Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2001
‎Untxiak bai, untxiak, trenak, izarrak, alfabetoa, loreak, luma estilografikoak, pilotak, giltzak, txanponak, musuzapiak, gurpilak, maindireak, liburuak, hautsontziak, gutunak, sardexkak, labanak kontuz, orduan!, erlojuak, ardiak, linternak, koloreak, kandelak, edontziak, erratzak, argazkiak, txarroak, aulkiak, orraziak, dominak, titareak, eskuzorroak... horrenbeste gauza eta hain desgaraiz beti, aharrausi egiten dudan bakoitzean.
‎Hizkerarekikoa da gutxiena, ez baita hori barren sakonean dabilen zurrunbiloaren gaina eta axala baizik. Hogei, hogeita bost, hogeita hamar urte honetan gorabehera gaitzak ikusi dituzte gauzek eta, gauzekin batean, gure gauzekiko iritziek.
‎Ni, behinik behin, zenbait gauzaren alde eta zenbait gauzaren kontra agertu nintzen gaztetan, eta berorien alde eta kontra naiz orain, gero eta gogorkiago, ikusi ditudanak ikusi ditudalako. Forma soilak ez ditut arbuiatzen.
2002
‎Euskara ez da afizionatuen kontua, adituena baizik, espezialistena. Horretan aldatu dira gauzak eta hori dugu zorra, zorretako bat, Mitxelena zenarekin. Kontua da, ordea, Euskaltzaindia ezin dela bizi funtsezkoa den datu berri hau kontuan izan gabe, oraingo egoera eta orain dela berrogei urtekoa berdintsuak direla pentsatuz.
2006
‎Dena du antolatuta: fitxategiak, kutxak, etxeko gauzak eta tresnak. Hautsik ere ez da askorik egongo, luzaroan ez behintzat bera hemen dela.
‎Orduz geroztik, inguruko gauzen eta pertsonen koloreak musikatuta entzuten eta haien musika koloreetan ikusten saiatzen naiz. Eta ederra da hauteman dena.
‎Pentsamendu magikoaren arabera, gauzen eta egoeren eta pertsonen izena ezagutzen duenak gauza, egoera eta pertsona horiengan indarra duela azaltzen zigun behin Gorkak zelten kultura sakontzen hasi zenean. Bolada hartan, egoera berri bat aurkezten zitzaigun bakoitzean berehala galdetzen zigun:
‎Hartu hire gauzak eta hoa hemendik!, agindu nion neure buruari. Hobe nuen kaleko miseriaren gorria, etxe madarikatu hartan beste bi minutu gehiago egitea baino!
‎Handik pixka batera, erasotzaileetako batek ondo aditu ez nuen aginduren bat eman zuen eta gelaz gela hasi ziren. Lurrera jaurtitako gauzen eta kristal apurtuen hots etengabeak heltzen zitzaizkidan. Pentsatu nuen etxea miatzen ariko zirela.
‎Euskaltzaleok, ezin ukatu, askotan gure zilborrari begira bizi gara. Euskarari etorkizun duin bat emateko ahalegin itsuan, gure ondora eta ingurura begiratzea ahazten zaigu, eta sortzen eta egiten ditugun gauzak eta abiatzen ditugun ekimenak behar bezala azaltzea eta gizarteratzea ahazten zaigu. Hausnarketa hau, ez dakit oso ongi zergatik, hiri barruko autobusa hartzen dudan guztietan sortzen zait.
2007
‎–Jaso zure gauzak eta etorri nire etxera lo egitera, mesedez, esan zion.
2008
‎Aztore batek bezala egin digu soak. Argia ahuldu egin da leiho goretan eta halako ilunpe bat ezarri da gelan, gauzen eta jendeon hegiak lausotuz. Nahasita nago, nazka eta erakargarritasunaren artean.
‎atsoa burua galtzen hasi zela konturatu ziren; aitaren izenez deitzen ziola Tomasi; ez zituela bezeroak ezagutzen; hitza moteltzen hasi zitzaiola eta burua, berriz, lotzen; ogia nahi eta ahia eskatzen zuela; gauzarik pisugabeenak erortzen zitzaiz  kiola eskuetatik. Handik laster ez zen sukaldean jarduteko gauza eta handik gutxira, ezta janzteko ere. Kontuok ez ziren egun batetik bestera gertatu, jakina, baina bai nahiko epe laburrean.
‎Jainkoa eta dirua dira salbuespenak zenbaitentzat, baina neretzat ez: batetik, ez direlako gauzak eta, bestetik, ez direlako gizakiak eginak edo asmatuak, baizik eta zeru lurpeetako haize zuri idorren batek ekarriak.
‎[Giza diferentzia I.] Giza- gauzen eta gainerako gauzen arteko diferentzia haundienetakoa da gauza onegirik ez dagoela zorionez, baina pertsona onegiak badirela zorigaitzez.
‎non ikusi da tamaina horretako harropuzkeriarik? Intuiziodunak gauzei antzematen die aurreneko kolpean; diren gauzei eta izatekoak diren gauzei antzematen die; arrazoirik, gogoetarik eta esplikaziorik gabe, gainera. Neri iruditzen zaidana da bere intuizio hutsaren esanera dabilenak bere burutazioei egundoko inportantzia emanez diola bere buruari egundoko inportantzia ematen.
‎Beren portaera sospetxazkoetan gogoetagarriena, psikologo erdi normal honentzat, honako hauxe da: zenbat gauzaz eta ezgauzaz betetzen duten beren bizi denbora, zenbat gauzari eta ezgauzari esaten dioten egunero" bai". Zoratzeko arriskua?
‎Beren portaera sospetxazkoetan gogoetagarriena, psikologo erdi normal honentzat, honako hauxe da: zenbat gauzaz eta ezgauzaz betetzen duten beren bizi denbora, zenbat gauzari eta ezgauzari esaten dioten egunero" bai". Zoratzeko arriskua?
‎Sujetu izan nahi nuen eta ez objetu edo gauza. Objetua baldin banaiz, gauza naiz; sujetua baldin banaiz, ez naiz gauza eta ez naiz ezertarako gauza. Objetu izan nahi dut eta ez sujetu.
2009
‎Aitak ez bezala, nik zirt zart egiten ditut gauzak eta jendeak pentsatuko du erabaki errazekoa naizela. Agerkera baino ez da nirea.
‎Arropak aldatuta, komunean eseri zitzaidan gorputza, nik neuk agindu gabe. Ez nintzen buruari eusteko gauza eta itxi egin zitzaizkidan begiak. Ukondoak belaunetan ipini, eta esku banatan hartu nituen masailak.
‎Gaixotasunaren eta tratamenduaren eraginagatik, ezin izan nuen astero zu bisitatzera joaten jarraitu, neure buruari agindu nion bezala. Ez nintzela gauza eta egundo ere ez nintzela gehiago gauza izango zu fundamentuz bisitatzera joateko ikusikeran erabaki nuen paper hauek idazten hastea zuri. Hortik etorri zen eskoletara hastea eta gero eman nituen pauso guztiak.
‎Egia diotsut," hau Almikerentzat" esanda gantxoa eskura eman zidanean, seme kokoloa neukala pentsatu nuen. Bai, zergatik ezkutatu?, horrela izan dira gauzak eta horrelakoa izan naiz ni. Aldatuko ote nintzen zeozertxo?
‎–Latinetik, cogito nahiko herren gelditzen denak dik pentsadizoen ekarria, latinezko pensare pixuz neurtzea, ondo pixatzea eta ondorioak ateratzea baita, pentsamenduan( gauza eta kontuei neurria eta pixua hartzen) eragina izan duena, noski...
2010
‎Bukatu zen Nicolas Castagna betiko. Denborak nola aldatzen duen gauzen eta pertsonen pertzepzioa, pentsatu zuen. Gaur negargarri, barregarri eta nazkagarria egin zitzaion gizonarekin maiteminduta egon zela sinestea kosta egiten zitzaion, baina hala zen.
‎– Komuneko gauzak eta botikak.
‎Baina, nola izango gauzak eta, atzo bertan amaitu ziren norgehiagoka nagusietan, pistako lehiaketan, 23 urrezko domina, beste 23 zilarrezko eta 23 brontzezko jokoan zeudenean, norgehiagoka ezin estuagoan, gure euskal 7 txirrindularien artean, ez dizkigute ba, dominak ateratzen hasita, 10 urrezko, 8 zilarrezko eta beste 6 brontzezko atera. Inoiz pentsatu ote genuen honelakorik gerta zitekeenik ere?
‎Ondarroa eta Gasteiz ez baitira gipuzkoar auzoak. Ez da poztekoa" kotxebonbak" gipuzkoar lurraldeotan ez direla izan eta, baina bada poztekoa... gauzak eta, kontuak eta, asuntoak, arazoak eta, notiziak eta... segun nola aurkezten diren asko aldatzen direla... baina, berri eta notiziak ematetik, edo hartara eta hartatik bizi direnak eta, horren bizkar bizibidea ateratzen dutenak eta, hartan irabazia dutenak ere, hartan badabiltza... bada, esaten duzunetik, hemen gauzak, kontuak, asuntoak, arazoak, notiziak, heriotzak, atentatuak, terroristak... h... " Nik uste nian euskaldunak ginela", eta ez noa esaldia norena den esatera, gatzik gabe bertan gezatuko litzatekeelako esaldi hau, batzuen batzuentzat hain esplizito eta indartsua:
‎Halere, nik ere badut kontutxo bat edo beste zuzentzeko gogoa. Ez dut zalantzarik egiten maisu horiek bakoitzak bere zientzia badakiela, gauzak eta kontuak oso garbi dauzkatela bakoitzak bere terrenoan. Baina, besterenetan, oraindik badaukate zer ikasia.
‎Urrutiko kontua ere zeinen gertu senti daitekeen, zenbat min eman dezakeen, geure betikoak diren gauzak eta kontu batzuk hain doilorki itzulipurdikatzen dizkigutenean. Eta ezin kexarik ere azaldu.
2011
‎–Ondo iruditzen bazaizu, etzi iluntzean joango naiz zuenera, Doña Elenari agur esaten. Hemengo eginkizunak amaitu, ene gauza eta ondasun apurrak batu eta, guztia gertu daukadanean, alde egingo dut.
‎–Argibide askorik ez ematea onena. Atondu itzan lehenbailehen zeuen gauzak eta iluntzean etorriko naun gurdiagaz bila. Bihar goizean goiz joan zaitezte umea eta biok errekaz bestaldera; han egongo naun zuei begira.
‎ikuspegi periferiko hobea edota informazioa bizkor aztertzeko gaitasuna. (...) Orain hazten ari diren neska mutikoek guk ez daukagun dohaina izan dezakete, gauzen eta kontzeptuen arteko erlazio pentsaezinak egiteko dohaina. Beharbada(...) gai izango dira, halaber, erdiesteko distrazio zentratuaren Zen gisako egoera paradoxikoa.
‎" Mediterraneora joan behar dut egun batzuk". Nahiko konplikatua zait orain, osasun arazoengatik, behar naizelako elikatu modu arraro batean, farmaziako gauzekin eta hola, konplikatua zait, baina bai, holako amets ttipiak baditut; amets ttipiak. Amets ttipiak, batez ere gauean etortzen zaizkizunak ohean zaudenean eta lo hartu aurretik, ametsak eta oroigarriak, eta askotan ez dituzu kontrolatu ere egiten, etortzen zaizu irudimenera halako lurraldea, halako gunea, halako momentua, halako gertakizuna batzuetan...
‎Orduan, nik dudana da erlijioaren dimentsio hori bizi nahi izatea. Alde batetik, barrua librarazi zidan, askarazi zidan sentimendu hori eta atxikimendu hori bilatu eta aurkitu nahia handiagoa den norbaitekiko, Jainkoarekiko, eta bestetik, hori eraman nahi izan dut ingurukoekin batera, solidarizatuz, ez bakarka edo ni bakarrik, baizik eta parte hartuz, mintzatuz horrelako arazoak dituzten jendeekin, herri mailan ere parte hartuz, zenbait liturgiatan, zenbait gauzatan eta partaide izanaz, nik bai baitakit jende asko dagoela munduan kultura gehiagorekin edo gutxiagorekin fedearen arazo hori horrela bizitzen duena, problema bat bezala, galdera bat bezala, bilatu eta ezin aurkitu bat bezala, eta hori kulturadunek, ezjakinek eta denek bizitzen dute, eta jendea ikusi izan dudanean eta ikusten duzunean krisi larrietan, krisi larriak bizitzan bizitu izan dituen jende... Jendeak esaten dizu:
‎Jakina ez ditugula ongi esplikatzen. Konfusio handiz esaten ditugu gauzak eta planteatzen ditugu eta beti ibiltzen gara maximalismo oso abstraktu batzuetan. Eta iruditzen zait politikak behar dituela ideia, helburu, maximalak deitzen diren horiek, baina gero behar dituela kokapen eta kokagune soziologiko zehatzagoak.
‎Min bat daukat izugarria barruan Lluchen erailketa izan dela-eta. Nik ez nuen bera pertsonalki ezagutzen baina jarraitzen nituen bere idatziak, katalanez idatzitako gauzak eta bere liburuak ere irakurri izan nituen eta jarraitzen nuen bere pentsaera eta bere traiektoria, batez ere pentsalari bezala, eta ez diot ez hankarik eta ez bururik, ez zentzurik eta ez justiziarik eta ez gizatasunik aurkitzen Lluchen heriotzari. Hori izan da, beste asko bezala, jakina, disparate bat hain izugarria, hain itxurarik gabekoa, hain zentzurik ez duena...
‎Régis Debray frantsesaren liburu batean irakurri dut orain dela gutxi: " beti pentsatu izan dugu politikoek beren idearioen edo beren ideien aplikaguneetara gauzak eramaten dituztenean programatzen dutela eta izugarrizko plangintza baten arabera dutela funtzionatzen, dena lotua balute bezala", eta esaten du Debrayk hori gezur hutsa dela, funtzionatzen dute eguneroko koiuntura gorri eta larrienean, beti gertakarien, egoeraren, zirkunstantziaren, menturazko gauzen atzetik eta horiek bultzatuta beti mingaina aterata. Hau da, politika dela pixka bat momentuko inponderableak pixka bat organizatu nahia, eta zure burua inponderable horien barruan.
‎Eta gero, esaten zituzten gauzak eta hitzak eta, asko gustatzen zitzaizkidan. Ez zen orain bezala izaten, gai jarrian, baizik libre ibiltzen ziren.
2012
‎inork ezin ziezaiokeen aitzakiarik jarri hark platerean eskainitakoari. Aitak, baina, ezberdin egiten zituen gauzak eta agian ezberdintasun horregatik zitzaien erakargarri bere sukaldaritza etxekoei, ezagutzen zutenarekin alderatuta ezohikoa zitzaielako, alegia. Jateko mota guztiak prestatzerakoan erakusten bazuen ere aitak bere eskua, postreetan nabarmenagoa edo zirudien gauza edo aldaera gehiago prestatzeko zeukan trebetasunak.
‎Haren ondoan gelditu da Inas. Argiek kale bustian sorrarazten dituzten distirez bete dira bazter guztiak; lausotuta hautematen dira inguruko gauzen eta tokien ertzak, ikusmena huts egiten hasia balitz bezala; ematen du gela ilun batean izerditan egosita sukarrarekin agertu ohi den eldarniozko mundua izan daitekeela gau honetakoa hiri osoan. Emakumearen atzetik abiatu da Inas zebra bidea zeharkatzera.
‎Ni joan nintzenean, Hélène artean umea zen. Halere, gogoan dut, amak, gutun batean, ezkontzera zihoala jakinarazi zidanean, gajoak astero idazten zidan halako parte moduko bat, gai bakartzat gure herrialdeko gauzak eta gorabeherak izaten zituena, segur aski nire baitan herrimina eta itzultzeko inbidia sortzearren?, gogoan dut luzaro egon nintzela apenas ezagutzen nuen neskato harengan pentsatzen. Oroitzen ditut gau sargori hura, etxola bera, txoko bateko kriseilua kea zeriola, muskerrak horma zurietan euliak harrapatzen eta nire Fifé beltza, bere turbante berdearekin.
‎Itzarrik egingo dut ametsetan. Berriz ere, garai bateko gauzak eta lagunak ikusiko ditut. Eta zu etxera itzuliko zara, etsita negar egingo duzu, barkazioa eskatuko diozu Jean gizajoaren argazkiari, iraganaz damutuko zara, etorkizunaz izutuko zara...
2018
‎Chinatownen, gelak barik, Kim delako batek armairuak ere alokatzen zituela jakin zuen. Hara abiatu zen, gero eta bizileku txikiagoa izanda, gauzak eta ideiak garbiago ikusi eta pentsatzeko ahalmena zorroztuago eta bideratuago edukiko zuelakoan.
‎matrailezurra apur bat ezkerretara mugituz gero, hiru ontziak ere zentzu berean mugituko direla itsasoan. Gauzak gauzen barruan eta mundu txikiak mundu handiagoen baitan soka finez lotuta daudela iruditzen zaio sarri. Gutxitan egiten du barre, eta, egiten duenean, masailek ezabatu egiten dizkiote aurpegitik begiak, bi marra soil bihurtzeraino.
‎Ezustean harrapatuko zituen denak. Hori da bere asmoa, gauzen barruan zeuden gauzak eta munduen barruan zeuden mundu txikiagoak bereganatzea, lotzen zituzten soka eta kordelen jabe egitea, gauzen eta munduen uhalak bere esku hartzea. Adolfek estrategia gelara deitu ditu bere  laguntzaileak.
‎Ezustean harrapatuko zituen denak. Hori da bere asmoa, gauzen barruan zeuden gauzak eta munduen barruan zeuden mundu txikiagoak bereganatzea, lotzen zituzten soka eta kordelen jabe egitea, gauzen eta munduen uhalak bere esku hartzea. Adolfek estrategia gelara deitu ditu bere  laguntzaileak.
‎zenbaitetan, elur geruza baten barruan harrapatutako norbaitek aterki baten punta  zorrotzarekin zulatzen du goiko geruza eta mundu estrainio batean agertzen da, bere harridurarako eta baita aterkiaren jabea erreskatatzen duten haien harridurarako ere. Geruzatan eraikitzen dira gauzak eta munduak. Eta horregatik, badaude gizon txikiak ez dakizkien hainbat gauza.
‎Eta bi ume goseti, emaztearen bularretan zintzilik, Gerra Handia sortzen zenerako soldadutzarako adina izango zutenak eta guda oinean hilko zizkiotenak. Baina gauzak eta munduak eta bizitza geruzatan eraiki  tzen dira, eta berak ez zekien artean hori guztia.
‎Idazmakinak bahitura pabilioietan hautsa hartzen. Gauzak gauzen barruan eta mundu txikiak mundu handiagoen baitan soka finez lotuta. Jendea azazkalak zorrozten ari da bulego, bide, tunel, ikatz puska eta bestelako gauza trinkoetan harramazka egiteko.
2019
‎–SSetako ofiziala Leoni zuzendu zaio orduan?. Utzi zure gauzak eta etorri nirekin.
‎Gerrako oroitzapenek etxekoak tindatu dituzte. Maite dituen gauza eta pertsona guztiak sufrimenduaren eta galeraren betaurrekoekin ikusten ditu orain. Bere onera itzultzea lortu duenean, galtzerdia ohe gainean hustu eta asteetan zehar lapurtu ahal izan dituen gemak zenbatu ditu.
‎Sukaldetik gela zabalerako harrizko maila iragan zuen arraposki. Behako soilaz, gatibatu zituen eremu zabalean zeuden gauza eta tresnak oro. Hormetan txintxilatuak ziren 1958 eta 1965ko postetako egutegiak, baratza egiteko arnesak multzoan, zutik, zokorik beltzenean ardoa egiteko zubanak, brentsak eta barrikak kausitzen zirela.
‎" Pertsonaien hizkera lehen mailako elementu deskribatzailea da, eta, sarritan, ekintzek eurek baino informazio gehiago ematen digu. Harrotasuna eta aurrejuzguaken oso deskribapen gutxi ematen zaizkigu gauzen eta pertsonaien itxura fisikoaz, segurutik gizarte horretako distantzia sozialak mesfidantza eta beldurra zizkiolako hurbiltasun fisikoari.
‎Halaxe da. Baina mudantzetan, halaber, beti kentzen dira gainetik alferrikako gauzak eta beti azaleratzen dira ezkutuan zeuden premiak, isilpean gordetzen ziren ahuleziak.
‎Antilingua praktikatzen duenak" terrore semantikoa" dio –espresio hori ere Calvinorena da– errealitatea zuzen izendatzeari, lanari lan eta esplotazioari esplotazio deitzeari. Gauzen eta gertaeren izaera lausotzen du halakoak; zehaztasuna kamusten du ustezko dotorezia baten izenean; hitzak eta esaldiak luzatzen ditu; burokrazieraz gainezkatzen ditu legeak, diskurtsoak, informazioa; antilinguaren gristasuna barreiatzen du hiz  kuntzaren zirrikitu ezkutuetaraino ere.
2020
‎Basoa izango zen nire etxea. Gauza onez betea, jateko gauzez eta babeserako gauzez eta gauza politez. Eta beste orkatz batzuk bilatuko nituen, beldur gutxiago izateko.
‎Basoa izango zen nire etxea. Gauza onez betea, jateko gauzez eta babeserako gauzez eta gauza politez. Eta beste orkatz batzuk bilatuko nituen, beldur gutxiago izateko.
2021
‎Helduak gara behin bizitzea suertatu zitzaigun une labur horrengatik, zeinean azken aldiz bezala egon baikinen lurreko gauza guztiei begira, eta haiek edukitzeari uko egin, eta Jaungoikoaren borondatearen esku utzi baikenituen atzera; eta, bat batean, lurreko gauzak beren toki doian agertu zitzaizkigun zeruaren azpian, eta gizakiak ere bai, baita gu geu ere, dagokigun toki doi bakarretik begira, urduri: gizakiak, gauzak eta memoriak, dena agertu zitzaigun bere toki doian zeruaren azpian. Une labur horretan, oreka aurkitu genion gure bizitza gorabeheratsuari; eta iruditzen zaigu beti aurkitu ahal izango dugula berriz une sekretu hori, hor bilatu gure lanbiderako hitzak, hurkoarentzako hitzak; hurkoari beti egokia eta librea den behako batez begiratu, eta ez aurrean duen hurkoa nagusi edo morroi ote duen bere buruari galdetzen dionaren behako izu edo destainariaz.
‎Batek begitxindorra zuen, besteak atzeraka jarrita zeraman sonbreirua, hurrenak lepokoa zuen alkandoraren ordez, baina ordurako bost axola zidan. Asper asper eginda nengoen gauzei eta jendeari begiratzeaz eta buruz deskribatzeaz. Mundua isilik zegoen niretzat.
‎Nire beso kakotuan bere besoa sartu, eta txoko batetik bestera eraman ninduen. Ezin nuen sinetsi gauzak eta liburuak hain modu orekatuan antola zitezkeenik. Kontu horretan utzi samarra izan naiz beti, aitor dut.
‎‣ Zer diok? Hik eztuk sinisten holako gauzetan eta! ■Hori ere sinismena al da?
‎–garrasi egin zion beste muturrean zegoen neska lagunari?. Hartu gauzak eta goazen hemendik, kirats nazkagarri honekin ez zagon-eta hemen egoterik. Eta hi. Davidi hitz egin zion?
‎–Egunkari bat duk, zera..., koaderno bat, nire gauzak eta idazteko.
2022
‎Gordetzen duen informazioari, formen konfigurazioei? esker munduko gauzak eta objektuak ezagutu eta erabil ditzakegu. Adimen hori,, indarrean dago Helenengan (ezinbestekoa baita bizirik irauteko), baina motel dabil, oso motel.
‎Guk, idazteko balio ez omen duen hizkuntza barbaro horretan (Unamuno dixit) idatzi arren (edo agian horregatik), idazkeraren ahalmenari buruzko hipotesi hau plazaratzen ausartuko gara: idazkeraren ehundegian, hain zuzen ere, gauzen eta hitzen fisioa obratzen da. Hori da, gure ustez, idazkeraren funtzio eta zeregin nagusia.
‎Homo generoan, mintzaira adimentsua garatu ahala, gauzen eta aginduen (hitzen) eskuak kontzienteki lotzen hasi ziren. Halere, lotura hori, Helenen historiak iradoki  tzen digunez, beharraren eta grinen mende zegoen, artean irudimena (edo espiritua) ez baitzegoen aktibatua.
‎Halere, lotura hori, Helenen historiak iradoki  tzen digunez, beharraren eta grinen mende zegoen, artean irudimena (edo espiritua) ez baitzegoen aktibatua. Hori dela eta, gauzen eta hitzen bi aldeak artean ez ziren bereizten. Horregatik, mintzaira adimentsua izan arren, ilunantzeko errealitate batean bizitzera kondenatuta zeuden.
‎Lehenengo urratsa idazkeraren ehundegia eratu eta indarrean jartzea izan zen. Horrela, hasi zen gauzen eta hitzen fisioa. Sapiens gizakiak ezari ezarian idazten (kantatzen) ikasten joan ziren.
‎Halaber, esnea izendatzeko katiluaren zeinuak erabiltzen zituen. Nahasketa horrek Helenen baitan gauzen eta hitzen arteko erlazioa artean desiraren eta beharraren azpian zegoela erakusten du. Bestela esanda, artean itzalita zegoela Helenen gogoan idazkeraren ehundegia, eta gauzatu gabe hitzen eta gauzen fisioa ere.
‎Mundua habitatu gabe, bizikidetza ezinezkoa litzateke. Arau euskarri sendorik gabe mintzairaren ahalmena, baita mintzaira bera ere, urtu eta desegin egingo litzateke gauzen eta grinen menpean. Euskarri hori erreferentea da.
‎Euskarri hori erreferentea da. Gauzen artean eta grinen mendean galduta legoke mintzaira erreferenterik gabe.
‎Ez al da gizakia bera gehienik ura? Eta zenbat gauza eta zenbat eratakoak esan izan dira gizakiaren izateaz?
‎" ona bere gaitzarekin"; besterik gabeko edo gaitz nahasterik gabeko onik ez balego bezala: ez gauzarik eta ez pertsonarik. Filologoak orobat diosku onkeria hitza hor dagoela gure hitzen artean eta, beraz, ona izate hori keria bat izateraino ere irits daitekeela.
2023
‎Aita, sasian nengoela ikasi nuen bakardadea norbere buruarekin topo egitea dela, eta gauza eta jende asko dagoela, izenik gabekoa, bizitzaren alde ilunean bakar bakarrik bizi dena, nola arrain abisalak ur sakonetan. Orain konturatzen naiz bizi erdia txakur nahiz hedexuriengandik ezkutatzen eman dudala.
‎Alabaina, Nietzscheri ere berea aitortu behar zaio; gupidak ezin gaitu eraman gizarte melenga bat osatzera; gupidak ez digu eragotzi behar gauzei eta kulpanteei aurrez aurre begiratzea, haien begi niniak zulatu arte. Gupida edonork merezi du; batzuetan, hala ere, aldez aurretik makila astindu eta gero.
‎Baina ni prest, den denok jokatzen badugu joko horretara," dugu" rekin jokatzekotan: inorena ez da lurra, inorena ez da ura, inorenak ez dira gauzak eta diruak, inorenak ez dira sendagaiak, denonak baizik, inork ezin ditu metatu elikagaiak eta haziak; diktadorerik gabe, faboritismorik gabe, abusurik gabe, maltzurkeriarik gabe. Aurrera, bada.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia