Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2001
‎Baina aurrera egin beharra zegoen, eta nekea askorik ez erakusten saiatzen ginen espediziokide ajetuok. Ilusioak bere hartan zeudela azaldu behar genion elkarri, gauzak nola zeuden sobera bagenekien arren.
2004
‎Aukera bakar eta eraginkor hori ezker abertzalearen baitan «gatazka armatuaren» amaiera negoziatzea da. Gauzak nola dauden ikusita, ETAk Batasunarekin hitzartu behar du armen betirako isiltzea, gero ezker abertzale horrek, zilegitasun demokratikoz eta berreskuratu lukeen legalitatez jantzirik, «gatazka politikoaren» nondik norakoak negoziatu ahal ditzan beste abertzaleekin eta ez abertzaleekin ere. Hori bai, bere burua ordezkatuz bakarrik, beste inorena ez.
2005
‎Profesional eta perituei (lehendabiziko bisitan, administratzaileak lagunduta) sarrera onartzea eskatu litzaioke etxejabe horri, ikusketa egin eta intsektuak etxebizitza horretatik datozkeen ala ez azter dezaten eta, bidezkoa bada, gauzak nola dauden eta intsektuak suntsitzeko egin behar diren lanak zehatz ditzaten.
‎indarkeriaren erabilera, zenbaitkasutan indarkeria fisikoa izan da; gehienetan, aldiz, irainak edota maila sozialeankokatzen diren zigorrak izan dira ohikoenak. Azken urteotan zehar luzatzen denauzia da, eta gauzak nola dauden ikusita, ez du ematen epe motzera konponbiderikizango duenik. Era berean, gatazkak duen barne dimentsio hori guztiz nabaria da, horrela izanik, Hondarribiko zein Irungo biztanleen artean izandako, eta dagoen, barne tentsioa agerikoa da.
2006
‎–Ni harritzen nauena da nola ausartzen zineten gu astero hara bidaltzen, etxe horretan gauzak nola zeuden jakinda.
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ...bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak...
2007
‎Hurbiltzen hasi gara: ingurura begiratzen eta Nafarroan gauzak nola dauden esaten. Begirada kritikoa bota eta nor eta zer garen pentsaka.
2008
‎Oraintsu arte ezinbestekoa zen Nouadhiboun gelditzea hegoaldera bidean gauzak nola zeuden jakiteko edo trenaren zain bestela. Bide nagusi bi zeuden hiribururantz:
‎Ederto! Gogorarazi egingo dizut gauzak nola dauden: Maria Luisak susmoak zeuzkan zuk hil zenuela Gaizka.
2009
‎Lehenengo azterbidea (1) deskriptiboa da. Une eta leku jakin batean gauzak nola dauden azaltzen duen informazioa jasotzen du azterbide honek, bere lau gelaxkatan (1A, 1B, 1C eta 1D): 1A gelaxkak leku eta une jakin bateko erabilera kontuak bilduko ditu, 1B gelaxkak une eta leku jakin bateko hiztunen gaitasun kontuak, 1C gelaxkak hiztun horien hizkeraren ezaugarriak (konkretuago, hortik eratortzen diren ondorio soziohistorikoak) eta 1D gelaxkak une eta leku horretan indarrean dauden hizkuntzei eta hiztunei buruzko iritziak, jarrerak eta jokabideak.
‎Bat, tropeleko zuzendari espirituala, gauzak nola zeuden ikusita, harritzar baten atzean ezkutatu eta negarrari lotu zitzaion. Ez zekien zer egin, nola jardun, negar egiteko gogoa besterik ez zeukan.
‎– Gauzak nola dauden ikusita, berrogeiak jo baino lehen izatearekin konformatuko nintzateke.
‎Egunean bizitzea nahiago. Batez ere bulegoan gauzak nola dauden ikusita.
‎–Etxean sartzeko debekua nuen, aita, baina, gauzak nola dauden ikusita, etorri egin naiz, zuek agurtzera besterik ez bada ere, gerran zernahi gerta daiteke-eta. Hau ez da, gainera, Reginaenean sartu naizen lehen aldia, etxekoek esango zizuten, bahitu zintuztela jakin nuenean ere hementxe egon bainintzen, zer egin zitekeen erabakitzeko, eta, bere buruan konfiantza hartzen ari zelako edo irri zabala egiten zuela, gehitu zuen?:
‎–errepikatu zuen aitak? auskalo gauzak nola dauden kanpoan. Atzoko eta herenegungo tiro horiek, hemendik ez oso urruti, gureak ere ez daudela lotan adierazten dute.
‎KEVIN. Hik bai buru gutxi! Alexekin gauzak nola dauden jakin eta hala ere?
‎Berehala erantzun die Eusko Jaurlaritzak, sozietate zerga igotzeko asmorik ez dutela esanez. ? Gauzak nola dauden ikusita, ez da garairik onena sozietate zerga igotzeko?, esan zuen atzo Carlos Agirre Ekonomia sailburuak. Are gehiago,, aldatzeko aukera gutxien dituen zerga da?.
‎Gaien azterketa sakona egiten dute sakonegia une batzuetan, irlan bertan gertatutakoei nahiz kanpoan gertatzen direnei buruz. Umeen Nazioarteko Egunaren harira, Unicef elkarteko (nola ez!) kide bat izan zuten bertan, munduan zehar gauzak nola dauden esplikatzeko. Hala ere, haur kubatarren esku utzi zuten diskurtsoaren zati handi bat, haien agerpenekin, herrialde horrek Serratek zioen erotxo baxu horiek nola babesten dituen nahikoa argi geratuz.
‎Barne ministroaren asmoa jendea adi egotea zela esan du, eta ez zuela alarmarik piztu nahi. Ona da gauzak nola dauden jakitea, haiei aurre egin ahal izateko.
‎–Etxean sartzeko debekua nuen, aita, baina, gauzak nola dauden ikusita, etorri egin naiz, zuek agurtzera besterik ez bada ere, gerran zernahi gerta daiteke-eta. Hau ez da, gainera, Reginaenean sartu naizen lehen aldia, etxekoek esango zizuten, bahitu zintuztela jakin nuenean ere hementxe egon bainintzen, zer egin zitekeen erabakitzeko –eta, bere buruan konfiantza hartzen ari zelako edo irri zabala egiten zuela, gehitu zuen–:
‎–Nahiz eta, beste ikuspuntu batetik... –errepikatu zuen aitak– auskalo gauzak nola dauden kanpoan. Atzoko eta herenegungo tiro horiek, hemendik ez oso urruti, gureak ere ez daudela lotan adierazten dute.
2010
‎Pixkanaka etxeko bazter guztiak ezagutzen joan ginen. Tentu handiz eta gauzak nola zeuden kokatuta begiratuz. Hiru asteren buruan dena berdin uztea baitzen gure asmoa.
‎Nire ustez bi parteek planteatu zuten prozesuarekin jarraitzea baina, Egigurenek esaten duen bezala, bilera horretan ETAk esan zuen erantzun egingo zuela. Uste dut Egigurenek transmititu ziola Gobernuari gauzak nola zeuden, baina agian pentsatu zuten joko negoziatzailearen barruko jokaldi bat zela. Uste dut norbaitek Zapaterori esan ziola gauzak oso ondo joan zirela.
‎Une hartan, modu hori hartu zuen. Biharko egunean, eta ikusita gauzak nola dauden, ikastoletan A eredua ematera behartuko gaituzte akaso. Horregatik, guk jakin behar dugu zer garen.
2011
‎KAR. Azkenaldian, denbora gehiago ematen du kofradian hemen baino. Baina tira, normala ere izango da gauzak nola dauden ikusita.
‎Nik uste dut jakiteak, bear bada, gizon banaka bati iñoiz edo bein kalte egin diola, baño gizonei erabat edo erri bateri, jakiteak eztio beiñere kalterik egin. Gauzak ezpadaude biar [sic] dan bezela, lenbiziko lana da gauzak nola dauden jakitea. Alper alperrik da guk gerok gere buruak, gere begiak itxutzea eta ez ikusi nai izatea gauzak nola dauden.
‎Gauzak ezpadaude biar [sic] dan bezela, lenbiziko lana da gauzak nola dauden jakitea. Alper alperrik da guk gerok gere buruak, gere begiak itxutzea eta ez ikusi nai izatea gauzak nola dauden. Gauzak sendatu bear baldin baditugu, lenbizi jakin bear dugu nola dauden gauzak.
‎Hor dago jokoa, baina hor ere zaila dugu, gaur egun zatituta gaudelako. Ezker abertzalearen barruan gauzak nola dauden galdetzen digute guri etengabe, baina guk galdera bera egingo genieke beraiei. Borroka dialektikoa alderdi guztien barruan dago, eta uste dut momentu horretan gaudela, etxe barruko gogoetan.
‎Bazkaldu eta gero, Annak bere dendatik eta bere etxetik begiraldi bat egiteko proposatu zion Frani; bi egun pasatuta, gauzak nola zeuden ikusi nahi zuen, eta batez ere, auto beltzaren zantzurik geratzen ote zen han. Frani ideia arriskutsua begitandu zitzaion, baina etxean apopilo zeukan neska hura astoa baino setatsuagoa zela sumatzen hasia zen; hortaz, haren iritzira makurtu, eta onartu egin zuen, betiere toki batetik bestera motorrean eta kaskoak jarrita ibiltzearen baldintzapean.
‎Zer edo zer apukadu ote zen susmoa hartuta, berehala joan nintzen harengana. Doña Elenak, ene ezinegonaz jabetu izan balitz moduan, irribarrea egin, ohiko musu biak eman, eta ea gauzak nola zeuden itaundu zidan. Beharrak amaitu eta gero, ea euren etxera joango ote nintzen esan zidan.
2012
‎Eta Parlamentuan ezin da hizkuntza gutxituetan hitz egin, baina nire ustez Parlamentuan baimendu lukete, berez Parlamentua delako EBko erakunde demokratiko bakarra, hauteskunde bidez osatutako bakarra. Izaskun Bilbao bezalako politikariak badabiltza gaia mugitzen, baina Madrilgo Senatuan gauza nola dagoen ikusita, imajinatu Europako Parlamentuan.
‎Ba bitartekari lanak egiteko, adibidez? Zure alabaren aita da, eta gauzak nola dauden jakinda, ez dut uste gaizki etorriko denik?
‎Neure begiekin ikusi ez banu, ez nuen sinetsiko! Gure artean gauzak nola dauden jakin, eta? (berriz oinez hasten da)
‎NEKANE: (hasperen) Ez nizuke esan behar, baina gauzak nola dauden ikusita?
2013
‎–Aditzera eman nizun, bada, gauzak nola zeuden hemen.
‎Arrotxapeko mutiko bati kobrezko sos bat eman nion bidean argi eman ziezadan, bere zuziarekin, San Pedroraino. Lehenago, gauzak nola zeuden ikusi beharrez hurbildu nintzen errotara. Guardietariko bat hurbiltzen hasi zitzaidanean jo nuen gibelera.
‎Gu hasieran batean ‘kexatzen’ ginen zortzi milak egiten zituzten mendizaleek gu baino laguntza gehiago jasotzen zutelako eta nolabait gu izan ginen lehenak kontu hauekin apurtzen eta eskaladaren mundua apur bat profesionalizatzen. Baina egun gauzak nola dauden ikusita, ezin gara ezertaz kexatu. Guretzat zaila izan zen bidea irekitzea baina hala eta guztiz ere garai horiek oraingoak baino errazagoak ziren eta beraz, ezin gara kexatu.
2014
‎Posible da, bai. Gauzak nola zeuden ikusita, seguruenik arrazoia izango duzu.
‎–Han berriro bizitzeaz ari bazara, ez dakit oraindik, baina bihar edo etzi joango naiz, gauzak nola dauden ikustera. Momentuz, gau pare bat igaro nahi dut, besterik ez, oraingoan benetan ari naizela ohar dadin Monika.
‎Laurehun bat verstako tartea zen (426 kilometro), eta trenak egun erdia zuen haraino. Nizhni Novgorodera iritsi eta, gauzak nola zeuden, lehorreko bideari ekingo zion edo Volgako lurrunontziren bat hartuko zuen, Ural mendietara lehenbailehen iristeko.
2015
‎Ternua arrainaren lurraldea da, baina ez dugu euskaldunek adina jaten.Aisialdian? Gauzak nola dauden eraikita ikustea maite dut.Idazten duzu. Baita marraztu ere.
‎(1: deskriptiboa( gauzak nola dauden), 2: zinetikoa (gauzak nola aldatzen ari diren), 3:
‎Eta, pertsona hauekin tratatu ondoren, baketu dadila eta ez dadila aritu gehiago hartaz parte ematen; batzuetan, beldur izatekorik ezer ez denean ere, deabruak hain kezka handiak sortarazten ditu, non arimari behin esandakoaz pozik ez geratzera eragiten baitio. ...atez ere aitor entzulea eskarmentu gutxikoa eta beldurtia denean, eta berberak komunikatzen jardutera bultzatzen badu, airatzera dator oso isilpean egon behar zukeena, eta arima hau pertsegitua eta samindua izatera; izan ere, isilpean dagoela uste duenean, bala bala dabilela konturatzen da, eta hemendik harentzat gauza nekagarriak gertatzen dira, eta Ordenarentzat ere gerta daitezke, garai hauetan gauzak nola dauden kontuan izanik. Beraz, honetan arreta handiz ibili beharra dago, eta prioreei oso kontuan izateko eskatzen diet; [10] eta ez dezala uste izan ahizpa batek halako gauzak dituelako besteak baino hobea denik; Jaunak komeni dela deritzon bidetik eramaten du bakoitza.
‎Uste dut aita frai Alonso Hernándezen lehengusua dela, eta ez dakit, hain eskura izanik? nola ez dien abisatzen gauzak nola dauden.
‎Milaka pertsona heldu gara Hego Euskal Herrian, milioi erdia pasatxo. Haiek ere jakitun dira gauzak nola dauden, eta sarritan elkartzen dira zentroetan denbora pasa eta kontu kontari. Haientzat ere bada gure mezua:
2016
‎–Ez genuke ezer ere hartu behar txantxatzat, gauzak nola dauden ikusita, adierazi zuen Diegok?. Baina, nola egin aurre elur ekaitzari zilarrezko bala batzuen bila joateko?
2017
‎Noizbehinka Laura gure etxera etortzen zen eta FSLNn gauzak nola zeuden esaten zidan eta batzuetan zereginen bat agintzen zidan. Honela esan zidan behin:
‎Zer egin jakin gabe gelditu zen Jokin amarekin izandako elkarrizketa haren ondoren. Maleta egiteko asmoarekin joan zen etxera baina, gauzak nola zeuden ikusita, bere ohean eseri eta mahai gaineko kortxoan zeuden argazkiei so joan zitzaion pentsamendua.
‎Alvaro Baraibar (Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia): . Uste dut terrorismoaren ondorioak ez direla modu berean sumatu mugaren alde batean eta bestean, eta horrek eragina du alde batek eta besteak gauzak nola dauden ikusteko duten eran?.
‎Egin nezakeen gauzarik onena zuzenean arazoei aurre egitea zela pentsatu nuen; lagunen batzuk bildu eta Tomen bila hastea. Orduan, gertatzen zena gertatu, gutxienez gauzak nola zeuden jakingo nuen eta bukatuko ziren nire kezkak.
2018
‎Atxilotuta zegoela esan zidaten. Egunero jarraitu nuen ospitalera joaten; ofizialki ez zidaten ezer kontatzen, baina nire herriko erizain baten bitartez jakiten nuen gauzak nola zeuden. Berak kontatu zidan Jean Marc nola zegoen, eta nola geratuko zen.
‎esan, eta ondoan duzun ezezagunak baiezkoa bota eta animoso erantzuten badizu, badakizu handik aurrerakoak errazak izango direla, adiskide bat aurkitu duzula, beharbada, edo zerbezetarako laguna, edo bizitza osorako amorantea; ezezkoa erantzuten badio, ordea, litekeena da horiek guztiak barrena husteko adiskidea, zerbezak edateko lagun aparta, betiko amorantea aurkitu izana, baina bizitzaren ikuspegiari buruzko eztabaida dezente izango duzu bihotz kontuetan, zerbezak hartzen eta amodio aferetan. Izan ere, orain arte, eguraldia irudimenik gabekoen elkarrizketa izateaz gain, gai neutrotzat jo izan dugu, hots, hitzen bidez ezer ez esateko modua.Alabaina, gauzak nola dauden ikusita, eguraldia ere gai politikoa bihurtu zaigu, gizartearekiko ikuspuntuei buruzko borroka gune. –Eguraldi ederra dugu!?,. Bai, ederra!?
‎–Kaleetan gauzak nola dauden ikusita, hemen geratu behar izan dugu denok, eta gure artean ez zeundela kontura  tzerakoan, zoro baten pare ibili naiz zure bila gora eta behera.
Gauzak nola dauden ikusita, mirestekoa da hautua. Sagardoiren berbekin esateko," krisiaren gainean krisia jartzea" da-eta.
2019
‎Eta nirekin kantatzen duten emakumeei ere bai. Gauzak nola dauden jakinda, kobazuloaren barruan piztia dagoela jakinda, sartu egin gara eta geuretzako lekua egin dugu. Inkontzientziatik pauso bat gehiago eman dugu piztiaren zurrungak entzun ondoren han jarraitu dugunok.
‎Erlojuari so egin zion, garbi zegoen lehoia atzeratzen ari zela, gaur egun oso zaila da oihanetik zehar gidatzea, galtzada erromatarrik edukirik ere, baina, kasu honetan, oso litekeena da norbaitek pentsatu izana taktika psikologiko frogatuak erabiltzea ideia ona dela, itxaronaraztea kirioak higatzeko, krisiaren mugaraino eramateko, defentsarik gabe uzteko lehen erasoaldia bere gainera etortzen zenerako. Raimundo Silvari otu zaio ezen, guztiarekin ere, gauzak nola dauden kontuan hartuz gero, nahikoa lasai dagoela, bizitza guztian zehar egien ordez gezurrak jarri izan balitu bezala, diferentziaz gehiegi arduratu gabe, eta homo sapiensen buruan loratu diren dialektika eta kasuistika guztien aroetatik zehar aldeko zein aurkako argudioen artean aukeratzen ikasi izan balu bezala. Atea bat batean ireki zen, eta bertan ez zen zuzendari orokorraren idazkaria azaldu, beste zuzendariarena, hots, literarioarena baizik, Mesedez, etorri zaite nirekin, esan zuen idazkari andreak, eta Raimundo Silvak, besteak gaizki esan zuela konturatu bazen ere, bere lasaitasuna itxurazkoa baizik ez zela ikusi zuen, eta txikia, sofatik jaiki zenean belaunak dardara batean zeuzkalako, adrenalinak odola nahasten ziolako, bat batean eskuak eta galtzarbeak izerditzen hasi zitzaizkiolako, eta are, koliko lausotu batek digestio aparatu guztian zehar zabaldu nahi zuelako seinalea ematen zuela, Hiltegira daramaten txekorra ematen dut, pentsatu zuen, eta zorionez bere buruari erdeinu izateko gauza izan zen.
‎Baina epaileak ez zuen berdin ebatzi. Gauzak nola dauden ikusita, zer aurreikuspen dituzue datozen hilabeteetarako?
2020
‎Bakartasunaren testigantza gordina, beraz, inoiz zuloan sartuko ez gaituzten esperantza dugunok( gauzak nola dauden ikusita, auskalo) bakartasuna, ez bilatua, ez desiratua, baizik eta derrigorra, zertan den ezagutzeko balioko diguna, inoiz zuloan sartzen bagaituzte (epaileak guarda!), gidaliburu modura ere erabil genezakeena, superbibentzia kit bat bailitzan, baina, besteren gainetik, denik eta egoerarik kontrakoenean ere, erresistentziarako, duintasunerako, umorerako tartea badagoela erakusten dig...
‎Horregatik, etxera iritsi orduko iluntzen ari zuen eta ez ginen bidean gelditu, eta sikomoro basotxo aldera joan ginen presaka. Jakeri berandu zergatik gentozen esan nahi genion, eta geratzeko bertan itxaroten, Braceren etxera joan eta han gauzak nola zeuden jakin arte.
‎Hala ere, errealistak izanda eta inor mindu nahi izan gabe nago atzo Athleticeko futbolzale askorentzat taldeak irabaztea zela garrantzitsuena. Hautatu beharrean egonez gero, gauzak nola dauden ikusita, nahiago zuten taldeak aiten abizenekin irabaztea amenekin galtzea baino. Alegia, amak omentzeak ezer gutxirako balioko zuela, Morenori bost gol sartuz gero, haietako bi Sagarnaren eta Borderen botetatik, eta Goñik eta Zubeldiak hamaika huts eginez gero aurkariaren ate hutsaren aurrean.
‎badaezpada. Ez omen dakite gauzak nola egongo diren, eta litekeena ei da, bertotik irteteko arazoak izatea. Benetan?
‎Dena desmuntatu behar da, eta berriz ere dena egin. Gauzak nola dauden ikusi ere bai, dena kiskalita eta ukituta dagoela dirudi, eta...
‎Orbaizetako gaztea erail zutenetik hogeita hamar urte baino gehiago igaro direnean, Espainiar Estatuak oraindik ere esaten jarraitzen du Zabalza Bidasoa ibaira erori eta bertan itota hil zela. Gauzak nola dauden ikusita, beharbada beste hogeita hamar urte igaro dira gutxienez, harik eta Espainiako presidente batek Mikel Zabalzaren hilketan espainiar estatuaren erantzukizuna onartu, eta, Macronek Audinen kasuan egin bezala," nahiz eta hilketa bakar batzuen ekintza izan, horretarako lege sistema bat egon ez balitz hilketa ez zatekeen posible izango" aitortzen duen arte.... Edo beharbada mende oso bat, harik eta espainiar justiziak Mikel Zabalza hil egin zela esan ordez hil egin zutela ebatzi eta egia judiziala eta egia materiala bat etorrarazten dituen arte, baina, egun hori iristen denean, inoiz iristen baldin bada, makina bat herritarrek aspalditik zekitena aitortu besterik ez dute egingo, alegia, Mikel Zabalza itota hil zela, bai, baina ez Bidasoa ibaiko uretan, ezpada estatu arrazoiaren ur uherretan.
‎Berandu arte egin nuen lo, eta, esnatu nintzenean ere, ez nintzen ohetik irten. Ez nintzen gauza nola nengoen definitzeko. Garbigailu baten danborrean nengoen jirabiraka etengabe.
‎Horregatik jo zuen beregana laguntza eske, goikoei jakinarazi ahal izango zielakoan berarekin gaizki ulertu bat gertatu zela, lantegia momentu zaila igarotzen ari zela eta ez zuela modurik halako dirutza ordaintzeko. " Badakizu gauzak nola dauden!", besterik ez zion Bixenek erantzun, eta handik aurrera, Atotxara Realaren partidak ikustera elkarrekin joateko hitzorduak gutxituz joan ziren, elkarri ihes egiten bukatu zuten arte. Beste enpresari batzuei aholkua eskatzekotan egon zen orduan, baina nahiago izan zuen gutuna inoiz jaso izan ez balu bezala egin, ahaztu, era horretan erakundea berarekin ahaztuko zelakoan.
‎Baina, batez ere, Zuzendaritzakoen haserrea Clementek egindako euren kontrako adierazpenengatik zen, bere lesioaren gorabeheran izandako utzikeria leporatuz. Gauzak nola zeuden ikusita, taldeko jokalari batzuk agintariengana jo genuen omenaldia eskatzera. Azkenean lortu genuen helburua eta ez nolanahiko talde baten aurka.
2021
‎Gauza asko izan ziren denbora gutxian, baina han sentitu nuena ez dut berehalakoan ahaztuko. Halere, orain onena lehiatzen jarraitzea izango litzateke, baina gauzak nola dauden ikusita..
‎Euren arten jokatzen dituzte gehienak. Gauzak nola dauden ikusita, Athleticek meritu handia dauka. Zorte apur bat falta izan zitzaigun.
‎Lastailaren 8ra arte dago epea zabalik. Aforo mugatua denez, aldez aurretik komeni zaigu jakitea gauzak nola dauden. Gaur gaurkoz 80 pertsona besterik ez dira sartzen.
‎■Jakina, zientziaren berririk ez, eta... ‣ Bai, hemen mundu guztiak ikusten duena biruxa duk... airean nola dabilen, gauzetan nola dagoen... hara bestea! ✳ Nik uste dut herriak kalera atera behar lukeela oihukatzera" biruxa ikusi nahi dugu!", edo" erakutsi biruxa herriari!" ‣ Eta ikusi ezean, erakutsi ezean," ez, ez, ez:
‎Esaten didazu oraindik inori ezer ez esateko, ez zaizula nabari. Nahastu samarrik nabil, gauzak nola dauden jakin gabe ez bait dakit hemendikan nola jokatu. Zerorrek esan behar zenidake zer esan, zer egin behar dugun eta noiz.
2022
‎Zure aita ez da kezkatzen gauzak nola dauden Gure bizitzak errazagoak izaten saiatzen naiz.
2023
‎1886ko otsailaren lehen erdian (452) Anberestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion askoz hobeto sentiaraziko zuela onartzen bazuen Parisera lehenbaileehn joan zedila; une horretan oso ahul sentitzen zela; Brabantera joanez gero, berriro ere sosa guztiak modelotan gastatuko zituela; beraz, uzteko Parisera lehenbailehen joaten: ahal izanez gero, Nuenenera joango zela martxoan, han gauzak nola zeuden eta modelorik izan ote zezakeen ikusteko; baina, hori ezin bazuen, martxo ostean zuzenean Parisera joango zela; elkarrekin bizitzen jarri aurretik ganbara bat aloka zezakeela; Louvren edo Arte Ederretako Eskolan marraz zezakeela.
‎Ikusmira goian jarri du. " Gauzak nola dauden ikusita, Txapeldunen Ligara sailkatzeko borrokan egon nahi dugu".
‎Eskertzekoa da hori, baina pixka bat goibel geratu gara hemengo zenbait argitaletxetan argitaratzea lortu ez duela jakin dugunean. Ez da hau editorialei luzatutako kritika, jakina, kontu honetan (ere) gauzak nola dauden erakusten duen adibide gordina baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia