Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2000
‎Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak. Eta dorre haietarik batek bihotzaren jakintasuna sinboliza zezakeen, eta bertzeak adimenduarena, edo, bertze hitz batzuetan, bihotza zuen dorre haietarik batek harroin, eta burua bertzeak, zeren gizona osoa izaiteko eta osorik salbatua izaiteko deitua izan baitzen, eta osotasun hura bihotz buruen eta buru bihotzen bat egiteaz baizik ezin erdiets baitzitekeen.
‎Ba al dakizu nor den Monteverdi? Halarik ere, operarik ezean, datorren igandean haren meza kantatu bat duzue katedralean, organo eta guzti, eta haren musika kantatuak erdiets dezake, beharbada, nik ezin erdiets dezakedana: zu konbentzitzea.
2001
‎Elikagaiak jangarri iraunarazteko borrokan aurrera pausoak ematea erraztu duen beste asmakuntza handia aditiboak eranstea izan da: hazkurria jangarri kontserbatzea ez ezik, elikagaien lanketa prozesuan hobekuntzak lortzea, jakien ezaugarri organoleptikoak (ikusmen, ukimen, dastamen eta abarren bitartez atzematen direnak) aldatzea eta era naturalean ezin erdiets daitezkeen produktu berriak sortzeko nahasteak (ura eta gantzak, etab) egitea lagundu baitu aditiboak gehitzeak.
2004
‎Bere eragin bortitza zela eta, Elizak mehatxuka ibili behar izaten zuen: " Gulan erori dena zioten abadeek pulpitoan, gosez eta egarriz ibiliko da, ur xorta bat ere ezin erdietsiz, ahuldua eta flakatua". Jendeak, pietate handiko egun haietan, errespetuz entzuten zuen predikua, baina, ai!, dozena bat buñuelo eskatzen zuen hurrengo urratsean.
2006
‎Giza kontzientzia eta bizitza sozialeko eremu horiek arras ezberdinak ez ezik, elkarren kontrakoak ere badira. (Nahiz eta bakarren batek, ezin erdietsizko azken instantzian, bateratasunik aitortzen duen). (...) Bereizketa hori ezkutukoa da zenbaitetan, agerikoa besteetan, aldizka baretua, aldizka bizia (Giner, 2003:
2007
‎10 Madril eta Bartzelonan, 7 Valentzia eta Bilbon, 6 Malaga, Sevilla eta Zaragozan, 5 A Coruña, Alacant, Cordoba, Murtzia, Donostia, Valladolid eta Gasteizen eta 4 Granada, Oviedo, Iruñea eta Santanderren.Zentroak bisitatu zituzten 22 teknikarien erdiek ez dute argaltzeko beharrik, bostek gehiegizko pisu txikia dute (arazo estetikoa, batik bat) eta gainerako seiek maila desberdinetako obesitatea nozitzen dute.Dietetika eta nutrizio alorretako adituen laguntzaz eta sendagileen aholkularitza egokia harturik, horrelako zentro batek bezeroari era osasuntsu eta eraginkorrean pisua galtzeko aukera eman ziezaiokeen determina zezaketen irizpideak ezarri ziren.Bisita horietan ateratako ondorioek bereizgarri nagusi bat, berbera, agertzen dute: pisua galtzeko promesek eta proposatzen dituzten tratamenduek dietetika eta nutrizio alorretako adituengan mesfidantza pizten dute, dieta osasuntsuen bidez ezin erdiets daitezkeen emaitzak ezartzen dituztelako.Izen berdina, zerbitzu desberdinaCONSUMER EROSKI ko teknikariek, argaltzeko tratamendu eta gorputz estetikan espezializaturiko negozio tipologia zabalaren ordezkari diren 103 establezimendu bisitatu zituzten: belar denda, parafarmazia, dietetika dendak, etxe partikularretako kontsultak, baita hainbat hiritan izen berberarekin lanean dabiltzan zentro batzuk ere.Nolanahi ere, izen berbera badute eta frankizia bateko kideak badira ere (hauxe da funtzionatzeko era ohikoena) bezeroari ematen dioten informazioa eta tratamendua aldatu egiten dira zentro batetik bestera; beraz, marka berarekin diharduten establezimendu edo frankizien funtzionamendu osoa (ona izan, txarra izan), batera, balioztatzeari ez deritzogu bidezko.Aztertuetako batzuk dira Corporación Dermoestética (izendura horretako hamaika zentro aztertu ziren), Naturhouse (hamahiru zentro), Herbolife (lau zentro) eta Corposan (bost zentro). Frankizia horietako kide diren lau zentrotatik bakar batek gainditu du aise CONSUMER EROSKI k ezarritako azterketa; %12k erdipurdi apala baizik ez du lortu eta frankiziaturiko gainerakoek (%64) ez dute gainditu:
‎Ikertzailearentzat karakterea lan hipotesi bat da, estreina susmo bat edo intuizio bat, eta gero jomuga bat, ikerketak egiaztatu behar duena. Baina jomuga den bezainbatean, osotasunaren ezagutza eskatzen duelarik, ezagutza partzial guztien suma, gehiago da ideal bat (ikerbidearen araukatzaile),, inoiz ezin erdietsia guztiz?, Sisifo-ren harriaren antzekoa, ikerketa azkengabera deitzen duena91 Jada 1793ko. Antzinatearen estudioaz, izkribuan92, karaktere nazional grekoaz jabetzeko azterkizunen artean, hizkuntza lehenbiziko tokian aipatua dator, etorri, baina azterbide hori ez da ikusten emankorra93 1806ko. Latium und Hellas, en eta garai bertsuko, tituluan bertan interes nagusia iragartzen duen? Über den Charakter der Griechen?
‎bat da, estreina susmo bat edo intuizio bat, eta gero jomuga bat, ikerketak egiaztatu behar duena. Baina jomuga bezainbatean, galdatzen duelarik osotasunaren ezagutza, ezagutza partzial guztien batura, gehiago da ideal bat (ikerbidearen araukatzaile), «inoiz ezin erdietsia guztiz», Sisifo-ren harriaren antzekoa, ikerketa azkengabera deitzen duena821 Jada 1793ko «Antzinatearen estudioaz» izkribuan822, karaktere nazional grekoaz jabetzeko azterkizunen artean, hizkuntza lehenbiziko tokian aipatua dator, etorri, baina azterbide hori ez da ikusten emankorra823 1806ko «Latium und Hellas»en eta garai bertsuko, tituluan bertan interes nagusia iragartzen duen... Humboldt-ek gaztetan ikasi ditu etxean prezeptorearekin grekoa eta latina, eta sakonki irakurri ditu autore klasikoak.
2010
‎Bestalde, oxigeno gehiago garraia dezaketen hemoglobina (Hb) sintetikoen bila aspalditik ari dira laborategian, baina nahi bezalako emaitzak ezin erdietsita jarraitzen dute.
2013
‎Horretarako, seiehundik gora ekarpen jaso dituzte udaz geroztik, eta azken egunotan bilera luzeak egin dituzte, epea amaitu baino lehen oinarrizko akordioak adosteko. Hasiera batean Eguberri bezperarako amaitu nahi zituzten elkarrizketak, Haassek prestatutako zirriborroa urtea amaitu aurretik txukundu eta onartzeko; baina abenduaren 24ko ordu txikietan oraindik itunik ezin erdietsita zebiltzala onartuta, eten egin zuten negoziazioa. Haassek berak onartu duenez, aurrerapauso handiak eman dituzte memoria historikoari eta gatazka politikoari dagozkien gaietan, baita desfileen araudian ere.
2015
‎Muezek lideratzen zuena, Erize, Belasko, Martinez Alegria eta Perez Baldarekin batetik, eta Caballerorena bestetik, Valimaña, Etxanitz, Saez Argiñano eta Etaiorekin. Urmeneta, ezinaren erdietsi nahian: bietarik batekin ez lerrokatzea.
‎Zer harridura Senpertarrendako, ikusi dutelarik 250 karabana, abuztuaren 2an, igandearekin, legez kanpo eta ateka bortxaturik sartu direla kirol zelaian. Donibanen eta Azkainen ezin erdietsiz, Senperen harrapatu dute leku ezin egokia, zorigaitzez polizakoak arinxko zegoen. Senperen bidailariendako gune berezi bat muntatua izan baita duela zonbait urte, hortako Herriko Etxeak prefetaren bitartez 48 orduren epea utzi dakote, lekuak husteko.
‎etzela lan erretxari plantatzen. Lehenik baimena ezin ardietsiz, gero paperik ezin ukanez, papera izigarri xuhur izanki eta, geroxago oraino euskaltzale batzuk nahi ukan baitzuten baztertu, etzela aski" xuria" edo nik dakita zer! Bai, laguntzaile talde pollita bereganaturik, Etienne Salaberry eta beste, Piarres Lafitte zenak ederki kudeatu du" HERRIA" hogoita zonbait urtez eta ondotik ere, asteak jin eta asteak joan, zonbat artikulu ez dio igorri!
2016
‎Nolanahi ere, irudipena daukat gehiegizko etsipena zabaltzen ari dela euskaltzaleen artean: duela bi urte, ezin erdietsizkotzat joko genukeen eredu publikoa Nafarroa osoan eskaintzea, Iruñean euskarazko bi haur eskola zabaltzea, ETB LTDaren bidez jasotzea, Sarrigurenen. Nafarroako hazkunde demografikorik handieneko eremuan, ereduak ikastetxe propio eta bereizia edukitzea, Iruñeko ipar partean D eremuko institutu berria eraikitzea eta, barka neure zilborrari erreparatzea?
‎Eskual Herrian nintzen saretara jautsi Handik hegaldatzea ezin ardietsi Ihiztari zaharrak nau kaiolan hetsi.".
‎Dena lege eta istorio, hala nola, trebeskatzeko delarik den biderik ttipiena, arma deskargatu behar edo prozedura pagatu, eta ahuntz ta erbien hiltzeko ere behar petentak eskuratu. Hain xuxen hortik izan dugu problema herrian, batzuk ezin ardietsi baitzituzten. Orduan ihiztarien federazionekoak etorri dira gauzen xuxentzerat eta egin dute bilkura bat arras ongi iragan dena.
2017
‎Hala kontatzen du san Gregoriok (Dialogi, 4, 38: 11), ezen Krisaorio zeritzan gizon gaizto batek, bere azken orenera zenean, munduan egin zitzakeen otoitz guztiak eginagatik ezin erdietsi zuela biharamuneko luzapena:
‎Tantalo onbehar hura gose eta egarri zen, eta bazuen oinen azpian ur franko eta buruaren gainean zuhaitz bat, fruituz betea. Ordea, edan nahi zuenean, urak ihes egiten zion, eta jaterakoan, zuhaitz adarrak goititzen eta goratzen zitzaizkion, ezin erdiets zitzakeen.
‎Bada, haragiaren bekatuan, lehen edo gero, aldez edo moldez, obraz edo gogoz, kutsatu gabe edo limurtu gabe egotea eta irautea Jainkoaren dohaina eta emaitza, geuk geure indarrez ezin erdiets dezakeguna denez geroztik, erna gaitezen, iratzar gaitezen, eta erortzetik begiratzeko ahal diratekeen habeak, sostenguak eta erremedioak bila ditzagun.
‎Han sabeldarraioa, ahozuria, lamitia, jan edanera emana, gulara eroria, gosez eta egarriz ur xorta bat ere ezin erdietsiz, hamikatua ibiliko da, ahuldua eta iragana jarriko da.
‎Gogoetan jartzen naizenean zer izango den infernuko pena hartaz, noiz bukatuko den, eta amaierarik ezin ikus, bukatzerik ezin aurki, hondarrik ezin erdiets, gelditzen naiz gainditua, errendatua, non nagoen ez dakidala.
‎Eta hala, infernuan zegoen aberats zikoitzak ezin erdietsi zuen ur xorta bat bere mihia hezatzeko eta freskatzeko.
‎Autobideko aldapan gora, ezinean abiatu zen Opel Kadett zaharra, nola astoa fardelez kargatua. Azeleragailua topera zanpatuta ere, kosta egiten abiadura hartzea; Pagozelaiko gaina hartu eta beherantz abiatu arte ezin erdietsi errepide ertzeko seinaleek markatutako muga; bai, ordea, gero, baita gainditu ere. Agudo utzi zituzten atzean Gorriti, Areso eta Leitzako irteera, Berastegi?
2018
‎Traba ainitz kausituz egia erran bainan traba horiek guziak gaindituz. Oztopo asko papereriaren aldetik baimen batzu ezin ardietsiz. Bai eta ibilaldiak moldez segurtatzeko, denbora heietan bidaia luzeak nekez egiten baitziren hegazkinez, orai egun guziz hoinbeste eta hoinbeste hegazkin ibilki delarik harat eta hunat mundu guzian gaindi...
2019
‎Berarena zen, eta berarena bakarrik, ordu arte sekula sentitu gabeko zorion guztizko bat: kreaturaren mugak gainditzearena; beroaldi berean batzearena subjektua eta objektua, galdera eta erantzuna; izaki ez den guztia izakiari atxikitzearena, eta, azken inarrosaldi batez, ezin erdietsizkoaren erresuma erdiestearena.
2020
‎Ahanzturaren osin beltzean dautza hainbat gerla eta baketan hildako etsai eta gudari ezezagunak, menperakuntza suerte orori jazarritakoak desheredatu dituenak txirotasunak... oraindik ere desoseguan dira zor zaien justizia errendatu ezean ezin erdietsiz atsedena, eta oldar menperatzailearen iraungitze data atzeratuz doa gerotik gerorat.
2021
‎Oroz gainetik tiboa ezin erosizkoa dela dio ELBk. Aipatu prezioan, erosteko lehentasuna ezin erdietsizkoa izanki laborariendako, ELBk, Lurzaindiaren bidez, lurraren preanpzio partzialaren eskubidea baliatzea SAFER egiturari galdegin du. Erosleak funts guzia bere osotasunean erosteko ideian segitzen badu ere, uztailaren 20a arte du preanpzio partziala onartzeko edo errefusatzeko.
‎Holako kasuetan, preanpzio partziala balia dezan SAFERari galdegiten dute. " Bainan preanpzio partziala tresna ez da nahikoa, errefusatua baldin bada, saltzaileak SAFERari galdegiten ahal baitako funts guzia osotasunean erostea eta horrek suposatzen duen diru zama ezin erdietsizkoa baita, gehienetan hortan gelditzen baita prozedura" gehitzen du. Joan den larunbatean, bi egiturek mobilizazio deialdi zabala egina zuten.
‎Baina gutuna kantzilergora igorri aitzin, hilaren aita gaixoak kasuaren berri eman zien dukeari eta dukesari, eta haiek kantzilerrari jakinarazi zioten grazia hura uka ziezaion. Dohakabeak, barkamena ezin erdiets zezakeela ikusirik, Ingalaterrara ihes egin zuen, eta harekin batera haren emazteak eta ahaide askok. Baina, partitu aitzin, berak eskaturik kolpea jo zuen hiltzaileari erran zion Erregeren mezu zehatzak ikusiak zituela hura atzeman eta hilarazteko, baina berari egin zizkion zerbitzuen ordainez bizia salbatu nahi ziola, eta hamar ezkutu eman zizkion erresumatik kanpora joan zedin.
‎Baina hori esanarazten dion Agirre narratzaileak ez dirudi jabetu nahi duenik ezin bide du, lanbideak berak galarazten baitio gotzainarekiko erlijio identifikazioak dakarkion joko aizunduaz117 Izatez, franko haren praktika pastoralak garden adierazten du diskurtso neutroarena estalki hutsa dela, eta bere herrikide inbaditzaileen menpeko Auñemendi baten alde eta hura kristautzearen alde egiten duela sistematikoki. Eta euskaldunen konbertsiorako estrategia argi uztearren, eta zalantzarik gera ez dadin, garbi aldarrikatzen ere du" orretarako bakea bear dogu [la], luzarorako bakea" (60 or.). Bestela esanda, frankoen agintaritza ezarri, finkatu eta onestean baino ezin erdiets daitekeen bakea" bear dogu".
2022
‎Uztailaren 28an, eskusarik ezin erdietsiz, Austriak Serbia erasaten du, hots atakatzen.
2023
‎Ukaiteko, denbora asko igurikatu behar! Oroit niz nihaurek ere lanak ukan nintuela zenbaki bat ezin ardietsiz. Postako gizon batek biziki polliki erran zautan hauxe:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia