera. Adibidez, www.kirola.nireherria.eu izena ebazteko, nireherria.eu domeinuko zerbitzariak bi aukera ditu bertako zerbitzari baten galdera jasotzen duenean:
‎Vendor policy araua. Oraindik bide bat baino gehiago baldin badaude balizko bideen multzoan, kudeatzaileak definitutako berezko irizpideak erabili (horrelako irizpideak badaude) beraien artean aukeratzeko.
‎Hautatutako bideak bat baino gehiago baldin badira, edozein aukeratu.
‎Horrelakoak izango dira erabiltzaileen konputagailu gehienetan aurkituko ditugun taulak. Erabiltzailearen sarean irteera bat baino gehiago baldin badaude, beste bide batzuk agertuko dira taulan. Edonola ere, taula xumeak izango dira, eta, gainera, oso taula egonkorrak dira:
‎Besterik ezeko bidea, edo goranzko bidea, ISP txikizkariaren sarea Tier2 baten sarearekin lotzen duena izango da. Txikizkariak bideratzaile bat baino gehiago baldin baditu bere bezeroei sarrera emateko, beraien taulak ez dira hain sinpleak izango. Har dezagun 2.11 irudiko ISParen sarea kasu hau aztertzeko.
‎...sarrarazi, etxeko guztiak bildu, bete beharreko aginduak eman –gizonezkoek debekatua duzue etxetik ateratzea, eta beraz, emakumeak bakarrik atera zaitezkete, baina ez noiznahi, premiazko zerbait egin behar duzuenean baizik, etxea jan edanez hornitzeko; eduki itzazue txakurrak ongi lotuta, eta kate motzean, disgusturik nahi ez baduzue behintzat; etxeko irratia... edo etxeko irratiak, bat baino gehiago baldin baduzue, guretzat; eta badakizue: zenbat eta zuek gure esanetarago egon, orduan eta hobeto ibiliko gara guztiok:
2010
‎Hori ezinbesteko sentipena da ordea. Itzulpenak, definizioz, objektu etengabe hobegarriak dira, eta hainbat gehiago baldin 400 orrialdetik gorako lanak badira. Horrelako lan luzeetan puntu batera ezkero ez dakizu gehiago zer ari zaren ere, hitzezko itsaso batean itoa bezala sentitzen zara.
‎Araudirik ez izateak aire segurtasunean murrizketa bat ekar dezake, aurrikusitako hegaldiak behar baino gehiago baldin badira, izan ere, pilotuen nekea faktore erabakigarria izan daiteke hegazkin istripuen% 20an.
‎Multibertsoaren ikerketa ez da batere erraza. Unibertso bat baino gehiago baldin badago ere, gizakiak bakarra besterik ez du ikusten, eta ia ez du modurik beste unibertso bati antzemateko.
‎–Ba, nik baino gehiago baldin badaki, hari galdetu diozu horretaz. Nik ez dut deus ere esateko.
‎Eredu batean euskara (edo gaztelania) gehiago baldin badakite ikasleek, diferentzia hori ez da ezinbestean ereduagatik. Ikusi dugu gorago, etxeko hizkuntzak zer eragin duen:
‎–Zerbait baino gehiago baldin bada, hobe. Ez nuen uste nire interesa hainbeste nabarmenduko zenik.
2011
‎Erlazio hori ez da betetzen sarrera gehiago baldin badaude.
‎Beraz musikak ez du bakarrik continuum baten jarraipena ospatzen. Lasaigarri edo narkotikoa baino gehiago baldin bada, beti gogorarazten digu izatearen isiltasun kosmikoa". 9
2012
‎Futbol zelai asko dagoelako. Baina talde gehiago baldin baditugu ikusiko da zer gertatzen den," aipatu dute. Michelingo kirol gunea taldez gainezka dagoela eta horri ere irtenbidea eman zaiola azpimarratu dute," zaila dago.
