Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 303

2000
‎Artearen balioaz behin baino gehiagotan aritu gara orrialde hauetan, artearen balioaz baino gehiago artearen definizioaz ere bai, beti ere hitz handi hauek jakitunen esku uzteko, eta artea bera definitzea lan nekeza dela esateko.
2001
‎Askaren tamainaren arabera, bi, hiru, edota gizon gehiago aritzen ziren prakak belaunetaraino bilduta, oinutsik, sagarra jo eta jo," ordun" hitza entzun arte. Hitz hau joaldia gelditzeko seinalea zen eta taldeko buruak esaten zuen.
2002
‎Bigarren galderari erantzunez, egia da oraingo neurketan behin baino gehiagotan entzundako pertsonak aurreko neurketetan ez bezala tratatu direla. Aurrekoetan elkarrizketa guztiak jasotzen ziren, nahiz pertsona berak behin baino gehiagotan aritu. Errepikatzen duten pertsonek izan dezaketen gehiegizko pisua saihesteko, oraingoan neurri zuzentzaileak hartu dira.
‎–noble askok egitenzekiten ogibide bakarra, egia esanda? gero eta gehiago aritzea: gerran, hain zuzen.
2003
‎Garai hartan emakumeak hain berandu kalera ateratzea ez baitzen arrunta. Emakumeak gehiago aritzen ziren programa artistikoetan, gidoiak idazten edo istorioei ahotsa jartzen.
‎Oiartzun eta Lesaka elkartzen dituen mendiko errepidea nahiko berria da; Gerra Zibilaren ondoren, frankismoak preso izan zituen errepublikanoek ireki zuten (1940 artean). Frankisten zaintzapean, baldintza kaskarretan eta pikatxoien laguntza bakarraz mila preso baino gehiago aritu ziren errepide horretan lanean. Asturiar, valentziar eta kataluniar ugari aritu zen, baina euskal herritar gutxi, bizkaitarren bat besterik ez.
‎Gogoan izan behar da joan den abuztuaren 14an beste istripu bat izan zela Repsol YPFren findegian, bederatzi hildako eta hainbat zauritu eragin zituena. 900 lagun baino gehiago aritu ziren hainbat tankeren sutea itzaltzen.
‎–Ama, ezin naiz futbolean gehiago aritu. Astragaloaren azpian osteofitosis goiztiar bat dut...
2004
‎Gaur bi ordu gehiago arituko zara praktikatzen.
2005
‎Zigilu bat atzean izateak estudioan denbora gehiagoz aritzeko aukera eman die, besteak beste, gipuzkoarrei. Aurreko laneko hamabi kantak hiru egunetan grabatu zituzten bitartean, Bizzionbizziz erditzeko hamahiru egun eman dituzte Garaten.
‎Erregistratzailea urtebete baino gehiago aritu denean karreran zerbitzuak ematen, borondatezko eszedentzia egoerara aldatzea eska dezake; horretarako eskabidea Justizia ministroari egin behar dio Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta bertan adierazi behar du, bera ez dagoela legearen 287 artikuluko espediente kasuetan. Zuzendaritzak ministroari ebazpen egokia proposatuko dio, bere txostenean.
‎Ia guztiek ikusten dute gaueko albistegia, eta familiarekin komentatzen dituzte eguneko gorabeherak. Fikzioaren gainean, ostera, gehiago aritzen dira lagunartean eta ikaskideekin.
2006
‎Euskal Herrian ez da protestarik falta, eta ziur aski, protesta egiteko arrazoirik ere ez. Euskaldunok gure kexa edo protestak gauzatzeko taldean biltzeko joera dugu, baina bakarka ere gero eta gehiago aritzen gara. Euskal Herriko edozein txokotan aurkituko dugu kexatzeko edo protesta egiteko prest dagoen herritarren bat.
‎Ziur nago nik baino esperientzia handiagoko gidari batek ez zuela istripurik izango bihurgune hartan; ni urduri nengoen, gainera. Arinki zauriturik atera nintzen autoaren hondakinetatik; Antton, ordea, ezin izan zuten salbatu, ebakuntza mahaian sei ordu baino gehiago aritu ziren arren. Ez dut gogoan segurtasun uhala ipini nion ala ez, gure etxetik presaka atera ginenean.
2007
‎Ikasle kopurua emendatu ahala beste lan batzuk ere egin behar izan dira. Gehiago aritzen gara metodologiaz, beste eginkizun batzuk ere geureganatu ditugu ez da eskola ematea bakarrik, burokrazia ere gero eta gehiago da… Euskalgintzako beste ekimenekin ere harremanetan behar dugu, bestelako proiektuak sortzen dira… Irakaskuntza bera ere aldatzen ari da… Jendea behar da.
‎1944ko apirilaren 27ko batzarrean aditzera eman zuten, ordutik aurrera Eskualdun Gazteen Batasuna ez zela talde folklorikoen federakuntza bezala gehiago arituko. Aurrerantzean herriek autonomikoki antolatuko zituzten talde folklorikoak792.
‎Ángel Rodríguez Carreño, Finantza eta Aktuaritza Zientzietako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean), hamar urte baino gehiagoz aritu da lanean Banco Vitaliciok Espainian duen aurreerretiroen sailean, eta han ere kontu handien saileko zuzendaria izan da. Ikasitakoarekin, bere esperientziarekin eta Banco Vitalicioren lankide talde batekin, 2005ean bere abenturari ekitea erabaki zuen, eta Máxima Servicios Financiera aholkularitza enpresa jarri zuen martxan.
‎Gainera, asteko ordu tarte batzuetan eman behar du izena, 24 musika puntu horietako edozeinetan jotzeko. Artista bakoitzak astean 14 ordu tartetan eman dezake izena, bi ordutik behin, eta ez du astean bitan baino gehiagotan aritu behar musika puntu berean. Ezin da bagoietan jardun, ez perkusiorik ez 20 wattetik gorako anplifikadorerik erabili.
2008
‎Hiru aste lehenago hasi ginen muntaiarekin eta Nafarroa Oinez ospatu eta beste aste bete behar dugu dena jasotzeko. Prestaketa eta jasotze lanetan mila bolondres baino gehiago arituko dira. Deskribatu igandeko jaialdia zenbakietan.100.000 pertsona aurrikusten ditugu, horretarako 1.500 pertsona inguru egongo gara lanean.
‎Aurreko ikasturte amaieran batzorde desberdinak osatzen hasi ginen 19ko jaia antolatzeko. Batzordeetan bakarrik 100 pertsona baino gehiago aritu gara lanean: ikastolako ikasle ohiak, langileak, aitak, amak...
‎Ordeanagailuaren alde egiteko arrazoi ahaltsu bat, bideojokoetan orain berebiziko arrakasta biltzen ari diren bideojoko masibo edo MMOG izenekoetan eta jokalari bat baino gehiago aritzeko aukera da.
‎Hau da, nazioaren gida lanean. Eta nazioa gidatzeko, frantses erako intelektual idazleen bidea ezagutu eta hein batez erabili arren, gehiago aritu zen aleman edo ingeles intelektualen antzera. Hau da, manifestu eta hitzaldiak baino gehiago lan akademiko eta kultur proiektu konkretuak bultzatuz.
‎Abel Madariaga, Ertzaintzak izan duenik eta profesional onenetakoa dugu. 30 urte baino gehiagoz aritu da legearen alde borrokan tinko?
‎Bi sistemen arteko jarraitutasuna adierazi nahian bezala, 1811 urteko munizipalitatea 1810ean aritutako bi auzokide hautagaik eta munizipalitateko bi bokalek osatu zuten. Bokal batzuk agintaldi bat baino gehiagotan aritu ziren. Horien artean Manuel Antonio Murua eta Miguel Antonio Ibarra nabarmentzen dira:
‎Edonola ere, Burgoseko San Marcial errejimentuko historialean emandako datuen arabera, talde horretako konpainia bat baino gehiago aritu ziren euskal frontean borrokan. Irailaren 20an 2 batailoiak Eskoriatza inguruan hartu zituen posizioak, ziur aski Alonso Vega-ren agintepean; urriaren 5ean 4 batailoiko hiru konpainia Legutiora abiatu ziren.
‎Proposamen zehatz bat ere egin zuen: estatu bat baino gehiagotan aritzen den bankuak ez soilik bere sorterrikoak gainbegiratzea, baizik eta negozioak dituen estatuetako arautzaileek ere laguntzea. Erabakiak, ahal dela, arautzaile arteko adostasunez hartuko lirateke, baina betiere azken hitza bankuaren sorterriko gainbegiratzaileak izango luke.
‎Hogwoodek Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren inguruan lehendik ere zerbait entzuna zuela adierazi du. Espainian behin baino gehiagotan aritu da lanean, eta han Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren inguruko «iritzi onak» entzun dituela adierazi du. Protagonista nagusietarikoak horiek izango dira, beraz.
‎Cascanteko aurrelariak beti eskertuko dio Zigandari Lehen Mailan jokatzeko aukera, baina Camachoren etorrerarekin gehiago aritu ahal izatea espero du.
‎Hurrengo urtean sortu zen klub modura, Leitzaran Boleibol taldea izenarekin. Geroztik, 50 jokalari baino gehiago aritu da taldean kadete, jubenil eta senior mailan. Ordea, piskanaka taldea murriztuz joan da eta horregatik iritsi gara egoera honetara.Sorreratik elitean izan zarete eta zuek egindako lana Lehendakariak ere nabarmendu zuen... A.A.Elola.
‎Ikusgarri horren apailatzeko, belaunaldi ezberdinetako ehun parte hartzaile baino gehiago aritu da, hilabeteak eta hilabeteak lanean, jakindurien transmisioa agertuz haurren, gizonen eta emazteen artean.
2009
‎Makrokontsultak udalek mozioen bidez babestu dituzten arren, antolaketa herritarrek osatutako plataforma eta koordinakundeen eskutik etorri da; guztira 15.000 boluntario baino gehiago aritu ziren horretarako lanean. Herritarrena da, beraz, mugimendua, eta ez politikariena.
‎Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak gaur aurkeztu ditu ikastaro, kongresu, nazioarteko topaketak eta jardunaldiak barne izango dituen 97 ekintzak. Bertan, 6.000 ikasle eta 800 irakasle baino gehiago arituko dira.
‎ezta elizako hainbat jendek ere, antza, sotanadun bat baino gehiago ikusi izan baitzuen hainbat futbol partidatan? eta ikastetxe bat baino gehiagotan aritzen baitziren ikasleak futbolean ikasgaraian, berean ere aleka batzuk. Tasiok, ordea, kristau zintzotzat zuen bere burua, eta, kostkatarren kongregazioa utzi zuenean, Adoración nocturna ko kide egin eta hilean behin elizara gauez joateko konpromisoa hartu zuen, Ekisaindua bisitatu eta Hura gurtzera.
‎Bitartean, koadroko informazioak oso argi uzten digu Nafarroa izan zelagotortze lanetan prisionero gehien jaso zuen lurraldea, 13.000 mila inguru, hainzuzen ere. Gipuzkoan zertxobait gutxiago izan ziren, baina hala ere 7.000 prisionero baino gehiago aritu ziren muga gotortzen, Oiartzun, Errenteria eta Pasaiartean. Bizkaian, berriz, askoz gutxiago izan ziren, eta batailoi bat baino ezin daaipatu, kostaldeko fortifikazioan aritu zena, alegia, Getxotik Plentziaraino doankostalde zatian.
‎Hoteleko edo bidaia agentziako liburuxketan edo web orrian iragartzen dena baino tamaina txikiagoko gelak, establezimenduaren kategoriarako nahikoak ez diren instalazio edo zerbitzuak bertan ez egoteagatik distira egiten dutenak, agindutako guztia betetzen ez duen kokapena, zikinkeria eta paperetik errealitatera dauden distantziak bikoiztu egiten dira… Hala ere, urtero gehien eskatzen den aukera da. Oporrak hotel batean pasatzeak aukera ematen du aisialdian gehiago aritzeko eta etxeko ohiko lanetatik askatzeko, helburu bakar bat lortzeko: aisialdiaz gozatzea.
‎Bertzeak bertze, Iruritatik Artesiagara doan bidea egitera behartu zituzten preso errepublikarrak eskualdean, 1939 eta 1941 urteen artean, eta horiek izan zituzten gogoan omenaldian. Denera, 1.756 preso baino gehiago aritu ziren lan horretan.
‎Azalpenik ez dago, arrazoi batengatik edo bestearengatik, puntu asko utzi ditugu bidean. Jokoan nor baino nor gehiago aritu gara aurkari guztiekin, eta hori ikusi duen orok ezin du sinetsi Osasuna sailkapeneko azken postuan izatea. Ez dauka azalpenik, neuk ere ez dut ulertzen.
‎5.000 elkarrizketatik gora egin ditut, eta 10.000 lagunekin baino gehiagorekin aritu naiz solasean.
‎Ez omen dira gutxi gaur egun Ipar Itsasoan fosilen arrantzan arrainetan baino gehiago aritzen diren arrantzaleak. Mamut fosilak halaxe bildu zituzten duela 150 urte Norfolk eta Suffolkeko kostaldean, Ingalaterra ekialdean.
‎Euskaltel Euskadi, halere, ez da txirrindulari lapurtarra fitxatzen saiatu den bakarra izan. Atzerriko talde bat baino gehiago aritu da Sicard bereganatu nahian. Berak, ordea, ez du zalantzarik izan.
‎Baina Baionak berearekin jarraitu zuen. Jokalari bat gehiagorekin aritzeari probetxua atera zion, eta Montaubanek dropekin bakarrik erantzun ahal izan zuen. 53 minutuan, Lacroixek bigarren entsegua sartu zuen.
‎Halaxe zen, Tasiok jesuitetan ikasi eta batxiler garaian San Estanislao Kostkakoaren kongregaziokoa izan baitzen –kostkatar bat, kongregaziokoen hizkeran–, gero, Arte eta Ofizioetako eskolan matrikulatu zenean –ez zuen inondik ere kanpora atera nahi izan, ingeniaritza edo estudiatzera–, taldea utzi bazuen ere; Tasiok, izan ere, ongi bai ongi uler zezakeen zinea arimarentzako arrisku izan zitekeela, kongregaziokoek aditzera ematen zioten bezala; uler zezakeen dantza ere berdin izan zitekeela, eta neskak ere halatsu; baina futbola...?, nola izan zitezkeen futbola eta kirola arimarentzako arrisku? Ez zuen ulertzen ez berak... ezta elizako hainbat jendek ere, antza, sotanadun bat baino gehiago ikusi izan baitzuen hainbat futbol partidatan... eta ikastetxe bat baino gehiagotan aritzen baitziren ikasleak futbolean ikasgaraian, berean ere aleka batzuk. Tasiok, ordea, kristau zintzotzat zuen bere burua, eta, kostkatarren kongregazioa utzi zuenean, Adoración nocturna ko kide egin eta hilean behin elizara gauez joateko konpromisoa hartu zuen, Ekisaindua bisitatu eta Hura gurtzera.
2010
‎Nola hartu dituzu kritikok. Ondo, baina pentsatzen dut bestelakoak ere izango direla. Harri horrekin behin baino gehiagotan aritu naizela eta denetik adituko dut... Egia esango dizuet.
‎Entseguetara datozen gehienak neskak dira, beraiek hartzen dute parte gehien eta gero mutilek atera behar al dute plazara? Entseguetan ordu gehiagoz aritu eta jendaurrean gutxi azaltzeak ez dauka zentzurik. Neskak aterako dira, adibidez, mutilak baino hobeak direlako, edo mutil gutxi dagoelako eta neska asko, edo neskek beraiek nahi dutelako.
‎Miguel C.D. ustezko hiltzaileak bere neska lagun ohia hil zuela aitortu zuen. Une horretatik aurrera, 200 tekniko eta militar baino gehiago aritu ziren gorpuaren bila Guadalquivir ibaian. Ondoren, hilabete eta erdi bitartean, zabortegi batean eta Camaseko (Sevilla) lubaki batean bilatu zuten gaztearen gorpua, baina emaitzarik ez.
‎Gainera, erasotzailea harrapatuta geratzeko arriskua dagoela eta, ondorioz, gizonezkoa bortizkeria gehiagoz aritzeko eta emakumea hiltzeraino hel daitekeela ohartarazi dute.
‎Hirugarren aldiz egingo dute irakurraldi etengabe hau aurten, eta, aurreko bietan bezala, eitb.com en zuzenean ikusi ahal izango da 08:00etatik 20:00etara. Haur besoetakoa lanaren lehenengo lerroak Txomin Peillenek irakurri ditu, eta beste 400 lagun baino gehiago arituko dira ondoren beren ahotsez euskara ikasleak omentzen: Blanca Urgell, Isabel Celaa, Iñaki Azkuna, Josune Ariztondo, Iñaki Azkuna, Andres Urrutia, Edorta Jimenez, Toti Martinez de Lezea, Jose Angel Iribar...
‎enpresarentzat bizi zen, eta besteek ere berdin joka zezaten nahi izaten zuen. Behin baino gehiagotan aritu zitzaidan enpresaren eta orbetarron koloniaren egituraz: monarkia bat nahi zuen, non bera izango baitzen errege.
‎Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du mundu mailako ekonomian nazioarteko merkataritzak. Herrialde guztietan, gero eta enpresa gehiago aritzen dira nazioarteko merkataritzan, inportazio eta esportazioen bitartez.
‎Handitzen ari diren zifrak 2009an bakarrik, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) jakinarazi zuen baimenik gabe 400 enpresa baino gehiago aritzen zirela lanean, 2008an baino %56 gehiago. Azken bi urteetan, iruzurgileak bikoiztu baino gehiago hazi dira.
‎39 urte eta 78 egun zituen. 5 galdu zuen Osasunak, eta Eizagirre ez zen gehiago aritu atezain lanetan. Ricardok 38 urte eta 42 egun ditu gaur egun. Sasoi honetan hogei partida jokatu ditu, eta 2011ko ekainera arte Osasunan jarraituko du.
‎Bera —enpresa burua— enpresarentzat bizi zen, eta besteek ere berdin joka zezaten nahi izaten zuen. Behin baino gehiagotan aritu zitzaidan enpresaren eta orbetarron koloniaren egituraz: monarkia bat nahi zuen, non bera izango baitzen errege.
2011
‎Arbitratze hori derrigorrezkoa izango den edo ez eta nolako baldintzak izango dituen zehaztu du orain Lan Ministerioak.CEOEk, UGTk eta CCOOk agerraldiak egin zituzten arratsaldean, negoziazioen amaiera azaltzeko, eta akordiorik egon ez izana ausardia falta egotzi zioten elkarri. «Sindikatuak zuhurrak izan dira, zuhurregiak, eta espero dugu ausardia gehiagoz aritzea aurrerantzean egungo egoera aldatzeko», Rosell patronaleko buruaren hitzetan. CEOEk ez dituela bere proposamenaren ardatzak aldatu esan zuen, gainera.«Patronalak ez du akordio bat egin zedin urratsa egiteko ausardiarik izan», kritikatu zuen UGTko idazkari Candido Mendezek.
‎Aurrez eman da izena, halere; parte hartu nahi izanez gero, www.deporbox.com webgunean izango da horretarako aukera.Dantzak eta motoakModak ere badu erakusleihoa Baluarten, hamaika desfile antolatu baititu Alazne Perez komisarioak hiru egunetarako, Nafarroako diseinatzaileen lanak erakusgarri jartzeko. Ikustea baino gehiago aritzea maite duenak ere badu bere txokoa. Fitnes ikastaroak izango dira, batetik, baita dantza eskolak ere.
‎Azkenik, gazteek aitortzen dute gaztelania hobeto menperatzen dutela eta askatasun gehiagoz aritzen direla, euskaraz modu" zuzena" (bakarra) baino ez baitute ezagutzen.
‎Sarrien kritikagile berak egiten ditu komunikabide bateko kritikak. Igor Estankona (Gara eta Deia), Iker Zaldua (Noticias de Gipuzkoa eta Gara), Inma Errea (Eizie.org eta Diario de Noticias), Karlos del Olmo (Berria14, Gara, Eizie.org) eta Mikel Garmendia (Eizie.org, Gara eta Zabalik) dira komunikabide baten baino gehiagotan aritu direnak (65 kritikaritik, 5 baino ez).
‎Bertara joan diran gazteak, urtebete baino gehiago aritu dira espiritualki prestatzen. Horixe erakutsi deuskue hemen, Larrean, astebetean izan doguzan gazte atzerritarrak.
‎Legelariak zigor honi muga zehatzak jartzen dizkio. Horrela, zigortua gizartearentzako lanetan ezin izango da egunean 8 ordu baino gehiago aritu. Gainera, lana ondorengo baldintzetan gauzatuko da:
‎Euskaltzaindia jakintza arloen araberako hiztegi berezituetan gehiegi murgildu ez zen arren, esparru edo gai jakin baten gaineko hiztegi espezializatuak prestatu beharraz behin baino gehiagotan aritu zen, baita batzuk prestatu ere. Ondorengo lerroetan proiektu adierazgarrienak aipatuko ditugu.
‎Formazio berezirik gabeko taldeetan istorioaren karga sinbolikoaren gainean eztabaidatzen da, baina zuzentasun eta zehaztasun gehiagorekin aritzen dira formazio berezia jaso duten ikasleak, hausnarketa sakonagoak eta galdera erretorikoak ere planteatzen dira, mezuak ulertu eta kolokan jartzeko prestatuagoak daudela agerian utziz.
‎Oro har, kostu txikiko konpainiak bigarren mailako aireportuetara joaten dira aireportu tasa gutxiago ordaintzeko. Ryanair eta EasyJet britainiarra, ordea, gero eta gehiago aritzen dira aireportu nagusietatik, eta Air Berlin alemaniarrak bere hub (eragiketa zentroa) du Palma de Mallorcako aireportuan. Ryanair, Easyjet eta Air Berlinek CBCen hegaldien %90 baino gehiago zentralizatzen dute.
‎Carlos Leoz sailkatu zen bigarren postuan eta Lezoko Joan Ander Sotillos hirugarren postuan. 40 quad baino gehiago aritu ziren lehian Idotorbeko zelaietan prestaturiko zirkuituan eta ikuskizun ederra eskaini zuten.
‎Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena. 2009an 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 85.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.
‎2:58:58* Oharra: Antolakuntzak ez du korrikalarien jaioterriaren daturik eman, hortaz, gerta daiteke sakandar gehiago aritu izana baina guri pasatzea.Asteburuan abiatu zen Nafarroako Mendi Lasterketen Kopa, igandean Manttale taldeak antolatutako Berako maratoi erdiarekin (21 km). Eguraldia lagun, goizeko 9:30ean 548 korrikalarik hartu zuten irteera Beran, eta Larun eta beste mendi ikusgarria gainditu eta gero, horietatik 484 iritsi ziren helmugara.
‎Orain mutil asko ari da horretan baina garai hartan ni bakarrik nengoen. Orain toki guztietan daude dantzako eskolak edo klaseak eta gero eta jende gehiago aritzen da dantzan.
‎Lehenengo era gutxi batzuk egiten zuten; bigarrenean, gehiago aritu ziren. Bat Etxalarko Xanti:
‎Adinaren kontuak. Ez oso aspaldi konturatu nintzen, azken boladan behin baino gehiagotan aritu naizela bakarrik tragoa hartzen mostradore batean. Burutazio honek ez nau poztu.
2012
‎Inguruko herrietatik etorritako 700 boluntario eta gehiago aritu ziren berreraikuntza lanetan. Enpresei ere egin zitzaien dei, baserrietara bideak ireki eta ura eramateko, ura iritsaraztea baitzen premiazkoena.
‎Arinkeria gutxiago eta ardura gehiagorekin aritzeko, hori posible badu.
‎Baietz eta ezetz esango nizueke eta azalduko dut: lehenik esango nuke alor batzuetan hainbat aktibazio eman direla, alor elektoralean, edota masa borroka klasikoan (Bilboko manifestazioa, grebak...), baina termino estrategikoetan ausardia gehiagoz aritu behar dugula iruditzen zait. Erran nahi dut, ezker abertzaleak ireki duen eszenatokiak dituen potentzialitateetan bete betean sinetsi.
‎%4 ingurukoak. Hilkortasun handiaren iturriaren bila, bi unitateak alderatzea bururatu zitzaion Semmelweisi, eta lehenengoan medikuntza ikasle gehiago aritzen zirela ikusi zuen. Ikasleak anatomia pabilioian gorpuak manipulatzen jardun ondoren joan ohi ziren erditzear zeuden emakumeei laguntzera.
‎3. Lolo Hirugarren urtea izango du andaluziarrak Osasunan, eta Sevillako harrobitik irtendako jokalariari dakiena erakusteko aukera iritsi zaio. Aurreko bi denboraldietan ez du lortu ezinbestekoa izatea, eta euskarri posturako fitxatu baldin bazuten ere, gehiagotan aritu da erdiko atzelari lanetan. Sasoi honetan postu batean zein bestean ariko dela dirudi, bai behintzat denboraldi-aurrean ikusitakoaren arabera.
‎Apustuak 100 irten ziren Ezkurra iazko garailearen alde, baina hasieratik ikusi zen edonork irabaz zezakeela. Nor gehiago aritu ziren, eta inork ez zuen amore eman tanto bakar batean ere. Tanto bakoitzean hauspoa utzi zuten, eta norgehiagokak 200 pilotakada baino gehiago izan zituen.
‎Herriko kaleak trikiti doinuekin girotu eta gero, jaietarako prestatutako egitarauak hartuko du lekukoa. Bihar, esaterako, herri olinpiadak egingo dituzte eta, Gosekale eta Aberaskale izeneko taldeak nor gehiago arituko dira. Igandea ere egun garrantzitsua da izurtzarrentzat.
‎epe laburreko komertziala, epe labur eta luzeko saltzailea, publizitate agentziako profesionala, marka pribatu bateko marketing edota komunikazio arduraduna, marka publiko bateko marketing edota komunikazio arduraduna, eta komunikazio instituzional eta politikoan aholkularia. Alor horietakoren batean edo gehiagotan arituak eta adituak diren profesionalak elkarrizketatu ditugu, prestigio ezagutuko profesionalak, esperientzia eta zer esana dutenak, eta gaur egun zeregin horietan eta EAEn dihardutenak.
‎Gizartearentzako lanak ezartzeko beharrezkoa da zigortuaren adostasuna, eta lan horiek zigortua behartzen dute herri onurako jarduera jakin batzuetan ordaindu gabeko laguntza ematera; jarduerok izan daitezke, zigortuak egindako delituaren antzeko izaera dutenei begira, eragindako kalteak konpontzea edota biktimak sorotsi nahiz horiei laguntza ematea, eta zigortuak mintegietan edo heziketa edo berreziketa programetan, lan, kultura, bide hezkuntza zein sexu hezkuntzako programetan eta horien antzekoetan parte hartzea. Zigortua gizartearentzako lanetan ezin da egunean zortzi ordu baino gehiago aritu, eta lana honako baldintza hauetan egingo da:
‎Bost minutu gehiago aritu ziren hizketan. Gero, elkar agurtu eta telefonoaren botoi gorria sakatu ostean, oraindik atea irekita zuela, motorra martxan jarri zuen Josebak.
‎Bat batean, herri guztia motero bihurtu zen. Baita ordura arte beraien kontra behin baino gehiagotan aritu izan zirenak ere: haien ahotik ere hitz politak eta poza atera ziren.
‎Atseden orduan patioan inoiz baino jende gehiago aritu da futbitoan: Martxelo Larralde kokonuta, Gorka Uranga negatibo errealista, Andoni Gomez teknologikoa, Igor Leturia graziosoa, eta lehenengo aldiz baita Xato bertsozale xelebrea ere.
‎ur zorrotadatik irtendako zipriztinak ziruditen, indartsuak bezain mamitsuak euren apurrean. Saialdi batean baino gehiagotan aritu behar izan zuen, erpe barneragarriak bailiran atzerantz egiten baitzuten Misisipiren atzaparrek modu setatiaz. Zikiratuta bezalaxe sentitzen zen horrelakoetan, autoestimuan zaurituta, behintzat, hori pentsatzen zuen Itziar Oizek Misisipiz horrelako egoeretan ikustean.
‎Gainera, brigadek eta Larrialdietako Unitate Militarrak (EEU) ingurua freskatzen dute, iturri beraren arabera. Atzo, 47 hegazkin eta 1.850 su itzalgailu baino gehiago aritu ziren lanean Valentziako probintzia astintzen duten bi suteetan. Ekainaren 28an eta 29an Valentziako Cortes de Pallás eta Andian deklaratu zituzten.
‎Neska koskorra nintzen, eta lanerako nahikoa jende bazegoenez, oso gutxitan tokatu zitzaidan baserriko lanetan aritzea. Senideak zaintzen bai, horretan gehiago aritu nintzen”, azaldu du Margaritak. Ikaztegietako Ayutu etxera joan zen familia eta bertan hazi ziren senide guztiak.
‎Urteak pasatzen doazen heinean, sendotu egin da bi lagunen arteko harremana. Hori hala izan dadin, eragile bat baino gehiago arituko da, ziurrenik, jardunean; nolanahi ere, bada bat guztien gainetik nabari daitekeena: inoiz ez dutela nork bere burua goraipatzeko hitz egiten, elkarrekin izaki zein beste inoren aurrean daudelarik.
2013
‎Eta horren sinonimoa izaten da Real Madrilen aurka galtzea. Hamar jokalarirekin aritu zen etxeko taldea ia partida osoan, eta mesede egin zion horrek; Realari egin zion kalte bat gehiagorekin aritzeak. Zehatz esanda, Realak bere buruaren kontra erabili zuen jokalari kopuruaren nagusitasuna.
‎Hori dio. Bere buruarentzat aritu dela, eta gero eta gehiago aritzen dela bere buruarentzat. «Neureago da liburu hau Obabakoak baino, edo Gizona bere bakardadean baino.
‎Heriotzaz, izan ere, behin baino gehiagotan aritu izan naun hirekin, eta badakin, halatan, jendeak normaltzat duen hiltzeko moduari diodala nik beldurra: ez dudala hil nahi, alegia, ospitale batean, ezindu bat bezala, ezin geldiroago doan denboraren torturapean ttanttaka eta pixkanaka, etxekoei eta erizainei sekulako lana emanez?
‎Marshalek lortutako entseguarekin, emaitza alde ere izan zuen Goierriko taldeak. Nor baino nor gehiago aritu ziren bi taldeak amaiera amaiera ra a rte. Azkenean, 34 eta 26 nagusitu zitzaion E l S alvador A mpori. G oi e rritarra k ez ziren asetuta geratu kopa irabazita. E l salvadorren entseguei erantzun zieten Dani Krollen zigor kolpeekin, baina Mamea, Carter eta konpañia, fin ibili ziren eta ez zioten kanporaketari ihes egiten utz i. 80 minutuan goierritarrek entsegu bat lortu arren, partiduari buelta emateko betarik gabe geratu ziren.
‎Beste bertsoaldi andana bat izenpedurarik gabe argitaratu zituzten, edo inizialekin soilik, eta beraz ez daiteke jakin norenak ziren. Hori zehazturik, lan honetan ez gara bertsoez gehiago arituko, eta beste baterako edo beste norbaiten esku utziko dugu honen sakontzea.
‎Agrupación de Nacionalistas Navarros delako taldeari jakinarazi nahi diote «Baztanen ez dugula jarrera faxistarik onartuko eta eraso hauen aurrean indar gehiagorekin arituko garela faxismorik gabeko herri bat eraikitzen».
‎Pilota bakar bat ez zuen galdu Retegik, baina soilik tanto bat egin zuen eta ez zuen emandako aukera behar bezala aprobetxatu. Jokoan protagonismo gehiago hartzea falta izan zitzaion Retegiri, erritmo gehiagorekin aritzea, arerioa gehiago nahastea, errematatzera sartzea, eta ezker gantxoz gehiago ausartzea. Finean, Zabaletari arnasa ematea falta izan zitzaion.
‎Udan elkarrekin partida bat jokatu zuten, Bilbon, eta orduan galdu egin zuten. Ordutik ez dira gehiago aritu, eta ostegunean, material aukeraketa egunean, entrenatuko dute, Idiazabalenn bertan. Binakakoan irabazi beharraren presiopean debutatuko du Ezkurdiak.
‎" Homosexualik ez zegoenez...", bota zuten, umoretsu. " Gure garaian dibortziorik ere ez zegoen", azaldu zuen Landak," eta dibortzioaren alde, abortatzeko eskubideaz... gehiago aritzen ginen". Sexu askatasunari lotutako gaietan, lan oinarrizkoagoak zeuden egiteko orain 30 urte.
‎Heriotzaz, izan ere, behin baino gehiagotan aritu izan naun hirekin, eta badakin, halatan, jendeak normaltzat duen hiltzeko moduari diodala nik beldurra: ez dudala hil nahi, alegia, ospitale batean, ezindu bat bezala, ezin geldiroago doan denboraren torturapean ttanttaka eta pixkanaka, etxekoei eta erizainei sekulako lana emanez... guztia di da batean egiteko aukera dudanean.
‎Sierra Nevada zeharkatzen duen trenbidearen tunel bat erakusten zuena zen politena. " Seigarren tunela gehien kostatu zena izan zen Transcontinental Railroad osoan —zioen azalpenak— Txinatik etorritako bi mila langile baino gehiago aritu ziren zuloa egiten hemezortzi hilabetez, 1866tik 1867ra." Begirada bat eman nion Truckee Donner Historical Society ren aldizkari bati ere. Hango artikulu baten arabera, Mendebaldeko chinatown handienetakoa egon zen Truckeen, baina XIX. mende bukaerako liskar anti txinatarren ondorioz ez zen ia haren arrastorik geratu.
‎Ezinezkoa zitzaion petrikiloaren eskaria oztopatzea, hainbeste eta hainbeste igitai zauritu bere lanaren zain zeudelarik. Nahiz eta egia den petrikiloa ez dela ia inoiz etortzen batzarrera eta gaurkoan, gainera, bereziki nekatuta egon duen, hogeita hamar ordu baino gehiago aritu omen da etengabe lanean eta.
2014
‎Zelan sortu da proiektu hau gauzatzeko aukera. Orain arte eskulturan pinturan baino askoz gehiago aritu izan naiz, eta sinbolismoan eta surrealismoan mugitu izan naiz gehiago. Nire estiloa ez da hau, baina mendia eta basoa oso gustuko ditut, eta horrek eroan nau egitasmo hau martxan jartzera.
‎Eta orduan, norbere identitatea garatzen joateko komunitate txiki, baina adierazkorragoak bilatzen ditugula esango nuke. Esaterako, elkarrizketatutako gazte batek lagun taldea aldatu eta euskaraz gehiago aritzen diren lagun zaharragoekin elkartzen hasi da.
‎1 Atxutxiamaikak eragina dauka haurren euskararen erabileran hauek bertan daudenean. Izan ere, lagunekin gehiago aritzen dira euskaraz Atxutxiamaikan daudenean eta hezitzaileekin ere %100ean aritzen dira euskaraz. Bestalde, gurasoek eta hezitzaileek ere, ekintzek haurrengan eragin handia dutela deritzote.
‎Gipuzkoan badira hainbat baratze parke, eta Ekogunekoa guztien zentrala izango da. Ekoguneren lursailean, Hernani, Lasarte eta Donostiako 200 baratze kide baino gehiago arituko dira lanean. Baina Gipuzkoan, zazpi udalerrik eta 600 baratze kidek baino gehiagok osatzen dute Baratze Parke Sarea.
‎«Errenteriako [Gipuzkoa] Topaketa Errunikoetan ezagutu nuen nik, eta orduan oso zale gutxi ginen. Baina, orain, askoz jende gehiago aritzen da. Pentsa, gazte kuadrillek erosten dute, aitatxi amatxiek haien bilobentzat...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
gehiago 212 (1,40)
gehiagotan 51 (0,34)
gehiagorekin 19 (0,13)
gehiagoz 19 (0,13)
Gehiago 1 (0,01)
gehiagorik gabe 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia