2000
|
|
Baina sendotasun hori fede itsu batetik edo pentsuaren sendotasunetik baizik ezin etor daiteke. Fede itsuak, ordea, itsutzen gaitu eta bertzeen salatzerat eta haien ezabatzerat eramaiten gaitu... eta pentsu bategatik bertzeen ezabatzea da, hain zuzen ere, ene pentsuak
|
ezin
onar dezakeena. Halarik ere, aitortzen dut ezen neke eta gaitz dela, pentsuaren bidetik, mundu sendo baten lantzea; izan ere, pentsua arrazoinaren esparrua da, bai, baina ezin ahantz daiteke ezen arrazoinak zalantza duela bere egunorozko ogi... halako tailuz, non segur dagoenean ere ez baitago segur, zeren arrazoinak, zalantza bat itzali orduko, pizten baitu bertze bat... pizten ditu bi, edo piz ditzake anitz, zalantzen katea infinituraino luzatuz.
|
|
—Erromako eliz ama saindu katoliko apostolikoak
|
ezin
onar dezake hau, eta Joanikotek, goiz edo berant, ordaindu egin du! —eta, bere behakoa zorrozten zuela, eratxiki zuen—:
|
2005
|
|
Naroaren baitan amorrua hazten, harrotzen hasi da.
|
Ezin
onar dezake. Ezin utz dezake lehengusua barruan sartu nahi izan dioten guztiarekin.
|
2010
|
|
Idigorasekin ez baina gure artean aipatu genuen hurrengo batzarrean, Felixin bera ez zegoela aprobetxatuta. Xantik atera zuen gaia, seinale Jonek botatako erretolika buruan iltzatuta geratu zitzaiola, eta Idigorasen argudio berberak azaldu zituen bere mintzaldian, Felixin gure artean
|
ezin
onar genezakeela defendatzeko.
|
2017
|
|
Neure aita salbatu zuen, eta hori jakiteak elbarritu bezala egin ninduen Telleriaren monumentua txikitzen laguntzeko; baina beste asko hiltzen utzi zituen, ezin konta ahala gizon emakumeren hilketari doinu alai eta bizi bat jarri zien, eta horrexegatik
|
ezin
onar dezaket gaur, hiltzaile haien ondorengoak oraindik ere agintean dauzkagunean, Telleriaren musikari txintxo txintxo eta gizabidez txalo jotzen aritzea, Zaratiegi bezalako putasemeen ondoan.
|
2019
|
|
Hamalaukoa asmatzeko emaitza hura bakarrik falta baitzitzaion! Hura, ordea,
|
ezin
onar zezakeen, baina Txefek onartu egiten zuen, eta ondorioa berehalakoa izan zen:
|
2020
|
|
Laurenek nahiago izan du isildu eta kontua bere horretan utzi. Azken batean, aurrean duen gizonak, sumendiak badirela
|
ezin
onar dezakeen horrek, itsu itsuan sinestatzen du munduaren salbatzailea ama birjina baten baitan kontzebitua dela, eta, are makurrago, gauza litzateke inor gupidagabeki larrutzeko kontrakorik adieraziko balu. Gehixeago mindu du frantsestu deitu izanak; zerbait izatekotan liberala litzateke, ez frantsestua, baina horretan ere etsi du, une honetan ez baitu imajinatzen Txarro ergelburuari milaka ñabarduraz ehundutako errealitatea ikusaraztea baino lan nekezagorik.
|
|
–Ainhoa, ez, mesedez –erregu bat baino gehiago mehatxua zen hura. Ezezkorik
|
ezin
onar zezakeen mehatxua.
|