‎30 urte baino gutxiago baldin badituzte, beste 100 euro erantsiko zaizkie gazteen kasuan zehazten diren kenkariei. 45 urte baino gehiago baldin badituzte, eta iraupen luzeko langabeak baldin badira, hobaria areagotu egiten da; 1.300 eurotik 1.500 eurora.
‎Haurrak horrela jartzen direnean, gurasoak urduritu egiten dira eta bere onetik atera, batez ere inguruan jende gehiago baldin badago eta haurra traba egiten ari bazaie.
‎eremuan (Para edo To) idatzi dugu. Jasotzailea bat baino gehiago baldin bada, posta helbide guztiak zerrendatu ditugu bertan, koma edo puntu eta koma bidez banatuak.
‎Sare batean DHCP zerbitzari bat baino gehiago baldin badago, zerbitzari arteko komunikaziorik ez da existituko, eta sare administratzailearen lana zerbitzarien konfigurazioak independente eta kontsis­tenteak izatea da.
‎Maiatzaren 21etik ekainaren 4ra eman da izena, 10: 00­etatik 13:30era, 948 277620ra deituta. Txanda bakoitzeko prezioa 60 eurokoa da, baina familia ugaria baldin bada edo txandan anai arreba bat baino gehiago baldin badira, 50 euro. Aste bakarra aukera­tze­kotan, 30 euro kostako da.
2013
‎Hori al da herritar gehienen gogoa? Eta gaztelaniaz bizi nahi dutenak gehiago baldin badira. Bestalde, ikuspegi pragmatiko hutsetik begiratuta ere, kontuan izan genuke elebitasun simetrikodun gizarterik (seguruenik) ez dagoela bezain egia dela ez dagoela, ezta ere, esperientziarik hizkuntza indartsu bati ahulago baten mesedean bizkarra erakutsi eta hizkuntza indartsua eszenategi publikotik kanpora utzi duenik.
‎Horregatik, bakean uzteko aldarria egin du Caminosek: «Prentsaurreko honen harira, Guardia Zibilak mehatxu egin digu sakabanatu egingo gintuela hogei pertsona baino gehiago baldin baginen gertakariak salatzen. Itogarria da denbora guztian gainean egotea, eta hori behin betikoz bukatzea nahi dugu».
‎Hego Euskal Herrian eta Espainian beranta gehiagorekin baldin bazen ere, argi gelditzen da XIX. mende bukaeratik XX. mende hasiera bitartean, oro har, gauza anitz aldatu zela, eta biztanleen zati handi batek irakurtzen ez zekien garaia gibelean gelditu eta ia denek irakurtzen bazekitela gerla lehertu zenerako. Eskolaren eragina funtsezkoa izan zen.
‎Momentu hau aprobetxatu eta gozatu ahalik eta gehien. Gero gehiago baldin badator ongi etorria izango da, eta etortzen ez bada, hor geratuko da egin duguna.
2014
‎Euskal Udalekuetan, txanda bakoitzean egon behar duen hezitzaile kopuru finkorik ez dago. Horrek esan nahi du, txanda jakin batean behar den arduradun kopurua baino gehiago baldin badago, jardueraren bat hobetzeko edota beste gauza bat gehitzeko erabiltzen dutela. Halaber, Bengoaren arabera," proiektu honetan parte hartzea guztiz jarduera boluntarioa denez, honetan benetan sinesten duen jendeak eskaintzen du bere burua hezitzaile izateko.
‎pobreen kopurua zein den, pobreziaren ezaugarriak zeintzuk diren, zer egin daitekeen pobreziari aurre egiteko, nola eman diezaiekegun duintasun apur bat pobreenei... Baina noski, egunez egun geroz eta murrizketa gehiago baldin badaude, eta behar gorrian dagoen jendeak murrizketak pairatzen jarraitzen baldin badu, Caritasen zenbakiak ez dira boterearen gustuko izanen. Nola iritsi gara egungo egoerara?
‎Identitatea modu honetara ulertzeak, ildo berri bat zabaldu du euskal soziolinguistikan (Hernández 2007, Kasares 2013), hizkuntzarekiko loturan gertatzen diren fenomenoak, hizkuntzaren planotik haratago, modu konplexuagoan ulertuz eta aztertzeko bideak zabalduz: identitatearen poliedroaren alde bat baino gehiago baldin badago, zuzenean ala zeharka hizkuntzari lotua (funtsean, identitatearen alde guztiak elkarreraginean garatzen baitira), badira hizkuntzari zuzenean lotuta egon ez arren (soziolinguistika klasikoak lotura ulertzen duen moduan), hizkuntzaren erabileran eragiten duten identifikazio esparruak ere. Alegia, hiztunek euskaraz edo erdaraz egiten dutenean hizkuntzaz haratagoko ezaugarri ekonomiko sozial kulturalei loturiko identitate ezaugarriak adierazten ari direla uler liteke.
‎– Hondakin urei sukaldeetan sortutako koipea gehitzen zaienean; batik bat, hobia etxebizitzatik 2 metro baino gehiagora baldin badago.
‎Bulkagailu kopurua: zelulabakarrak, bulkagailu bakarrekoak baldin badira, edo zelu laniztunak, bulkagailu bat baino gehiago baldin badute.
‎Qbb= aktibo dagoen ponpetako bakoitzaren batez besteko emaria (l/ s), bat baino gehiago baldin badago, erreserbakoaz gain.
‎«Ikerketa baten arabera, gauzak hola ta hola dira».Orain: ikerketa horiek bat baino gehiago baldin badira, askotxo baldin badira, gurejakitea edo jakin ustea lausotzen hasten da, zalantzak jaten du. Ikertzailea izatea etajakintsua izatea ia uztartu ezinak dira.
2015
‎Autobusez joan, ko, eta beste bat etortzeko; eta Iru Galdetu nuen, eta egunean autobus bakarra zegoen joateñea ezagutzen ez nuenez, autobus geltokitik ospitalera nola joan gero? Ze ospitale zen ere ez nekien, bat baino gehiago baldin bazegoen. Eta utziko al zioten sartzen hamahiru urteko neska bati, besterik gabe?
‎Denak bat datoz errateko elkarlana beharrezkoa dela eremu horretako euskal komunikabideen artean. Oro har elkarlan gutxi dagoela erratearekin bat etorri dira denak, eta Baztan Bortzirietako eskualdeetan komunikabide bat baino gehiago baldin bada ere, bakoitza bere aldetik ari dela diote, elkarrekin deus egin gabe. Zerbait gehiago egin behar litzatekeela diote denek, baina deus zehaztu gabe.
2016
‎Minbizia duten emakumeen ugalkortasuna babesteko teknika bat baino gehiago baldin badaude ere, in vitro ernalketaren eta bitrifikazioaren batura jotzen da onenetarikotzat, eman dituen emaitzak ikusita.
‎esan dio Alsinak, gehiegi ulertu gabe. . Gau baterako bada, gure katekista baten etxera eramango zaitut; gehiagotarako baldin bada, ostatua hobe beharbada. Ordaintzeko dirurik baldin baduzu, noski?.
‎Aurten Korrika ariko diren Euskaltzale erdaldunak, Are geiago baldin badira Politik arduradunak. Hurrengo Korrikarako egin Zaitezte euskaradunak?
‎Alceste softwareak klase lexikalen eta aldagai askeen arteko erlazioa neurtzen du independentzia testen bidez. Klase batekoak diren hitz multzo esanguratsuki gehiago baldin badaude aldagai askeko maila batekin lotuta beste maila konbinatuekin baino, klasea lehenengo maila horri lotua dagoela esateko bermea egongo da. Programak analisi bera burutzen du beste aldagai aske maila eta klase guztiekin ere.
2017
‎Garai batean bazegoen jende euskalduna, Machas, Abarrots, Patxi Huarte… Iruñeko jendea. Orain soilik Txako dago, baina bizpahiru gehiago baldin badatoz ez diegu betoa jarriko.
‎Nik uste dut lotura horren motiboa hizkuntza dela berriz ere, eta bertsoak balio dezakeela gaur eguneko egoera sozio politiko latz honetan benetan bateratzeko gune bat izaten, eta ez bakarrik bateratzeko, baizik eta hizkuntzatik eraikitako gauza baikor bat, kreatibo bat, dibertigarri bat, pentsarazten duena, aliziente bat dena, aberasgarria dena, hori dena da bertsoa. Eta benetan esango nuke Euskal Herriak behar dituela holako guneak eta bertsolaritza baino gehiago baldin balira askoz hobeto. Eta hortik ari gara eraikitzen gure kultur mugimendutxoa, gure alea jartzen.
‎Estatuak, bereziki Caisse des dépôts delakoaren bitartez, diru zama haundia baztertu du Frantziako eskualdeetatik aurkeztuak izanen diren hamar egitasmo berritzaile laguntzeko. Proiektu gehiago baldin badira, hoberenak iduritzen zaizkienak hautatuko ditu. Horren berri ukanik, Euskal Elkargoak erabaki du T.I.G.A. deitu deialdiari ihardestea eta hautagai izaitea buruil ondarra aitzin.
‎" euskara zaharkeria bat dela diotenei ongi erakutsi behar zaie emendio hori!" Horrengatik partida ez dute irabazia. Gaztek euskararen indartzeko tanto gehiago baldin badute eskuetan eta mihian, lehen lehenik hemen bizi behar dute, hemen ikasi, hemen lan egin, hemengo bizitegi batean familiatu. Ordea gazteei eskaintzen diegun egoera kaxkarra da:
2018
‎Hizketakide bakarra osatu nahi genuen erakundeekin harremana izateko. Gero eta gehiago baldin bagara, kasu handiagoa eginen digute.
‎Lasarte Oriako Berritzegunean bi fisioterapeuta ari dira lanean orain, lanaldi eta erdi denera, eta euren eremu geografikoko behar guztiei erantzun behar diete. " Zer gertatzen da hurrengo urtean bost ume gehiago baldin badaude. Bada, aukera bat da itxaron zerrendan uztea, toki bat libratu arte, baina oso gogorra da hori; beraz, ahal den moduan moldatzen gara ume guztiak hartzeko.
‎Txakur bolatxoen kalitatea jakiteaz gain, informazio hori garrantzitsua da marka aldatu nahi denean. Elikagai berriak txakurrak jaten duen elikagaian dagoena baino gantz edo proteina gehiago baldin badu, eguneko kroketen kopurua murriztu du. Helburua?
‎Jende gehiago nahi dugulako lan egiteko: jende gehiago baldin badago, denbora gehiago dago zaharrei eskaintzeko. Soldata igoera lortu zen, ordu gutxiago lortu zen, bajen %100 ordaintzea lortu zen, baina ratioen kontua gobernuaren kontua da eta zintzilik gelditu da.
‎Hamar urte geroago, 1863an, Louis Lucien Bonaparte hizkuntzalariak argitaratu zuen Euskal Herriaren osotasuna erakusten duen mapa ezagunenetako bat. Hala ere, nahiz eta gero eta gehiago baldin baziren zazpi herrialdeak erakusten zituen mapak, 1866an, Nafarroa Garaiko Diputazioak bultzatutako mugimendu batek berriz ere" Laurak bat" aldarrikatu zuen. Nafarroa Garaiko diputatuek Euskal Herri penintsularreko lau herrialdeak erakunde berean batzea proposatu zuten 1866an.
‎telefono konpainia ohartzen bada erabiltzailea ez dela dagokion estatuan bizi, azalpenak eskatu ahal izanen dizkio eta, beharrez, ordainarazi. Hori gerta daiteke, zehazki, erabiltzaile batek lau hilabete baino gehiago baldin badaramatza telefono konpainia hori ez dagoen estatu batetik konektaturik. Ez bide da arazo handirik sortuko Euskal Herrian, Bidasoaren alde batetik bestera erregularki pasatzen diren pertsonentzat.
2019
‎Agian, nire gurasoek ere, gauza horiengatik ez zidaten irakatsi maia. Nik ulertu nuen eskolan ez moldatzeko beldurra zutela nire gurasoek, baina ez dakit horren atzean askoz gehiago baldin bazegoen.
‎Sturek esan zuen hilketa Albestan edo Ljungn en gertatu zela, baina Växjön n gertatu zen. Nola joan zen Falun inguruko Korsnäs etik Växjö ra, batetik bestera bostehun kilometro eta gehiago baldin badago. Sturek hasieran esaten zuen Sisten Eliasson ekin joan zela, haren autoan; gero ez zion galdera horri erantzun nahi izaten.
2020
‎Tira, alde batetik, kontziliazioa dago, bai, bestetik, asko kostatzen ari zaigu emakumeek maila lokalean dutenaren pareko ordezkaritza izatea egitura nazional mailan, esan nahi dut, organizazioan emakume gehiago baldin bagara erantzukizun politikoetan ere emakume gehiagok egon genuke. Oraindik ere kosta egiten zaigu modu aktiboan parte hartzea marko mistoetan, gehiago kostatzen zaigu, nahiz eta egia den esparru batzuetan, esparru lokalean adibidez, aldaketa ikaragarria nabari dela azken urteetan, eta emakume gazteenak ere oso ahaldunduta datozela.
‎Sare sozialak bete betean ari diren honetan, etxean gelditzea ez datorkiela ondo esan dutenak kritikatu dituzten mezuak ugariak izan dira. Zergatik kexatu, internet, Netflix, liburuak, kontsolak eta ez dakit zenbat gauza gehiago baldin badauzkagu. Zergatik kexatu, senideekin baldin bazaude.
‎–Zerbait gehiago baldin badakigu esango dizuegu –bota zion Mikelek, motz, lankidearen iritziarekin bat ez zetorrela nabarmenduz.
2021
‎Prezioa, berriz," aldakorra" da, bidaiari kopuruaren araberakoa. Bakarrik bidaiatuz gero, erabiltzaileak 3 euro ordaindu behar izaten ditu, baina, bidaiari bat baino gehiago baldin badoaz, pertsona bakoitzak 1,5 euro ordaindu behar izaten du.
‎Deialdi hunen mamia komikia izanik, egitasmoaren egileak bi pertsona edo gehiago baldin badira (idazlea eta ilustratzailea), bat gutienez Iparraldekoa izan behar da.
‎Goietan dagon Iaun betikoa maitetasun utsa da, Edertasuna berbera, zoriontasun guztien Iturria, ontasun danen sustrai ederra, alizate neurribagakoaren Iaube bakarra;... eta gizonak barriz, lurtarrak izanik lurrean dabliz arrastaka, eta maitaleenak asperkorrak dira, ederrenak itxusi, zoriontsuenak negarti, onenak oker, eta andienak txiki, urri, ezerez batzuk, Egillearen ondoan ipinten badira. Gauza bat da norberak gurari batzuk eukitea erbeste onetan, aldatz goretarako lagun on bat nai izatea, batari edo besteari lagunik egokiena legez begiratutea, edo norbait etxadikoak legez edo geiago baldin maitetutea; eta beste gauza bat, erbestetik Betiko Errira biotza iasorik, maitatutea gure Aitarik onena, gurtuaz, bedeinkatuaz; Izaterik Done, Artez, Gozo, Bigun eta maitegarriena legez begirunetuaz.
‎Hori bai, plaza hegemonikoak hor jarraitzen du, eta hor emakumeen presentzia ez da gero eta handiagoa. Gero eta emakumeen saio gehiago baldin badaude, kontrahegemonia feminista bat dagoelako da, lekuan lekuko talde feministek, antolatzaile feministek edo guk geuk, bertsolari feministek, bultzatuta. Baina horrek ez du esan nahi zirkuitu hegemonikoa asko aldatzen ari denik.
‎Atzo egindako proben bidez, 178 kasu positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herri osoan; hain zuzen, 83 Bizkaian, 35 Gipuzkoan, 36 Nafarroan, hogei Araban eta lau beste lurralde batzuetan. Bezperan baino kasu gehiago baldin badira ere (148 izan ziren igandean), positibotasun tasak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, nahiz Nafarroan: %3tik %2, 2ra jaitsi da Nafarroan, eta %2, 6tik %1, 8ra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
‎Familiako beka bakarra esleituko da. Bestalde, bekak baino eskaera gehiago baldin badaude, baldintzak bete dituztenen artean zozketa bidez esleituko dira bekak.
‎Familiako beka bakarra esleituko da. Bestalde, bekak baino eskaera gehiago baldin badaude, baldintzak bete dituztenen artean zozketa bidez esleituko dira bekak.
‎Beraz, litekeena da gizonezko batek zein emakumezko batek hiltzea. Hilketa gehiago baldin bada, interesgarria izango da hurrengo biktimen garaiera gorpuzkerak aztertzea.
2022
‎Txapelketa Nagusi huntan lehen aldiz parte hartuko duten bertsulari kopurua handia da, erdiak berriak baitira. Bertsulari emazteak joano eta gehiago baldin badira, parekotasuna ez da oraindik lortua %62, 5 gizonak eta %37, 5 emazteak baitira.
‎Aurtengo txapelketan 16 federazioek 34 herri ordezkatuko dituzte. Aitzineko urteeri konparatuz ordezkaritza gehiago baldin bada, frontball joko berria lehen aldiz lehiatuko da, 28 herrialdek kategoria horretan parte hartuko dute. Guzira, 5 kontinentetako 400 pilotari lehiatuko dira.
2023
‎Guztira, 3,2 milioi euroko aurrekontua izango du sail horrek. " Biztanleen zahartzea eta adinekoen zaintza erdigunean" jarrita, etxez etxeko laguntza eskaintzen jarraitzeko 826.000 euro bideratuko dituzte horretara hasieran, baina eskaera gehiago baldin badago, partida igoko dutela agindu dute: " Inori ez diogu ezetz esango".
‎Eta zergatik beraz ez zenuke ongi maitatuko, Horrenbeste zurea berea baino gehiago baldin bada?
‎Demografia, pandemia eta ekonomia krisiek gehiago eragin diote unibertsitate publikoaren ikasle kopuruari, pribatuari baino: " Ikusten da krisiak gehiago eragiten diela langile klaseko familiei, eta etxe berean seme alaba bat baino gehiago baldin baduzu, biak unibertsitatera joatea ezinezko da hainbatentzat".
‎Gustavo Fring Zerbitzua hasi baino lehen, garabilariak informazio orri bat eman behar du jardueraren arduradunaren xehetasunekin eta zerbitzuen tarifen laburpenarekin, hala nola kilometroko kostua, zerga aplikagarriak eta zerbitzu bereziengatiko edozein errekargu gehigarri, hala nola jaiegunak, gaueko zerbitzuak edo ohiko ordutegitik kanpo egiten direnak. Araudiaren arabera, kargu horiek ezin dira metatu (ezin dira kontzeptu batengatik baino gehiagorengatik kobratu), eta enpresak nahi duen tarifa aplikatu ahal izango du horietako bat baino gehiago baldin badaude. Tarifa onartuz gero, egin behar duen zerbitzu zehatzari egokitutako aurrekontua emango digu garabi gidariak.
‎«Noizbehinkakoa izanen da pazienteak hilabetean hamabost egun edo gutxiagoz baldin badu buruko mina. Kronikoa izanen da mina hamabost egun baino gehiagoz baldin badu, eta min horietako zortzi, gutxienez, migraina baldin badira». Badira zenbait faktore, gainera, hasieran noizbehinkakoa zen migraina kronikoa bihurtzen dutenak:
‎Izan dadila koadroa zuekin batera lau eskutara margotzeko gogoa duen norbait. Eta esku gehiago baldin badira, ba hobe!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia