Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
Ezin da ulertu nola Euskadiko Orkestrako musikarientzat hainbeste diru dagoen eta arte eszenikoentzat berriz, hain gutxi; aurrekontua barregarria da, egundoko desoreka dago. Baina ez pentsa, antzerki arlokoak ez gara ahaztuenak, dantzakoak gu baino okerrago daude-eta.
‎Eta nik orain ulertzen dut zergatik ari zaion orain Dabidi mesede hau egiten, eta zergatik sentitzen den harekin zorretan. Aldiz, oraindik ezin dut ulertu nola egon daitekeen Dabiden barrena Karmelori halako mesedea eska diezaion, ez dakit ulertu nahi dudan ere...
‎Gaixotu egin zen txapeoa hasi eta bere aginduei jaramonik ez geniela egiten ikusi zuenean. Nonbait ezin zuen ulertu nola ausartzen ginen bere manu sakratuei kasurik ez egiten, bere agintea aintzakotzat ez hartzen. Horretan oinarritua izango zuen nortasun guztia, eta hori erortzen ari zitzaiola ohartu zenean, gaixo jarri zen.
‎Beti izan ginen bata bestearen osakin; ondo konpontzen ginen. Ezin nuen ulertu nola bizi izan nintzen ordura arte bera gabe. Iruditzen zitzaidan berarekin hasi nintzela bizi izaten, bizitzen.
2001
‎Eta hirugarrena, ezin nuela ulertu nola zen posible Kolko Mitxoletaren askapena eskatzea, gure informazioen arabera ez bazegoen preso, Amazonia urruneko oihan tropikal batean galdurik baizik, berak hala nahita, eta eliteko andereño talde batek zainduta.
2002
‎Yael, gay zara?. Galdera hark zur eta lur utzi ninduen, ezin bainuen ulertu nola izan zezakeen lagun horrek erabat isilean neukana antzeman ahal izateko gaitasuna, edo hori izan ezean, nola demontre bururatu zekiokeen hain galdera xelebrea botatzea. Noski, hasierako pentsamendu hori azkar asko baztertu nuen burutik, ez baitzen posible Sergiok nire sekretuaren berri izatea, eta haren buruak sarri izaten zituen (eta dituen) neuraren bat izango zela pentsatuta, ezetz erantzun nion.
2003
‎Gogoetatsu zegoan. Ezin zuan ulertu nola far egin diteken gizon gaixo baten zoritxarreko heriotzaz. Eta ulertu ez arren, oso gaizki iduritzen zitzaion.
2004
‎Liszten piano kontzertuaren nota malenkoniatsuak jabetu ziren egongelako isilaz. Eta nik ezin nuen ulertu nola hainbeste sufritu zuen herri hark gerra irrikatzen ahal zuen.
2005
‎Zati mamitsuenak gainetik begiratuko nituela pentsatzen dut. Baina oraindik ezin dut ulertu nola 8 -9 urteko neskato batek liburu hura irakur zezakeen. Irakurri bakarrik ez, gogoan gordeta geratu zitzaidan.
‎Gurea" ofiziala" egitean, Karlos Felixen eta Lurdisen artekoa ezin une trumoitsuagoa igarotzen ari zen; ezin genuen ulertu nola botatzen zizkioten elkarri halako irainak, benetan lazgarria egiten zitzaigun. Haiek bai garai ederrak, hasierakoak!
2007
‎Manu Agirrek agintarien ezjakintasuna eta utzikeria salatu ditu ezeren gainetik. Ezin du ulertu nola Eusko Jaurlaritzak hiritarren eskubideak betearazteko bitartekoak ONCEren esku uzten dituen. Bide batez, euskararekiko konpromiso eza leporatu dio itsuen elkarteari:
‎–Gauza batzuetan oso azkarranaiz. Beste batzuetan, berriz, motela?.? Ezin dut ulertu nola naizenhain maitekorraneskalagunarekin eta hainzakarra gurasoekin?.
‎Ziutateko mugek jendetza batzen zuten, zeharkatu ezineko harresiak bailiran, eta bihotza gero eta gehiago uzkurtzen joan zitzaidan, erliebe monokromatiko horrek eragindako klaustrofobiaren erruz, ezin ulertuz nola heldu garen egoera honetara.
