Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2001
‎Nonbait gorde zen urde hura. Bakoitza bere ohatzean, aitari ere busti zitzaizkion begiak, maindire azpian, loaren sosegurik ezin bildu.
2003
‎Eta salbuespen egoera erabaki, eta herriko kaleak guardiaz josi ditu, badaezpada ere. Azpildarrok badakigu, hortik aurrera, ezin bildu garela lau pertsona baino gehiagoko multzotan, egurra jaso nahi ezean. Hala ere, talde txiki batzuek erakutsi dute beren protesta arratsaldean, graffitiren bat pintatuz eta barrikadaren bati su emanez.
‎1986 epealdira egin genuke atzera helduen euskalduntze alfabetatzeak halako egoera zaila bizi zein gainbehera antzemateko. ...reak 6.139 ikasle gehiago irabazi eta 44.855 ikasle erdietsi bazituen ere, 1985 ikasturtean euskara ikasten ibilitakoen kopurura ez gara berriro iritsi; alta, 1995 2001 epealdian 10.862 ikasle gutxiago hurbildu dira euskaltegietara, 95 96ikastu rtean baino %24, 22 gutxiago (2002 ikasturteane re jaitsiera izan da, alabaina, lerro hauek idazterakoan ikasturtea oraindik amaitu gabe dagoenez, emaitzak ezin bildu izan dira). Hartara, epealdi horretan sektore publikoak talde orduen %23 galdu ditu.
2010
‎Edozein eztabaidagairen aurrean nork bere ustekizun sakonenak isilik gorde behar izatea ez da gizakiaren gogoetarako ohiko joera. Bestalde, beste modu batez esanda, teoria politiko komuna erdiesteko eskatzen diren baldintzak zorrotzak direnez, gerta liteke teoria orohartzaile askotxo ezin bildu izatea kontsentsu politiko horretara.
‎Burusiaren izkina luzatu zuen Oskarrek, neskaren zangoak estali arte. Ondo ondoan geratu zen, begiak ezin bildurik.
2011
‎Bi orduren buruan etxean nintzen berriro betiko lanak egiten. Gau hartan ere begiak ezin bildurik ibili nintzen ohean ardiekin eta pinuekin bueltaka. Harrapatzen baninduten ehun pezetarekin ere ez nuen ordainduko isuna.
‎Etxean metatua geneukan sargoria, eta, horregatik beharbada, gauza ezohikoa jazo zitzaidan: oilariteak itzarrik harrapatu ninduen, goizaldeko 5:00ak ezkeroztik (argia hastian baino lehen, beraz) begirik ezin bilduta. Pare bat ordu neukan oraindik jaiki, gosaldu eta beharrera abiatzeko sasoia iritsi arte, eta ohean etzanda geratzea erabaki nuen, egonean; egunez ez bezalako lasaitasuna suma zitekeen hiri (artean) loak hartuan.
‎Esnea bera meheago du, eta urtsuago; hartarik, beraz, nekez onduko da aratxea, eta, bizkitartean, anitz hurtuko baita behia bera. Gero, esnea galdu duenean, lanak ditu haragi apur bat ezin bilduz: geroago eta xeheago eginen ditu kumeak, nekezago eta xuhurkiago haziko.
2012
‎Zor handia duenak berak du arazoa, ez hartzekodunak. Eta lorik ezin bildu izango du lasai zorra kitatzeko ezina aitortzen duenak, besteak beste non lo egin ere ez duelako izango. Hartzekodunak aldiz ez du lorik galduko, berea nekez izango baita galera.
2013
‎Hasieran, hala ere, aitak berak edo aititak muntatzen zioten, harik eta Paulak ikasi eta hartarako ardura bere gain hartu zuen arte. Une hartan, ordea, Paula ezin bilduago zegoen bere baitan, puzzleetako bat osatu gura eta ezinean; orduan, baina, arrebari iletik heldu eta fi fi eta fi fi hasi zitzaion Pedro, burugogor, fi fi etengabe hura, azkenean, negarraldi luze bezain garratz bihurtzen zuela, arrebaren ilea tiratzeari laga barik, jakina.
‎Aubiac en ofizial batzuekin partekatzen nuen gela. Haien zurrungek ere beren lana egin zuten ni begiak ezin bildurik atxikitzen. Jauregian noizbait iraungi ziren asots guztiak.
‎Hasieran, hala ere, aitak berak edo aititak muntatzen zioten, harik eta Paulak ikasi eta hartarako ardura bere gain hartu zuen arte. Une hartan, ordea, Paula ezin bilduago zegoen bere baitan, puzzleetako bat osatu gura eta ezinean; orduan, baina, arrebari iletik heldu eta fi fi eta fi fi hasi zitzaion Pedro, burugogor, fi fi etengabe hura, azkenean, negarraldi luze bezain garratz bihurtzen zuela... arrebaren ilea tiratzeari laga barik, jakina. Orduan, halaber, Paula negarrez hasi... eta ziztuan irten zen Josefina, jesarrita zegoèn aulkitik mutikoarengana, baita honi besotik oratu eta dozena erdi bat ipurdiko eman ere, sentitzeko modukoak...
‎Esandakoa aintzat hartzeak zenbait ondorio dakarzkigu: a) Jainkoaren inolako irudikapenek ezin du islatu Jainkoa bera dena; Jainkoa edozein irudikapenez haratago dago beti, ezin bilduzkoa da inolako iruditan. Jainkoaren eta gure kontzeptu guztien artean saihestu eta bete ezin daitekeen amildegi bat dago. b) Adierazpen erlijioso guztiak, guztiz ondo pentsatuak eta arrazoituak izan arren," pentsamendu ahula" deritzonean kokatu behar ditugu. c) Jainkoaz egin daitekeen edozein objektibizazioz haratago," pentsamendu ahula" deritzona onartzeak Jainkoaren absolutura zabaltzea ekar dezake.
2014
‎Baina, ahulegia izanik emirraren tropei aurka egiteko, denak elkarturik baitzeuden oraindik, atzera egin behar izan zuen. Feofar Khanek berrehun eta berrogeita hamar mila gizon zituen agindupean, bere soldaduak eta Kokand eta Kunduzeko khanerrietakoak kontaturik, eta gobernu errusiarrak ezin bildu oraindik nahikoa indar haiei aurre egiteko. Ez zirudien inbasioa berehalako batean geldiaraz zitekeenik, eta tatariarren olde guztiak oztoporik ez zeukan Irkutsk aldera abiatzeko.
‎Alkatekin jarri zelarik errepikatu ziren gauzak edo trukatu zituztenez rolak? Basarri dotore eta serios, Uztapide parranda egile porrokatua oholtzara ezin bildua. Bizi bukaerako gestak alderdi hau ahantzi nahi izan badu ere.
‎Likantropoa da erdi gizon erdi basa den kreatura. Akerra, ahuntza etxeko abereak dira, baina oso gaizki ikusiak beren ñapur aldearengatik, basatzen dira biziki fite eta horretako ezagunak dira mendi guneetan behin basatuz geroz etxera ezin bilduak dira. Entzun dut ere pittikak tiroz biltzen zirela ihiziak bezala.
‎Gero ohean begiak ezin bildu geratuko zen Xabi, ezkaratzeko zaraten zelatan. Kaleko atea zabaltzen zenean, atezuan jartzen zen; pausoak entzuten ziren behetik gora, baina ate aurrean geratu ordez gora segitzen zuten.
‎Gau hartan begirik ezin bildu geratuko zen ohean, mihiseen artean korapilatzeraino itzulika. Zer gertatzen zitzaion?
‎Lotarako orduan begiak ezin bildu ibili zen maindire artean. Gauaren erdian Manuren ohera joan zen, han haztamuka hasi zen laguna hor ote zegoen ikusteko.
2015
‎Gorde nazazu lurpean eko protagonisten patuak andrearekin behar bezala ezin bildua agintzen du funtsean. –Gudari zaharraren gerra galdua?
‎Zoriari iskin egiteko aitzakia, mugimendua edo ekintza zirudienak lehen begiratuan, zoritxarraren atzaparretara bultzatuko du ezinbestean protagonista. Halabeharrari itzuri egiteko ahaleginak berak erorarazten duela narratzailea emakumearekin ezin biltzea agintzen dion zoritxarraren putzuan, horrek adierazten du patuaren ezinbestekotasuna.
‎gainetik, badaiteke nere memorioak ezin bilduko dituen aski_ delki hark niri erran
‎20 Behin egonezinik eta asaldatua, neure barnean ezin bildurik, eta gudu eta borrokan, onak ez zirenetara pentsamendua ihes zihoakidala, oraindik ez dut uste egon ohi naizen bezain deslotua nengoenik?, neure burua hain kaskar ikusirik, beldur nintzen Jaunak egin izan zizkidan mesedeak ez ote ziren irudipenak izango. Azken batean, arimako ilunpe handian nengoen.
‎Honetan zuzen dabiltza; gure ahulezia hain nabarmena ez balitz eta gure debozioa hain motela, ez genuke beste era bateko otoitzik, ezta bestelako libururik ere. Eta orain ere hala iruditu zait (bada, diodanez, beste misterio batzuetan barrua ezin bildu dutenekin ari naiz, horretarako trebe izan behar dela uste baitute eta batzuk hain buru zorrotzekoak izanik, ezerk ez ditu betetzen); beraz, hortik joango naiz otoitzaren hasiera, bitarteko eta helburu batzuk finkatuz, goi goiko gauzetan geldituko ez banaiz ere; eta liburuak dizkizue kendu, saiatuak bazarete, eta apaltasuna izanez gero, ez baituzue besterik behar.
‎1 Orain itzul gaitezen aipatu ditudan arimengana, beren baitan ezin bildu diren eta adimena gogoetazko otoitzean ezin lotu duten ezta hausnarketarik ere ezin izan duten haiengana. Ez ditzagun aipa hemen bi gauza hauek, ez baitzarete haietarako; izan ere, pertsona asko dira gogoetazko otoitzaren edo kontenplazioaren izenak berak izu ikara sartzen diela dirudienak, [2] eta halakoren bat etxe honetara etorriko balitz, badaezpada, esan dudanez, guztiak ez baitoaz bide beretik.
‎Saizarbitoriaren obrako protagonisten patuak andrearekin behar bezala ezin bildua agintzen du funtsean. Baina badira patuaren beste agerpen mota bi:
‎lehen begiratuan zoriari iskin egiteko aitzakia, mugimendua edo ekintza zirudienak zoritxarraren atzaparretara bultzatuko du ezinbestean erdialdeko hiru narrazioetako protagonista. Halabeharrari itzuri egiteko eginahalak berak erorarazten duela narratzailea emakumearekin ezin biltzea agintzen dion zoritxarraren putzuan, horrexek adierazten du patuaren ezinbestekotasuna.
2016
‎Bazekien telefonoz norbaiti abisu eman ziola, baina nondik hasi? Bulego aldera abiatu zen, lehen deia nori egin behar zion pentsatzeko ere buru argitasunik ezin bildurik. Zer esan behar zuen, zer ikusi zuela?
‎Operazione baten ondotik, Gaizki gelditu zira osagarri aldetik. Buru egin duzu, bainan ezin bil Aitzineko bizi indarrik, Ez eta ere laneko gogorik!
‎hitza ezin bildu?
‎Badut beldurra, irakurtzaile maitea, Piarres Adamek niri erran hitztoriak, hark erran bezain ongi ezin ezarriko ditudala zure begien aitzinean. Ez dut bada borondate ona eskas, bainan nola, Piarresek niri gauza horiek erranez geroztik, urtheak eta urtheak iragan baitire gainetik, badaiteke nere memorioak ezin bilduko dituen aski fidelki hark niri erran solas guziak, nik zuri hitzez hitz errateko. Halere, hasi naizenaz geroztik behar dut segitu ahal dutan hobekiena.
‎Handik zonbait urteren buruan, 1886 an, beste hiru ito ziren molde bertsuan eta kasik toki berean, François Lachiver, Yves Benech eta Felix Moelo. Batto urerat erori baitzen arrau bat ezin bilduz ari zelarik, eta beste biak beren untzia ixkulirik... Lauak elgarren ondoan ehortziak izan ziren 1892an.
‎Ezen esnea ekoizten guziek bizitzeko dretxoa badute eta ezin dezaketenek lur pobretan direlakotz, edo aroaren aldetik ezin ukana edo ezin bildua ukan dutelakotz, zuzena zor baitzaiote, laguntzak eskainiz. Gose dena asetzea ez ote da denen eginbidea?
2017
‎Hasieran koleran sartu nintzen. Gizakiak milioika doilortzen eta flakatzen ari ziren beren gorputz arimak bazkatzeko ogi papur bat ere ezin bilduz, eta hara non heltzen zaidan telegrama bat eskatuz milaka kilometroko bideari lot nendila harri berde eder bat ikusteko! –Deabruak eraman dezala edertasuna!?, egin nuen neure artean.
‎Zeharkako begirada bat egin zigun, soa laxoki maletetara erortzen utzi, eta doi doiako ikara bat egin zuen, aulkitik altxatzera abiatzeko bezala. Baina hainbesterainoko adorerik ezin bildu nonbait. Bere burua jasotzeko partez, nargilearen tutua astiro goratu zuen, eta:
‎Erabateko iluntasuna zela-eta lo egin ezinik irratia pizten zuen, berriro ere senarraren barruko deabru guztiak iratzarriz, hau ez baitzen lokartzen zarata minimoa baldin bazegoen inguruan, zarata hori urruneko burrunba elektroniko txiki txikia izan arren. Horrela, beldurtuta, begiak ezin bildurik ematen zuen beste gau bat, gizon ezezagun horren ondoan, hiritar arrunta gizon hiltzaile noiz bihurtuko zain
‎Bere gizonak eta bera zeru lurrak higitzen, Maider berriz aurkitzeko. Ehunka ordu, ehunka gau, loa ezin bilduz. Eta hori oro zertarako?
2018
‎zuen askapena. Gose grebara ezin biltzeaz kamusaturik, erabaki nuen, gutxienez, Zamorako apaiz presoentzako laguntza taldean sartu behar nuela. Halaxe jakin nuen, enkargu delikatu batean, tunel bat egiten ari zinetela.
‎Egunek aurrera egiten zuten, iraila heltzear zen eta idazteko gogoa ezin bildurik nengoen. Eta grina hura inoiz itzultzen ez bazen?
2020
‎beldurra begiak ezin biltzeari
‎Ibaiertzean goiti beheiti promenatzen garen txorimaloez nazkatuta, kostaldeko espezie franko Bidasoa ibaian gora joaten da. Irukanale uharteko baratzeen parean Gabriel Narzabal Gonzálezen Laiak eskultura atzean utzi, eta barnealdera jarraitu du puskak bizkarrera ezin bildurik dabilen domingero honek ere. Ibai bazterretik noala," Ezetz ibaia oinez gurutzatu?" desafio egin dit adineko emakume batek Bidasoa ibaia alderik alde zeharkatzen duen ibitik.
‎–Arratsalde hartan, bolada luze baterako desagertu nuelakoan, justu justukoak hartu eta inori ezer esan gabe hanka egin nuen etxetik. Garaje batean igaro nuen gaua, begiak ezin bildurik, egin nezakeenari bueltak eman eta bueltak eman. Eta zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta argiago nekusan ez nuela ezer egin behar, normaltasuna erakutsi besterik.
‎–Baigorri aldera joan behar genuke, eta botika batzuk ekarri –esan dio azkenean Laurenek Txarrori, arestian bururatutako gogoeta horiek guztiak aurpegira esateko indarrak ezin bildurik.
‎Ez ginateke ezinbestekoak, etsai beldurgarririk gabe. Ezin bildurik mantendu Jainkoaren herria, otsoa gertu ez badabil. Ez da horren zaila, zuk ere ikasi duzu beti dagoela ergelen bat gure etsai amorratua izatearen saria jasotzeko prest.
‎Aldizkari eskuztatu pilo batetik ale bat hartu eta inguruetako paisaien argazkiak begiztatzeari ekin nion. Artikuluren bat zenbait aldiz irakurtzen hasi baina ezin bildu gogoa. Ondoren sakelakoa atera eta eguneko berriak begiratzeari ekin nion.
‎Zuberoa, aski sosik ezin bilduz, bere lurrez gabeturik izanen da ta errege erabaki hori ezin hunhartuz prozeskan hasiko hasiko zaizku zuberotarrak. Hauzi galtzetik galtzera, abokatu, notari ta lege-gizonak gizentu ondoan, Erregek Iruriri lurrak idokiko deitzo eta zuberotarrek, horrez gaiñ, beren lurren arraerosteko legar izigarria zor die Frantziari.
2021
‎Batzuetan zalantzek asaldatzen naute, gauaren erdian, eta orduak ematen ditut begiak ezin bildurik.
‎EAJ alde zegoen eta HB, kontra: gehiengoa ezin bildu eta lanak erabaki gabe, 1979ko uztailean Donostiak galdu zuen Txapelketaren lekua izateko parada.
‎Usaian hain guti maite zituen usainak hor zituen, sudur punttan. Okra saltsa* hura, itzulika ezin bilduz jaten zen hura. Baina ixo!
2022
‎Aldiz, badira Frantzia guzian gaindi aise ezagutuagoak diren hautagai zonbait lanetan omen aski babesle ezin bilduz, urrun ere bost ehunetara heltzetik. Hala nola Christiane Taubira ministro ohia bai eta ere Marine Le Pen eskuinburukoa.
‎Denen buru, hamabi hautagai izanen dira apirileko hauteskunde horietan. Aski babesle ezin bilduz ari zirenek ere gainditurik azkenean, salbu batek, eta nekez bada nekez, kausitu traba guziak. Azkenik Philippe Poutou ezkerburukoak.
‎Agorrileko arratsalde batez lanoa hedatu zen Errozateko bortietan. Bi artzain ardi batzuk ezin bilduz ari ziren erreka malkar batean, bakotxa bere aldapetik ibiliz.
‎Hantxe ibiltzen zen, lehenik alde batera biratu eta gero bestera, lo hartu nahian, baina zenbat eta lehenago loak hartzea nahi izan, orduan eta gehiago kostatzen zitzaion. Ondoren gora begira jarriko zen ohatzean, baina horrela ere loa ezin bildu. Azkenik, noizbait lortzen zuen lokartzea, baina, agian, handik bizpahiru ordutara berriz ere esnatu eta konturatzen zen gaua oraindik bukatu gabe zegoela, eta, orduan, berriro ere sufritu egin behar.
‎Eta autotik jaitsi eta etxe politari begiratu dio eta mira egiten hasia zela pentsatu du. Eta saiatu egin da, baina ezin bildu izan du gogora piszinan bainatu zen edo haragia txingarretan erre zuen azkeneko aldia. Eta sartu egin da.
‎Haatik begien bistako muga nabariak ditu. Berrogei urteren buruan Gernikako Araudiak aitzinikusten dituen eskumen batzuren ezin bilduz ari da euskal gobernua. Bestalde Kataluniako aferan ageri da nola Espainiako gobernuak autonomia bazter dezakeen eta lotan ezar berari oztopo egiten dionean.
2023
‎Uztailaren 23an eskuina aitzinean agertu bazen ere joan den Espainiako Parlamentua arraberritzeko hauteskundeetan, deputatuen Kongresuko gehiengoa lortzeko behar diren 176 deputatu ezin bilduz ari da Nuñez Feijoo Partido Popularreko burua. Haren alderdiak 137 parlamentari ditu, eskuin muturreko VOX alderdiak 33 eta Nafarroako UPN eta Koalizio Kanarietako deputatu banarekin 172 dira Nuñez Feijo Gobernuko burua izaiteko sustengua ekar lezaketen deputatuak.
‎EÑAUT loa ezin bilduz ari da. Oren batzuk lehenago Andderekin izandako elkarrizketatik ateratako xehetasunak argitaratzeak izanen dituen ondorioak aurreikusten.
‎Arkaitz boza ezin bilduz ari da; zainen puntan dago. Ez daki nondik hasi, ezin du esaldi bat bera ere bukatu...
‎–Bai, zuk errazu! Bost egun badira hona heldu nintzenetik, eta gaur arte ezin bil! Ministroak dirudigu!
‎Udara da, aurki hamabi urte beteko ditut. Gau batean, begiak ezin bildurik, sudurra leihoaren kontra ipini eta egunsentia ikusten dut lehenengo aldiz. Gauaren iluna guztiz margultzerako, loak hartuko nau aurkikuntza bitxi eta zoragarri horren liluramenduan, zerbait debekatua ikusi izan banu bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia