|
urduri so egin zion, baina, urduritasunarekin batera, desio ezkutu baten sua pizten nabaritu zuen erraietan, bizitzan lehen aldiz, haren burrunbotsak ere, garai batean desatsegin gertatzen zitzaizkionak, organoaren notak bezalakoak sentitu zituen, ausaz, Domingok bizi-indarraren misterioarekin lotzen zituenak?, egun gutxi batzuk lehenago gertatuak ikuspuntua aldatu balio bezala, eta ikuspuntuak abioiekin zuen harremana, aita espiritualak ere argi eta garbi esan baitzion hura zuela hegan egiteko posibilitate bakarra, eta berak hegan egin nahi baitzuen, kosta ahala kosta. Helburua lortzeko, baina, aita zuen
|
ezin
saihestuzko giltza. Egia zen honek, lehen berritasunaren ondotik, hegazkinekiko zaletasuna galdu zuela, baina egia zen, halaber, aireplano bat ikusten zuen bakoitzean begiak gora jasotzen zituela, baita inoiz harridurazko keinu bat egin ere, zuhaitza eta arranoaren hegaldia kontraesanik gabeko plano berean ikustetik zetorkiona; Nazariok bazuen, gainera, Hipikara biltzen zirèn gizonen artean lagun bat, hiriko erregimentuko teniente koronela, hegazkinetara zaletua, hegazkingintzaren berrikuntzen berri ematen ziona, ez baitago ahazterik, lehen mundu-gerraren ondorioz, abiazioak aurrerapauso handiak egin zituela, bakealdian ere eragina izan zutenak, halako eran, non zerbitzu publiko batzuk airez ere egiten hasi baitziren munduan zehar, postarena, esate baterako; aitari esango zion, teniente koronelak ere bere harremanak izan baitzitzakeen, eta harreman haietatik, auskalo?
|
|
urduri so egin zion, baina, urduritasunarekin batera, desio ezkutu baten sua pizten nabaritu zuen erraietan, bizitzan lehen aldiz –haren burrunbotsak ere, garai batean desatsegin gertatzen zitzaizkionak, organoaren notak bezalakoak sentitu zituen, ausaz, Domingok bizi-indarraren misterioarekin lotzen zituenak–, egun gutxi batzuk lehenago gertatuak ikuspuntua aldatu balio bezala, eta ikuspuntuak abioiekin zuen harremana, aita espiritualak ere argi eta garbi esan baitzion hura zuela hegan egiteko posibilitate bakarra, eta berak hegan egin nahi baitzuen, kosta ahala kosta. Helburua lortzeko, baina, aita zuen
|
ezin
saihestuzko giltza. Egia zen honek, lehen berritasunaren ondotik, hegazkinekiko zaletasuna galdu zuela, baina egia zen, halaber, aireplano bat ikusten zuen bakoitzean begiak gora jasotzen zituela, baita inoiz harridurazko keinu bat egin ere, zuhaitza eta arranoaren hegaldia kontraesanik gabeko plano berean ikustetik zetorkiona; Nazariok bazuen, gainera, Hipikara biltzen zirèn gizonen artean lagun bat, hiriko erregimentuko teniente koronela, hegazkinetara zaletua, hegazkingintzaren berrikuntzen berri ematen ziona, ez baitago ahazterik, lehen mundu-gerraren ondorioz, abiazioak aurrerapauso handiak egin zituela, bakealdian ere eragina izan zutenak, halako eran, non zerbitzu publiko batzuk airez ere egiten hasi baitziren munduan zehar, postarena, esate baterako; aitari esango zion, teniente koronelak ere bere harremanak izan baitzitzakeen, eta harreman haietatik, auskalo...
|