2009
‎Ama eta Maria gai dira minutu batean erosketak egitera joateko planak egiten hasteko, eskolako lanen inguruan eztabaidatzeko eta afaltzeko zer prestatuko duten komentatzeko. Neskak erotuta daude, bestela ezin da ulertu nola diren kapaz hainbeste gairen bueltan mintzatzeko.
‎Rosak eskertu egiten zuen laguntza, gizonaren eskua etxean, bezeroekin tratatzeko prestutasuna, behargin finaren kemena. Sarak ezin zuen ulertu nola moldatu zen hain ongi, nolatan ez zeukan zirkuko txaloen minik. Zurekin aski dut entzutea jasangaitza egiten zitzaion, maite bazaitut, zer beste nahi nezake, Sara?
‎KEVIN.- Ezin dinat ulertu nola iritsi diren horretara. Egoera surrealista dun, eztin zentzurik.
‎Gainera, premiazkotzat jotzen zuten kontua. Nire adina kontuan hartuta, ezin zuten ulertu aurretik nola ez nuen egin zitologiarik.
‎Eta zentzugabea dela diote abokatuek. ? Ezin da ulertu nola agindu daitekeen urteko 365 egunez bere esku dituenak atxilotzeko eta lau egunez desagerraraztea, ez bada legez kanpo informazioa eta deklarazioak jasotzea helburua?.
‎Italiarrak baino argizari jaleagoak ginela esan zuen, ernegatuta, Frantsesak, ez zekiela, ezin zuela ulertu nola azpiratu zituen Ameriketako lurrak inorante eta sotanadun nazio harroputz honek.
2010
‎Kontuak kontu, postkronika hauek intrigazko nobela eder baten antzera irakurri ditut, jesarraldi batean. Ezin dut ulertu nola ez duen eduki oihartzun zabalagoa nire lagun irakurzaleen artean: batek ere ez dit gomendatu!
‎ALIZIA.-Bai. Ezin dut ulertu nola ez zenidan esan aitari ebakuntza egin behar ziotela. Jakiteko eskubidea nuen.
‎Hire adina izango zinan, gutxi gorabehera, putzu zikin hartan ikusi huenean, telebistan, Zergatik ez dute basatza horretatik ateratzen, nola da posible, baina. Ezin huen ulertu nola zitekeen begi beltzeko neskato hura postura hartan han edukitzea, eta kazetarien txorakeriak entzun beharra, No te aflijas, ahorita te sacan de ahÃ; bai, ahorita, hark ere, gajoak, zerbait amaitzera zihoala sentituko zinan, zeruan omen zuen amari hots egiten zion bezala hots egiteko; harengandik, eta mundu osoa telebistatik begira zuela, despeditu zen bezala despeditzeko.... Ez zain haren ile kizkur iluna atzendu, ez zain hire denbora guztian atzenduko.
2011
‎Antza, liskarrak ohikoak dira, eta gertutik ikuskatu behar dituzte kanpamentuko langileek, ezbeharrik gerta ez dadin.Txiroek hartutaNBEren arabera, 3.000 inguru iheslari daude eskualdeko hiru kanpamentuetan, eta 30.000tik gora bertakoek euren etxeetan hartuta. Mugen bi aldeetako herrien arteko harremana ona izan ei da mendeetan, eta tunisiarren abegikortasuna da, agian, horren frogarik garbiena.«Parisen urte ugari eman nituen bizitzen, eta ezin nuen ulertu nola utz zitekeen jendea kalean, zaborra balitz bezala», dio Bessam Jabarrek. Tatauindar horrek libiar familia bat hartu zuen etxean martxoan.
‎Harkaitz, beti karneta alboko poltsikoan ipurdiaren gainean eramaten ohituta, erabat harritu da agiria ertzainaren eskuan ikusirik. Ezin ulertu nola iritsi den haren eskuetara?
‎Niretzat, Afrika, Asia eta munduko beste edozein bazter korritu ondoren gure herrira zetorren abenturazale bat zen gizon hura. Ezin nuen ulertu nola zitekeen halako heroi bat boligrafoak saltzen aritzea! Urrutiko oihan batean gaixotasun arraroren harrapatu zuen, agian?
‎Kasualitatez jakin dinagu. Berez hil balitz (eta ezin dinat ulertu nola bizi daitezkeen sator-zulo horietan), halere, guk festa egingo geninan, ezta?
‎–Iraniar zinemaren historia osoan, bost-hamar pelikula ditugu kurdueraz, Irak, Turkia, Iran eta Siriako mugen artean 35 milioi kurdu bizi diren toki batean. Ezin dut ulertu nola mundu osoari nire kultura kurdueraz erakusteko bizpahiru film egiteak bihurtu nazakeen separatista. Barregarria da!?.
‎Pozten nauk, egia esan, mesede egingo ziok. Ezin diat ulertu nola ez zidan kontatu sozio aldaketarena. Manex ezagutzen diat eta ez duk mutil txarra, baina Tximistak ikaragarri atsegin zian lan hau.
2012
‎Nire ikuspuntutik, ostera, guztiz beharrezkoa den jarduera horrek, gurearen defentsan aritzeko, balio izugarria du barruan eta kanpoan daramagun urguilua ateratzeraino. Eroso bizi denak eta normalean oso bizitza arrunta daramanak, ziur asko, ezin du ulertu nola, bizitzaren beste arlo batzuetan bezala, sentimendu berezi batek lagun diezagukeen egin beharrekoa egiten. Askotan falta duguna kontzientzia baita.
‎Emakume ezezagunaren aginduak atea itxi eta barruan geratzeko tentazioa eman zidan arren, nire hankek kanporako bidea hartu zuten. Horrela izan ez bazen, ezin dut ulertu nola amaitu nuen atea bizkarrean itxita eta hirugarren eskaileran.
‎Ezustean harrapatua ez izateko esan beharrekoa prestatzen saiatu nintzen, behin eta berriz: ezin duzu ulertu nola nengoen... zuen aitari galdetu beharko zenioke zer gertatu zen... ni naiz hemen urteak eman dituena... nik ondo zaintzen zintuztedan, haurra erraietatik indarrez atera zidaten...
‎leihoaren kanpoaldeko erlaitzean txori bat zegoen hilda. Ezin nuen ulertu nola jo zuen horrelako kolpe handia kristalaren kontra. Leihoaren kanpoaldean zeuden burdinazko barra guztiak zeharkatu behar zituen horretarako.
‎Egun hartan erotu egin nintzen. Ezin nuen ulertu nola, zergatik egin ziezaiokeen norbaitek horrelako zerbait bederatzi urteko neskato bati. Jendea arrotza egiten zitzaidan, mundua bera etsai.
‎Izu-ikaratuta geratu zen Erregea tresna beldurgarri hauei buruz egin nion azalpenaz eta aurkeztu nion proposamenaz. Ezin zuen ulertu nola ni bezalako intsektu ezgauza eta doilorrak (hitz hauexek erabili zituen) hain ideia ankerrak izan zitzakeen eta nolako arruntasunez mintza zitekeen nik neuk makina birrintzaileon ondorio ohikotzat azaldu nizkion odol-eta hondamen-eszena guztien aurrean batere hunkitu gabe agertuz; eta makina hauen lehen asmatzailea gizateriaren etsai zen jenio maltzurren bat izango zela esan zuen.... Berari zegokionez, arte eta natura arloko aurkikuntza berriez gain ezer gutxik liluratzen bazuen ere, halako sekretuaren konplize izatea baino bere erresumaren erdia galtzea nahiago zuela esan zuen zorrotz eta, neure bizia estimatzen banuen, berriro sekula ez aipatzeko agindu zidan.
‎Zeren eta, nire benetako lanbidea ontzian mediku edo osagile izatea bazen ere, sarritan, beharrak eraginda, marinel arrunt bezala lan egin izan bainuen. Baina ezin nuen ulertu nola egin nezakeen honelakorik herrialde hartan, haien batelik txikiena ere gure lehen mailako gerraontzien pareko baitzen, eta nik erabiltzeko moduko ontzirik ez baitzen inoiz ur gainean egongo haien ibaietan. Ontziren bat diseinatzen banuen, bere arotzak egingo zuela esan zidan Erreginak, eta berak prestatuko zidala tokiren bat nabigatzeko.
‎Gerraren gaiaz gehiegi entzun zuela gaineratu zuen, bai orduko hartan baita aurreragoko beste hitzaldietan ere. Bazegoela beste arazo bat pixka bat harritzen zuena; gure marineletako batzuk legeak behea jota utzi zituelako irten zirela beren herrialdetik esan omen nion nik; azaldu omen nuen jadanik hitzaren esanahia; baina gizon guztiak babestea izanik legearen helburua, ezin zuela ulertu nola gerta zitekeen inoren hondamendi izatea. Beraz, gehiago argitzea nahi zuen zer esan nahi nuen legeaz eta beronen administratzaileez hitz egitean, neure sorterriko egungo egoeran oinarrituz betiere; zeren eta berak uste baitzuen Natura eta Adimena aski gida zirela animalia adimendun batentzat, guk baginela pretenditzen genuen bezala?
‎LUKAS.-Joseba harrituta dago gertatu zaizunarekin. Ezin du ulertu nola egin zitzaizkizun odolbilduak.
‎Taketean irten zen eraikitzailearen bulegotik. Ezin zuen ulertu nola eska ziezaiekeen herena diru beltzean emateko, lasai-lasai tenple goxoarekin gainera, gauzak betidanik hala egin izan balira bezala. " Eta, jakina, Udalak izango du honen berririk, eta, nola ez, Diputazioak ere bai", jarraitu zuen marmarka.
‎Kontutxo bat. Ezin dut ulertu nola zuena bezalako egunkari aurrerakoi batek baietsi dezakeen denontzako egunkari bat egiten ari dela. Egun batean 168 langile kaleratu dituen Inasako burua elkarrizketatu duzue herabeki.
2013
‎– Ezin dut ulertu nola utz daitekeen bazter familia liburutegi bat gure egunotan.
Ezin dut ulertu nola egin diezun aurre patuaren ezpatei.
2014
‎Zerga horren bidez, Espainiako Gobernuak, Nafarroako gobernuari ez dagokion diru mordoxka, ehunka milioi euro, ematen baitio. Ezin dut ulertu nola eman diezaioketen hainbat diru Espainiako agintariek Nafarroako gobernuari, Espainia halako gabezia handiak pairatzen duen bitartean: esaterako, langabezia, etxegabetzeak, pobrezia...
‎512 Hainbeste gustatzen zaizkit emakumeak, ezen ezin baitut ulertu nola dagoen gizasemerik.
‎gurasoak eta alaba elkarren ondoan eta semea haien oinetan zeharka jarria. Ezin nuen ulertu nola moldatzen zen mutila, nondik ateratzen zuen burua estalkien artetik. Izebaren iritziz, aitak lana egiten bazuen, hura ere ez zen familia pobrea.
‎Asunak apartatu zizkion gizonak, handik sartzeko esan, etorritako bidetik joateko, tunelean ez zegoela inor ere. Irenek ezin zuen ulertu nola jakin zezakeen gizonak tunelean ez zegoela inor ere, ezin zen jakin. Gizonak esan zion estali egingo zuela zuloa handik sartu eta gero.
2015
‎4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
‎6 Eta esango duzue, ikusten ez bada, nola jakin Kristo den, edo noiz den santua, edota haren Ama txit aintzatsua. Hori ez du jakingo arimak esaten, ezta ezin du ulertu nola ulertzen duen ere, baina ziurtasun oso-osoaz daki. Jauna bada, hitz egiten duenean, errazago dela ematen du; baina santua denean, hitzik egiten ez baitu, eta Jaunak han arima hari lagun egiteko jarri duela baitirudi, gehiago harritzekoa da.
‎29, 11n esandakoaz ari da: ? ezin nuen ulertu nola izan zitekeen hura?.
‎11 Min eta aintza hauek biek batera burutik galdua nindukaten, eta ezin nuen ulertu nola izan zitekeen hura. Oi, zer den arima zauritu bat ikustea!
‎1 Bultzada handi hauek ez izateko nik gutxi egin nezakeela edo ezer ezin nezakeela ikusi nuen, baina haiek izateari ere beldur nion; izan ere, ezin nuen ulertu nola izan daitezkeen batera pena eta poza; gorputzeko mina eta arimako poza bai banekien batera izan daitezkeela; baina hain min espiritual gehiegizkoa atsegin hain handiarekin batera, honek nahasi egiten zidan burua.
‎Sarritan zentzua galdurik eta maitasun honetaz mozkorturik bezala egoten nintzen, eta sekula ezin izan nuen ulertu nola zen. Ongi nekien Jainkoa zela, baina ezin nuen ulertu nola jarduten zuen hemen; izan ere, egiaz ahalmenak ia guztiz bat eginik daude, baina ez jarduerarik ez izateraino murgildurik. Orain ulertzean, ezin gustagarriago gertatu zait.
‎Baina Jaunagatik poza galtzen nuela ikusten nuen heinean, poz handiagoa ematen zidan hura galtzeak. Ezin nuen ulertu nola izan daitekeen hau, argi ikusten nituelako elkarren aurkako bi hauek: atsegin hartu eta poztu eta alaitu ariman min ematen zidanarekin.
‎Bekatu astun bakarragatik zein ongi merezia den infernua ikusi nuen, inola ere ezin baita ulertu nola egin daitekeen halako gauza larria hain Maiestate handiaren aurrean, eta Bera denaren zein kontrakoak diren horrelako gauzak. Eta horrela, hobeki ikusten da haren errukia, guk hori dakigula, jasaten baikaitu.
‎Esan zidaten, kapituluaren ondoren ere, mojak eliza txukuntzera irteten zirela. Ezin dut ulertu nola egiten duten hori, probintzialak ere ezin baitu eman horretarako baimenik; Aita Santuaren motu propio bat delako eskumiku zorrotzekin, konstituzioan argi adierazia egoteaz gain. Lehenengotan gogor egiten zitzaigun; orain biziki pozten gara.
‎7 Eman biezazkie guztiei nire goraintziak; eta ama nagusi-ordeari, hau berari egina bezala har dezala, eta ene ahizpa Gabrieli oso gogoan dudala. Ahizpa San Frantziskori, ezin dudala ulertu nola ibili den kontu hauetan.
‎– Ezin ulertu nola eraldatu zaion aldartea une batetik bestera. Zerk eragingo ote zion?
Ezin dut ulertu nola joan zaren
2016
‎Madame de V**** ri esan nion bazitekeela hori haren printzipioa izatea; baina ziur nengoela ez zuela inolako interesik izango kanpoko harresiak botatzeko, zeren harresi horiek gabe ezin nuen ulertu nola defenda zitekeen harena bezalako zitadela bat, ezen dama eder batentzat ez baitago mundu honetan gauza arriskutsuagorik deista izatea baino; nire sinesmenarekiko zorra nuela arrisku hori berari ez ezkutatzea, ezen artean bost minutu ere ez neraman haren ondoan sofan eserita, eta jada burutazio batzuk izaten hasia nintzen, eta zer izan ote daiteke neure burua kontrolatzera behartu nind...
‎Droga-mendekotasuna ez al da, ba, buruko gaixotasuna? Ezin nuen ulertu nola, horrentzat sorgor izateaz gain, psikiatrikoa drogazaleen zigorleku ere bazen. Zure azalpenen arabera betiere, zigorleku bihozgabe eta ankerra.
‎Aurrez abisatu gabe zetozenei harrera abegitsua egiten zien hura, iraganaren zein puntutan desagerrarazi zenuen? Ezin nuen ulertu nola zinen kapaz zure gertuko iragana aise ahanztura bihurtzeko, eta, aldi berean, nola bihurtzen zitzaizun iragan urruna aurrera egitea galarazten zizun zama astun. Arru abegikoi-berekoia.
2017
‎Egongelako ateko kristal horia bereziki gorrotatzen zuen Igonek, deprimenteegia, berez deprimentea omen zen etxe hartan. Ezin zuen ulertu nola jarri ziren inoiz boladan kristal haiek.
2018
‎Ezer gutxi nekiela alor horretan esaten zidan, eta barre egiten zuen nire ezjakina ikusirik; hitzez, sexua eginez eta batzuetan kamasutrako irakasliburua irakurriz irakasten zidala. Eta nik ordea, ezin nuen ulertu nola, hark horrenbeste jakinik, ezer ez zekienarekin egon nahi zuen. Ni ezagutu baino lehen, kontatu zidan harro, islam eremutiko mugak iragan zituenetik eta gehiago, batarekin eta besterekin, eraz zetorrenarekin ibili zela beldur gabe, jo eta ke apurtu arte, inolako neurririk hartu gabe.
‎EH Bildu, Podemos eta Irabazirekin harremanak hoztu egin dira, eta ezin dut ulertu; ez da oraingo kontua, 2016tik dator. Ezin dut ulertu nola EH Bildu, adibidez, legealdia hasi eta 12 hilabetera urrundu egin zen EAJtik eta bakarrik utzi gintuen erronka honetan; aldaketaren gurdi horretatik jaitsi zen urtebetera. Ordutik, bi urte pasa dira oso akordio gutxirekin, baina jarrera positiboa erakutsi dutenean lortu ditugu akordioak; azken hiru asteetan akordio bat lortu dugu PPrekin ordenantza fiskalak onartzeko eta EH Bildurekin kirol azpiegiturak hobetzeko.
‎Nobleen marmarioa aditzen nuen. Izututa egon behar zuten, ezin ulertuz nola nintzen hain mutiri eta zoro Erregeren aurrean jarraitzeko. Baina ordu arteko izua brastakoan urtu zitzaidan niri, sutara botatako horma-puska ere urtu ohi den bezala.
2019
‎Uztailera arte Europan zabaldu ez zen Euzko-Gogoaren 1952ko lehen zenbakian, F. Krutwigen" Nibbana" poema hinduista argitaratu zen, baina baita A. M. Labayenen" Euskera’ren batasuna" artikulua ere, ezizenpean, berriz ere gipuzkera osotuaren tradizioan eta euskaltzain gaztearekiko oposizio erabatekoan (Labayen 1952; cf. Iztueta & Diaz 2007: 303). 741 Hain zuzen, A. M. Labayen jeltzaleak ezin zuen ulertu nola izan zitekeen L. Villasante bezalako buruargi bat haren gogaide. Gutunez zuzendu zitzaion frantziskotarrari, horrek Cantabria Franciscanan idatzitako artikulua zela-eta:
‎Azalpen bat asmatu nahi izan zuen, iruditu egingo zitzaiola, baina, bata uxatu orduko, beste hainbat eta hainbat etortzen zitzaizkion, sekula amaitzen ez diren olatuen tankeran. Ezin zuen ulertu nola zen nahikoa gau bakar bat, ordu gutxi batzuk, bi izaki hala lotzeko; baina horixe erakusten zuten bien jarrerek, bien begiek, hitzek, barreek, baita goizaldean agur esateko modu malenkoniatsuak ere.
‎–Pentsatzen ari naiz, eta ezin dut ulertu nola bizi ahalko nintzatekeen noizbait zoriontsu zu gabe. Pentsatzen ari naiz izarrek beren bidean jarraitzen dutela eta ez luketela gelditu beharko; denborak bai, gelditu egin beharko luke zure ondoan nagoenean.
‎Haur soldaduak?! Ezin dut ulertu nola gerta daitezkeen horrelakoakmunduan! Zuek ere ez, ezta?
‎Izan ere, behekoa, oinarrian dagoena, benetan goikoari eusteko baliagarria dena eta askoz espazio gehiago okupatzen duena, zaintza eta pertsonen bizitza sortu eta eustearen lana da, edo natura bera da, bere lehengai eta zikloekin. Beraz, ezin da ulertu nola azal daitekeen merkatua eta produktiboa dena, beste guztia ezkutatuz. Herrerok aipatutakoak, beraz, bizitzari eta bizitza sortzeak duen garrantziari egiten die erreferentzia.
‎Hasteko eta behin: ezin dut ulertu nola jakin dezakeen aitak zer itxura zuten Testamentu Zaharreko emakumeek. Bigarrena:
‎Konturatu naiz sinesgabeek ez dituztela ezagutzen Bibliako pertsonaiak. Ezin dut ulertu nola bizi daitekeen profetak eta apostoluak ezagutu gabe. Aitona-amonarik gabe bizitzea bezala da hori, edo eguzki-sistemako zein planetatan gauden jakin gabe bizitzea bezala.
2020
‎Nahasmendua sortzea halako ekintzak eskuin muturreko erakundeek baizik ezin dituztela egin uste duen herri sektoreengan. Herriak ezin du ulertu nola akusa daitekeen inor frogarik aurkeztu gabe, akusazioaren atzean susmoak baizik ez izanik. Zer susmo?
‎Nire enpresako sotoa zirudien, baina ezin nuen ziur jakin. Ezin nuen ulertu nola edo zergatik egon zitezkeen neskak hor.
‎Connellek minduta zituen begiak eta itxi egin zituen. Ezin zuen ulertu nola gertatu zen hori, nola utzi zion elkarrizketari horrela ihes egiten. Beranduegi zen berarekin geratu nahi zuela esateko, hori garbi zegoen, baina noiz bihurtu zen beranduegi?
2021
‎Sagardui txertatu ez direnei buruz ari zen: ba, nik ere ezin dut ulertu nola egiten duzuen, Sagardui anderea, ez dakit nola ausartzen zareten gure baliabideak hartu, porlanaren bidez zenbait laguntxori eman, eta gure bizitza jokoan jartzera. Nire bizitza ez baitute jokoan jartzen txertatu ez direnek, niri bizitza zuek kenduko didazue.
‎Horrek eragin lezake usaiaz kanpoko gauzen eginaraztea. Alta, ezin da ulertu nola Marcel-Duboisek onartu, are, akuilatzen dituen frantsesez aritzera. Harrigarria da, zeren eta etnologo entzutetsuak 1947an borrokatu baitzuen grabazioak tokian tokian grabatzea, bilketak ez desitxuratzeko».
‎Nahiak, zeharo petralduta berriz, ezin du ulertu nola ez den inor bere bila azaldu oraindik.
‎Ispiluari ere ez dio begiratu eszenatokira atera baino lehen. Bestela ezin da ulertu nola aukeratu duen txabusina koketo hori, artilezko kamisoi hori, leotardo espantoso horiek. Eta elkarrizketak?
‎Bide batez esanda, zeure bikiaren giltzak zituen senide gisa egin bazenuen, ez dago ezer esaterik, baina beste polizia-inspektore bat eraman zenuenez, eta epailearen agindurik gabe etxeko miaketa gauzatu zenuenez, zenbait arau hautsi zenituen. Ezin dut ulertu nola epaileak ez zion zure jarduketari irregularra iritzi. Zer esan behar duzu horretaz?
‎Lanean ari zelarik bulegoan beste apaiz batekin, magnesiozkoa zirudien argi-sastada itsugarri batek urratu zuen Hiroshimako zeruaren urdina; berehala zutitu, eta leihora kirikatu zen: orduantxe iritsi zitzaion bonba atomikoaren expantsio-uhinaren indar oro-suntsitzailea, orro gor atergabe gisara, lur-zolaren kontra xaflatuta utzi zuena Ezin du ulertu nola zitekeen, baina lurretik jaiki zenean egiaztatu zuen zauritu bakar bat ere ez zegoela eraikin hartako hogeita hamabost jesuita gazteen artean!
‎Bestalde, naziogintzan, euskararen frontean edo ekintza antierrepresiboetan ibili jende asko (jende sentibera) ikusi nuen oso minduta, batzuek malkotan ere, ezin ulertu nola desakordio estrategikoa identifikatzen ahal zen ilegalizazio eta torturari babesarekin.
‎Sol Sol Ezin duzu ulertu nola sentitzen naizen.
2022
‎badirelako haurtzaroko pasarte asko politak direnak, eta benetan direnak politak eta alaiak, baina, aldi berean, badagoelako eraso hori hor. Horrek kontraerran bat sortzen dio Lideri, ezin duelako ulertu nola den posible momentu onak egotea, eta momentu on horietan egotea eraso zion pertsona.
‎Herritar horien kezka nagusia da ezin dutela ulertu nola den posible printzipio politikoetan horren urruti ez dauden bi erakundetako kideen desadostasunak bukatzea irainekin, mehatxuekin, kolpeekin, talde borrokekin... Alegia, garai bateko hitz jokoa erabiliz, arrazoiaren indarra izan beharko lukeena, indarraren arrazoia izatea.
‎«Hamaika azalpen eta justifikazio emango dituzte batzuek eta besteek, nork bere bertsioa edukiko du, egia berdaderoa haiena dela aldarrikatuko dute lau haizeetara. [...] Herritar horien kezka nagusia da ezin dutela ulertu nola den posible printzipio politikoetan horren urruti ez dauden bi erakundetako kideen desadostasunak bukatzea irainekin, mehatxuekin, kolpeekin, talde borrokekin».
‎Esan nahi dut guri ere eskolan esaten zigutela kartzelara gaiztoak joaten direla, eta guk maite genuen jende bat preso zegoen edo preso egona zen. Ezin genuen ulertu nola izango ziren gure lagunak txarrak, eta orain baino pedagogia gutxiagorekin esplikatzen zizkiguten gauzak. Ahal genuena egin genuen.
‎Enpresaburuen elkarteak auzitan jarri ditu horri uko egiteko arrazoiak. «Benetako helburua akordioak lortzea bada eta ez bada interes elektoral hutsa, ezin da ulertu nola esaten duten Bizkaiko proposamena ez dela nahikoa, Arabakoa baino hobea baita, eta han historikotzat jo dute». Haren arabera, soldatak %6, 5 handituko lirateke 2022an, %3, 5 2023an, %2, 5 2024an, eta %1, 5 2025ean.
‎Zoritxarrez, ez dut uste esna aguantatuko dudanik (bihar ikusiko dut nahieran). Ezin dut ulertu nola jartzen duten horrelako programa puska hain berandu, 22:00etan Pandero Jaialdia emititzen duten bitartean.
‎Zoritxarrez, ez dut uste esna aguantatuko dudanik (bihar ikusiko dut nahieran). Ezin dut ulertu nola jartzen duten horrelako programa-puska hain berandu, 22:00etan Pandero jaialdia emititzen duten bitartean.. pic.twitter.com/fVvV55X9XK
‎Eta hain utzi du zurtuta –jazoerak berak eta hartaz ohartu ez izanak–, non endredatua gelditu den aldi batez, atzerrian galdutako turista bezainbat. Andonik ezin du ulertu nola ez duen orain artean gertakaria aintzakotzat hartu. Begi-bistakoa baita, oso nabaria:
Ezin zuen ulertu nola jokatzen zuten bere ingurukoek kontrolik gabe, egoerak aztertu eta zertara eramango zituzten hausnartu gabe. Baina berak ere bazuen geldiezina egiten zitzaion bulkada bat.
‎Baina Gabik ezin zituen ahaztu. Eta ezin zuen ulertu nola ahaztu zituen herrialde oso batek. Egun batetik bestera.
2023
‎Ikusiak zituen mendiaren horma tenteak eta ertz zorrotzak. Ezin zuen ulertu nola igo zitekeen inor hara gora, nola izan zezakeen inork goi haietara igotzeko gogoa. Geroko 41 urteotan, askotan igo da Phurbi Chyachuren magalera jakekin, baina bere bizialdian apenas ikusi duen atzerritarrik.
Ezin nuen ulertu nola pasa zintezkeen pasioz idatzitako mezuak bidaltzetik –eta ezin bazaitut burutik kendu, zer egin behar dut? – nire bizitza ezertarako ez interesatzera. Ezin nuen ulertu zure hoztasuna, ez zure koldarkeria.
‎Lehenengo gauza zen ezin nuela ulertu nola aurkeztuko zen Carvalho en Euskadi izeneko liburu bat aldameneko autonomia erkidegoan, eta ez Euskadin bertan. Badakit puntu hau lehen ere aipatu dudala, zeharka bada ere, baina berriro itzuli nahi dut haren gainean; Bildosolak zioen arrazoi ekonomikoak, politikoak eta anbizio pertsonalak zeudela aukera hartan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia