Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎—Presta hadi, Eduardo. Gaur Eskalatzaileak hire burua nahi dik —xuxurlatu zidan, ezin ezkutaturiko pozaz.
2001
‎Salbuespenak salbuespen, haietan jasotzen zen, jasotzen zena... irakurleen multzoa uxatzera iritsi gabe," Movimiento" delakoa osatzen zutenek irribarretsu irakur zezaketen notizia klasea, batik bat. Horretarako jakinduriaz jokatu behar zen," Movimiento" hori erraz mintzen zelako eta gertatzen zen guztia ezin ezkuta zitekeelako.
‎Bestalde, askoz ere interesg arriagoa iruditzen zaidan protagonistaren engaiamendu karlista ren jatorria ren auziaz (une batean Karlos Setimoren alde armak hartzera eramaten duen bilakaeraz), ordea, ezer gutxi esaten zaigu: euskaldun= foruzale= karlista ekuazio topikoa berritzeaz gain, nobelak ez du, alde horretatik, ekarpen literario handirik egiten, historialariek erabat arg itu ez duten gaia bada ere (nik behintzat ez dut oraindik aurkitu erabat konbentzituko nauen azalpen sintetikorik), baina ezin ezkutatu alde horretatik zerbait gehiago espero zitekeela. Bide batez, ematen du Txillardegi zinez saiatzen dela Jon Juaristiren teoriak oinarritzeko argudio gehigarri ak eskaintzen:
2004
‎Erlatibismo txatxu baten irudiak ezin ezkuta dezake gaur egungo gizarteetan ematen' den pluralismo moralaren egitatea. Horrela onartu behar izan dute, adibidez, Ravvlsek etaautore liberal berriek, eta beren idazlan berrietan, aurretik jaso gabe geratzen zen kosmobisioen aniztasunari erantzun nahi izan diote.
‎Noizbehinka ahora eramaten dituen azazkalei begira dago orain, burua makurtuta. Lotsatuta dagoela pentsatu du Mikelek, mutilak esandako esaldi politen batek gorritu dion aurpegia ezin ezkutatuta. Orduan pentsatu du bera gai izango den inoiz neska baten aurpegia hitz politekin gorritzeko.
‎" Hire andregaia duk?" galdetu zion Bazterrek, ahotseko asaldadura ezin ezkutaturik.
2005
‎Telefonoa zaintzen zuen poliziak eman zigun berria, irribarrea ezin ezkutaturik; handik bost minutura, uniforme gabeko beste polizia batek bulego batera pasarazi eta Anderri buruz hitz egiten hasi zitzaigun.
2006
‎Baina begi berriek ezin ikusi lehen ikusi gabekorik, edo ezin ikusi gabe utzi lehendik ere ikusiak zituztenak. Alegia, adin bat zeneukan, nirea ia biderkatzen zuena; adin horretarako ez zinen aldrebesa, baina urteen ekarria ezin ezkutatu. Hitz batean, zintuzket desiragarri ikusi, nahi izan banu ere.
‎Halako arrastoak uzten ditu basamortuko haizeak harean. Ezin ezkuta zitzakeen indiar hazpegi ederrak, orbainak gorabehera.
‎Une hartan turista aldra bat hurreratu zitzaien, kasinoko autobus txiki batetik irtenda. Ezin ezkutatuz zebiltzan irribarre lisatu perfektuak: lixiba garbigailutik atera berri.
‎Halaxe egin zuen, lotsa apur bat ezin ezkutatuz; izan ere, tabako dendako jabeen adiskidantza moduko hasi berri hartan interpretazio oker askotarako bidea eman zezakeen eskaintzak: ordura arte erakutsitako ezjakintasuna negozioak proposatu nahi zizkion tratulari badaezpadako baten amarrua baizik ez zela pentsa zezakeen, esaterako, edo zerbait okerrago agian.
2007
‎Zuzenbide horretan tradizio handiko erakundea izanik, sistema guztiz egokitzat jo da, norberaren askaren aurrean. Hala ere, erakundearen jatasuna babesteko, botere publikoko agenteek izan dezaketen nahierakeriatorri anglosaxoniarrak ezin ezkuta ditzake erakunde horrek Espainiako zuzenbide historikoan dituen sustraiak; izan ere, Espainiako zuzenbide historikoan badira antzinako aurrekari batzuk, hala nola, Aragoiko Erresumako «recurso de manifestación de personas» delakoa, eta Bizkaiko Foruan nahiz besren atxiloketen inguruan. Gainera, badite foru antolamendu batzuetan jasotako aipamenak, ustez legearen aurkako zira hurbilagoko aurrekariak, 1869 eta 1876ko konstituzioek prozedura hori arautu baitzuten, nahiz eta horretarako izendapen berezirik ezarri ez.
‎Ez nuen kolpe zuzenik ematen. Esku batekin burua lehortu, bestearekin alkandora lotu nahi, lurreko kulero zikinak oinekin ezin ezkutatu. Izerditan blai jarri naiz hamar segundotan.
2008
‎Beraiek dira beti hoberenak eta sekula ez dute akatsik izan baina, porrotaren ezin ezkutatuzko itzalak errenditzeaz beste aukerarik ematen ez dienean, hutsik eta lotsaturik sentitu ohi dira eta, areago, depresio aldi laburrak ere nozitzen dituzte; dena den, laster hasten dira ostera ere beren estrategia arrazionalizatzaile eta suspertzaileak aktibatzen.
‎Ama nagusiak, haserre zegoelako itxura egin eta poza ezin ezkutatu izan zuenak, domingotarraren hatzaren mugimendua jarraitu, honek santu estali batengandik beste batengana zeraman hatza, hatz muturrean kokatutako begi ahalguztidun batek istantean berretsiko zuenez, eta, apurka apurka, betartea aldatu zuen, haserre eta poz keinuei kezkarena, anai arreba bikiak dira kezka eta beldurra?
‎Baina Mentxoven akats larriak edo Euskaltel Euskadiren nahi eta ezinak ezin ezkuta dezake tropel erdiak atzo egin zuen lan dotorea. Hasi eta bukatu, zoragarria izan zen etapa.
‎Ama nagusiak, haserre zegoelako itxura egin eta poza ezin ezkutatu izan zuenak, domingotarraren hatzaren mugimendua jarraitu –honek santu estali batengandik beste batengana zeraman hatza, hatz muturrean kokatutako begi ahalguztidun batek istantean berretsiko zuenez– eta, apurka apurka, betartea aldatu zuen, haserre eta poz keinuei kezkarena –anai arreba bikiak dira kezka eta beldurra– gainjartzen zitzaiela. Ama nagusia kezkatua zegoen, zinez, beldurtuta –heretikoak erregai zituèn suaren irudia etorri ote zitzaion burura, begitartea izoztu ziona? –, eta orduan, defentsa sistemaren erreakzio automatiko batean, bizi sena iratzarri eta bizi senak argudiorik biribilenaren bila bultzatu zuen:
‎Barrutia besoak jasota gelditu da, orain arte garrasika eta espantuka aritu dela ohartu berri balitz bezala. Gero jaitsi egin ditu eta bigarren aldiz histrioiaren atzean ezkutaturik dagoen gizajoa ikusi dut, azal garden batek barneko geruzaren azala ezin ezkutatu baina aldi berean lausotuko balu bezala. Eta izua eta samurtasuna eta errukia sortu dit.
2009
‎Ibañetan gertatu bazen, errua orografiari bota zakiokeen, gainera euskararen muga ere gaur han dagoenez. Arnegiko zubian ezin ezkutatu da Nafarroaren urraketa: ezin hobeki adierazten du Euskal Herri osoaren zatiketa.
‎–Bizitza harrapatu nahian dabil? harrapatu nahian, erantzun diot, sabeletik ahora igo zaidan irribarrea ezin ezkutaturik.
‎GERMAN dela ikusi eta mina sentituko du, gero telefonoari ez entzuna eginez, sabaira begira jarriko da. Segundo batzuez telefonoak joka jarraituko du, baina ALIZIAk bere horretan jarraituko du, ia malkoak ezin ezkutaturik.
‎Eta entrenatzaileak argi eta garbi erran zien jokalariei ez zela kontent. Ademar Leon mendean hartu eta gero, berriz, bere poza ezin ezkutatuta zebilen Villaldea. Hau bai, hau bada nik entrenamenduetan ikusten dudan Portland.
‎Atzoko Ahots taldeen Musika Sakroari buruzko hitzok, horrela hasteak, pena ematen dit, baina ezin ezkuta dezaket Santa Klara erdi betea ikusteak sortu zidan ondoeza. Aukera aukerako sei taldeek gehiago merezi zutela uste nuen.
‎Salmahaian utzi zuen gero paketea, koadernoen ondoan. Emakumeari begiratu zion, begiak estututa, mina ezin ezkutatuz.
‎eta eztula bezala, ezin ezkutatua da maitasuna.
2010
‎O-aren barruan, bi begi eta irribarre bat. Amak ezin ezkutatu zuen txartel hura bere eskuetan izateko premia eta Luiak apur batean eutsi zion ez ematearen tentazioari.
‎EAJ PSEren arteko hamabi urteko agintaldi luzean ez zuten behar besteko emaitzarik erdietsi; ez, hizkuntza koofizialtasun erabatekoa lortzeko lain. Bikote horren iduriko, ezin ezkutatuzkoa zen artean indarrean zegoela hizkuntza baten aldeko ikuspegi babeslea; beste hizkuntza, aldiz, baztertua zegoen, oposizioko politika baten eta hark gaztelania hiztun ustez baztertuen alde agertutako jarreraren adierazgarri zenez gero. Nafarroako Foru Erkidegoa bera eta hango UPN PSNren arteko gobernu akordio ezagunak, hain zuzen zonifikazioaren bidez euskara baztertuta eta ikastolen sareari diru laguntza urriak emanda, balizko paradigma gisa aurkeztu zituzten, EAEn gobernu transbertsala mimetikoki transplantatzeak lekarkeen garai berrira begira.
‎Baina dokumentu zaharrak aztertzerakoan, hasieran Latinez idatziak eta mintzaira erromanikoz gero, herri hizkera ezin ezkutatu da eta nonahi ageri da. Honek garbiki adierazten du herria idazten ez zen hizkuntzaz mintzatzen zela.
2011
‎Sardiniarrek ere bozkalekuetara jo dute beren iritzia berrestera; duela hiru aste, eskualde hauteskundeetan, ezezko biribila eman zioten energia nuklearrari.Kolpe latza izan da, hilgarria, agian? Berlusconiren gobernuarentzat, krisi erabatekoan baitago, ez hainbeste buruzagiaren sexu eskandaluengatik, baizik eta inoizko ekonomia krisirik latzenaren kolpeengatik, ezin ezkutatu baitituzte ez demagogiak, ez populismoak, ez eta txisteek ere. Aldi berean, seinale ezinago adierazgarria da parlamentuko zentro ezkerreko alderdi oposiziokoen sektorearentzat.
‎Asko gara Aralar Bildun ez egotea ulertu eta onartu ez dugunak, hor bertan zegoelako ezker abertzalearen ardura politikoaren erronka zailenetakoa; pasatakoak pasata, heldutasun politikoz jokatzea, horra hor langa. Bilduk ilusioa eta esperantza ekarri duen arren, ezin ezkutatu, bai Aralarrek eta baita Bilduk ere azaldu duten ezgaitasuna, (NaBai eta AB kanpoan daude) izaera nazionaleko proiektu bakarra aurkezteko, ezker abertzalean kokatzen garen independentistoi. Helburu, ezin dira alderdiak izan; helburua, beti da proiektu politikoa:
‎Atzetik jarri zaizkie Maria eta Teresa. Azken lerroan datoz hiru umeak, solemnitateari eutsita; baina jolas gogoak ezin ezkutaturik.
‎Arrastaka doa. Ezina ezkutatu ezinik, amaren eta anaia
‎Segundo batzuk elkarri begira geratuko dira ITXASOk erreakzionatu eta besarkada emango dio. TXIMISTA hasieran gogor, baina segundo batzuen ostean besarkada itzuliko dio, emozioa ezin ezkutatuta. ITXASO ere emozionatuta dago.
‎Estilo ederra zeukan habanar zigarroa ezkutatzen, eta titia hartzen. Habanar zigorroaren usaina amodioa eta sosa bezalakoa da, ezin ezkutatuzkoa. Han zirenek elkarri erreparatzen zioten erretzailea nor zen hautemateko, baina lanak zeuzkaten bilatzeko.
‎Ni naun, zaldiz ethorrita, nire kuttun/ haren bihotzak ordea/ ez du entzun"" Ilhunabarrez" kantuan. " Oianone" errezitatzeko berriz, Bach-en ariaren doinu alaia aukeratzen du, baina antsia ezin ezkutatu(" Sugea baitatza lotan/ indarren bihurtzekotan/ Oi! Emaiozu moxu bat").
‎Alberto San Cristobal (Arlote) edo Jesus Prados (Txomin del Regato) bezalakoak. Ezin ezkuta daiteke urte horietan halako pertsonaiek izan zuten erabilera politikoa. 60ko urteetan, euskaldunak ezjakinak, barregarriak eta txatxuak zirela erakusteko, adibidez, Txomin del Regato bezalako barre eragileez baliatu zen frankismoa, eta, Xamarrek dioenez," [euskaldunek] mintzaira ofiziala makur eta trakets egiten dutenez, trufa, txantxa, eta barre errazen helburu izaten dira, haien" hizkuntz gaitasun eza" agerian utziz bereziki...
2012
‎Dena dela, hori ikusteko dago. Baina ezin ezkutatu dizut nire poza eta ilusioa. Gainera, ziur nago, bai Iniciativak eta bai CUPekoek baietz jakin erronkari aurre egiten, eta CiUk eta ERCk baietz barneratu haiek itunean, autodeterminazioaz diharduen zatian.
‎Egoitzek, barrea erabat ezin ezkutaturik, Oierri begiratu zion erantzun aurretik.
‎Hala, burgesia autoktonoak herri langilea esplotatzen du esparruautonomo horretan, eta horretarako okupazio estatuaz baliatzen da. Estatuarenabsentziak eta indar objektibo bezala azaleratzen den kontzientzia nazionalarenexistentziak herri hau aztertzen duen edonori ezin ezkuta dakiokeen errealitate batsortzen dute.
‎No, no, lotsatuko da. Sí, hombre, kide batek adore eman nahian, azkenaldia pattal samar dabilela ezin ezkuta dezake eta, escribió unos libros muy buenos, tenía mucho futuro. Gaztetan meniskoa apurtu zuen etorkizun handiko erdilariaren elastikoa jantzi diote.
2013
‎Adierazpenen emaria etengabea izan zen Erreferenduma iragarri zen egunean. Kontsulta babesten duten ordezkari politikoek batasun itxura agertu zuten, sindikatuek begirunea adierazi zuten prozesuarekiko eta gizarte zibila, politikariak toki horretara eraman dituzten elkarte, plataforma eta gainerakoak poza ezin ezkutatuz agertu ziren komunikabideetan. Poza eta ardura, izan ere, jakin badakite hau guzti hau hasi besterik ez dela egin.
‎Barruko indar batek ez zion uzten besterik egiten, Rasputinek esandakoa nahitaez bete egin behar zuen. Arropa guztiak erantzita, zutik geratu zen logelaren erdian, erabat biluzik, esku batez alu iletsua estaltzen saiatzen zen bitartean, bestearekin bi bular handi oparoak ezin ezkutatuz.
‎Hain ezti eta hiztun gehienetan, eta hortzak erakutsi zizkidan, errezeloz. . Zer aurkituko duzula uste duzu zuk, gerra zer den ere ez dakien horrek?, bota zidan zapuzkeria ezin ezkutaturik, hantxe ziplo bere sukaldean, katilu bana kafesne hartzen ari ginela. Planteamenduak berak mindu izan balu bezala kritikatzen zidan burutapena, kasik sarkasmoz, eta neuk ere aski ernegatuta eusten nion begiradari, nire harriduran ezin kabiturik, gure familian apaingarririk gabeko galdera zuzenak erantzun traketsa dakarrela konturatu nintzen arte.
‎Koloretako paperak, margoak eta kutxa bete jostailu altzoan zekartzatela agertu ziren berriro hirurak, irribarre pikaroa ezin ezkutaturik, konplizitatez gainezka. Magia zipriztinak igarri genituen giroan, eta etxekoen ezaugarriak deskubritu genizkion pitaka, inoren antzik ez zuen emakume hari:
‎Hasperen egin dit, aste honetako akidura ezin ezkutaturik. Hilobia ikusi orduko ekingo diogu itzulerari, eta zeharkatuko dugun mapa zatian du dagoeneko arreta jarria.
‎Ordu erdi pasa du Iratik komunean giltzapeturik baina bertatik konbentziturik atera da, negarra salatzen zuten begi gorriak ezin ezkutaturik. Ikasmahaiaren aurrean jarri eta motxila ireki du.
‎Berehala ileak harro harro jartzen zen, larru guztia oilo pikorrez beteta eta hotzikarak dardaraka hasten zen. Baina, gainera, zakila tente tente eraikitzen zitzaion larru perakako zapi azpian ezin ezkutaturik eta horrek nerabe guztiak aztoratu egiten zituen, bereziki neskatilak. Hostape oso zakar jartzen zen, biraoka, mehatxuka, zakurra xaxatuz eta, inon zigorrik harrapatuz gero, makilaka ere bai.
‎Auzapeza itzuli eta gertatutakoaz jakitun jarri dutenean, zeharo atsekabetu da. Nahiko lana dauka haserrea ezin ezkutatuz.
‎—Eta? amona Xudra bere barruko barre egiteko gogoa ezin ezkutatuz dabil, baina herritarrak urduri eta aztoratuta ikusirik, serio egoten saiatu da. Zer, kezkatuta ala beldurtuta zaudete?
‎Baina Tzurdiok ere ez zuen jada jasaten bi agure haien erretolika etengabearen eultzi astuna. Nahikoa zeukan mutikoak, gainera, behin behineko lilurak eragiten zion aztoramena ezin ezkutatuz.
2014
‎Eskozian alde bakoitzak dagoeneko egin du berea eta orain herritarren txanda da. Ezin ezkutatu ezetzak etsipen maila bat ekarriko lukeela Katalunian edo Euskal Herrian, baina erreferendumera akordioz iristea bera jadanik ipar-orratz izango da luzerako estatuek nazio gisa eta subjektu politiko gisa onartzen ez dituzten herrientzat.
‎Kasik hiru urte geroago, Calumet Tobacco Company ko bere langelatik atera zen Henry Marston, eta sarrera gurutzatu zuen Waterbury epailearen bulegora joateko. Aurpegia zahartua zuen, goibel antza, eta haren gorputzak pisu menderaezin moduko bat zuen, lihozko jantziak ezin ezkuta zezakeena.
‎2011tik 2014rako tartean %18 egin du behera Tokikomeko komunikabideok jasotako diru laguntzak. Egia eta nabarmena da tokikoontzako diru poltsa handitu egin dela aurten, bai, baina ezin ezkutatuko dugu komunikabide kopurua ere handitu egin dela. Aurtengo banaketan parte hartu duten 12 proiektu berrietako 7, gureetakoak dira.
2015
‎Honezkero zeharo puztuta dabil gure ikuslea, urde egolatra horren kontrako mendeku kolektiboak hordituta, ausart ematen diona buelta hitz kamutsek ezin ezkutatutako koldarkeriari. Harik eta 107 piezara iritsi arte.
‎–Ze opari, andereño Ana? , galdetu nion nik, galdera ikur hark gordetzen zuen poza ezin ezkutaturik.
‎liburu ireki bat da. Lotsa, amorrua eta gorritze postkoitala ezin ezkuta ditzakeen azal klase hori. Hala ere, borondatez kontrako errebelazio horiek ez dute lotsarazten, aitzitik, bere xarmaren parte bihurtzen du, espontaneoa da, librea, ez da isiltzen.
‎Anaiarekiko elkarrizketa errotik moztu du Hurak, umore txarra ezin ezkutatuta.
‎–Martin eta gainerakoak arriskuan daude. Ezin dugu denbora gehiago galdu, agindu du Hurak, bere ezinegona ezin ezkutatuta.
‎Bateko txisteen eta besteko lezioen artean entreteniturik zihoan Esteban, bideko nekeari ia erreparatu gabe, nahiz urteetako zigarroen eragina ezin ezkutatu izan. Jakingarri haiek gogoan hartzen ere saiatu zen hasieran:
‎Ibilbide osoan horretan arituta gero, eta azken hamarraldian esperientzia heavy xamarretan murgilduta gero, nekatuago eta uzkurrago nago multzotasunaz, eskuzabaltasunaz, zirkulartasunaz. Han eta hemen, taldetasunean norberaren hutsuneak, kalitate arazoak eta ezinak ezkutatzeko koartada ere ikusten dut batzuetan. Baliteke aro aldaketa izatea, tonu eta paisaia berrien beharra.
2016
‎Zoriontasunak aipatu zituztenean jendea biziki hunkituta zegoen, Adan, aldiz, batere ez. Ebari ezin ezkutaturiko irribarre handik jalgi egin zitzaion, ez hil inor, eta hiltzailea kondenatua izango manamendua entzun zuenean,, da?
‎Hazpegi finetakoa zen, aurpegiaren harmoniari sendotasuna ematen zion masailezur indartsu baten jabe. ...ari zerion irmotasuna, eta besaulkian erlaxatuta eta burua pixka bat atzera botata esertzeko moduak areagotu egiten zuen gizon seguruaren tankera, baina zaintzaileak batzuetan halako hauskortasun izpi bat antzematen zion begiradan, agian aspalditik ezagutzen zutenen aurrean gizon hark oraindik ere sentitzen zuen babesgabetasunaren arrastoa izan zitekeena, haren gaztetako ibileren berri zutenentzat ezin ezkutatuzko ahulezia bat baleuka bezala.
‎Zer dela eta, orduan, eraiki zuten etxe honetan? , galdetu nuen, nire egonezina ezin ezkutaturik.
‎–Ez dakizu bart zure senarrarekin lo egin zenuen ala ez? , burua altxatu zuen ertzainak, harridura ezin ezkutatuz.
‎Orduan erabaki nuen, batetik amnesikoaren plantak egitea, eta bestetik gauzak zeuden moduan uztea, istripua edo izan balitz bezala, nik aitorpenak edota juizioak saihesteko. Baina gero dena zeharo konplikatu eta korapilatu denez gero, ezin ezkutatuko dut hemen egon izana eta dena aterako da argitara.
‎Azken detaileak lotzen topatu ditugu horietako zenbait egunotan, Karrikan bertan.Urduritasun puntu batez dena ondo irten dadin sumatzen dira. Baina baita poza ezin ezkutaturik, eguraldia lagun dela, ziur baitira jai politak irtengo direla. [Egitaraua]
2017
‎eta jakinda ere emakume honek, herriko gizon andre guztiek bezalaxe bidenabar esanda, ez duela paper idatziekiko inolako jaierarik; bada, esan dizudanez, gutuna itxi eta postetxera eramatekotan nintzela, postaria azaldu zitzaigun etxean, zer eta zure eskutitz batekin. Hura poza, batetik, zure berri jakiteagatik, eta atsekabe txiki bat ere bai, ezin ezkuta baitezaket zu zeu etorriko zinelako itxaropen gordezina ere banuela, orduantxe bidaltzekotan nintzen gutunean bertan eskatzen nizun bezala. Eta zeuri ere pasa zaizu burutik asmo hori, etortzekotan egon zarela aitortzen baitidazu, nire arima nahasi itsutuak norbaiten laguntza beharra zuelakoan, baina alde batera utzi ezinezko betebehar eta eginkizunak ere ba omen zenituen, hor egonarazi zaituztenak.
‎Gu lotsaz ezetz esateko, baina ezin ezkutatu gure ezjakintasuna.
‎Gizona zutik zegoen salaren erdian hitz zaparrada agoantatzen, harridura ezin ezkutaturik, baina nabariezina zen hau emazte itsu batentzat.
‎Gurasoek, apaizek eta nekazariek etxeak uzten zituzten frantsesen kontra borrokatzera joateko; ia antolamendurik gabe, gerrillari talde bakoitzak bere buruzagia aukeratzen zuen; tokirik egokienean erasotzeko aiduru gelditzen ziren eta, arerioak indartsuagoak baziren, inolako lotsarik gabe ihes egiten zuten eta basoan desagertzen ziren. Suchetek ezin ezkuta zezakeen eraso zien gerrillarienganako miresmena:
‎“Bai, hobe. Gose zara? ” bota zuen Josebak antsia ahotsean, zerabiltenetik ihes egin nahia ezin ezkutatuz.
‎Josebak BA BART irakurri zuenean, egon zen iruzkinen bat egiteko, baina Axiren erreakzioaren beldur edo, isildu egin zen. Ez zion bere buruari aitortu nahi, baina azken boladan ez zituen bururatzen zitzaizkion hainbat gauza egiten Axiren gaitzespenaren –batzuetan ageriko, besteetan ezin ezkutatu, besteetan ezkutatu eta, askotan, onartu behar zuen, bere irudipenekoaren– beldur.
2018
‎Egin dezagun atzera! Ixiarrek eta Ainhoak euren izu aurpegia ezin ezkutatuz.
‎Inork ez zion erantzun. Gazteek elkarri begiratzen zioten beldurra ezin ezkutatuz. Zirkuluaren erdian, Joseba eta bere magnetofoiaren ondoan, piztuta zeukaten suak gazteen aurpegietan ikus zitekeen izua areagotzen zuen.
‎(Zeloak ezin ezkutatuta) Eta Izarok. Mutil laguna daukala?
2019
‎–Aldi baterako da? Lana ziurtatzen dioten arte, erantzun nion, lotsa ezin ezkutatuta.
‎Egunero lez, instituturako bidean zihoan, irribarrea ezin ezkutatuta, asteburuko oroitzapenak burutik kendu ezinda.
‎...satu dituen gizona ez baita zaharra, garai batean bai, orain hobeki zaintzen dugu geure burua, badira lozioak, tindagaiak, kremak, leuntzaile zenbait, adibidez, non aurkitu mundu zibilizatuan, egun, bizarra egin eta gero aurpegian alunbre harria emango lukeen gizona, hura larmintzaren aurkako basakeria zen, egun kosmetika erregina da, eta errege eta lehendakaria, eta kosmetikarekin zangoen dardara ezin ezkuta daitekeela ikusita badago ere, gutxienez nolabaiteko txukuntasuna ematen dio norberaren begitartekoari lekukorik dagoenean. Orain lekukorik ez dagoenez, Raimundo Silvaren begitartea uzkurtu egiten da, eta bitartean, hariaz beste aldean, Maria Sara doktoreak, keinu dudarik gabe segail batez, buruaren mugimendu batez, atzera botatzen du ezker aldeko ilea, entzungailua belarrira hurbildu ahal izateko, eta azkenik mintzatzen hasten da, Lehengo egunean ez zituzten aurkezpenak egin, nik neuk aurkeztuko dut neure burua orain, Maria Sara dut izena, zurea ezagutzen dut, horixe esatera zihoan, baina Raimundo Silvak, ohiturak hartaratua, bere izena esan zuen, bere izen osoa, Benvindo eta guzti, eta erredikuluaz bertan hiltzekotan egon zen.
‎Baina zer esan behar zenidan? (?) (Sekulako irribarrea du aurpegian, poza ezin ezkutatuta jada) Benetan. Ai ama!
2020
‎Esker txarrekoa eta erremediorik gabeko kaskagogorra dela iritzita, espantuka alde egin diote bisitariek. Agureak, berriz, ezin ezkutatu du amorrua, esandakoak esanda ere, pitxerra hantxe utzi baitiote, kaxa, zelofan eta guzti. Ez du bistan nahi.
‎Ezin du izan, atzoko kiratsa da! esan zuen Itziarrek, izua ezin ezkutatuz.
‎Gure zain, diozu? Mirenek, urduritasuna ezin ezkutatuz.
‎Eta Iñaxitak bere mutilak eskatu bezala egin zuen. Gainerako neska mutilek zorrotz begiratzen zieten bekaitza ezin ezkutatuz. Josetxok motorra berotu eta jauzi bat eginez, Errenteriatik Txikierdi alderantz abiatu zen, zumardian beraiei begira gelditu ziren neska mutilak ahoa bete hortz utzirik.
‎Gazteek, fitsik erran gabe, ahotsa sortu zen aldera begiratu zuten, isilik, ikara ezin ezkutatuz. Eta atorra beltz eta galtza zabal ilun batez jantziriko gizona ikusi zuten.
‎Egin ezazue, bada, esku-izkribuan erraiten zaizuena. andereak, bere bozkarioa ezin ezkutatuz.
‎Barne poza berriz ezin izkutaturik, ahalik eta hotzenik agertu nahi zuen Elsa' k, eta atea ez zuen osoki zabaldu.
‎Ez, ez De Rijke jauna. Iñora ere ez erantzun zuen barne tragedia ezin izkutaturik.
‎Hori egin zuen; eta hirurogei bat urtetako andre gizen zahar batek, walon doiñua ezin izkutaturik, etxea erakutsi zion. Garbi zegoen, eta erredizak ez ziran oso zaharrak.
‎Zer deritzazu? galdetu zion Elsa' ri, pozkario kezkatsu hura ezin izkutaturik.
‎Ze ameslari eta ze ameslari ondo? erantzun zuen Jean' ek bere amorrazioa ezin izkutaturik. Castro' k egia esan dik berriki:
‎Eta horretarako, zer behar duzu? Erregek, Otsoa Zalgizekoaren hitzek beregan sorturiko poza ezin ezkutatuz.
‎Bizilagunak irtenbidea eskatzen aspaldidanik dabiltzan arren, arazoak bere horretan jarraitzen duela esan du Pecharromanek, haserrea ezin ezkutatuz. “Aurreko legegintzaldian zein oraingoan, bi alkateekin maiz hitz egin izan dut, baina denbora pasatzen da eta ez da ezer aurreratzen.
‎Baliteke Europa osoan ez egotea beste landa lurralde bat horrenbeste ikur heraldiko duenik. Hala balitz ere, ezin ezkutatu agerikoa: agot eta ijitoen odola borborka dabil euskal jendearen zainetan.
‎Omarrek, nik bi hilabete lehenago bezalatsu begiratzen zion Amatxiri –kafesne eta galleta festak ahalbidetzen zion neurrian behintzat–: hein batean harriduraz eta beste hein batean tentsioz, zorabio sentsazioa ezin ezkutatuz, istorioaren hariari segitzeko hurrengo oztopoa nondik etorriko ote zitzaion asmatu ezinik.
ezin ezkutatu
2021
‎¡ Tu si que tienes cara de pinguino, baboso! (Hik bai daukaala pinguino aurpegia, babo halakoa!) Iñakik, bere haserrea ezin ezkutatuz.
‎Hi, Patxi, galde iezaiok mutilari zer egiten duen horrelako tresnatzarra edukitzeko. Unaik, inbidia ezin ezkutatuz.
‎Bai, Kimama, hurrengo urtean itzuliko gaituk. Patxik, pena ezin ezkutatuz Zin egiten diagu.
‎Fikzioak ezin ezkuta zezakeen hagiografiari atzeko oihal gisa zerion Historia larria. Eta Historiak beste modu batez hitz egiten zuen.
‎Indartsua izatea ez baita norbere ezinak ezkutatzea, ahuldadea, koldarkeria eta beldurrak agertzeko inolako beldurrik ez izatea baizik, norberaren zein ondokoaren zaintzari arreta jarriz; baliozkoa izatea ez baita etengabe eta leku oro ‘produktiboa’ izatea, une bakoitzari eta ingurukoei balioa ematea baizik; jakintsua izatea ez baita arzalpen orojakileak ematen aritzea, ingurukoak entzun eta ingurukoen jakintza probesten jakit... Azken batean, gizona izatea ez baita ‘gizon (ustez) autentikoa’ aukera bakar gisa gorpuztu eta ezartzea, beraori auzitan jarri eta birpentsatzea baizik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia