2012
|
|
Haietako batzuk, xehe-xehe aipatu baitzituen, interesgarriak iruditu zitzaizkidan, eta harrigarriak, nahiz eta, agian, kontatzeko moduak berak ere, tonu orokorrak, izan zuen horretan eraginik. Zentzumenen zolitasun gaizto bat pairatzen omen zuen; janari motelena besterik
|
ezin zuen
onez eraman; testura jakineko arropak baino ezin jantzi zitzakeen; lore guztien usainak gertatzen zitzaizkion itogarri; argirik ahulenak ere eragozten zizkion begiak; eta oso soinu gutxi omen zegoen, eta harizko tresnetakoak horiek, izumenez betetzen ez zuenik.
|
2015
|
|
Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak. Nik neuk uste dut, gehien-gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero,
|
ezin dute
onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere. Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino.
|
|
Arrazoi ugari ekartzen zizkidaten, eta ez nekien zer egin; izan ere, nik Erregela zela banekien eta perfekzio handiagokoa zela ikusten nuen; horregatik, ezin nintzen jarri errenta edukitzera. Eta batzuetan etsita nindutenez gero, otoitzera itzuli eta hain pobre eta biluzik zen Kristori begiratzean,
|
ezin nuen
onez eraman aberatsa izatea. Malko artean eskatzen nion arazo hori antola zezala ni Bera bezala pobre izateko eran.
|
|
Nire moja lagunak, ni baino askoz hobea eta oso penitentzia zalea izan arren,
|
ezin zuen
onez eraman nik han monasterioa egiteko asmoa izatea, eta honela esan zidan: –egia esan, ene ama, ezin daiteke izan espiriturik, hoberena bada ere, hau eraman dezakeenik.
|
|
Moja haiek aditzera eman diote Tostadori ni nahi nautela priore. Berak ezetz dio, nik nahi badut joan naitekeela hara jasotzera, baina ni priore izatea
|
ezin dutela
onez eraman. Ez dakit zertan amaituko den.
|
|
Besteak baino pixka bat gutxiago izatea,
|
ezin da
onez eraman, eta eramatekoa ere ez dela dirudi; gero hau esaten dute: –ez gara santuak!?.
|
|
Nire moja lagunak, ni baino askoz hobea eta oso penitentzia zalea izan arren,
|
ezin zuen
onez eraman nik han monasterioa egiteko asmoa izatea, eta honela esan zidan: –egia esan, ene ama, ezin daiteke izan espiriturik, hoberena bada ere, hau eraman dezakeenik.
|
2018
|
|
Eta Araktxeievi malkoak atera zitzaizkion, horrelako kargu hartzeak
|
ezin baitzituen
onez eraman. Bera joan zen ospitalera eta teniente hila handik kanpora bidaltzeko, jantzi zibilak emateko eta inbentarioan jasota zeuden ofizial jantziak kentzeko agindu zuen.
|
|
eta ez-dakit-zer esan zuen poetak, baina ez dakit hori ez ote den gizon batzuen trikimailua, andreok beti kalakan aritzen omen garela-eta, edo andrea larrutarako eta ez beste ezertarako nahi duenaren aitzakia merkea. Zena zela, nik
|
ezin nuen
onez eraman tipoaren isiltasuna. Behin baino gehiagotan esan nion, eskatu, erregutu, aurpegiratu, aldarrikatu?
|
2021
|
|
Eta, gizonak eskaintzen zion adiskidetasuna bertutez eta asmo onez hain betea ikusirik, ohorez beterik sentitzen zen damatxoa horren pertsonaia bertutetsuak maite zuelako; eta hain harrera ona egiten zion, non gizonak ez baitzuen deus hobez kontentatzeko asmorik. Baina gaiztakeriak, pausu ororen etsaia denez,
|
ezin zuen
onez eraman bizitza zintzo eta zoriontsu hura; eta hala, batzuk damatxoaren amari joan zitzaizkion erranez harriturik zeudela zaldun hura bere etxera hainbertzetan joaten zelako eta ustez alabak atxikitzen zuela batez ere, anitzetan ikusten baitzuten harekin solasean. Amak, ez baitzuen neholako dudarik zaldunaren zintzotasunaz eta segurago baitzegoen haren onestasunaz bere haur guzienaz baino, atsekabe handia hartu zuen begi txarrez ikusten zutela entzunik; hainbertzeraino non, finean, gizonen gaiztakeriak ekartzen ahal zuen eskandaluaren beldurrez, aldi batez bere etxera ohi zuen bezala ez joateko eskatu baitzion; gizonari irensten zaila iduritu zitzaion kontu hura, jakinik haren alabarekin izaten zituen solas egokiek horrelako urruntzerik ez zutela merezi.
|