Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2015
‎Beharrezko da jakinaren gainean joan zaiteztela konparazio honetara. ...ei egin nahi izan dizkien mesedeetatik eta hauen arteko desberdintasunetatik, nik uler ditzakedan heinean, zuei pixka bat aditzera ematea; guztiak ditu inork ulertu, asko baitira; are gutxiago ni bezalako kaskar batek; izan ere, Jaunak egiten dizkizuenean, ez dagoela egin ezinik jakitea, oso pozgarri gertatuko zaizue; egiten ez dizkion hari, berriz, Jaunaren ontasun handia goresteko; zeruan dauden gauzak eta dohatsuek gozatzen dutena gogoan erabiltzeak ez digu kalterik egiten, alderantziz baizik: poztu eta beraiek gozatzen dutena erdiesten saiatzen gara; horrela, era berean, ez digu kalterik egiten erbeste honetan hain Jainko handia kiratsez beteriko har batzuekin harremanetan jar daitekeela jakiteak; eta hain ontasun ona eta erruki neurrigabea maitatzeak.
‎7 Hauxe da Jainkoak egindako gauza eta mesedea delako benetako seinalea, dagoeneko esan dizuedanez?, izan ere, gutxi balio izango dit oso bilduta gure Jaunarekin bakarrean asmoak zertzen egoteak, haren zerbitzurako gauza miragarriak egingo ditudala adieraziz eta hitzemanez, handik irtetean, aukera agertzean, guztia bestera egiten badut. Gaizki esan dut gutxi balioko duela, Jainkoarekin egotea beti baita probetxu handikoa; eta erabaki hauek, egitez betetzeko gero ahulak izan arren, halako batean emango digu Jaunak egiteko modua, baita, beharbada, gure gogoz kontra ere, askotan gertatzen den bezala:
‎11 Hauxe da Jainkoak naturaz gaindiko gauzetara eta kontenplazio gorenera eraman duen hark arrazoi duela diodana; izan ere, esan dudanez, ez dakit zergatik, baina gehienetan ezin du.
‎Haren Maiestateak, hala nahi badu, idazluma mugi beza eta aditzera eman biezat nola esango dizuedan esan beharreko hainbeste gauzatatik eta Jainkoak egoitza honetan sartzen duenari aditzera ematen dizkionetik zertxobait. Asko eskatu diot Haren Maiestateari, Berak badakielako nire ahalegina haren errukiak ezkutuan ez geratzea dela, haren izena gero eta gehiago goretsia eta aintzatua izan dadin.
‎5 Arima honela ahalmenak geldiarazita dagoela, Jaunak sekretu batzuk, esaterako, zeruko gauzak eta irudizko ikuskariak, hari agertzea nahi duenean, hau jakiten du gero hitzez adierazten, eta oroimenean josita geratzen zaio sekula ere ez ahanzteko eran; adimenezko ikuskariak direnean, ordea, ez du jakiten adierazten; izan ere, batzuk garai hauetan hain goi mailakoak izanik, lurrean bizi direnek esan ahal izateko eran ulertzea ez da komeni; hala ere, zentzumenak argi izanez gero, adimenezko ... Gerta daiteke zuetako batzuek ez ulertzea zer den ikuskaria, batez ere adimenezko ikuskaria.
‎2 Lehenengoa da bere buruaz ahazte erabatekoa, egiaz hura honezkero ez delako itxura emateraino, esanda dagoenez; izan ere, halako egoeran, ez du gogoan beretzat ez zerurik, ez bizirik, ez osperik izango denik, Jainkoaren aintza bilatzeari emanda baitago oso osoan; badirudi Haren Maiestateak esandako hitzak egintza bihurtu direla, hau da, arduratu dadila arima Jainkoaren gauzez eta Bera arduratuko zela arimarenez. Eta horrela, ez du gerta daitekeenaren ardurarik, ahanzte era bitxi bat baizik, eta, diodanez?
‎Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean egon ez arren, munduko gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere. Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago: dagoen lekuan ere nekez egongo arriskurik gabe, gazteluan sartu bada ere, gauza pozoitsuak ez direlako geratuko behin edo behin berari hozka egin gabe.
‎nola ikusi dituen batzuk bat batekoak, zein laster ahanzten dituzten guztiek, nola ikusi dituen lurpean zapalduak oparotasun handitan ezagutu zituen batzuk eta are gehiago: hilobi ondotik bera askotan igaroz, eta begiratuz har ugari daudela gorpu hartan irakitan erreparatu, eta beste gauza asko eta asko ezar dakizkioke aurrean; borondateak ezin konta ahala gauza eta maitasun seinale ikusirik, maitatzera jotzen du, eta halakoren bat ordaindu nahiko luke: batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen.
‎Ametsetakoa diot, arimak horrela dagoela dirudielako lotan bezala, ez baitirudi ez lotan dagoenik ezta itzarrik sentitzen denik ere. Hemen guztiak munduko gauzetarako eta geure buruarentzat lokarturik gaude, ongi lokarturik egon ere (egia esan, horrek irauten duen une laburrean konorte gabe bezala geratzen da, ez baita pentsatzeko gaitasunik, nahi izanda ere), hemen ez dago pentsamendua artifizio bidez geldiarazi beharrik; [4] maitatzea bera ere, egintza hori burutzen badu, ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita:
‎...zan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko munduko ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer onik egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
‎Esan dezagun bere borondatea zelako egiten zuela soilik; hori da garrantzitsuena. Baina hainbeste gauza eta beste pertsonen aldetik ere hain ikusiak izanik, ez dit penarik ematen sinesteak, eta Haren Maiestatea goresten dut eta lotsaria ematen dit zordunagoa naizelako, eta, nire iritziz, hazi egiten zait Bera zerbitzatzeko gogoa, eta bizitu maitasuna.
‎Beraz, jakin zuenean, harekiko tratua erosoagoa izan zedin, niri ezer esan gabe, nire probintzialaren baimena lortu zuen bere etxean egon nendin zortzi egunez; eta han eta eliza batzuetan hitz egin nion askotan hemen izan zen lehenengo aldian, eta geroago aldika aldika sarri izan nintzen harekin. Nik neure bizitzaren eta otoitzean nuen jokaeraren kontua eman nionez gero, eman ere ahal nuenik eta argien, hori beti izan baitut nik, hau da, nire arimako gauzak tratatzen nituen haiekin argitasun eta egia osoaz jardutea; lehen mugimenduen berri ere haiei jakinaraztea nahi nukeen, eta duda mudako gauzak eta susmoa pizten zutenak nik neure aurkako arrazoiekin agertzen nizkien; beraz, azpildurarik gabe eta ezer gorde gabe agertu nion neure arima.
‎Jainkoa goresteko eta guztiz ziur egoteko haren espiritua zela; fedeko gauzak izan ezik, ezin zitekeela izan ezer ziurragorik, ezta hain sendo sinets daitekeenik ere. Eta hura asko pozten zen nirekin eta laguntza eta mesede guztia zuen niretzat, eta aurrerantzean beti tratatzen ninduen fintasun handiz eta bere gauza eta arazoak kontatzen zizkidan. Eta berak egitez jadanik zituen desira berberekin ikusten ninduenez, hauek Jaunak oso sendoak ematen zizkidan?
‎12 Hemen dira benetako errebelazioak estasi honetan eta mesede handi eta ikuskariak, eta on egiten dio guztiak arima apalago egin eta sendotzeko eta gutxiagotzat izan ditzan bizitza honetako gauzak eta argiago ezagut ditzan Jaunak Bera zerbitzatzen dutenentzat prestaturik dituen sariaren handitasunak.
‎ageriko bekatuek ematen dituzten penak, kongregazio batenak, edota heresia hauek Elizan egindako kalteak, hainbeste arima galtzen ikusten ditugunak; izan ere, pena hau oso ona da, eta ona denez gero, ez du sortzen egonezinik. Otoitza daukanarentzat ziurrena, hala ere, gauza eta pertsona guztiekiko ardurak uztea eta Jainkoari poz emateaz soilik arduratzea da. Hau guztiz komenigarria da, izan ere, asmo onean fidatuz ikusi ditudan okerrak esango banitu?!
‎11 Abisu hau begira bezate adimenaz gogoeta asko egiten dutenek, gauza batetik gauza eta kontzeptu ugari atereaz; adimenaz baliatu ezin direnei, nire kasua zenez, ez dago abisurik eman beharrik, pazientzia izan dezatela baizik, harik eta Jaunak zertan jardun eta argia eman arte, beren buruz ezer gutxi egin baitezakete, adimenak lagundu baino gehiago enbarazu egiten dielako.
‎Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz. Ez da ulertu behar hau diodanik, pentsamenduaren bidez, zeruko edo Jainkoaren goiko gauzak eta han dauden handitasunak eta haien jakinduria hausnartzera igotzeaz; izan ere, nik sekula ere egin ez arren (ez nuen horretarako trebetasunik, esan dudanez, eta hain kaskar nengoen, non lurreko gauzetaz pentsatzeko ere ez baitzidan Jainkoak egia hau ulertzeko mesederik egiten, eta ez zen ez ausardia txikia, arrazoi gehiagoz zerukoez pentsatzeko), beste pertsona batzuek probetxu aterako dute, batez ere letradunek, jarduera honetarako altxor handia baita, nire ustez, apaltasunarekin bada.
‎Gauza hauetan Kreatzailearen oroipena aurkitzen nuen nik, hau da, iratzarri eta neure baitan biltzen ninduen eta liburutzat balio zidan; eta neure esker gaizto eta bekatuak zekarzkidan gogora. Zeruko gauzetan eta goi goiko gauzetan, nire adimena hain traketsa zen, non ez bainintzen sekula gai izan haiek irudikatzeko, harik eta Jaunak beste era batez burura ekarri zizkidan arte.
‎20 Estimu handitan izan behar da bertute bat, Jauna ematen hasten denean, eta inola ere ez jarri hura galtzeko arriskuan. Honela da ohore gauzetan eta beste gauza askotan; ez beza uste izan berorrek aske garelakoan gauden guztiok, hala gaudenik, eta sekula ere ez da arreta galdu behar honetan; eta bere buruagan ohore puntu bat sumatzen duen edozein pertsonak, aurrera egin nahi badu, sinets biezat eta hauts beza lotura hau; izan ere, kate bat da eta ez dago limarik hura eten dezakeenik, Jainkoak eteten ez badu otoitzez eta geure aldetik asko... Uste dut bide honetako lotura dela, eta harriturik nauka egiten duen kalteak.
‎Dena dela, sufritzea batetik eta ezer ez egitea bestetik, gauza ikaragarria da, batez ere barrutik eta kanpotik atsedenik hartu gabe, erabat bere Jainko handiaren zerbitzuan jarduteko irrikaz ari den arima bada. Ez du horretan beste erremediorik pazientzia eta bere burua Jainkoaren borondatearen esku uztea baino, beraz balia dadin nahi duen gauzan eta nahi duen eran. Honela nengoen ni une hartan, suspertuz banindoan ere; hala ere, ahultasuna hainbesterainokoa zen, non galdua bainuen fundazio hauei ekiteko Jainkoak eman ohi zidan konfiantza ere.
‎Otoitz gauzetarako eta errebelazioetarako abisu batzuk ematen dira, jarri zuen izenburua, baina gero, errebelazioei buruz ez zuela ezer esan ikusirik, ezabatu egin zuen, eta errebelazioetarako?.
‎Zuhurtasuna gauza handia da gobernurako, eta etxe hauetan oso beharrezkoa;, beste etxeetan baino askoz ere beharrezkoagoa? dela esango nuke, hemen agindupekoekiko ardura handiagoa delako, bai barruko gauzetan eta bai kanpokoetan.
‎Hemen gertaturiko beste zenbait gauza eta hitz, ez dago zertan idatzirik.
‎12 Halabeharrez pertsona profanoekin tratatzen badut, otoitzeko gauzei buruz izan arren, harremana luze badoa, denbora pasakoa bada ere beharrezkoa ez bada, bortxaturik nago, pena handia ematen didalako. Hain maite izan ohi nituen bozkariozko gauzak eta munduko gauzak, guztia nekagarri egiten zait eta ezin dut ikusi.
‎4 Egunak dira Malagóngo berririk ez dudala. Arranguraz nago, eta mediku hauek ama priorearen osasunaz esperantzarik gabe naukate; izan ere, gauza eta seinale guztiak hetikak joa dagoenarenak dira. Jainkoa bizitza da eta eman dezake.
‎Ez du haren beharrik, haren kontura ibiltzeko baizik; eta, beraz, Frantziskok esan diezaiola, ez duela Sernan etxerik izango, eta horrela ez du zertan ibili joan eta etorri. Eta ahal duenik eta modurik hoberenean eraman beza, gauzari eta sinadurarik eman gabe. Esan biezaio nire nebak emateko agindu zuena emango zaiola betiere, horrekin ongi horniturik geratzen baita?
‎Nik baratze handiagoa izan dezatela nahiko nuke, Beatriz okupatuago egon dadin. Ezin ditut onartu laudorio horiek (Jainkoa ezin izango du engainatu eta beraren arimak ordaindu du), guztien aurrean zabaltzen baitzituen ez diren gauzak eta beste gauza asko idatzi izan dizkidate: edo haiek esaten dute egia, edo berak esaten du.
‎Guztiak aurkitzen ditut berorren aitatasunaren esana egiteko eta bekatu izan daitekeena kentzen berorri laguntzeko jarreraz, ertz ertzeko beste gauza batzuetan izan ezik. Nik berorren aitatasunaz dakidana ziurtatu diet, leuntasunez eramango dituela gauzak eta uste dudana esan diet.
‎Berak izan dezake irakaspenak ematen lagunduko dion bat. Eta otoitzaren barruko gauzei eta tentaldiei dagokienez, aditzera eman biezaio berorren agurgarritasunak ez dezala jar haiek esan nahi diotena baino gehiago (berorrek sinarazi zuenean dagoenez), garrantzitsua baita. Benetan poztu naiz Cuevasko aita priorea asebeterik geratu delako.
‎6 Hainbeste gauza eta saio egin dira gu belzteko, batez ere aita Gracián eta ni belzteko (hor jotzen baitituzte kolpeak), eta badiotsot berorren jauntasunari hainbeste direla gizon honetaz esan diren belzkeriak, eta hainbeste erregeari eman dizkioten idazkiak eta hain astunak, baita moja oinutsen monasterioez ere, non harriturik geratuko bailitzateke berori, jakingo balu, nola asma daitezkeen halako belzkeriak.... Nik uste dut asko irabazi dela horretan:
‎15 Bi ahizpa hauek elkarrengandik aldenduko balira eta elkarrekin garratz agertzeko uneren bat izango balitz, hobeki jakin daitezke gauzak eta desengaina daitezen ate bat ireki daiteke. Berorren agurgarritasunak badaki, elkarrekin adiskide min diren bitartean, gehiago lagunduko diotela elkarri bazterrak nahasten.
‎2 Han, aipaturiko gutunean, esaten diot berorren jauntasunari zein ongi doazen gure gauzak eta nola agindu didaten hemendik Salamancara joateko; egun batzuetan han izango naiz. Handik idatziko diot berorren jauntasunari.
‎Cimbróni egozten dio erru guztia. Berak oso ume izaera du gauza batzuetan; Sevillan, ordea, ongi egiten zituen gauzak eta maitasun handiz; beraz, Jainkoaren maitasunagatik, onez eraman dezala berorrek.
‎Niri poz ematearren soilik etorri nahiko lukeela, baina gure Jainko handiak beste gauza bat agintzen zuela. Bera oso ziur zegoela, Granadan oso ongi egingo zirela gauzak eta Haren Maiestateak asko lagunduko zidala.
‎Otoitz gauzetarako eta errebelazioetarako abisu batzuk ematen dira. Oso onuragarria da gauza aktiboetan ari direnentzat.
‎28 Ari zaitez gauza eta une guztietan Kristogatik sufritzeko gogo biziaz.
‎Akats hau ez da berehala ikusten, batzuek ongi hitz egiten dutelako eta ulertu gaizki; beste batzuk, ordea, hitz egiten motzak dira eta ez oso txukunak, baina gauza on askotarako adimena dute. Badira xumetasun santu batzuk, munduko gauzez eta hango jokamoldeez gutxi dakitenak, Jainkoarekiko harremanetarako, berriz, asko dakitenak. Horregatik informazio handia bildu beharra dago haiek hartu aurretik eta luze probatu beharra profesarako onartu aurretik.
‎Apala den mojari ez zaio asko axola profesaduna ez izatea; badaki ona bada, ez dutela botako; bestela zergatik egin nahi dio kalte Kristoren elkarte honi? Eta ez deritzot ona ez izatea banitatezko gauzari, Jainkoaren laguntzaz etxe honetatik urrun egongo dela uste baitut; ona ez izatea hilduraturik ez egoteari deritzot, munduko gauzei eta esan ditudan gauzetan bere buruari loturik egoteari. Eta benetan hori bere baitan ikusten duenak sinets diezadala eta ez dezala profesarik egin, hemen infernu bat izatea nahi ez badu eta Jainkoak nahi dezala beste bat han ez izatea, horretarako motibo ugari direlako beragan; eta, beharbada, ez etxekoek eta ez berak ez dituzte horiek ulertuko nik ulertuak ditudan bezain ongi.
‎Jesus onak gugatik eman zuena ikusirik eta zein ardura handikoa zaigun ematea eta horretarako den zailtasuna, esana dagoenez? gu garen bezalakoak garelako eta hain joera handikoak beheko gauzetara eta maitasun eta adore gutxikoak, harena ikusi beharra genuela itzartzeko, eta ez behin bakarrik, egunero baizik, hemen gurekin gelditzea erabaki baitzuen. Eta hain gauza larri eta gorabehera handikoa zenez gero, Aita Betikoaren eskutik etortzea nahi izan zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia