2000
|
|
Ez gara hemen xehetasun aspergarrietan luzatuko, soil soilik adieraziko dugu Brown jauna froga errefutaezinak lortzera iritsi zela dastamenaren aldaketari buruz, eta horren erakusgarri gisa aipatuko dugu elikatze ohiturak guztiz aldatu edota egokitu behar izan zituela, nekearen nekez; froga errefutaezina ez zen, ordea, dastamenera soilik mugatzen. Esan bezala, astelehen ilunabarrez gertatu zen dastamen aldaketarena, hori
|
gauza
segurua da. Gainerako sentzumenak noiz aldatzen joan zitzaizkion, alegia aste hartako zein egun jakinetan, ez genuke zuhurtasun osoz esaten jakingo, baina gutxi gorabeherako hurbilketa batek ere guztiz eusten dio kontakizunaren espirituari eta hariari eta erakargarritasunari, eta berdin izango da eta berdin ez bada, berdintsu adierazten badugu asteartean aldatu zitzaiola usaimena beti ere, hori bai, ustekabean; asteazkenean, ikusmenar; ostegunean, entzumena; eta ostiralean, ukimena; beste era batera ere izan zitekeen noski, hori ez dago ukatzerik, eta akaso lehenago aldatuko zitzaion en  tzumena ikusmena baino, eta ukimena, beharbada, ez zitzaion ostiralez mudatuko, neurri handi batean ukimena esku berrien jabetzarekin aldatuta zeukalako, aldez edo moldez, ordurako.
|
2002
|
|
Euskara, ez dakit nik, gaztaroan izango genuke oraingoz. Eta ez du
|
gauza
segurua zahartzarora iritsiko denik, bilakaera bidean hil daitekeelako. Darwin ere segur naiz kilikan dagoela bere hilobian gauza hauek irakurriz.
|
2008
|
|
Pobre, gaixo, itsusi, elbarri, zorotriste edo atso/ agure omenduez ongi gauza erraza da, baina errazetan errazena da hil berriak famatzea eta gorestea; heriotzak segurantzia eta lasaitasuna ematen baititu:
|
gauza
seguru xamarra da hildakoak ez dituela entzungo pertsona bizi bati lotsatu gabe nekez esan dakizkiokeen ahokada goresle zuri horiek oro. Lagunok:
|
|
Ez dakit oso prestatuak gauden" arrazoi ederrak" aditzeko, baina
|
gauza
segurua da prest gaudela" gauza politak" nola esaten dizkiguten ikusteko.
|
|
Jackyk, irainik bota gabe, iskin egin zion eta aurrera jarraitu zuen. Chongqingeko trafikoa ezagutu eta gero, hegazkin batean hamar mila metrotara egotea
|
gauzarik
seguruena iruditzen zait.
|
2009
|
|
" Petrolioaren mundu mailako ekoizpenak tontorra jotzea, eta honen ondorioz ezinbestean biziko dugun gainbehera, mugarri izango da Lurraren historian; orain arte ikusitako guztia gaindituko duen inpaktua izango du munduan. Eta
|
gauza
segurua da gertaera hori gaur bizirik diren pertsona gehienek ikusiko dutela".
|
2011
|
|
Bitarte horretan, ez zen pantailara eraman Irène Némirovskyren gidoirik. " Jadanik ez da ezkutatu behar teknika zinematografikoa ez dela
|
gauza
segurua bertan era guztietako intrigekin entsalada bat egiteko", aitortu zuen bere laneko egunkarian. " Esan dezakegu nobela laburrak, benetakoak, garbiak, egin dezakeen gauza bakarra Mérimée imitatzea eta berun haritik ez apartatzea dela".
|
|
Baimena bukatzen ari zen; dena dela, agudo itzultzea espero nuen, jendeak zera esaten baitzuen, 200 pezeta ordainduta libre etor gintezkeela etxera betiko, baina oraindik ez zen
|
gauza
segurua. Bueltatu nintzen egunean, zuzenean joan nintzen kuartelera lista pasatzera eta kaboarekin topatu nintzenean sagardotegira joan ginen.
|
2012
|
|
" lurrin zakar eta sarkorra, bularra zorionez gainezkatzen didana". Halere, eta horretantxe datza liburu honen esanahia, ez zen ahazten uzta ez dela
|
gauza
segurua Arkadian bertan ere. Zeren" aurretiaz bageneki nolakoa izango den uzta, nork ereingo luke hazirik bere soroan?".
|
2018
|
|
Leotzetara eramanda, neskak arriskua zeukan izurriz kutsatzeko. Borreroburuak bere habiara eramanda, aldiz,
|
gauza
segurua zen jaio izanaz damutuko zela. Lehen aukerak bide guztiak ixten zizkion bigarrenari.
|
|
Toki batean gelditzen denak, berriz, erroak botatzen ditu bertan, hari  tzaren eran, eta ez du bizitza zer den ezagutzeko paradarik izaten. Erreka hondoan dabilen harriari, ordea, ez zaio goroldiorik lotzen... eta ez da batere
|
gauza
segurua harri horiek, ibai hondoan trumilka, goroldioa zer den jakitera iristen ote diren ere. Halatsu artzainak.
|
2019
|
|
Ea, has gaitezen: ez alta eman hileroko hainbat
|
gauza
seguru eduki arte. Gauza dexente eduki behar dituzu martxan autonomo kuota ordaintzea errentagarri irteteko.
|
|
Alabaina, berrespen eskandalagarri hark ez ninduen aulkitik bota, aitzitik, harrituta utzi ninduen zeharo, mugitu ezinik. Nik nire hizkuntza galdu nuen, eta ez zegoen hura berdinduko zuen galerarik, hori banekien, hori behintzat
|
gauza
segurua zen. Eta zeinek egiten zuen ezin sinetsizko berrespen hori?
|
2022
|
|
Jean da Montreal zapaldu duen hungariar bakarra, tira, horixe da berak esaten duena, beso txiki bat du besaburutik zintzilik, giharrik gabeko besoa da, ezin du mugitu, alferrikakoa du, harrigarria bada ere, beso abortatua da bere ibiliaren erdian dilindan, udazkeneko hosto bat da neguaren joanari eusten diona, ez dauka beso hori mugitzerik beste besoak lagundurik ez bada, eta hori ere zirkunstantzia jakinetan besterik ez, janzten denean edo ohean bizkar gainean etzaten denean, batzuetan bere buruaren atzean jartzen du beso txango hori niri irribarrez begira, bestela bezala, guztiz natural egiten du, erreflexu bihurtu da, lanera abiatu aurretik etxean orrazten garen modura, oso litekeena da jaiotzetikoa izatea baina ez daukat aztarrenik, horra gauzarik estrainoena, ez dugu gai horri buruz inoiz hitz egin, ez, urte hauetan guztietan ez dugu inoiz horretaz hitz egin, ez dakit zertan den bizkarretik dilindan alferrik daraman besoaren historia, ez dugu inoiz gure enkontruetan sartu, gure artean gelditu da, hortxe, arrotz, eta aldiro saihestu beharra daukat beso hori, ukitzeko beldur bainaiz, eta hori ere natural bihurtu da, erreflexu bat, aldiro aldiro nire eskuak beso hori ez bestea laztantzen du tematsu mugimendu bertikal eta hozbera bat eginez, inoiz ez naiz gorputzaren beste aldera barrentzen, beso txikiaren aldera, ez dut inoiz ukitzen besterik pentsatzen ez baldin badut ere, eta zer ehundura ote du, hotz ote dago, gogo onez galdetuko nioke guztiarekin ere zergatik kontserbatzen duen, ote luke bere burua beso horretaz gabetu, anputatu, nolanahi ere ez dio ezertarako balio, ez bada dilindan egoteko eta jendea aztoratzeko, leku esajeratu bat hartzeko, gustura esango nioke gloria handiagokoa dela beso anputatu bat izatea beso atrofiatu bat baino, muturrean dilindan esku hila duena gainera, eta atrofiaturik eduki ordez anputatua baleuka bidaiarazi egin ziezaiokeen, historia bat eman ziezaiokeen, ospea, gerlan galdu nuen, beso hori gihartsu bezain abil zen, hainbat etsai kalitu zituen, buruz buruko borroka batean galdu nuen, ia ia hil nintzen odolusturik, baina altxatu eta ibili egin nintzen bi orduz herriraino, baina hara heldu nintzenerako medikuak ezin izan zuen ezer egin, beranduegi zen, zainak kalteturik zeuden, bai, dilindaneko besoaren epopeia kontatu ezinik ez zukeen izango, baina ez, berak literaturaz hitz egiten dit, ez du sinesten ikasle naizela, guztiz harritzen du gaurko egunean, herrialde honetan inor puta eta ikasle, biak batera, izan ahal izateak, eta beso hil onartezin hori gure artean ez balego ez nuke harri koskorra mendi egingo, baina besterik ere bada, Jeanek orbain gorritzar handi bat du gorputzean lepotik zilborreraino, eta beste bi orbain iztergainetatik orkatiletaraino, ildo kirurgiko zabalak ile beltzetik barrena garrasika, igela bezala ireki zutela esaten dit beti, goitik hasi eta beheraino ireki zutela, lanabes oinarrizko eta herdoilak jandakoekin xerratu zutela, klitoria erauzten den herrialde horietan egiten duten bezala, zauria lokatzez estalirik eta berunezko eguzki galgak euli erruleak kitzikatuta, eta zer aurkitu ote zuten bularralde horretan, hanka horietan, bihotza operatu ote zioten, zainik erauzi ote zioten, medula, ezer ez dakit zeren ez dugu horretaz inoiz hitz egin, nola da posible ordea horrela markaturik egotea eta ezer ez esatea, ezer gertatuko ez balitz bezala, halakorik inoiz ikusi ez duen puta batekin larrua jotzea, halako desitxurakeriarik, eta neure buruari galdetzen diot nola sortu litekeen buztanik gorputz adabatu horretatik, nola litekeen zakila gogortzea eta hazia isurtzea, korritzea, nola litekeen barre egitea, jatea, iritziak izatea, lan bat, nola litekeen bere burua ez ikustea bainugelan ispiluko bonbila biribilez koroatuan, horra zergatik dudarik gabe maitasuna baden, bai, zentzu honetantxe da maitasuna ezer baino indartsuagoa, ama batek bere haurrari dion maitasuna da, indartsua, transzendentea, odol berekoarekiko maitasuna duzu, haurra nolanahikoa dela ere, guztiz arrosa edo birikarik gabea, baina hori ez da egia, zeren amek ez dute maitasun horrekin maitatzen, baliteke amek beren ..., hitzak ez duela objektuaren presentzia behar bere burua enuntziatzeko, hizpide dugun objektua beste nonbait ere egon daitekeela, hiru mendez gero lurperaturik, ez esan, ez esan, magia, eta Jean Paul Sartre, eta bizi duenaren aurrean sentitzen den higuina, hazten denaren aurrean ideien historian duen lekuaren kezkatan gabe, Jainkoa ordezkatu nahirik zientziak jaso duen porrota kontuan hartu gabe,
|
gauzarik
seguruenetan ere gorderik den erlijiotasuna adierazi, kimikan, genetikan, izara zimurtuen artean binakako trufan, elkarri tarrapataka esaten dizkiogun hainbat autoreren aipuak, baina dilindan duzun beso txangoa inoiz aipatu gabe, garrasika hoska ari zaizkigun orbainak inoiz aipatu gabe.
|
|
Baina familian aspalditxotik
|
gauza
segurutzat ematen zen biz  kondesak apostolu bokazioa zeukala eta ikuspen profetikoa. Eta Amauryk beti onartzen zituen bizkondesaren iritziak, batez ere hura zelako etxaldearen jabea eta berak lotzen zituelako diru zorroaren kordelak.
|
|
Ez erlijiotik sumatu dugu pertsona onaren ezaugarri behinena esker ona dela. Seguru seguru ere ez dakigu (erlijioak jakiten ditu
|
gauzak
seguru), baina tankera horixe hartzen diogu giza ontasunaren gaiari. Orduan, guk geuk noizbait idatzi genuen (eta 2005eko liburu batean argitaratu) honako hauxe:
|