|
Iruditzen zait irakurlea ez dela harrituko aitortzen badiot estualdi horiek, bizi nituen etengabeko arriskuek eta gainera zetozkidan kezkek amaiera eman zietela etorkizunean bizimodu erosoa eta lasaia izateko egiten nituen asmakizun eta ahalegin guztiei. Neure segurtasunaz
|
gehiago
arduratu beharra nuen janariaz baino. Ez nintzen iltze bat sartzen ausartzen, edo egurra mozten, soinua entzungo zen beldurrez, are gutxiago eskopetaz tiro egiten, arrazoi beragatik; eta, batez ere, larritu egiten ninduen sua pizteak, keak, salatuko ninduen beldurrez, egunez oso urrutitik ikusten baitzen; eta horregatik, su premia zuen lana, hala nola ontziak, pipak eta abar egitea, mendialdeko bizileku berrira eraman nuen, eta han, denboraldi bat igaro ondoren, adierazi ere ezin dudan nire zorionik onenerako, leize zulo handi bat aurkitu nuen, eta esango nuke basati bakar bat ere ez litzatekeela ausartuko han sartzen atean egon arren; ezta beste inor ere, baldin eta, nik bezala, gordeleku seguru bat nahiko ez balu.
|
|
Kontzientziak igortzen dion gaztigu iragarle hau ez duela ahaztuko agintzen dio bere buruari, eta, bat batean, bion artean zabaldu den isiltasunaz konturatzen da, deserosotasun apur bat, agian, baina ez, Maria Sararen aurpegia bare dago, lasai, argiteria publikoa iristen ez den txoko honetako itzalak apur bat urtzen dituen ilargi urri baten argitasunak ukitua, deserosotasuna bere baitan baizik ez dago, eta deserosotasunaren arrazoi bakarra da zerbait ezkutatzen ari dela jakitea, ez beldur izatearen lotsa, esan dezagun, baizik eta lotsa izatearen beldurra. ...nan hemendik alde egin nahi, janaria eman nionan bizpahiru aldiz, beste zenbait auzokok ere zerbait ematen ziola uste dinat, baina oso gutxi, txakur errukarriak gosez hilzorian zegoela ematen zinan beti, ez zekinat zer gertatuko zitzaion, nahikoa adore bildu ote zuen hortik zehar abiatzeko, munduan zehar, bizia ateratzeko, edo hementxe zapartatu ote zen, beharraren beharraz, orain pentsatzen dinat
|
gehiago
arduratu behar izan nuela txakurraz, egia esan egunero hondar batzuk ekartzea ez zunan lan neketsua, are, garai hauetan izaten den txakurrentzako janari berezi hori eros niezaiokenan, horregatik ez ninan lur joko. Zenbait minutuz, Raimundo Silvak bere erantzukizunak eta erruak errepikatzen jardun zuen, jakinik, hala ere, egiazko aladura, harra, aladura edo har faltsu batez estaltzen ari zela, hau zalantzazkoa, etorkizun dena oraino ezezaguna, gero, bat batean, isildu egin zen, irrigarri sentitzen zen, haur baten pare, hainbeste kezka txakur alderrai bat dela-eta, Maria Sarak halako esaera garrantzi gabea esatea besterik ez zuen behar, komentario interesik gabea, Txakur errukarria, esaterako, eta horixe bera izan zen esan zuena, Txakur errukarria, eta gero, zutitzen zela, Goazemak.
|