Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2000
‎Eta, bidean aitzina gindoazela, mila burutazio nerabiltzan gogoan, eta orain gauza bat bururatzen zitzadan, orain bertze bat, baina ezin asmatu nuen nola laxa nezakeen nik buruko korapilo hura, zeinak baininderaman eskumuturretako bertze korapilo hartarat.
2002
‎Zangalatraba jarri zitzaion berriro mutilari. Segundo gutxi batzuk egin zituen gero sartzen ezin asmaturik edo. Imanoli ez mugitzeko keinua egin zion –ez zen mugitu– Azkenean, lortu zuen.
‎Aurrez aurre gelditu ziren berriro Imanol eta osaba, zer esan ez zekitela eta handik airoso nola irten ezin asmaturik.
‎Ongi esaten zuen, bai, gure amona Xexili zenak: medikuekin ezin asmatu...!
2003
‎Ikusi egiten zen, ukitu, hango urduritasuna eta hango ezinegona. Hasieran oso hitz gutxi eta haiek ere erdi totelka eta ezin asmaturik. Azkenean Kattin bera hasi zen hizketan, eskerrak!
2004
‎Toke elegantea ematen zion, gauza handietan pentsatzen ari zela zirudielako. Kaminotik pasatzen zen jendea begira geratzen zitzaion, ezin asmatuta zer ote zerabilen buruan Manterola jaunak. Izan ere, horrela deitzen zioten herrian, Manterola jauna:
‎Hobe hala. Ezinegon lauso batek harturik jaikia nintzen, neskak nirekin nolako jarrera hartuko ote zuen ezin asmaturik. Nahikoa kezka nituen buruan bueltaka, neska maribero batez arduratzeko.
2005
‎Kolpean esnatu zen, nora ezean, izerdi zigortzaile batek bustita, ametsa errealitatean ala errealitatea ametsean, zer non sartu ote zitzaion ezin asmatuta.
‎Zapaten artean, mesanotxean, galtzerdien kaxoian..., tigre azaleko galtzontzilo bat eta kulero lumadun bat topatu nituen. Gurasoekin ezin asmatu, harritu egiten ninduten oraindik!
2006
‎–Hiru bider bi edo bi bider hirukoa zen publia? –galdetu dio gero alboan duen Santiri, eta testua goitik behera errepasatu du, nondik moztu ezin asmatuta. Fideli esan lioke nahikoa dela, ea zergatik sartzen duten bere orrian azken orduko publizitatea.
‎1586 urteko udaberritik 1587 urtekora bitartean jaio zen Barbara Allen, eta hil zenean, 1608 urteko azaroaren 11n, San Martin egunez," ez zituen oraindik hogeita bi udaberri loratu", garai hartako kanta batek dotoreziaz dioenez. Badakigu Edinburgotik oso urruti ez zegoen nonbaiten jaio zela, nahiz eta ez jakin zehatz mehatz non, herriaren izena ez baita iritsi gure ezaguerara, ez bada baladetako" Scarlet Town" izenarekin –eta ezin asmatu zein den Barbara Allen ederraren hiri gorri hori, olerkigilearen irudimen gartsuak sortutako ametsezko hiri eskarlata bezalaxe izan baitaiteke Edinburgoko aldiri edo auzo kaxkarren bat– Kontuak kontu eta jaioterria jaioterri, Barbara Allen aski gazte joan zen Edinburgora bizitzera, Graeme familiakoen jauregi ederrera.
‎Lehenbiziko orrialdeak nekez eta pekez irakurri nituen. Ez nintzen frantsesez uste bezain usatua; hitz eta erran anitz ezin asmatuzkoak zitzaizkidan eta bertze batzuk traba, nola harri txorrotxak maldan goiti dabilenari. Liburuan aitzina egin arauz, ez nekizkienak ikusezin bilakatzen joan ziren, patarrak ordoki.
‎Kolpearen ondorioz zorabiatuta, errekan gora ala behera jo ezin asmatuta geratu nintzen. Uraren bidea hartu nuen, norbait topatzeko beldurrez.
2007
‎Bestetik, ezin sinets zezakeen Russellek izaki ahalguztidun eta orojakile batek, milioika urtetan, gure mundu latz hau baino hoberik ezin asmatu izana. Benetan, zioen?
‎esan duzu, aurrean duzun gizonezkoa harrituta utziz. Barre egin du, zertan ari zaren ezin asmatuta. Orduan ahora eraman duzu edalontzia eta trago luze bat hartu duzu.
2008
‎Huraxe zen itsasontziko misterioa. Gertutik zainduta ere ezin asmatu; eta aurrez aurre galde egiten genionean, barre besterik ez zuen egiten, mozkortuta bazegoen, eta bere senean bazegoen hotsandiz ukatzen zuen ura besterik probatu izana.
2009
‎edo ezin eta, absurdoa izango zen, badaki nola pentsatzen dudan, baina aitortzen dut, momentuan horixe esateko gogo itsu bat neukan, ez dakit nola?, zerbait esan behar eta,, badakizu? esan nion nolabait, ezin asmatuz, ez zitzaidan ezer otutzen, esan behar niokeela uste nuen erakoa: inpresioa neukan hutsalkeria bat ezin nuela esan, azkeneko hitzak esaten nizkiolakoan; erdi lotsaz esan nion:
‎Goikoetxea izaniko tokia eta Oskarren txangoa oso urrun ziren bata bestetik. Ezin asmatu zein zen abokatuaren jokoa.
‎–Biltegian piper poto pila dago, eta ezin asmatuta genbiltzanean, poto bat hartu nuen eskuetan eta galdetu nien: Eta Piper Gorriak?...
‎Bat batean, Nafarroan ikusi nuen neure burua. Zer gisatan, ezin asmatu. Gutienekoa zen hori.
‎Louvreko azturak ezagututa ere, handia iruditzen zitzaidan halako adiskidantza izatea buru gaina adarrez apaintzen ari zaizunarekin. Ezin asmatuzkoa zitzaidan zer mamitzen zen topaketa horietan. Aldiz, banekien isilean gordetzekoak zirela.
‎ez zuen ihesean atera behar izan bere aita amek eta bere ahizpak bezala, Nafarroa Behereko jaunak eta hiriak erreginaren eta Erlijioaren kontra errebelatu zirenean. Zertan ari zen etxe hartan, ezin asmatuzkoa iruditu zitzaidan.
2010
‎Ez zuen Norak bezainbeste arreta deituko gizonen artean gorputz zuzen eta bular txiki haiekin. Baina jantzi lekuz kanpokoarekin eta ez zegokion gizon zaharrarekin begiratuko ziotenen grina kuriositatetik etorriko zen, ezin asmatutik, nabarmenki zerbaitek ez zuenez orekatzen, zerbait nahastua baitzen, artean formatu gabea. Emazteari ere ez zitzaion oharkabean pasa soinekoak ekarritako aldaketa.
2011
‎Azkenean, jangelako erloju atzean topatu zuten gutun azala, nahiz eta Sheridan andreak ezin asmatu nola iritsi zen hara.
‎–Izan liteke, izan liteke? Jaunaren bideak ezin asmatuzkoak dira? –apaizak, uste oso kaxkarrez.
2012
‎zer? non?), bere barruko bizipenaren eta hitzaren arteko hutsarte luzea nola pasatu ezin asmatuz. Torturatuaren hizkera bat berezia dago, nik analizatuko ez dudana baina lukeena, beldurraren eta kemenaren artekoa, ikaratu, gorbizi indignatu, herabe, esan nahi bizi baten eta esateko pudorearen artean kontraesanezkoa.
‎Irribarre egingo duzu noski sequitur horrekin. Ezin asmatu duzu nola ekar dezakeen hiltzaileen aztarrenak ugaltzea gorpua ibaiertzean luzaroago egoteak. Nik ere ez.
‎Guztira, beraz, ehun bat urrats ziren; eta, iardako bina urrats kontatuz, kalkulatu nuen berrogeita hamar iardako jira izango zuela ziegak. Nolanahi ere, angelu asko aurkitu nuen horman, eta, hortaz, ezin asmatu nuen nolakoa izan zitekeen kriptaren forma; zeren hura kripta zela baino ezin bainuen pentsatu.
‎Ura hain zegoen iluna non Nubiako geografoaren Mare Tenebrarum en kontakizun hura gogorarazi baitzidan. Gizakiaren irudimenak ezin asmatu du hura baino ikuspegi goibel eta negargarriagorik. Ikusmena irits zitekeen bezain urrun, munduaren hesiak bailiran, labar izugarri beltz eta irtenak ageri ziren eskuin eta ezker, lerroak eta lerroak; are goibelagoak egiten zituen olatuen aparrak bere gailur zuri beldurgarria labar harrien gainetik gora altxatzen zuenean, uluka eta orroka beti.
‎Egunkarietako pasarte horiek guztiak irakurri ondoren, gure kasuarekin zerikusirik ez zutela iruditu zitzaidan, eta, horrez gainera, ezin asmatu nuen nondik nora lotu zitezkeen esku artean genuen auziarekin. Dupinen azalpenen zain geratu nintzen.
ezin asmaturik nabil. Arren degizuet bioi
2013
‎Gaza eta kotoizko lotura zuri haiek berehalaxe tindatzen ziren gorriz, segituan hartzen zuten odol ilun kolore itsusi eta beldurgarria. Alexis zarevitx txikiaren ohe inguruan bilduta zeuden palazioko sendagileek ezin zuten besterik egin, ezin asmaturik zebiltzan Alexis printze txikiaren gaixotasuna sendatzeko ahaleginean. Alexandra tsarina etsiturik mugitzen zen, printze txikiaren logela zen saloi handi hartan, batetik bestera, oihuka eta eskuak etengabe astinduz.
‎Hitzez ezin asmaturik baitzebilen, kopeta ilundu zuen Faysalek, lagunak hartu zuèn erabakia, artean, irentsi ezinean balebil bezala; kristalezko lanparen argi jabaldua ez zen, hala ere, eragozgarri izan, Hamza lagunaren keinuaz ohar zedin.
‎Hitzez ezin asmaturik baitzebilen, kopeta ilundu zuen Faysalek, lagunak hartu zuèn erabakia, artean, irentsi ezinean balebil bezala; kristalezko lanparen argi jabaldua ez zen, hala ere, eragozgarri izan, Hamza lagunaren keinuaz ohar zedin.
2014
‎Txantxetan, poxturik, barre algaraka ari ziren. Charlie zurturik egon zen pixka batean, ezin asmaturik nola lortu zuten Petersen helbidea.
2015
‎Atzo ohartu ez, eta izen bitxia iruditu zaizu gaur irakurri ahala. Ezin asmatu dezakezu nondik etorria den. Zoruan botatako paper ugariren artean eserita dago, harri bi elkarren artean kolpatuz.
‎Beti gogoratzen zen haietako batez, baina ahazturik zeukan izena. Izen errusiarrekin ezin asmatu, esan zuen Ramsay andreak. «Vronsky», esan zuen Paulek.
‎Lotsaz gain, badut beste beldur bat ere, beste eragozkarri bat: gai honetan, oroitzapenei tiraka ibili barik, trumilka datozkit gogora, etorri beharrik ere ez dute, neurekin ditudala esan liteke, eta kontatzekotan ere, ezin asmatu nondik hasi, nola segi, eta, batez ere, non geldi. Hortaz, hesia jarriko diot etorriari eta amore emango diot lotsari; alabaina, bi hitz bederik esan dut, kontua zertan amaitu zen behinik, hori gabe herren geratuko bailitzateke istorioa, burutzapenik gabe nire nerabezaroa.
‎Haren esanetan,, hilzorian dagoen gizakiak, azken azken unean Jainkoa ikusten du; akaberan dagoela ulertuta, damutu egiten da arras eta, beldurraren beldurrez, begiak platerak bezala irekitzen zaizkio, geriza gaizkileak nola abandonatzen duen ikusiz?. Laborriak eraginda edo, emakume konbentzitu hark esandakoa sarri askotan etorri zait geroztik burura, hiltzerakoan ene kontzientziak zertaz damuarazi behar ote nauen ezin asmatuz.
‎Ez nuen ezer erantzuteko adorerik izan, harrituta utzi baininduen nire izena nola jakin zezakeen ezin asmatuz.
‎Beldurrak ere kolpatu ninduen egia esan, handik aurrera zer ateraldi izan zezakeen ezin asmatuz, baina bere ideiarekin bat ez nentorrela adierazteko argibide nahikorik eman niola uste izan nuen.
‎Rita maite nuen biziki eta hori bainoago, ezin asmatuko nukeen bizitzen haren auzotasunik gabe, haren hitzik eta ferekarik gabe, haren arnasarik gabe, haren babesik gabe. Berarekin egoten nintzenean, ez ninduen ezerk kezkatzen ez eta lehenagoko nire sentipen beltz eta sarri haiek ere.
‎Esanahiaz gabetuko dira biolontxeloa eta partitura, ezin asmatuko baitira haien artean ehundu diren hari sentikorrak. Esanahiaz gabetuko dira maitasun aitorpenak, poemak eta ilunabarrak.
‎Leku aparta zen hura nobela bat girotzeko. Bat batean ate guztiak ixten direla, arrazoi jakinik gabe, eta egunak eta egunak pasatzen direla postura hartan, arazoa konpontzen ezin asmaturik. Begitartea piztu zitzaidan.
2016
‎Eta Kafka z oroitu naiz, eta Beckett ez, eta Jeans astronomoaz; eta, nola ez Pascal ez: ...me honetan errebelaturik, bere burura bildurik antzematean; bere horretan nork ezarri ote duen ez dakielarik, zertara etorri ote den eta hil ondoren zer bilakatuko ote den ezin uleturik, eta inolako ezagueraz jabetzeko gauza ez delarik, dardaratu egiten naiz; gizon bat loak harturik estekatu, eta uharte idor soil bildurgarri batetara eramanda, iratzartzean bere hartatik nondik eta nola ihes eginen ezin asmaturik, laztu egingo litzakeen bezala...?
‎Baina zimurren bidea ezin asmatuzkoa da.
‎–Lehen egunetan, telefono zentralitan deiak nola hartzen ziren ere ez genekien?, aitortzen du Uxue Barkos lehendakariak. . Hortxe ginen Ainhoa Gastearena kabinete burua, Nerea Martinez de Mandojana presidentetza aholkularia eta hirurak, bulego berrira iritsi berritan, telefonoa jo eta jo, eta gu, nola hartu ezin asmatu?. Pasadizo horrek argi eta garbi islatzen du nolakoa izan zen administrazio berriaren lurreratzea.
2017
‎Zerroteak soinu nagi bakar bat atera zuen heriotza azkarrez itzali zena, orria bihurgune garbi mehe batekin utziz Lusterren eskuaren eta lurraren artean. Geldi geldirik, ezin asmatuzko, tripa ateratzen zuen.
‎Beste lo kuluska bat egin nuen, baina ez goizekoa bezain ona. Nire buruarekin kezkaturik nengoen, badakizu, Rose Hauckek pistola izatea zergatik nahi nuen ezin asmaturik. Zeren, noski, hark pistola izatea nahi bait nuen.
‎Ipurmasail bat piska bat altxa eta jendea aldamenean dagoenean botatzerik ez dagoen puzkar luze, zalapartatsu horietako bat bota nuen. Potroak arraskatu nituen, batek arraskatzeari utzi eta jolasari noiz ekiten dion ezin asmaturik. Ez da kontu freskoa hauxe, nik uste, ezta berehalakoan erabakitzekoa ere.
‎Zerbait zekarren magalean, kaja antzeko traste beltza eta eskuetan makila ematen zuen zerbait. Kaskarrari hazka egin nion, tresneria hura zer ote zen ezin asmaturik, kaja eta makila, eta ordurako gurdia aurrera joana zen kamioan barrena etxaldearen atariruntz.
‎Zeren harritu ninduena ez bait da zuk uste duzuna. Ez zen Rose hezurretaraino ikaratu eta zer arraio gertatzen zen ezin asmaturik. Ezta Lennie eta Myra irrifarrez beren gaiztakeriaz harroturik ere.
‎Puska batean ez nuen ezer esan; nengoen lekuan gelditu nintzen arrabita musika hura eta perfume hura nora joanak ote ziren ezin asmaturik.
‎Itxoin, maitea, esan zidan helduz?. Zer ote zen ezin asmaturik gelditu nauk... zergatik... baina egingo diat, maitea. Zer den esatea aski duk.
‎Ohetik poliki atera eta beste gelara joan zen, itzalak baino hots gutxiago atereaz. Ni nahikoa nerbioso nengoen, noski, atarian zena nor edo zer zitekeen, zer arraio behar zezakeen ezin asmaturik. Baina Roseren jokabideak, bera aurren muturrean jarri eta ni atzean uzteak, halako lasaitasun bat ematen zidan.
‎Desiratuko genukeen, baina geu (distantzia sozialagatik, konplexuengatik) desiratzen ere ausartzeko ahalke garen jauregiko dama goi hurbilezinak, behin bere begiekin lipar batez begira liezagun milagroaren, itxaropenari xirritu bat zabalik uztea bakarrik aski? gure ametsa, inoiz hark bere begiradaren grazia guri eginez gero alaitsu irudiz, nola sentituko litzatekeen orduan, ezin asmatuz nola sentitu begirakune hura, dudazko zerukotasun gaiztozko edo infernukotasun berazko, zalantzan, arrobaturik, halaxe dago, berak ere agian ni desiratzen nau, burlatzen ari da nitaz??, gure dilema guztia aspaldi ikusita baileukan, irriñoa, berari begiratzeko gu sekula izango ginatekeena baino finkiago begiz begi guri so nare, ez, begiak ez ditu zuzenki neure gainean inoiz ipinten, zeharbegiratu bakarrik egiten dit parean aurrera, neuri ez begiratuz ondo ikusten nauela?, ala ixtant konplize iheskor baten printzaz, pudorea ez den moduzkotasun natural estudiatuz amultsu/ erdeinatsuki begietan nahiz eskuaren keinuan.
‎Beti izan duzu gustu aparta etxeei dagokionez, baita alkilerrak eskaintzen duen frustrazio horretan ere, non etxeari egindako inbertsio dekoratibo zein bestelakoek tope jakin bat duten galera izatera pasa aurretik. Oraindik ezin asmatuta nabil nola demontre esango dizudan nire pisuarena, ezin baitut une batez ere jasan zure aurpegia izango dena, esanez bezala, zein injustua den bizitza, zuk, zeinak unibertsitatetik gordetzen dituzun bi poster zahar berritsatsiko dituzun hor nonbait, eta gainontzekoa austeritate kasi maskulino batera kondenatuko duzun; zeinek eta zuk, sukaldean fin bai baina Duralex plateretan jatea berdi... Eta hor, nire haserreak bultzatuta, kapsuladun kafe makina ere izango dudala esango nizuke, eta horrekin bat ekaitza lehertuko litzateke, jakingo zenuelako izorratzeko bakarrik esan dizudala hori, eta hala, gure eztabaida bukaezin horietako bati emango genioke hasiera.
‎Gazteenok ez genuen ezagutu, baina ezer esateko denborarik gabe, bere koinatuak bota nahi izan zuen etxetik, muturrekoa ematen saiatu zen, ez zuen asmatu, ama negarrez hasi zen, ez dakit anaia ikustearen emozioz edo gorrotoz, eta amona, burua galduta jada, isilik. Lehengusuok ezin asmatu ile luzedun gizon hori nor demontre ote zen, eta haren alaba isilik geratu zen, plater hutsari begira, gorrotorik ere ez begietan, platera bezain hutsik balego bezala, minak aspaldi irentsi duena bezala, eta izeba besarkatzera inguratu zitzaionean, besarkada ukatu eta afaltzera esertzeko eskatu zigun irmoki. Ainhoa ez zen inoiz txikitako neska alai hura izan berriro, batek daki aitak alde egin ziolako edo bestela inor gutxi izaten delako txikitan bezain zoriontsu (ume alaia izan bazinen, noski).
‎Nire onetik ateratzen nauzu dena berdin zaizunean, edo ondo deritzozunean, zer nahi duzun edo ez duzun nahi ezin asmaturik pasatu ditut sei urte hauek. Nahi ote zenuen plan hura edo berdin zitzaizun, txortan egin nahi zenuen edo berdin zitzaizun, beste harekin txortan egiteak haserretu zintuen edo berdin zitzaizun.
‎Presoaren suizidiotik, zaindariak ez ziren jada eserita geratzen galerietan edo korridoreetan, zer egin ez zekitela, txanda aldaketa iritsi arte orduak nola igaro ezin asmaturik. Orain, korridorean hara eta hona hasten ziren bat batean, presoei etengabe begira.
‎Nondik, Atreo? Hau ere ezin asmatu, ala. Ahazten ari nintzen, unez une, jada nekiena asmatutakoa zela...
‎Konprenitzen dut inoiz idatzi diren poemarik ederrenak eman nahi izatea, baina ez dut konprenitzen ogilana menostea. " Mila eta bat buelta eman dizkiet eskuen artean, ezinezko mirari bat lor zezakeen zirugia estetikoa nola egin ezin asmatuz". Urrats desbideratuak, nire ustez, Lete poetak eta Lete kantugileak bat egiten duten obra da, eta gerora eman zituen lanen giltzarria.
2018
‎Harrapaketari utzi dio katuak, aurreko atzaparretako batean katramilatu egin baitzaio latex zuri bat, erabilia, atzazal oker zorrotzetik dingilizka, haziaren pisua pendulu. Katuak airean astintzen du, atzaparra nola askatuko duen ezin asmatuta. Zart!
‎Piercinga zilborreko zuloan ezin asmatu egon zen Izaro. Krudela iruditu zitzaion, min ematen duela esan eta gero, medikuak horrela formulatzea galdera.
2019
‎–Emakumeak kapritxoak izan behar ditu?, esaten zion, autoritatez, gizon batek emakume zentzudun bati. Kapritxoa aurretik ezin asmatuzkoa da, eta uraren uhinen grazia ematen dio emakumeari; gezurrak distira liluragarriz janzten du; pinpirinkeriak eta are maltzurkeriak lurrin hordigarri bat ematen diote. Etsigarri, iheskor, ulergaitz, tolesdun:
‎etorkizuna izango da orduko oraina, eta, gainera, gizadiak nahiago izango du halaxe; sexuen artean bestelako harreman haragizko eta afektiboak sortuko dira, guretzat ezin igarrizkoak: dagoeneko hasiak dira gizonen eta emakumeen artean adiskidantzak, lehiak, konplizitateak, kidetasunak, kastoak nahiz sexualak, aurreko mendeek ezin asmatu bezalakoak. Beste baieztapen batzuekin batera, ezer ez zait hain eztabaidagarria iruditzen nola esatea uniformetasunera, hots, asperdurara kondenatua dagoela mundu berria.
‎–Sekula ez nion ba nik iragarle dohainik antzeman bere maiestateari, adierazi zuen orduan Svatek bizarginak, zeina luze egona baitzen kontu hartan pentsatzen?. Egia esan, larri ibiltzen zen bere garaian ere nondik jo ezin asmaturik, jaun errukarria. Noiz esan zizun, zehazki, Jessenius doktorearen buruaren kontu hori?
‎Aspaldian buruhauste bihurtu zitzaidana ere aipatuko niokeen gustura, alegia, nola deitu behar ote nion, ezin asmaturik nenbilelako. Bere izena, Jon Mikel, arrotzegia zitzaidan, irakasle ponposoegia, eta Kilopondio, berriz, barregarriegia.
ezin asmatuz nola askatu errutik inor errudundu gabe
2020
‎–Gehien, mundua txiki ikustea. Gutxien, hodeietatik hain gertu egonda, haien forma ezin asmatu ahal izatea?. Ikasleen ateraldiek baino gehiago, bere erantzunek larritzen dute.
‎Hori guztia ez bada" nahikoa froga" bertsio ofiziala zalantzan jartzeko, nola arraio frogatzen da torturatu egin zaituztela? Gezurrak bide laburra omen du, baina egiaren bideak ezin asmatuzkoak dira. Ahanzturak ezkutuan gordetzen du.
‎Nolanahi ere, bizitzaren bideak ezin asmatuzkoak dira. Guadiana ibaia bezala (des) agertzen dira portugesen urratsak Bidasoko ibai bazter hauetan.
‎Bera ere taldera sartu zuen norbaitek. Ezin asmatu nork. Han eman behar zuen izena bazkarira joateko; joango zelako, ezta?
‎–Dohatsuak zuek, ordea, Jainkoaren bideak ezin asmatuzkoak baitira –erantzun dio apaizak, irribarre zuria erakutsita eta predikuan erabiltzen ohi duen doinu berberaz– Hain zuzen ere, gabetasuna dugu Zerurako biderik zuzenena.
2021
‎Alde zaharreko kaleak labirinto bihurturik, goizeko 5ak izango ziren bizikleta topatu nuenerako. Ezin asmatu zangoa pedal gainean jartzen, eskulekuari tiraka joatea erabaki nuen, urratsa emanez urratsari. Urumea ertzetik, paseo polita berez, alfer alferrik metro batera duena ere ikusteko gai ez denarentzat.
‎Maskarapean, gainerako zentzumenak zolitu nituen halabeharrez, geunden tokitik mugitu gabe eta behar zuen denbora hartuz arropak eranzten zizkidan bitartean, keinu geldo eta leunekin. Erik Satie ren piano nota lasaiek eta sandalo usain arin batek biltzen zuten guztia, baina bestelako perfume iradokitzaile baten lurrina aditzen nuen, ezin asmatu zein loreren esentziarena, Frida niregana gerturatzen zen bakoitzean. Hanpatua nuen anaia txikia, arropa guztien ondotik –azkenik– galtzontziloak kendu zizkidanerako.
‎" Hil ezazu!" entzun nuen nire baitan. Harriturik gelditu nintzen, ahotsaren jatorria ezin asmaturik.
2022
‎Eta ze luze egiten zaizkion Liliri, betirakoak, solidotu egiten baita denbora barealdi isil itxurako ekaitz burrunbatsu horietan. A ze larridura erauntsia zerk eragin duen ezin asmatuz ibiltzen denean! Eta zein neketsua arrapostuen desegokitasuna miatuz edo lekuz kanpoko irriak aztertuz ibili behar hori!
‎San Vicentek eta Maritxuk elkarri begiratu diote, inspirazio bila. Baina ezin asmatu.
‎–Bueno... en realidad –ezin esaldia bukatu, nola jarraitu ezin asmatuz.
‎" Aizten artean neu izan naiz prakak jantzi izan ditudan bakarra. Eta orain, gonarekin ezin asmatu, prakekin gusturago ibiltzen naiz. Prakak jantzi nituen, eta senarra etorri zen etxera, eta ‘bai ondo geratzen zaizkizula! ’ esan zidan.
2023
‎Errukia izan behar badidate, izan dadila benetakoa. Nahiago nituzkeen hortzak ustelduta, eta saihestu dezala jendeak begirada, begiratu dezatela begi urduriek sudurrera edo begietara etengabe, begirada erortzeko beldurrez begi ninietara tinko, normal begiratzen denean zeri begiratzen zaion ezin asmatuta, begiratu nahi ez dutelako ezinbestean begiratzen duten begirada txikiak salbu, justu begiratu nahi ez den horretara irrist egindako horiek, gogorarazteko baietz, ziurtatzeko baietz, ustelduta jarraitzen dutela, ezpainen artean lerratuta goi eta behe, ia ahoko zuloan baina irribarre betean, ia ezkutatuta baina agerian.
‎Begiak erdi hetsirik, Eugenia begirada sakonez ari da aztertzen Aitziberrena, nondik nora joan nahi duen ezin asmatuz. Altzugaraiaren bigarren okupazioak jadanik badaramatza zenbait egun. Aitziberrek lehen egunetik beretik egin zion bisita Eugeniari.
‎Hezetasuna eta gotelea ezin zituela minutu bat gehiago jasan eta etxe osoa zuritzen hasi zen, tonua aldatu ere egin gabe, afaltzeko patata tortilla prestatzen ariko balitz bezala. Eta ni han erdi erdian, zer egin ezin asmatu.
‎" Marie duzue bera", segitu zuen emakume saltzailea seinalaturik. Denean ezin asmatu!
‎" Gutxienez asmakizunaren erantzuna aurkituko bagenu...", esan nion," tematurik nago, kateatua nauka eta guretzat aieru gisako bat ere izan liteke". Ezin asmatu jauntxoak zergatik kaleratu zuen gau zaintzailea bizitza salbatu ostean. " Beharbada Martinen logikarekin berehala asmatuko genuen", segitu zuen Petrak.
‎Beraz, behartuta nago tartean tartean mutil laguna aldatzera, kezkaz beterik betiere, zeren ez baita" itxurosoa" neska batentzat hola ibiltzea, hobe izango da mutil" egokia" topatzea, baina nola, non, eta abar. Ezin asmaturik nenbilen, eta ni bezala beste neska mordo bat. Unibertsitateko nesken egoitza okerragoa zen Nous Deux aldizkariko amodiozko gutunen zutabea baino.
‎Marokok, halako batean, funtzionario bat bidali zuen han pilatzen ari ziren sahararrak erregistratzera: " Ezin asmatu ibili zen. Marokon izena eta abizena daukate, baina guk ez:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia