Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Baina, zergatik?, galdetu nion ene buruari, zergatik gu? Ez nuen erantzuna ezagutzen, ezin jakin nezakeen ezta ere zein helburu zuten edo nork (edo nor  tzuk) mugitzen zituen hariak isil gordeka. Gustura hartuko nituen galdera haien guztien erantzunak, noski, arerioa ezagutu egin behar baita, ahalik eta egokien hari aurre egin nahi bazaio, baina segituan jabetu nintzen inoiz ez nituela erantzunak jakingo.
2001
‎Marik, orain, lepoan jarri nahi ditu zintzilik, iduneko baten antzera. Ezin jakin, oraindik Â, milaka urte barru  apaindu  ra gisa erabiliko den bitxia  asmatzear dagoenik. Marirentzat  babesgarria, kutuna, zinginarria besterik ez da izango basur  de zainez eta letaginez egini  ko zintzilikarioa.
‎Eta gainerakoen gain, gorago eta barrenago, gure izaera osoa biltzen  eta barrentzen duen hizkuntza, barrengo mintzabeharrari hitz iturri luzea ematen diona. Hizkuntzaren guretzako balioa, berriz, zein gurea, zein ezin utzizkoa dugun ezin jakin gure artean bezala hildako ala bizitako ote dugun zalantzan gaudenean baizik.
‎Goizegi da dudarik gabe igaro berria dugun mende erdia aztertzeko eta epaitzeko, gerok ere, etsai nahiz aldeko, haren ume eta iloba baikara, orduko haizeak sortu zituen olatuetan baikabiltza igeri, nahiz eginahalean haiekin borroka ari. Ezin jakin guk, segurki behintzat, zer esango duten aldi hori urrutiagotik, haserre eta maitasunik gabe, ikusiko dutenek. Onik eta txarrik aurkituko dutela horrengan, hori bai, edozein alditan bezala.
2002
‎Kezkak, orain, duela hogeita hamar baino euskaldun gehiago izanik gure artean, aldaketa handiak gertatu direlako eta ez bainaiz batere seguru hemendik hogeita hamar urteren buruan orain baino euskaldun gehiago izango den gure artean. Kezkak, hemendik hogeita hamar urtera euskaldunak izanik ere, orain baino gehiago edo orain baino gutxiago, hori ezin jakin, haien euskara oraingo euskaldunena baino ahulagoa izango delako, nola gure euskara den orain, orain dela hogeita hamar urte euskaraz mintzo zirenena baino ahulagoa, honen kontzientzia argirik hartzen ez baduzu, denborak gauza guztiak baitaramatza berarekin, ezti ezti, emeki emeki, sentitu gabe. Orduan galdetuko dugu:
2003
‎ETAk zuena erakunde armatu hori sortu iparraldeko abertzaleen loeriaren harrotzeko? Ezin jakin. Baina, jakin, badakigu harremanak bazirela bi banden artean; norainokoa, ordea, ez.
‎Ez zekien ondo Ziklopeak zer egin zuen kakaztu ninduenean, neuk ere ezin jakin aurre  neko euri tanta zela, KAKA EGUNAren etxafuegoa.
2005
‎Zein jainko? Ezin jakin. Beharbada jainko horrek gidatzen gaitu barrutik, zuzen ibil gaitezen, herrenik egin gabe.
2006
‎konfirmatu zigun geroago imajinatu genuena. Istripua semeari bisita egitera zihoala gertatu omen zitzaion; ezin jakin zehazki noiz, andreak, edo andrearen fantasmak, denboraren zentzua erabat galduta zeukalako.
‎Atetik bete betean sartzen zen argiak ez zidan haren aurpegia ikusten uzten. Ezin jakin zein asmorekin zetorren, baina bi morroien presentziak ez zuen ezer onik iragartzen.
‎Zori etsaia madarikatu nuen une hartan zinerako dirua lapurtu izan balidate baino zakarrago. Autoaren burrundara estali zenean, piano jolea pieza bukatzen ari zen, eta ezin jakin berriro akats bera egin ote zuen, edo akatsa gainditu zuelako jarraitu ote zuen aurrera. Neska piano joleak oraingoan akatsik egin ez duelako bukatu dik pieza, erabaki nuen.
2008
‎Egunkari baten atzean ezkutatzen den beste pertsona bat, azkeneko ilaran. Aurpegia ezin zaio ikusi, ezin jakin neska edo mutila den.
‎Emozioak adierazi izan dituenetan ere, berotasun handirik gabe egin izan du, beti bezain astiro eta baxu hitz eginez, gehiegikeriak gustatzen ez zaizkiola aditzera emanez. Ezin jakin Mexikon ere horrelakoa zen edo hemen egin den horrelakoa. Goitik behera begiratu dit eta analisia egin dit segituan.
‎Eite bizia, baina ez du hitz bat alferrik botatzen; apenas erantzun die lehenengo eguneko galderei. Ezin jakin zer pasatzen den bere burutik. Apunte gutxi hartzen ditu; ez dakit hori seinale ona edo txarra den.
‎Neure erara itzulirik: beti ikusteko dagoenaz ezin jakin genezake ezer (ezta badenik ere).
‎Ongi, ederki eta, esan ohi den bezala, putakumeen pare bizi denak ezin jakin lezake bere" bizi kalitatea" neurtzen. Bere" bizi kalitatea" neurtzen dakiena ez da ongi, ederki eta, esan ohi den bezala, putakumeen pare bizi.
‎Bizitzeko eguraldirik eza da nere tristuraren arrazoia. (Eta ezin jakin dezakedan zerbait; eta jakin nahi ez dudan zerbait).
‎[Anabasatik II.] Inork ez dakiela edo ezin jakin daitekeela adierazteko" batek badaki!" dio euskereak. Hau da:
‎Zeren arabera? Ezin jakin, asignazio kopuruak ezberdinak baitziren zorro diplomatiko bakoitzeko. Aldaketa horren ondorioz gerta zitekeen, esaterako, hilaren hogeiko sarrera data zuen asignazioa iristea eta hilaren hogeita batekoa hurrengo txandaren zain geratu behar izatea.
‎Zergatik? bada, berriro ere, ezin jakingo dugu zein den erantzuna. Baliteke Beijingo Olinpiadek zer ikusirik izatea honetan, baina auskalo!
‎Munduan milaka haur abandonatzen dira urtero. Ezin jakingo dugu zenbat diren zehazki, baina ziur naiz Unescok, NBEk edo horrelako erakunderen batek izango duela datua hor nonbait. Iaz X ume abandonatu ziren munduan.
‎Ez al didazu lagundu behar ala? Orain, denborak ematen duen talaiatik, Txinan 18 egunez hoteletako zerbitzariak, harrera egileak, eta jatetxetako langileak apur bat ezagututa, badakit txinatarrak horrelakoak direla, ez dutela ezer egiten agintzen ez bazaie, beti irribarre batez erantzuten dizutela nahiz eta esan duzunaz piperrik ere ez ulertu, eta zerbait argi ikusten ez badute, alde egiten dutela, ezin jakin nora, baina irribarrea ezpainetatik ezabatu gabe. Orain badakit baina une hartan ez, eta militarraren jarrerak sutan jarri ninduen, eta gero eta etsituago sentitzen nintzen.
‎Hutong eko beste edozein etxetan sartu izan bagina gauza bera ikusiko ote genuen? Ezin jakin. Dakidana da egoera hura bidaia osoan zehar errepikatu zela eta ziurrenik halaxe behar zuela, haien munduan zein gurean dolarrek agintzen baitute.
‎Horrelakoa da Chongqing, kontrastez beteriko munstro kaotiko bat. Eta okerrena, edo onena, ezin jakin, zera da, kontraste haiek, berria eta zaharraren arteko kontraste haiek jendearengan ere sumatzen dela edonora begiratuta ere.
‎Bagenekien Fengdu Yantzeren ertzean zegoela, baina artean ez genuen lotzen Hiru Arroilen presarekin. Presa batekin, bai, baina ez presa horrekin, ezin jakin zergatik. Eta Fengduko zonalde bat uretan murgilduta geratuko zela jakitean, tristura ikaragarria sentitu genuen.
2009
‎Auskalo, ezin jakin, zer nolako aldaketak izango diren datozen hamarkadatan gure gizartean. Baina hogeita bost urteotako bilakaerak modu berean jarraitzen baldin badu, beste horrenbeste urte barru, berrogeita hamabost urtez azpitik euskal biztanleriaren %75 %80 elebiduna izango dela esatea ez da ameskeria, nahiz eta ez den neurri berean izango elebidun.
‎Are gutxiago dira gaurkoak. Ezin jakin zer galdu dugun. Gelditu zaigun apurra, berriz, ez dakit gorde nahi dugun ere.
‎Idazten ari naizelarik, gaztetako liburu batekin gogora ninteke; gogora dezaket filosofiako eskoletan baliatu nuen bat; premiatu ninteke errezeta bat begiratzera. Ezin jakin egunen batean ez ote dudan botatzeko asmoa nuen liburu huraxe.
‎Bizitokitegietan, aldiz, hirian, kaiola giroko bizitokitxoak ugari, baina etxe eta etxadiak falta. Eta horrela, etxadirik gabe, ezin jakin etxe etikarik, ezin usnatu ere eko bakea, ezin zaindu amalurra dugun etxadi handia... etxekraziarik ez badugu, nongo etikaz zainduko dugu amalur etxadi denona, nongo demokraziaz jasoko ditugu lurrean arrastaka dauzkagun milioika gaixotu gosetu herio bidean abandonatu ditugunak. Min ematen digu baina, kontzientziaz kontzienteki kontzientziatzeko garaia da.
2010
‎–Iparrean ala Hegoan, ezin jakin?.
‎Sententziarik ez zen izandu atzenean, eta ezin jakin auzia zertan bukatu zen. Zena zela, badirudi Tarbe jaunak kobrea lantzen segitu zuela, hain juxtu ere, Berdabio eta konpainia kartzelan sartu aurreko urte sesioz betetako haietan.
‎Baliteke deusen kulparik ez zuelako laster libre utzia izatea. Zena zela, Nafarroako Artxibo Handian," Sententziak" sailean, ez dut inon harrapatu gizon honen aipamenik, eta ezin jakin, ez zergatik giltzaperatu zuten, ez zertan bukatu zuen.
2011
‎Bost hilabete joan ziren horrela: garai zoriontsuak, Janentzat; ezin jakin, ordea, nolakoak izan ziren Julyarentzat, elbarri jarraitzen baitzuen emozioetarako, eta antzu, poztasunerako.
Ezin jakin zalantzak iziotu ala ireki egiten ote diren.
‎Nire emaztea... Adiskidea, hik ezin jakin zer den hori. Emaztea niretzat Jainkoa duk.
‎Gautxoriren neska harrapatu zutela, hori iruditu zitzaiola behintzat, ez zekiela seguru. Ezin jakin mina ase. Ez genuen arnasa bota eta lasaitasuna hartu beste ezer egiteko kemenik.
‎Aharien egoskorkeria itsu bera erakutsi zuen Katxasek, baina ezin jakin talka egin nahi zuen. Ezin esan, ezta, auto zuria ez izateak dezepzionatu egin zuenik ere.
‎Eragingo ziola, seguru, eta ez onerako; baina zenbat eta nola, ezin jakin, esaten diot nik. Neurologoek ez zekitek ezta zein izen eman ere gaitzari.
‎Orduan legez, ez neukan gizon bat hil izanagatik batere damurik, baina oraingo honetan, ez nengoen guztiz lasai. Filipuk soldadu artean jarraitzen zuen eta ezin jakin kontu hura nola amaituko zen. Egia esan, konfiantza osoa neukan Filipurengan.
‎Lekuko honek muga pasatzen laguntzen ari zionaren ausardi irrazionala kontatzen du eta hurrengoak laguntzen ari zionaren beldurra kontrola ezina azalduko digu. Bi kasuak muturrekoak direla iduritzen zait, baina egoera guztiz latzetan nola jokatuko dugun ezin jakin askotan:
2012
‎Ez dut gogoan txikitan hotzikara esaten nuen ala hortzikara, egingo nuke biak entzuten nituela eta biak esan. Ezin jakin. Hotzikara nagusitu da, ikararen hotzezko eraginaren mesedetan, eta hortzikara baztertu ikarak hortzetan eragiten duen kraskaren kaltetan.
Ezin jakin, ordea, zer gertatzen zen gela hartan.
‎Gidariaren kabinan ez zen deus arrarorik antzematen. Atzeko partean, aldiz, ezin jakin zer zegoen, gortina ilun batek estaltzen baitzituen kristalak. Udaltzainei deitzekotan zegoelarik, gizon magrebiar edadetu bat ikusi zuen, txilaba jantziak luze meharragoa egiten zuena, furgonetaren inguruan atzera eta aurrera.
Ezin jakin.
2018
Ezin jakin zitekeen kanpoan gaua edo eguna ote zen, betaurreko orlegidun gizonak guztiz itxita zeuzkalako gelako kontraleihoak. Horrela, hobeto.
‎Presozaina aitzindari zihoan, eta esku batean zeraman egurrezko makilaz jotzen zituen ezkerretara uzten zituzten ziega guztien barroteak, burdinazko munstro baten saiheskiak karrakatzen arituko bailitzan. Preso batzuek besoak ateratzen zituzten barroteen artetik, suminez edo eskean ezin jakin; zaindariak, agur gisa, zartako ederrak banatzen zituen haien artean.
‎Zalgurdiak gelditu bezain laster, Leok jauzi egin zuen gidariaren jesarlekutik, eta aldez aurre  tik aukeratutako guardia nazionalen talde bati agindu zion hilkutxak jasotzeko eta hilobian banan banan sartzen hasteko. Leo gizon mozkote gihartsua zen, lepo sendoa, buru handi biribila, ezin jakin zenbat urtekoa, berrogei edo hirurogeikoa. Kaskasoila, kapela txikiegia zeraman berea bezalako buru handia estaltzeko, eta bekainen partez, halako koska parea zeukan, begi beltz ñimiñoak aurpegiaren hondoan amiltzera kondenatzen zituena.
‎Haren aurpegia ikusita ezin jakin zitekeen berriak gizona pozten edo zapuzten ote zuen.
‎bolbora atzamarren artean edo fusilaren ipurdiak lepo ondoan utzitako ubeldurak. Ezin jakin zerbait aurkitu ote zieten ala ez, baina sarjentu batek belauniko jarri zituen biak, eta atzetik tiro bana egin zien buruan.
‎Kristalezko botilatxoa zen, eskua baino txikiagoa. Barruan bazegoen zerbait, baina hain urrutitik ezin jakin zer zen. Gizonak dena delako hura atera zuen ontzitik, eta igurtzi eta igurtzi aritu zen alditxo batez.
‎Zauriari erreparatu zion segituan. Sakona zen oso, baina ezin jakin kaltetutako bizi organorik ba ote zen. Handik alde egin behar zuten.
‎Doinuagatik, ezin jakin zitekeen Charcot harrituta zegoen edo sinesgogor. Teoria berri horrek aurre egiten zien ordura arteko ideia guztiei.
‎Beti erne. Arratsalde berandua zen ordurako, eta kristal berde haien atzetik ezin jakin zitekeen kale estu hura zikintzen zuen argi apurra egunari edo gauari zegokion.
‎hiltzaileak bertuteen irudiak ageri ziren tokietan uzten zituen biktimen gorpuak. Zergatik ezin jakin, baina gauza bera egin zuen ordura arteko bost kasuetan. Luzaro egon ziren buruak gogamenez beterik, inora ailegatu gabe.
‎Grazibelek ikasita zeukan zer konta ziezaiokeen fraide doktrinoari niri entzuten zizkidan gorabehera eta ikusten zizkidan jokabideetatik. Ezin jakin, ordea, norainokoa zuen fraide doktrinoak abilezia Grazibel zirikatzeko orduan. Aise profita zitekeen, bere hizketa modu gurintsu hartaz baliaturik, Grazibelen xalotasunaz.
‎Hartarainokoa ote zuen, ordea, amorrua? Briskoten kasuan ezin jakin zitekeen garbi zer pentsatzen zuen, nondik joko zuen, nola lehertuko zen; hartara behartuz gero, dexestar guztien kontrako iritziari aurre egiteko gauza zen, eta dexestarrik ausartenak ere imajinatuko ez lukeen muturreraino heltzeko. Zaildu beharra neukan, bada, larrua, baldin Briskotek, zuri aurrea hartuz, bidea erraztu nahi bazizun.
Ezin jakin nezakeen zer zerabilen arrotzak buruan. Denbora alferrik galtzen ari nintzen hainbat luzamendutan, erantzun bat eman behar nion arrotza etxetik bota beharraren harrari.
‎Hark, beirateraino iritsita, hango irudiari bizkarra emanik, irudia eta latinezko esaldia ezkutatu zizkidan. Nik burua albo batera mugitu ahala, haraxe alderatzen zuen arrotzak ere bere gorputza, eta ezin jakin nezakeen nirekin jolasean ari ote zen, ala nire irudipen hutsak ziren arrotzaren mugimenduak. Oso deskuidatuta egon behar zuen, noski, arrotzak, uste baldin bazuen bi zaldienganako nire arreta eta jakin mina areagotuko zituela postura hartan.
‎Kontakizunaren une honetara iritsirik, Jentzi, orrialde hauek basamortu zuri bat osatzen dutela iruditzen zait, eta ezin jakin gai izango ote naizen horren espazio idorra onik zeharkatzeko. Bai, gogoa azken hilabeteotako oroitzapen eta imajinen nahasmenduan galtzen zait, eta ezin bada hori dena zuri nik nahiko nukeen bezala adierazi.
‎Edo, agian, haurrak izan ohi duen jakingose aseezinaren ondorioa. Ezin jakin. Ongi gogoan dut orduan, bihurrikeriaren bat egiten nuenean, gurasoek esaten zidatena:
2019
‎–Inoiz ezin jakin, baina ez zenuke izan nahi mesede bat zure alde, badaezpada ere?
‎Behealdean, han hemenka zabaltzen ziren ostarteetan barreiatuak, aeronautek karlisten kanpamentu militarretako hainbat su bistatu zituzten, baina oraingoan ere ezin jakin besterik gabe ikazkinen txondorrak ote ziren. Gertatu zen, gainera, une batetik bestera elurra hasi zuela, eta matazak globoaren oihalean urtzen ziren arren, zama handiagoturik, Saturno jaisten hasi zela, jausten, amiltzen.
‎Baiki, Manexek ez zekien berarekin gutiziatu nintzela, eta nik ere oso ongi ez. Manexek ez zekien, ezin jakin, Diego Maraniren Nuova Grammatica Finlandesa nobela ederreko hitzok ekartzen zizkidala gogora: " Maitemindu, itzali burua eta utziozu bihotzari alde egiten.
‎Bidazti zaurituek ez zekiten, artean ezin jakin, Iruñea alboko Zizur Nagusian zeudela, Gazolatz deritzon herrixkako lurretan hain zuzen ere; bidazti zaurgarriek ez zekiten, artean ezin jakin, egun gutxiren buruan Zénith aerostatoak zorigaitz are makurragoa izango zuela, eta, Zientzien Akademiak berreskuratutako barometroek frogatutakoaren arabera, globoko kide guztiak 8.200 metroan desagertu zirela zeru ezinago urdin batean.... Guztiarekin, Vinson jaunaren kontakizunak dakarrenez, Saturnoren hegaldiak porrot egin arren eta zorigaitzak zorigaitz, bidaztiak salburik zeuden eta nola edo hala fortunatuak sentitu beharra zeukaten.
‎Bidazti zaurituek ez zekiten, artean ezin jakin, Iruñea alboko Zizur Nagusian zeudela, Gazolatz deritzon herrixkako lurretan hain zuzen ere; bidazti zaurgarriek ez zekiten, artean ezin jakin, egun gutxiren buruan Zénith aerostatoak zorigaitz are makurragoa izango zuela, eta, Zientzien Akademiak berreskuratutako barometroek frogatutakoaren arabera, globoko kide guztiak 8.200 metroan desagertu zirela zeru ezinago urdin batean. Guztiarekin, Vinson jaunaren kontakizunak dakarrenez, Saturnoren hegaldiak porrot egin arren eta zorigaitzak zorigaitz, bidaztiak salburik zeuden eta nola edo hala fortunatuak sentitu beharra zeukaten.
‎Edo ez. Ezin jakin. Orain ezin.
‎Beharbada nire ameskeriekin elikatu nuen Giovanniren jelosia. Ezin jakin baieztapena jaulki zidan, ala galdera. Seguruenik mutil lagunari kontu gutxi egin nion aspaldian.
‎Ikaskideak trikitiaren jatorria Italian dagoela nabarmendu zuen, baina nire ikergaiaren berri izanik, bere historia ikasketak baliatu, eta Julien Vinson euskalariaren globo hegaldia kontatu zigun. Ikaskideak ezin zuen sumatu ere egin niregan zer nolako lilura piztu zuen, ezin jakin niregan une inauguratzaile bat sortu berria zuela. Ez dakit Bolonian Erdi Aroan nagusi izan ziren dorretxe babeltsu eta ugarien eraginez izan ote zen, edota Garisenda eta Asinelli dorre ezagunek globo gatibuak gogora ekarri zizkidatelako, kontua da hegaldiaren istorioa arras erakargarria gertatu zitzaidan.
‎Hala bada, eguzkiaren pendulua beste lau alditan goratu zen zeruaren kupulan; hantxe ikusi nuen asteleheneko ilargi betea gauetik gauera urritzen. Itsasoaren erlojuak nire bizimoldea markatzen jarraitu zuen eta azken eskola saioetako batean Guarinen ipuina kontatu nuen( ezin jakin Aurore sugearen eszenarekin interpelatua sentituko ote zen...). Bien bitartean, Vinsonek erakarri zuen nire arreta guztia, baina bidali zizkidaten eta eskuratu nituen idazkietan, zorigaitzez, ez nuen nire konbentzimendua frogatuko zuen ezer aurkitu.
‎Alabaina, Manexek ez zekien, ezin jakin, nire zoriontasuna hitzez beterik dagoela; Manexek ez zekien, ezin jakin, ipuina kontatu bitartean Diego Maraniren hitzak entzun nituela berriro ere neure baitan: " Maitemindu, itzali burua eta utziozu bihotzari alde egiten.
‎Alabaina, Manexek ez zekien, ezin jakin, nire zoriontasuna hitzez beterik dagoela; Manexek ez zekien, ezin jakin, ipuina kontatu bitartean Diego Maraniren hitzak entzun nituela berriro ere neure baitan: " Maitemindu, itzali burua eta utziozu bihotzari alde egiten.
‎Saturnoko aeronautek gorriak eta beltzak ikusi zituzten, eta Vinson jaunak lehen pertsonan egindako kontakizunak, sinegarria izatearekin batera, tiradizo handia zuen niretzat. Baina konbentzimendua nuen autore frantsesak zerbait ezkutatzen zuela bere abentura biltzen zuen zelofanaren atzealdean, nahiz eta ezin jakin zer zen, begien bistan eduki arren, artean ikusten ari ez nintzena.
‎Itsasoaren erlojuak ere ez zuen niregan eraginik izango. Hala bada, goiz osoan ez nintzen ohetik altxatu, eta beldurrak oro uxatu nahi izan nituen, erridikuluak oro; eta zain geratu nintzen, nire piura errukarria gorabehera, zain? ezin jakin zeren edo noren esperoan?, baina niregana inortxo ere etortzen ez, Nekatoenean NOR NORI aditzen aztarren bakar bat ere ez. Cosa fa una ragazza italiana como me in un luogo come questo...?
‎Behin, garrantzitsu itxura zuen norbait hurbildu zitzaion, ikuska laburraren karietara: gizona, kolpatu larriaren ohantzetik urrun geratu zen, ukitzera ausartzen ez zela, lotsaz ala ahalkez, hori ezin jakin.
‎Lehendabizikoa erabiliko nuke, bigarrengoko errepikapena (le sont) eta hirugarrengokoa (malheureuses) saihesteko. Baina ezin jakin erabakia egokia den jatorrizkoa ezagutu gabe.
‎Bestelakoak, bai: aldaketa inkontrolatuak egin daitezke, eta orduan ezin jakin zenbateko eragina izan dezaketen ludiko kliman. Posible horietan aipatzen dira:
2020
‎Zer? Ezin jakin. Ukuilu hura ilunpean eta itxita dago.
‎Coruñan jaso zuten, geltokian, trenez etorri zen-eta Madrildik; astuna egin zitzaion bidaia, amaigabea, ezin jakin zergatik, ordu askotako eta geldialdi ugariko bidaia izan zelako, edo amorratzen zegoelako behingoz Coruñara heldu, bagoitik jaitsi eta Vila Flaviarako bidea hartzeko. Azken arrazoi horrek eragingo zion hainbesteko larritasuna, seguru asko, zeren eta, trena geltokira goizeko ordu bietan ailegatu zen arren, ez baitzen erretiratu ordu batzuez deskantsatzera handik hurbil berarentzat propio prestatua zuten ostatu batera; horren ordez, autoari deitzeko agindu zuen, berak mokadu bero bat gosaltzen zuen bitartean.
‎Barreak entzun ziren apaizaren ateraldiagatik, presoak zaintzen ari ziren bost guardia zibilen algarak zehazki; gatibuak, hogeita bost pasatxo, belauniko zeuden, meza eta irainak pairatzen, atzo bezala eta herenegun eta herenegun aurrekoan bezala; badirudi mendeak daramatzatela han atxilotuta, hori guztia horrela jasaten, aurpegiari ezer adierazten utzi gabe. Halaber, barre algara egin zuten, guardia zibilekin bat batera, apaizaren albo banatan ezker eskuin zeuden lau falangistek ere, eta ezin jakin algara haiekin zer ospatu zuten, Kristo haien kausaren alde zegoela, apaizak esan bezala, edo Demonioa bera ote zegoen haiekin. Nolanahi ere, presoek lurrera begiratzen zuten.
‎Zenbat biztanlek hor lo egiten zuten? Ezin jakin lo egiteko aldizkatzen baitziren.
‎Urruti eraman ninduten, urruti oso. Basoaz beste aldera, inoiz ez nintzen horren urrun izana, hain urrun non bertan utziz gero ezin jakingo bainuen itzultzen. Eraman egin ninduten eta hagitz ahiturik nintzen.
‎" Ez, gaur hori ez diat kantatuko, gaur, teoriz behintzat, horrelakorik ez zegok hemen barruan eta". Ezin jakin dezakegun arren zein abestiri buruz ari den, Leteren hitzek giroan zegokeen aldarrikapen gosea azalera dezakete.
2021
‎Eta ni, zeren bila nenbilen? Ezin jakin. Aitatasunaren kontu hark hozkia ematen zidan.
‎–Berari eragingo dion ala ez, ezin jakin. Ez da hori kontua.
‎Berak baiezkoa egin zuen buruaz, hitz egiteko gauza ez balitz bezala; arnasa hartzen lanak zituen, sudurrean tutua zeukalako edo oinazeagatik edo ezintasunagatik, edo ni ikusteak larritu egin zuelako; ezin jakin nik.
‎Zigarroa lurrera bota, eta irribarreak lagundutako agur xume bat egin zion eskuaz. Siluetak mugimendu bera itzuli zion, kontraargian ezin jakin zezakeen irribarrerik itzultzen ote zion. Elkarri barkamenik eskatu beharrik gabe nork bere buruari barkatzen dion seinale.
‎Hura esaten entzun zionean, LucÃak behea jota eta aurpegi ezin tristeagoarekin begiratu zion. Eta, beste behin, ezin jakin zergatik.
‎Tabernaren aurretik pasatu zen, eta aita barran ikusi zuen beste hiru gizonezkoekin, ozen hitz eginez. Ezin jakin zertaz ari ziren. Inporta ere ez.
2022
‎Johnnyrekin. Eta dena ederki zihoan, harik eta Johnnyk Billy erregearen estatua ikusi zuen arte; Billy erregearen zaldiaz maitemindu zelako edo atzera errotan zegoela uste izan zuelako, ezin jakin; kontua da estatuaren inguruan bira eta bira hasi zela Johnny.
‎Uko egin zion ur bila basora joateari zeren, heriotza bizkarrean agertu zitzaionean, denari beldur izaten hasi zen, baita bere bihotzeko Limari ere, eta eguzkiak ia buelta emana zuenean, hilda erori zen, gorputzaren erdia errepidean eta beste erdia basoaren lurretan. Lima herrira iritsi zen ezin jakin zenbat denbora geroago, eta, txakurrak istorioaren xehetasun guztiak kontatu balitu bezala, herriko jendea Estebitanen bila irten zen. Ezpainak zuri aurkitu zuten, jauna, eta inork ez zuen jakin, benetan, zer gertatu zen.
‎Khadijari aitortu zenion sekula ezin izan zinela Fran  tzian laketu. Ezin jakin han zertan zenbiltzan. Ezin ulertu hango jendea.
‎Auskalo. Erditu arte ezin jakin.
‎Bai eta ez dira Montesquieuren aukerak, baina niri ugariago ateratzen zaizkit erdibideko formulak, bai baina ez; ez baina bai; agian; omen da; seguru asko; ezin jakin bezalako lur mugikorren enurak?. Zer egingo dugu nik, bizi dudan garaiak, eta garai honi legokiokeen literaturak.
‎Baina, denok elkartuta eta zuzenen jokatuta ere, ezin jakin zehazki nora goazen, zer mundu klase utziko diegun ondorengoei. Etorkizun hurbila beti da bizitzaren parte bat, esperantzaren jardina eta beldurren ispilua, baina ez dugu ikusten.
‎Liburu hau idazten hasten denean ez dago depresio arrastorik nire ustez. Data ziurra ezin jakin baina 2021eko udazkena da. (Garbiñe Larrearen oharra, liburuan datozen guztiak bezala)
‎Marina Garcésekin behin bakarrik egon naiz. Egon, diot, ze ikusi, gurutzatu, are agurtu, egon ginen aldi hartatik, maiz xamar egin izan dut, ia bizilagunak baikara, edo baikinen, jada ezin jakin. Interbiu bat egitea onartu zidan, zer eta, beste pertsona bat nintzela uste izan zuelako, AS hain zuzen, nire lagun minenetako baten neska laguna, era berean Garcésen lagun baten laguna dena.
‎Bartzelonan bizi –oroi, bizilagunak ginen ia, edo gara, ezin jakin jada–, Zaragozako unibertsitatean egiten zuen lan garai hartan, egin zuen urte luzetan. Hor ez nintzen hain azkar ibili, ez nion galdetu etengabeko joan etorri horiez, eskerrak aipatzen dituen Ciutat Princesa liburuan –biografia politiko moduko bat, bizitza baten gertakizunen zerrenda  tze hutsetik askoz harago doana; baina ez du aipatzen aitak Bartzelonako kanodromora eramaten zituela–.
2023
‎Hurrupa batzuk egin eta eskolako lanik ba ote zuen galdetu zion anaiari. Soinu bat atera zuen mutikoak, baietz edo ezetz esateko, ezin jakin. Eta zera gaineratu zuen ondoren, biharamunean txangoan joango zirela bere gelakoak.
‎Martà biak eta Guilla geroago, etxetik urrundu behar ez zutenak. Behin eta berriro esan zien ttikitatik Margaridak etxetik ez urruntzeko, eta hala eta guztiz ere hain urrun ziren etxetik beren burua hiltzen utzi zutelarik non hil ondoan ezin jakin izan zuten nola itzuli. Àngela gero, urdaiazpiko zati gazi baten antzera, barrena idor eta elkor, negar egiten ez zekielako.
‎Badakit egia esaten, gezurretan ezin jakin. Zein ote da gizon baten hitzaren balioa?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia