2000
|
|
Eta historia hura halakoa izan zen eta hala akabatuko zen, bertzerik gabe, baldin handik astebeterat bururatu izan ez balitzait bururatu zitzaidana, komunionea egiten ari nintzela... zeren eta orduan ere, ene aitzinean akabatu zuten oreinaren bi begi etsi haiek etorri baitzitzaizkidan gogorat... Eta, komunione hartan bururatuak burutik ezin edekirik eta
|
ezin
bazterturik nenbilela, guztiok mahai inguruan bazkaltzen ari ginenean, hala erran nion don Frantziskori:
|
|
Eta, nola hura ez baitzetorren eta nola burutik
|
ezin
bazter bainezakeen zertan ari ote zitekeen, hala, neure jakin nahiak bentzuturik, goiti beheiti jantzi, kanporat jalgi, eta ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.
|
|
Eta, nola buruan ez bainuen bertze egiteko hura baizen, eta nola, ondorez,
|
ezin
baztertu bainituen neure pentsuetarik portuak eta portuetako tabernak eta neskatxak, hala joan zitzaizkidan bortz sei urte haiek gisa hartan, plazer haien ehizan, neskatxak eta jan edana trabailu eta festa banitu bezala, orain kandelak eta kandelak pizten, zeren eta kandelen iraupenaren arabera neurtzen baitzuten neskatxa haiek plazerraren denbora, eta orain zurrutari emanez, garagarraren mamatik...
|
|
Kode Zibila eta Zuzenbide idatzia, horra hor legelariok azken berrehun urteotan Europan zehar (Britainiako uharteak salbu) izan dugun lelo
|
ezin
baztertuzkoa. Lelo ezaguna, errepikatua, geureganatua, eta, zer esanik ez, Europatik kanpora ere zabaldua eta barreiatua.
|
2001
|
|
|
Ezin
bazter dezakegu disjuntibaren adarrik. Mintzaira hori da: jarduera (Leontiev), ahalmena (Chomsky), modelo operatiboa (Fodor), hizkuntz egintzen multzoa (Austin, Searle); baina baita ere emaitza (gramatika tradizional osoa), hiztunik beharez duen egitura (Levi Strauss), sistema formala (Hjemslev).
|
|
Kulturgintzaren tenplu berriak, funtzional izateko agian bai baina, horren gainetik, batez ere nabarmentzeko sortuak diren eraikinak dira, berezko ikuskizun izateko, arreta erakartzeko, hiri berritua ren ikur bihurtzeko. Espektakularitatea lortu beharrez harroak eta ausardiazegindako apustuak dira, ikusmina sortu dutenak, eta horiei begira gaude. Geure buruari esanez konfiantza dosi bat jarri dela arkitektoengan (Patxi Mangado, Rafael Moneo eta Saenz de Oiza, hurrenez hurren.) Zalantza, dena dela,
|
ezin
baztertu —behineko zalantza, noski— handikeria eta faraonismoa dariela eraikinei. Inguruan dutenarekin integratu ez baizik, hurbil duten hori gutxietsi, ukatu eta horrekiko kontrastean bilatzen dute nabarmenagotzea.
|
2002
|
|
Eta Sarak ere ez zuen hura begi txarrez ikusten. Batik bat mutilak mendi gailurrean Gora Euzkadi, bizi bedi kantatu zuenetik, bere tenore ahots irmoarekin, zeren, kanta hura entzuten ari zelarik,
|
ezin
baztertu izan baitzuen Sarak aitonaren irudia, Euzkadiren alde bizia eman ondoren iraindua eta desohoratua izan zen gizonarena, eta aitona imajinatu baitzuen beste munduan irriz, kantaren hitzek eta notek pozturik eta ohoraturik.
|
|
Haize hozkirria hauspo. Eta banindoan kalean gora, haurraren irudia burutik
|
ezin
bazterturik, medikua izatea erabaki nuen egunaz oroitu nintzenean, bat batean.
|
2003
|
|
Hori guztiz lainoturik agertu zitzaion. Baina handik aurrera, hizketaren norabideak hainbat aldaketa berri eginda, lagunaren zoko ezkutuak argira eroanda eta galdera askotatik trebeziaz itzuri ibilita, azken gogoetok
|
ezin
baztertu izan zituen.
|
|
Hainbestez, kasurako, enfiteusia arautzen dutela, ohiturek agintzen dituzte leku desberdinetako baldintza bestelakoak; baina hitzarmenaren erregela naturalek eta ekitatearen beste erregelek erabakitzen dituzte gai honetako auziak. Beraz, testamentuen arloan, ohiturek arautzen dituzte testamentuetan testamentu egileek egin ahal edota
|
ezin
bazter ditzaketen formalitateak eta xedapenak, baina ekitatearen erregelek ebatziko dituzte jaraunsleen betebeharrak, testamentu egileen borondatea interpretatzeko erak eta arazoak sortzen dituzten beste guztiak. Esana da beste leku batean, edozein izaerako gaiak eztabaidatu eta epaitzen direla erregela horien arabera.
|
|
|
EZIN
BAZTER DITZAKEDAN HITZAK
|
|
Nik, ostera,
|
ezin
bazter ditzakedan hitzak ditut.
|
2004
|
|
Zuberoa du ama eta gainerako Euskal Herria emazte maite Davantek, eta urteko lau sasoiei eskainitako olerkiekin lana hasten badu ere, berehala da bere sorterria den Zuberoako lur eta jendeei zubereraz eta Euskal Herria osoari euskara batuan Herriminez kantatzen. Eta heriotza bakoitzaren
|
ezin
baztertuzko pasarte bortitza bada ere, haren aurrean itxaropena agertu nahi izan du Biziminez olerkariak, itxaropena beste guztien gainetik dagoen bertutea delako berarentzat. Eta azkeneko atalean, zendutako hamasei idazle eta euskaltzain lagun omendu ditu.
|
|
Izu laborriak jota leinuruari begira gelditu da, liluraturik ikuskizun hipnotiko batetik begiak
|
ezin
bazterturik bezala beste mundu bat populatzen. Ohartu denerako farolaren argipean zegoen, begi bistan ia, ikuskizunak erakarrita.
|
2005
|
|
Ez da zorionik etxean, lanean edo herrian, gerla gorrian bizi direnen artean, arma bakarra mihia baldin badute ere. Bakea ez ote da zorionaren
|
ezin
baztertuzko baldintzetarik bat? " Gizonen zorionak zu zaitu erroa" zioen Xalbadorrek, bakeari mintzatuz101.
|
2007
|
|
Bestetik, gerraurreko abertzale gehienek ordura arteko pentsamendua mantendu zuten, aldaketa oro jatorriarekiko traiziotzat hartuta.
|
Ezin
baztertu, azkenik, Aranaren doktrina osotasun aldaezina zela pentsatzeak, abertzaletasunak Errepublika garaian izandako zatiketek (Euzko Abertzale Ekintza eta Jagi Jagi) eta barne tentsioek ez zutela lagundu mugimenduaren estrategia finkatzeko orduan egin beharreko eztabaidak giro lasai eta patxadatsuan gertatzen. Kritika eta proposamen berri ugari alboratu ziren gazte ezjakin eta lotsagabeen proposamenak zirelakoan.
|
2008
|
|
Euretako bat ote zen egilea? Muxika gipuzkoarra izateak eta Campion nafarra Bilboko egunkarietatik aldentzen zituzten, baina egia esan azken honek behintzat La. Gaceta batzutan irakurtzen zuen185, eta beraz
|
ezin
bazter liteke guztiz. Serapio Muxika izatearen aurka dago, aldiz, Bilboko prentsatik urruntxo mugitzeaz gain, bestela ere ez ohi zuela prentsan halako iritzi gairik lantzen, izatekotan ere historia auziak agertuz.
|
|
Hiru egun igaro dira Tom Waitsen kontzertu/ emanaldi/ ikuskizunetik, eta oraindik ere kaskezur barruko bozgorailu eta pantailetara etengabe datozkigu, inolako ahaleginik egin gabe gainera, soinuak eta irudiak. Loak hartu ezinda ibiltzen garenetan gogaikarri bihurtzen diren doinu eta irudien antzera,
|
ezin
baztertu buru barnetik, baina horiekin ez bezala, ongizate sentimendu batek hartzen gaitu. Oroimenean iltzaturik ditugu Waitsen ahots, keinu, melodia, orru, imintzio eta gainerakoak.
|
2009
|
|
Egoera normala ez den kontestu batean eta Iparraldearen egoera ez da normala, instituziorik ez dueno, Garapen Kontseilua ezin da normaltasun osoz ari izan. Herritar anitzek aniztasun handienean eskatzen duten Koadro Juridikoaren gaia
|
ezin
baztertuzko gaia duela onartu behar du, Estatuen ordezkariek eskatzen badiote ere gai horrekin ez jostatzea!
|
|
Kapitainak merkatugaiak saldu behar izan dituenean kasko, makineria edo aparailuan derrigorreko konponketak egiteko, edo
|
ezin
baztertuzko eta presazko beharrizanei aurre egiteko, merkatugai horiek pleita sortuko dute.
|
|
Arau horiek hausnarketa ekarri behar dute, egungo krisiaren irtenbideari buruz. Hala ere,
|
ezin
bazter daitezke gizartearen beharrizan handiak, horiexek izan behar direlako politika juridikoaren irizpideen abiaburu, interes berezien edo bestelako interesen gainetik.
|
|
Nekazaritza arloan sartu ziren, ongarriak salduz, eta, orain, haziak ere saltzen dituzte. Nekazaritzan bada zerbait
|
ezin
baztertua dena, hazia; eta hazia kontrolatzen baduzu, dena kontrolatzen duzu.
|
|
Euskaltzaindiak hiztegigintzan orain arte egin dituenetan, bi alderdi nabarmenduko nituzke: aparteko lekua dagokio Orotariko Euskal Hiztegiari, euskarazko ondarearen bilduma guztiz aberatsa jaso baitu eta hori izango baita ondoko lanen oinarri sendo eta
|
ezin
baztertuzkoa. Bestalde, modu nabarmenean eragin dio euskara batuak gaur duen itxurari, horren norabidea adierazi duten formak proposatuz, 1968ko Batasunaren Hiztegia rekin hasi eta oraingo Hiztegi Batua arte.
|
|
teknologiak:
|
ezin
baztertuzko eremua euskararentzat
|
|
Labur beharrez esaldi bakarrera ekarrita, honelaxe definituko genuke eremu urriko hizkuntzen eta kulturen erronka, beraz baita euskararena ere: globalizazioaren sareetan hil gabe biziraun behar da, eta jakin behar da, gainera, sare horiei leihoak irekita egotea dela bizirauteko baldintza
|
ezin
baztertuzkoa eta nahitaezkoa.
|
2010
|
|
Guztiaz ere, irudi batek, bi ahizpak pixa egiten ikusi izanak? guztiz baldintzatu zizkidan, nik uste, harekiko harremanen nondik norakoak, ordudanik
|
ezin
baztertu izan bainuen buru buruan errotu zitzaidàn emakumearen definizioa: –Bekatua eta zuloa?.
|
|
Ni atsegin ninduelako egin zidan irri, edo nire ibilera traketsari egiten ari ote zitzaion barre? Eta klasean sartu, eta
|
ezin
baztertu izan nuen galdera hura?
|
|
NEKANE. (jostari) Amaiera bakarrik. Eszedentzian nago, baina badakizu,
|
ezin
baztertu polizia sena!
|
|
etxeko eguzkia zen, txori abeslari batek bezain ongi abesten zuena. Guztiaz ere, irudi batek —bi ahizpak pixa egiten ikusi izanak— guztiz baldintzatu zizkidan, nik uste, harekiko harremanen nondik norakoak, ordudanik
|
ezin
baztertu izan bainuen buru buruan errotu zitzaidàn emakumearen definizioa: " Bekatua eta zuloa".
|
|
Ni atsegin ninduelako egin zidan irri, edo nire ibilera traketsari egiten ari ote zitzaion barre? Eta klasean sartu, eta
|
ezin
baztertu izan nuen galdera hura...
|
|
autoak zeharka eta kontrapausoan. Batzuk, bide estuan
|
ezin
baztertuz, Gomistegiko bidegurutzean, hantxe extu extu, hamaika; beste mordoxka, harrobiko baxterreraino jaitsita, bi kilometro behera. Eta, halere, etxeko eta bertako nahiz auzokoenak zenbatu barik, 217 auto eta furgoneta, txoferra mendian zela eta, gidari faltan, alboan kieto.
|
|
|
Ezin
baztertu ezin ukatu ezin utzi, zintzur pattar doa ardoa ene barnera.
|
|
Gertaerak egiazkoak izan zirela frogatu zuen, baina ez bertsoak garaikideak zirenik, geroago ontuak izan zitezkeelako. Hala ere, modu berean,
|
ezin
baztertu da posibilitate hori.
|
|
Ene baitan etsipenezko negarrek suntsitzen naute. Erabat bakartua sentitzen naiz eta lehen aldikotz ene bizian,
|
ezin
baztertuzko pisu batek apurtzen eta suntsitzen nau. Betirako bakarrik izanen naiz!
|
2011
|
|
Hil arte, bestalde, euskaltzain bibliotekaria, AZKUE bibliotekaren batzordeburua eta ARGITALPEN batzordearen kidea izan da.Euskaltzaindiaren AZKUE bibliotekan erakutsi zituen, erakutsi ere, bere indarra eta bultzada, akademiaren biblioteka izan zedin euskaraz eta euskarari buruzko bibliografian ezinbesteko erreferentzia. Bertara ekarri zuen bere biblioteka, Euskaltzaindiak, gerora, katalogazio bidean jarri zuena.Hasian hasi,
|
ezin
baztertukoak dira, orobat, haren ahaleginak, belaunaldi berriek akademiaren barruan erakundearen lekukotza har genezan. Neurea ez ezik, hainbatena ere bada Jose Antoniorengandik jaso dugun eragina, Akademiaren lan eta nekeetan parte hartzeko.Gernikarra izanik, ez zuen hark ukatzeko gernikarren euskaltzaletasuna.
|
|
Eta zuk, aitak agindu bezala, haren enkargua bete zenuen? baina lastasorta tipi bat zeuretako utziz, zeren buruan
|
ezin
baztertu zenuèn ideia baitzebilkizun biraka ordurako. Gero, Erize Etxetik bueltan, herrian sartu, eta Quiricoren tabernaren aitzinean gelditu zinen, Goiko Plazan eta Kale Nagusiko goiko aldean doi, aitaren aginduaren bigarren partea betetzeko prest.
|
|
Alexandraren jaiotegunak edo bere heriotzaren egunak ez zuten bat egiten Santuaren jai-egunarekin, hain zuzen ere abenduaren 13arekin. TomᨠNováken ustez, martirien teoria egia izanez gero, horrek erlijio kutsua ematen zion auziari; haren iritziz, satanismoa edo kristautasunaren aurkako gorrotoa ere
|
ezin
bazter zitezkeen. Psikologoak gaineratu zuen teoria berriak ez zituela bertan behera uzten aurreko bileran iragarritakoak; aitzitik, indartu egiten zituen orduko hipotesiak:
|
|
1640an kontrabandoa eta konbertsak kontrolatzeko VeedurÃa de contrabando zeritzan ikuskaritza sortu zen. Kanporagaietarako Alkatetzaren eginkizun berak zituen baina kontrabandoa
|
ezin
baztertua zela onarturik, langile gehiago eskatu zuten, errefortzu bat behar zutela esan zuten baina hala ere, funtzionario gehiago izanda ere, kontrabandoa ez zen deuseztatu.
|
|
" Ez daiteke zauria senda/ elorria barnean deino". Eta lehen aipatu bezala, erreka, ibai eta itsasoaren irudiak
|
ezin
baztertu ariketan: " Urak badoaz errekan behera/ itsasorako beren bidean"(" Errekazola") edo" Ozeano berak bustitzen bi moila/ zoritxarrekoan kaioak dabiltza"(" Zorioneko moilan").
|
|
Etimologia azalpena: Burdinola ere izan dela edo etxeak burdinola eduki duela aintzat hartuz gero, aise da bukaeran ola ‘burdinola’ dugula kontu egitea, ‘etxola’ adiera ere
|
ezin
baztertu daitekeen arren. Lehen osagaia zibo, ziba ‘txantxaria’ jostailu izena dela pentsa liteke, bertan behinola olari eragiteko itzulika edo zabuka ibiltzen zen izen bereko tresnaren bat zegoela onetsiko balitz.
|
2012
|
|
Baina nire zorigaiztoak tematsu bultzatzen ninduen, ezerk ezin zuen geldiarazi, eta, zenbait aldiz arrazoiaren deia entzun nuen arren, eta neure zentzu onak etxera itzultzeko esaten zidan arren, ez nuen hori egiteko adinako indarrik izan. Ez dakit nola azaldu egoera hori, ez nuke esango isilpeko indar ahalguztidun batek geure buruen hondatzaile izatera ezinbestean bultzatzen gaituenik, zenbaitetan zoritxarra aurrean ikusten badugu ere, edo harengana lasterka jotzen dugun arren; baina, egia esateko, halako zoritxarren batek,
|
ezin
baztertuzko agindu batek, ezin ihes egiteko modukoak gainera, bultzatu behar izan ninduen neure arrazoibide lasaienek eta gogoeta sakonenen burubideek esaten zidatenaren kontra eta lehenengo saioan neureganatu nituen irakaspen argigarrien kontra jokatzera.
|
|
8 Enuntziatu parentetikoen analisi formalari amaiera eman diogu puntuazioari dagokion alderdia aztertuz, testu idatzietan oinarritzen baita gure analisia eta ez ahozko ekoizpenetan eta, funtsean, puntuazio markek osatzen baitute enuntziatu parentetikoak corpusean identifikatzeko kanpokoena den formazko irizpidea. Gainera, puntuazioa da edozein testu idatziren egituraren euskarri nagusietakoa eta beraz, diskurtsoa modu komunikagarrian garatzeko puntuazioren eginkizuna
|
ezin
baztertuzkoa da. Beraz, tesian, bigarren graduko puntuazio marken erabileran atzeman daitezkeen joera nagusiak paperera jaulki ditugu.
|
|
Kreditu merkatuan, kontrakzioen arriskuetatik babesteko aukerak mugatuakbadira ere,
|
ezin
bazter daitezke Euskal Herrian.
|
|
[.] Bestetik gerraurreko abertzale gehienek ordura arteko pentsamenduamantendu zuten, aldaketa oro jatorriarekiko traiziotzat hartuta.
|
Ezin
baztertu, azkenik, Aranaren doktrina osotasun aldaezina zela pentsatzea.[.] Kritika eta proposamen berriugari alboratu ziren gazte ezjakin eta lotsagabeen proposamenak zirelakoan (Aizpuru, 2007: 14).
|
|
lehena, hemeretzigarren mendeko balore eta estrategiak zaharkituak gelditu zaizkigula; bigarrena, demokraziak dituen balio humanistak positiboak direla, eta uzten dizkigun libertate guneak imaginazioz eta efikaziaz baliatu behar ditugula. Baina, estatuaren aurkako jazartzea
|
ezin
bazter daiteke, eta menperatuen batasunean indartuko den iraultza.. goiz ala berandu hara heldu da, zerbait izan dezagun.
|
|
20 Artikuluaren" karga" hemen zetorren. ETA HBko jarrera" ofizialean", KASen bost puntuek eskaintza osoa egiten zuten, zatiezina(" Cinco puntos tiene el KAS, ni uno menos ni uno mas"), eta negoziaketa ere une batez gertatzeko zen, egiazko botereen artean.
|
ezin
bazterturiko gauza dela (20). Zama hau gainean dugularik, ETAHBren eta Gobernuaren arteko akordio batek ezin erabaki dezake beste alderdiak eta bozketak baztertuz egingo zen integraziorik.
|
2013
|
|
Rasputinek begiak itxita jarraitzen zuen Irinarekin unean asmaturiko irudi kitzikagarria gogotik
|
ezin
bazterturik.
|
|
Zurrunbilo hartatik libre sentitu zirenean, honako iruzkin hau egin zien Pedrok aldamenean zituèn kideei: . Lau katu gaituk, bai, baina
|
ezin
baztertuzkoak. Herri puta honetan gainditu baitugu noizbait jendeak duen beldurra, zernahi esateko!?.
|
|
Hartara, bi bitako kontuak dira aipatzekoak lan honetan, alde batetik gerraren gertakariak eta bizipenak eta, bestetik, gerra horren aurrean Euskal Herrian izan ziren gogoetak eta iritziak.
|
Ezin
baztertu, bestalde, orrialde hauetan agertzen diren euskal letretako egile aipatuak, Oxobi, Zerbitzari, Etxepare eta abar, horiek betetzen baitute kazeta baten giroa. Kazeta horren inguruak, hala ere, bestelakoak eskatzen ditu, hala nola, irakurleak eta laguntzaileak.
|
|
Eskerrak, beraz, hona hurreratu zareten guztioi eta bereziki, Euskaltzaindiaren Literatura Batzordeari, ekitaldi hau antolatzearren.
|
Ezin
baztertu, bestalde, hauxe dela lehen emaitza, Deustuko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak berrikitan itxuraldatu duten lankidetza hitzarmenaren aldetik. Eskerrak, beraz, Deustuko Unibertsitateari, areto eder hau gure esku jartzearren.
|
|
III eta IV. mendeetan, tokiko ohitura gero eta gehiago hedatu zen, eta, ondorenez, Inperioaren gobernuak bere burua behartuta ikusi zuen, ohitura lege gisa aitortzera, baina aitorpen hori kontrolatzera, batez ere, ohiturak, legea osatu beharrean, horrekin gatazkan sartzen zenerako. 319 urtean, Konstantino enperadoreak aitortu zuen ohituraren agintea eta horren erabilera luzea garrantzitsuak zirela eta
|
ezin
baztertuzkoak; baina, edozein kasutan ere, enperadoreak adierazi zuen ohitura baliozkoa izango zela, arrazoiaren eta zuzenbide idatziaren aurkakoa ez zen heinean (C. 8, 52 (53), 2).
|
|
Zurrunbilo hartatik libre sentitu zirenean, honako iruzkin hau egin zien Pedrok aldamenean zituèn kideei: " Lau katu gaituk, bai, baina
|
ezin
baztertuzkoak. Herri puta honetan gainditu baitugu noizbait jendeak duen beldurra, zernahi esateko!".
|
2014
|
|
Gauza bera esan daiteke Alsaziari buruz, baina orain dela hilabete batzuk egindako erreferendumaz biztanleek bi departamenduen batzea ukatu zutelakoan, uste dut erabaki hori errespetatu behar dela. Iparraldeko Euskal Herriak
|
ezin
baztertu dugun bere zatiketa historikoa du. Iparraldeko Katalunian herrialde administratibo zaharrak (katalanez veguerias deituak) kontuan hartzen ahal dira barneko zatiketa baten egiteko:
|
|
Turistarena egin nahi ez eta hala ere turista izateak deseroso sentiarazten nau turismo lekuetan. Neure herrian ere, edonongo turistak ikusten ditudanean,
|
ezin
baztertu izaten dut barne barretxoa, irri erdi destainuzko bat, haien begirada xalo, onbera, jator ustekoa sumatzean. Ez al zarete konturatzen, pentsatzen dut, jetzi beharreko behiak zaretela ostalari, merkatari, sukaldari, kultur gidari eta beste hainbat tratularirentzat?
|
|
Arrebak esanda nekien, eta bestela ere gure artean behin baino gehiagotan komentatu izan zen, ordurako preskribatuak zituela egozten zizkiotenak, baita bigarren epaiketa egin aurretik ihes egitea bera ere, eta, hortaz, ez zeukala berez etorri ezinik. Lehenago etorri ez bazen, imajinatzen dut itzulera hori estatuaren legitimaziotzat hartzerik nahi ez zuelako izango zela, baita gainerako errefuxiatuekiko elkartasunez ere, denak itzuli ahal izan arte eustea eta hori dena; eta, horrez gainera,
|
ezin
baztertu atxiloketa berri baten aukera eta torturaren beldurra; egozteko deliturik ez izan arren, ondo asko zekien berak, baita guk denok ere, poliziak eskuak libre zeuzkala nahi zituen desmasiak egiteko, eta inor gutxi altxatuko zela bidegabekeria horren kontra. Betikoak, alegia:
|
|
Lanpara fluoreszenteen eragin negatiboak, ordea,
|
ezin
baztertu:
|
2015
|
|
Berriro ere erdibidean geratzen den potentzial baten erakusketa?
|
Ezin
baztertu daitekeen hipotesia.]
|
|
eta
|
ezin
baztertu zituen
|
|
«Bitxia ez ezik, misteriotsua ere bada: are gehiago, hiru betekizun horietan,
|
ezin
baztertuzko hiru lege itxuraz bakun horien arteko barne loturan, euskal mitologiaren eta euskararen beraren Misterio Nagusia datzala diot» (2007: 255).
|
|
Bestalde,
|
ezin
baztertu aipatu arazo globalak ez direla inolaz ere autonomoak, erabat interkonektatuta daudela baizik. Izan ere, iraunkortasuna zein ingurumenarazoen izaera konplexuada (ikus Ayestarán, 2013).
|
|
Euskarazko tokiko komunikabideak aipatzean, gehienetan Gipuzkoako eta Bizkaiko aldizkarietan jartzen da arreta, kantitatez han direlako gehienak, eta han dauzkatelako irakurle gehienak. Bizkitartean,
|
ezin
baztertuzkoak dira Ipar Euskal Herriko eta Nafarroa iparraldeko tokiko komunikabideak, Euskal Herriko zaharrenak direlako eta eragin handikoak direlako, beren eskualdean. Ikerketa honen helburua da euskal Pirinioetako euskarazko komunikabideen egoera aztertzea, ikusteko zein iritzi eta jarrera daukaten eremu horretarako balizko plataforma digital bat sortzeari begira.
|
|
Hala, Gorenak dio – Candido Conde Pumpido magistratua txostengile dela –" gertaeren larritasuna" aintzat hartuta,
|
ezin
bazter daitekeela" benetan baliozkoa den egozketa frogarik". Aipatutako argazki identifikazioa da froga hori, lekukoetako batek, hilketa gertatu eta urtebetera egin zuena.
|
|
Titulu bera daukan Peter Hoeg daniarraren eleberrian oinarritzen zen nire konposizioa.
|
Ezin
baztertu jatorrizko izenburua kopiatzearen nahia: Froken Smillas fornemmelse for sne.
|
|
Hain xuxen, Hemen elkarteak bultzatu nahi bailituzke bizitegi partekatuak, auzoen eta belaunaldi ezberdinen arteko kurutzamenduen aberastasuna da helburuetatik bat. Gisa berean,
|
ezin
baztertuak dira Lazkao Txikik, Gipuzkoako saio batean," Orain hutsik dagon baserriari" bat batean kantatu zituen hiru bertsu hunkigarriak. Huna azkena:
|
2016
|
|
Bai, laburbilduz hori da nahizko soiltasuna. 80ko hamarkadan ez bezala, ingurumenaren gaia
|
ezin
baztertua dugu gaur egun. Segur da mugatua dugun planeta batean ezin dugula etengabean gainkontsumitzen ibili. Horri begira, aterabide gisa aurkeztua da usu.
|
|
Hartarako proposamena egiten da txostenaren amaieran, gogoeta lan honen ezinbesteko osagai dela uste izanik. Gogoetari berari ekin aurretik, halere, eginbehar xume baina, aldi berean,
|
ezin
baztertuzkoari ekingo diogu txostenaren hasiera honetan: eskuartean ditugun kontzeptu nagusiak argitzen saiatuko gara lehenik, gaingiroki bada ere, azal eta mami (hots, adiera edukia eta izendapen terminologia zehazten saiatuz).
|
|
Aurrera begirako erronkak – Mikel Zalbide kidetzaz50, paraturiko V. Inkesta Soziolinguistikoa51, 2011n egina52 eta 2013an argitaratua.
|
Ezin
baztertuzko informazio iturria da hori, Zazpi Probintzietan zer gertatzen ari den jakin nahi duen edonorentzat. Demolinguistikazko informazio landu gehiena bertatik atera dugu, nolanahi ere, hasierako gomendio oharrei jarraiki.
|
|
Sapek ongi bazekien marrazki horiek egiterakoan josteta bat baizik ez zela izan, eta lizunkeriatik urrun, beste neska mutiko lagunei irri eginarazteko eginak zeudela. Eba, jasotako agintea
|
ezin
baztertuz, leizetik atera egin zen. Adan, aldiz, jakin gosez beterik zegoen, ea noiz eta nork marraztuak izan ote ziren, zer arkatzekin eginak ote ziren eta halako.
|
|
Aipamen berezi bat hartzen du bertsutan ondotik. Liburuaren azken kapitulua eskainia da seminario xaharreko kaperari, hau ere bere historia bereziarekin
|
ezin
baztertua baita Larresoroko bizitik. Liburu hunen aurkezpena mintzaldi batekin egina du Pelerenean Jean MixeF Barnetchek abendoaren 11n.
|
2017
|
|
Nire helburua ez da postmodernitate terminoa ahanzturatik berreskuratzea, ezta postmodernismo terminoa ere. Lan honetan postmodernismoari lot dakiokeen mundu ikuskera antiesentzialista aldarrikatu nahi nuke, antiesentzialismo horrek gaurgero giza pentsamenduaren osagarri
|
ezin
baztertuzkoa izan lukeela, postmodernismo terminoa zaharkitutzat jo eta bazterrean laga nahi bada ere. artean ezberdintzea, garaiko arte eta filosofiak dibergentzia gune nabarmenak erakutsi dituztelako jokabide soziokultural orokorraren aldean.6
|
|
James. Ez da kasualitatea testu horietako bakar bat ere frantsera itzuli ez izana, Phetersonen Prostituzioaren ikuspegiak oso zabalkunde txikia izan izana,
|
ezin
baztertuzko lana izanagatik ere, Claire Carthonnet en liburua, J, ai des choses à vous dire hain jende gutxik irakurri izana eta aitorpen soiltzat hartu izana. Frantzian bultzatzen den basamortu teorikoa estrategia bat da, prostituzioa lotsaizunean eta ilunpean gorde beharrekoa delako, familia egitura klasikoa ahalik eta gehien babestearren.
|
|
Lapurdi erdialdean kokaturiko mintzaira honek hainbat isoglosa markatzen ditu, zenbaitezaugarriri begira, bere mendebaldean kokaturiko hizkerekin bat egiten baitu, baina ekialdeko eraginaere haraino hedatu baita. Konplexua da beraz eremu honen azterketa, baina interes berezikoa ere, Lapurdiko hizkeren sailkapena zehaztu nahi baldin bada hizkera hau
|
ezin
baztertuzkoa dela argi dugu.
|
|
Batzu, orain gero ta gehiago, ekologista, abertzale ta beste ari direla pozoin hoik guziak
|
ezin
baztertuz, horra hoien auzo muturrean berean bertze bi herritar ohoragarri hoik beren komertsioaren izenean bazter guzien pozoindatzera abiatuak eta jendeak, ospitale hoitan gaindi, xutik hilak ezartzen... Eta gu ere saguak berdin!
|
2018
|
|
Atera berria zuen liburu bat azaro honetan: " Korsika
|
ezin
baztertuzko askatasuna" tituluaren pean Alain Piazzola argitaletxean.
|
|
Zortziak baterako saiakera bakarra, argi kolpe biren bitartean,
|
ezintzat
baztertua genuen. Azken erabakiaren arabera, lehen argi kolpeari lurraren kontra eutsiko genion, eta ondorengo ilunaldian jarraitu, nahiz eta jakin maniobrak bazuela arriskua, hainbeste partaide batera izanda.
|
|
Idatz &Mintz aldizkarian Jesus Antonio Cid ek ederto azaldu zuenez, Bonaparte printzeak metodo egokia darabil, eta modernoa sasoi hartarako, izan ere, haren positibismo deskribatzaile petoak benetako mintzoa du helburu, inongo grina neologikorik edota mailegu arbuiorik gabe. Printzearen ikerketetan, ez ahaztu, Bruno Etxenike eta Uriarte frantziskotarra ez dira bitartekari inperfektoak baino, baina printzearentzat
|
ezin
baztertuzkoak dira hiztun perfektoenganaino iritsi ahal izateko, eta, aldi berean, ez desiratuak neurri batean. Badago Cid ek aipaturiko beste kontu bat, eta da dialekto hermetikoekiko Bonaparte printzearen fetitxismoa eta kontaminazio interdialektalei zien higuina.
|
|
Garbi gelditu da, bestalde, testuak kronologikoki ongi kokatuak egon arren, erlatiboki diatopiko izateko aukera ere badutela, eta ez duketela beti tokian tokiko hizkera zorrotz islatzen. Eskribauek berek zerabilten euskararen eragina egotea
|
ezin
bazter daitekeen aukera da, etorkizuneko ikerketan kontuan hartu beharrekoa. Horrelako pasarteen corpusa handitu ahala, eskribau zenbaiten ohiturak, garaiak, testuen gaiak eta bestelako aldagaiak aztertzea eta kontuan hartzea beharrezkoa da.
|
2019
|
|
Badira orain, lehen ez bezala, arnasgune kontzeptuaren lanketa teorikoan zentratu ez arren hartarako oinarri edo erreferentziaelementu sendo direnak[...] besteak beste, Language Maintenance and Language Shift errotulupean zein transmissió lingü� stica familiar intergeneracional izenburupean egindako hainbat lan jakingarri. arnasguneen kontua argitzeko teorizazio lana ez da, gainera, azken 60 urte ingurukoa bakarrik: Lehendik dator atzerriko hainbat adituren gai horri buruzko gogoeta lana. gauza askotan arnasguneen kontzeptumuinetik urrun gelditzen bada ere, zenbait ezaugarritan duen antz handiagatik
|
ezin
baztertuzkoa da, alde horretatik, mundu germanikoak luzaro landutako Sprachinsel kontzeptua eta, horren harira, Sprachinseltheorie, Sprachinselforschung eta Sprachinselkunde12 aztergaiaren forBadakigu gurea bezalako hiztunherrien osasuna ez duela ahuldutako hizkuntza ezagutzen (ulertzen, irakurtzen) dutenen kopuruak ematen, ez eta hitz egiten dakitenen kopuruak ere.
|
|
[...] Baina ez dira arnasgune, eta ezin dira izan. duten harreman sare zabal etengabeak instantzia horietatik kanpora daude nagusiki; hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipenaren kate luzea (35 urtera artekoa) instantzia horiek baino jardun gune zabal eta basikoagoetan oinarritzen, hezurmamitzen, elikatzen, osatzen eta garatzen da hiztun elkarte osasuntsu orotan. eguneroko bizimoduan erdara nagusi (zenbaitetan jaun eta jabe) den ingurumenetan (normalean kale giroan) euskal gotorleku izatera iristen da instantzia horietariko zenbait: horrelakoa da, bereziki, eaeko (eta, zein bere neurrian, Nafarroako eta Iparraldeko) eskola mundua. garrantzi ohargarria dute instantzia horiek, dudarik apurrena ez dago horretan, euskara indarberritzeko.
|
ezin
baztertuzkoak dira, bakoitza bere alorrean eta bere heinean, euskal hiztun talde askori bizirik eusteko eta beren eguneroko harreman sareak nabarmen indartzeko. arnasgune gehienen eta bestelako ingurumen askoren osagai sendo eta balios dira hortaz, sarri, gotorleku horiek; hala dira, bereziki, eskola esparrua eta beste zenbait ingurumen soziofuntzional. Lagungarri ederrak ditugu hortaz gotorlekuok, banaka zein taldean harturik, ahuldutako hizkuntza indarberritzeko orduan.
|
|
Emakumeak esperantzaren babesa ematen dio borrokalariari: ?
|
Ezin
baztertuzko esperantza dakart?. Eta errukiaren babesa ere bai:
|
|
eta hor bai, hor garai bakoitzari, sasoi eta une orori, naturaren zuhaitz eta biztanle guztiei, egun eta gau bakoitzari, eguzki ilargien joera eta gorabehera orori, bere horretan, sanoenean erreparatzen diozu. Hor bai sortzen dela afizioa eta afana eta enpeinu
|
ezin
baztertua...! Ofizioan amorrazioa eta ernegatzea besterik lortzen ez duzun bitartean, afizioan gozamena eta asebetea.
|
|
|
Ezin
baztertu arta= ardi eta arta= arte aukerak ere.70
|
|
|
Ezin
baztertu da benta zar ere, zaharra, utzia.
|
|
Prozesu honetara ekarri dokumentuek iturri zaharretatik edaten dute, dokumentu beraren kopia ezberdinetatik ere bai, emaitzek erakutsiko luketenez. Transkribapen akatsak ere
|
ezin
baztertu. Dena den, sarobe, sarbe, saroe, dantzan, baita soro eta sara ere Olazti/ Ziordian.
|
|
Mikelek, bada, euskalkiak eta hizkera aintzat hartzea eskatzen dau, bizia sekula ere
|
ezin
baztertu daitekelako eta, beste alde batetik, ikarea sartzen deutso hainbeste bidexkaz josia dagoan aditzaren munduak. Izan ere, higuingarri eta nazkagarri gertatzen jako hainbeste aditz formaren korapiloa, baso ilun eta hertsia iruditzen jako.
|
|
Gure herriak danetariko burrukalariak eta era guztietako gudariak behar jozak, esan ohi eban sarri, eta nik
|
ezin
baztertu neikek inor eta, era berean, ez neukek gura nire lana inork baztertzerik ere. Bakotxak geuri dagokigun haritik jokatuz, eta besteak baztertu barik bideak urratuz, begirune eta itzalik handienaz bizi behar dogulako.
|
2020
|
|
Enbata k alderdi bezala huts egin zuela dirudi, baina mugimendu zabal bezala bere helburua bete du nire ustez, Iparraldean abertzaletasun antolatuari bidea irekiz. Euskal arazoa
|
ezin
baztertutako gisa landatu zuen Iparraldean, Frantziako Estatuari buruz, iritzi publikoan eta munduaren aurrean. Iniziatiba franko sortu du kulturan, beste zenbait babestu.
|
|
Molière kaleko gau luze hartan hauek zeuden tinko Elsa' ren oroimenean,
|
ezin
bazterturik... Noiz izan zan harezkeroztik, egia aitortzeko, Ama Birjiñaren ondoko baratzan, zugaitz haundi haien itzalean eta ubidera begira, gerritik Luc' ek hestu heltzen zuelarik; noiz izan zan, diot, orduan bezin zoriontsu?
|
2021
|
|
204). Horrenbestez,
|
ezin
bazter daiteke guztiz Zegamako San Pedro ermitako inskripzioaren bigarren osagaiaren adiera, agian, ‘lotia’ edo izatea.
|
|
Gorrotxategiren (1993: 628) iritzirako, ordea, Austinco ren kasuan bederik, bi mintzairak gertu zeudenez gero,
|
ezin
bazter daiteke co antzinaerako euskal enborreko hizkuntzak iberiarrari egindako mailegua izatea.
|
|
Ondorioz,
|
ezin
bazter daiteke guztiz Morogi izen espezifikotzat erabilitako apelatiboa izan daitekeelako hipotesia, hizkuntza zelta batetik hartutakoa eta moldatutakoa, menturaz, galieratik edo. Koronimoa balitz, adieraren aldetik ez legoke ezin gaindituzko oztoporik* mrogi rekin lotzeko, Plinioren testuan Vardulorum oppida (barduliarren hiriak) sintagmaren ondoren azaltzen delako.
|
|
Begiak bizikletatik erabat
|
ezin
baztertuz itsaslapur bizardunak eskeinitako pintxoa hartu eta haginka hasten naiz. Ez da nik espero bezain goxoa, nire amaren briuatsak gustuagoko ditut.
|
|
Beraz, gauza asko esan eta eztabaida liteke oraingo gertaerei buruz; baina iraultza egin nahi duenak jakin beza, errealitateak frogatzen digun bezalaxe, odola lagun izango duela bidean, nahiz eta bera bakezale izan, nahiz eta norberak armak gorrotatu edo ez erabili. Eta odol hori ez da" terroristek" hozki erabakitako desmasia bat, baizik eta sistemak bere defentsarako duen praktika bortitzaren ondorio logiko eta
|
ezin
baztertuko bat. Errealitate gogor honekin bizi izan gara.
|
|
Nafarroaren arazoa bideratzeko, Hego Euskadiko instituzio eta beste alderdiekin da elkartu. Azkenean, nafartarren borondatearen espresio zuzena (erreferendum edo bozketan)
|
ezin
bazterturiko gauza da, eta badira bide legalak hara heltzeko (lehen xedapen gehigarria bezala).
|
2022
|
|
|
Ezin
baztertuzko pertsonaia politikoa bilakatu da Peio Etxeleku Euskal Hirigune Elkargoan. Ipar Euskal Herriko enpresa munduan ezaguna da, eta plaza politikora salto egin du azken urteetan.
|
|
Eta baziren beste egiteko batzuk, beste egiteko asko. ...i abiatzeko prest edukitzea, edo gazteekin mazeletako bazkalekuei buruz hitz egin eta gorago eta freskoago egongo zirela eta zomorro gutxiago, baina eguraldi gaiztotze gehiago, topatuko zituztela adieraztea, edo euri bortitzen garaian denok oihanpean gerizatu behar genuela gaztigatzea, eta ttikiei ama begien bistatik sekula galdu behar ez zutela aldiro aldiro errepikatzea, eta taldetik inortxo ere
|
ezin
baztertuko zela behin eta berriro oroitaraztea, eta denei hari elektrikoaren arriskuaz ohartaraztea. Eta abar.
|
|
. Gaineala beste norbaiti biziaren kentzeaz," ehaitea" erraiten dugu zubereraz: gure euskalkian," hiltzea" bakoitxari agituko zaigun azken urrats hura baizik ez da, naturala,
|
ezin
baztertua.
|
|
Iduriz eta normalki, Sarajevoko hilketak ez zukeen gerla orokorrik piztu behar, gudua ez zen
|
ezin
baztertua, eta funtsean Estatuek ez zuten horren nahirik. Armatzen baziren, horren baztertzeko zen, balizko etsaien errespetua bortxatuz, erran zaharraren arabera:
|
|
Parisko legebiltzarrean sartzeak Mixelen egoera zinez aldatu zuen, ezin zuen militante aktibista eta separatista baten erara jarraitu. Aldaketa horren
|
ezin
baztertuzko ondorioak hozki aztertu behar genituzkeen hark eta guk, baina ez zen holakorik gertatu. Mixelek nortasun indartsua zuen, gure aldetik Ximun Haran Enbatako idazkari nagusiak halaber; biek ere pazientzia labur eta diplomazia guti.
|
2023
|
|
Mexiko Herrialde horretan,
|
ezin
baztertua den besta izanez, mexikarrek zalantzarik ez dute Eguberriko diru zama handia baztertzeko, batez beste 832 euro, heren bat apaingarrientzat (%36). Etxe bakoitzeko urteko batez besteko irabaziari konparatuz 6.735 euro egin lezake, aurrekontu hau oraino ikusgarriagoa da.
|