Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Olinpiadetako aroak bezala, nolabait esateko. Eta ezin dut neure burua askatu, bederatzi urte bizipen asko direlako, lagun asko, elkarrekin eraikitako bizitza luze bat. Askatasuna ez da erraza, batez ere inori minik egin gabe.
2001
‎Hasperen bat jaurti nuen. Ezin nuen neure burua kontrolatu. Elektrizitatez gainezka sentitzen nintzen.
2004
‎–Gogorra izan behar du, ezta? Ezin dut neure burua imajinatu etxean bakarrik, senarraren deiari itxaroten. Egia esan behar badizut, nahiko larrituta nabil azken aldian kontu honekin.
‎Ez dakit zer sentitu nuen, hotz pittina edo haizearen azkura edo soinuren bat, baina, edozein modutara, zerbait berriaren aurrean nengoela iruditu zitzaidan, eta agian mundu honetara etorria nintzela. Ordea, une hartan ez nekien zer animalia mota nintzen, eta ikusi ere ezin nuen neure burua ikusi: itsututa nengoen, eta nahiz begiak zabalik eduki, argitasun bat besterik ez nuen sumatzen, aurrean maindire txuri bat jarri izan balidate bezala.
2007
‎Pentsagai ditudan objektuak, argi eta egokiro ezagutzen ditut. Ezin dut neure burua atzipetu ez daudakadan ideia badaukadala pentsatuz(?). -Baina abantailok lortzeak hitzen iruzurretik guztiz askatzea aurresuposatzen du65.
2009
‎T.E.: Nik ezin dut neure burua artistatzat jo! Egiten dudana egiteko, hainbat jende behar dut.
‎Disimulatzen ahalegindu nintzen. Ezin nuen neure burua sosegatu. Ez dakit ezer igarriko zidan.
‎Eskaileretarako bidea hartu nuen. Ez nintzen igogailuari itxaroten gelditu ezin bainuen neure burua sosegatu. Ibili beharra neukan, gorputza mugitu beharra.
Ezin dut neure burua zeharkatu
2011
‎Terriblea litzateke nobela bat hain gogoeta merkeaz amaitzea. Batzuetan ezin dut neure burua jasan.
‎Izerditan dauzkat azala, urdaila, arimaren bazter ilunenak. Izua eta amorrazioa, biak sentitzen ditut batera, ezin baitiot neure buruari barkatu kontrolatu ezin ditudan ibileretan sartu izana. Pixkana, ordea, amorrazioak nostalgiara eramaten nau, galduko nukeenaren goibeltasuna barreiatzen dit nire baitako zirrikitu guztietara, eta harrigarria badirudi ere, izuak eta amorrazioak baino gehiago nahigabetzen nau nostalgiaren trenpu berriak.
‎Dena dela, ezin nuen neure burua soldaduen esku utzi. Banekien alferrikakoak izango zirela ene arrazoiak.
2012
‎Nazkatuta nago duela bi urte gertatu zenaz, oraindik pairatzen jarraitzen dugunaz; ez diot inori aitortuko baina min hartaz atseden hartu nahiko nuke, ez dut Klaudia bera ikusi nahi ere. Era berean, ezin dut neure burua gertatutakoaz askatu; goizegi ote den. Carlosek ez du horretaz deus esaten, ez du ezertaz ezer esaten, egia esanda, baina egoera berdintsuan dagoela esango nuke, Naroa eta Ander bezala.
‎Tabernetako musika eta aire kargatuak areagotu egin zidan gainera. Ezin nuen neure buruarekin.
‎Publikoari. Tuntuna, ni! Ezin dut neure burua ispiluan ikusi, espiritua naizelako. Normala!
‎Eta haien eskuetan erortzen ez banintzen, nola lortuko nituen hornigaiak edo norantz joko nuen. Nire egoera une hartan izan zitekeen tamalgarriena zela iruditzen zitzaidan; ezin nuen neure burua hura baino egoera okerragoan ikusi, heriotza izan ezean; eta kontinenteko itsasbazterrera iritsiz gero, agian laguntzarik lor nezakeen, edo itsasertz ondotik aurrera egin, Afrikako itsasertzean egin nuen bezala, lurralde jendeztaturen batera iritsi arte, eta han laguntza aurkitu; eta, okerrenean ere, hil nintekeen, eta bat-batean amaituko ziratekeen zoritxar guztiak.... Adierazi beharra dago hori guztia nire adimen nahasiaren emaitza zela, izaera urduriarena, eta arazo amaigabeek bere onetik aterata eta itsasontzi hondoratuan aurkitutakoak etsita zegoen norbaitena, oso gertu egon bainintzen aspalditik gogo biziz nahi nuena lortzeko; alegia, norbaitekin hitz egin, nengoen lekuaz zerbait jakin, eta handik onik ateratzeko moduaz zerbait esango zidan norbait ondoan izan.
‎Zeren eta, zenbait hilabetez jende hura ikusi eta harekin hitz egitera ohitu ondoren, eta begiztatzen nuen edozein gauzak proportziozko neurriak zituela ohartuz, haien tamainak eta itxurak lehenengotan eman zidaten izua zeharo desagertua baitzen jadanik, jaun-andere ingelesen segizio bat ikusi izan banu orduan urtebetetzetako 45 jantzi dotoreekin, buru-harro bakoitza bere papera gizalegetsu errepresentatzen, agurtzeko makurtu eta txortxor mintzatzen?, egia esateko, Erregeak eta haren handikiek nire kontu egiten zuten beste barre egiteko gogo bizia sentituko nukeen. Eta benetan, Erreginak bere eskuan hartu eta ispilu aurrean jartzen ninduenean, ezin nintzen neure buruaz ere irribarre egin gabe egon, hala bion irudiak azaltzen zirelarik nire aurrean oso-osorik batera; eta ez zegoen ezer konparaketa hura baino barregarriagorik; beraz, benetan hasi nintzen pentsatzen neure ohiko tamainarekiko dezente murriztua nengoela.
‎–Zeren, azken finean, zioen imintzioka?, nik ezin dut neure burua erbesteratu, haur baten kargua neure buruari leporatu.
2013
‎– Ezin naiz neure buruarekin hain erraz adiskidetu. Egun hartan esan nuena, nire jokaera, nire moduak, afera osoan erabili nuen hizkera, horretaz guztiaz oroitzea ezin esanezko moduan zait orain mingarri, eta hala izan zait hilabete askoan.
‎Ezer gutxi edo batere ez esatea, hitz gutxitan. Hauxe da egia, erretoregoa hutsik geratu zela orain dela urte bi (haren ardura hartzeko adinean nengoenean hain zuzen), eta beste gizon bati eman zitzaiola; eta ez da egia txikiagoa ezin diodala neure buruari leporatu hura galtzea merezi izateko gauzarik egin izana. Beroa naiz izaeraz, eta argi eta garbi jardutekoa, eta Darcy jaunaz dudan iritzia beharbada argiegi adierazi izan dut, eta diot, batzuetan.
‎Uste hori behin gogoan sendoturik, Hertfordshirera berriz ez itzultzeko limurtzea amiñi bateko lana izan zen. Ezin diot neure buruari errurik leporatu horrenbeste egiteagatik. Auzi osoan izan dudan jokaeraren parte batek bakarrik ez nau pozik uzten gogoan hartzen dudanean; eta da jukutriez baliatzeari amore eman izana, noraino eta zure ahizpa hirian zela ostentzeraino.
‎ezin nion eskatzen zidana eman: ez nintzen horrenbeste aldiz kantatu eta entzun nuen abestia, buruz nekiena gogoratzeko gai eta ezin nion neure buruari barkatu. Berak azken aldiz abesteko erregutu zidana eta negarrez hasitako gauak barrez amaitzea lortzen zuena.
2015
‎Beste pertsonaia bizi bat sartu behar dut hala ere. Ezin diot neure buruari ukatu. Liburu honetarako lehenengo txinparta piztu zitzaidanetik hartu nuen hura gogoan, eta ez dut bera aurkeztu arteko onik izango:
‎Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎10 Nik ezin nuen eraman hori, Jainkoaren Elizan on handia egingo zuela iruditzen zitzaidalako, eta, beraz, orain duen kargua izan zezala nahi nuen; hala ere, gotzain-aulkia eman ziotenean, gero berak esan zidanez, ezinegon handi-handia izan nuen, zama oso astunaz ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan, eta ezin nuen neure burua baliarazi ezta baretu ere, eta gure Jaunari gomendatzera joan nintzen korura. Haren Maiestateak baretu ninduen berehala, bere zerbitzu handirako izango zela esan baitzidan, eta halaxe dela dirudi.
‎Esan biezaio? era batera edo bestera saiatuko naiz irten dadin, baina ezin dut neure burua horretara jarri, eta mende egotea ez da borondatez gertatzen, Jainkoaren borondatea egiten dela ulertuz baizik, esan diodanez.
‎Urte askoz eskubide hori ere ez neukan. Ezin nion neure buruari galderarik egin. Neure minari bizkarra emanda bizi iraun behar.
Ezin dut neure burua kontrolatu.
‎Graduatu nintzenean, ezin nuen neure burua imajinatu bakarleku bat zuzentzen basoaren erdian, baina hemen nago.
2016
‎Behin eta berriz eta berriz hasten nintzen; eta esatekorik ez izanagatik ere, eta dozena erdi lerrotan adieraz zitekeen ezertxo ez egonagatik ere, dozena erdi hasiera ezberdin egin nituen, eta ezin neure burua pozik utzi.
Ezin dut neure burua ezkutatzen jarraitu, hoteletan eta taberna ilunetan ezkutuan biltzen.
2017
‎udaberrikoa, garbia, alaia. Ezin nuen neure burua kezkatuta imajinatu. Izan ere, aurreko lau hilabeteetan baino aldarte hobea nuen.
‎Ordura arte ez nuen egunkarian, irratian edo telebistan albisteez arduratzeko ohiturarik, baina istripuen ingurukoak jarraitzen hasi nintzen. Ez nekien zergatik, baina nahita ere ezin nion neure buruari eragotzi.
2018
‎–Ez dut ihes egingo, argitu zuen Tinorrek?. Falta zaizkidan urteengatik, ezin dut neure burua iheslari jaurti mundura.
‎Errurik ezak ez dakar sekula berezko xalotasunik. Eta hala, oso gaztetatik egon naiz etsita ezin dudala neure burua kontzientzia lasaiaren burko-gainean jarrita lorik egin. Hargatik du Battis Toberak zahatoa burko, zurruta amets!
2019
‎Psikologoak esaten du gaindituko dudala, baino nik, oraingoz, ez dut neure burua gai ikusten horretarako. Ezin dut neure burua imajinatu Merkataritza Zentroan, saltzaileen berriketa txoroak sufrituz. Nire inguruan irudikatzen ditut, denak atsegin izan nahian, iji eta aja, arropak zein ondo ematen didan esanez, eta ni, erdi okertuta, hantxe nire adineko neskak bezala jantzi nahian, egoskor.
‎" Oholtzan negar egiten dudanean neure burua zigortzen dut, eman nahi ez dudan irudia ematen dudalako. Ezin dudalako neure burua kontrolatu".
2020
‎Pixka bat damutzen hasita nengoen bidaiarekin. Neskak sekulako xarma izango zuen, hori ezin nion neure buruari ukatu, baina bere asmoak gero eta burugabeagoak iruditzen zitzaizkidan. –Nahiago bi oherekin?, esan nion,, bestela, lehen gau hartan bezala alfonbraren gainean utziko nauzu-eta lotan.
‎Horrela jartzen naizenean ezin dut neure burua jasan. Baina, azken finean, nor da Hassan?
2021
‎Kontua da amari deitu niola Basurtutik bertatik, eta ama arrapaladan etorri zela arratsalde pasa" gure neska txikiaren umea ikustera". Orduan ohartu nintzen haserretu ginenetik galdu nuena galtzen jarraitzea ezin niola neure buruari onartu, eta handik aurrera gurasoekin lotzen nintzen hilabetean behin, Gomezi gehiegi gustatzen ez bazitzaion ere. Baina ez zidan ezer esaten, kopeta zimurtu baino ez zuen egiten semeak edo alabak aitona-amonei buruz zer edo zer aitatzen ziotenean.
‎–Zorigabea! –esan zuen– Niregatik ez balitz, lurra azukre arrosazko gaztelu bat litzateke –irribarre egin zidan– Ezin dut neure burua ezabatu.
‎Uda-eguerdiko galdatan, zerua eta lurra sutan bildurik, espektroak lurrun gisa agertzen dira, begi erreen agerkari. Ipuina irakurri nuenetik, ezin dut neure burua islaturik ikusi zakur maitekorren begietan; halakorik gertatuz gero, zoritxarraren mailarik gorentzat hartuko nuke. Ez dut gupida zakurrik nahi.
‎Egia esan, zera esan nahi zuen: " Ezin dut neure burua horretaraino nabarmendu eta zurekin sartu anbulantzia horretan".
‎Guraizeekin airean maniobra traketsak egin izan banitu bezala, behar zena moztu ordez behar ez zena moztuz. Oraindik ezin diot neure buruari aitortu balkoi eder bat besterik ez nuela desiratzen. Loretsua.
‎Orain ezin dut neure burua ikusi.
2022
‎Nik badut gauza bat, guztien gainetik: ezin dut neure buruarekiko zalantzarik eduki. Ezinezkoa zait.
‎Niretzat, migratzea, mugimendua, transformazio kontzeptu bat da; mundua ikusteko beste manera batzuekin harremana izatera bultzatzen zaitu. Ezin dut neure buruaz pentsatu lurralde honek aldarazi izan ez banindu bezala.
‎Bai. Ezin diot neure buruari ezer leporatu; dena eman dut beti. Damu bakarra izan dezaket:
‎Pentsatu ohi dut nola izango litzatekeen dena ez banu horrenbeste aldiz min hartu. Baina lesionatu naizen aldi guztietatik osatu naiz, eta ondo egin dut lan; ezin diot neure buruari ezer leporatu. Oso lasai nago.
‎ezin nintzen hil. Ezin nuen neure burua hil. Pentsamendu horiei amaiera eman behar nien, neure burua salbatu behar nuen.
‎Eta neure alaba. Ezin dut neure burua zaindu ordaindutako lanari kenduta, alabaren beharrei kendu behar diet niri emateko. Horrek ezin du horrela izan.
‎Ni ez nago sozialki ertzean, ezin dut neure burua engainatu. Ertza estimatzen dut, elikatu egiten nau, interpelatu, nire burua zalantzan jarri, baina ni ez nago hor.
‎Den bezalakoxea. Baina berari atsegin emateko eta beraren ustezko emantzipazioa bideratzeko, ezin diot neure buruari uko egin. Ez daukat iragana ahanzterik.
‎Ni ez nago erlijioan, eta ez diot neure buruari dena barkatzen. Ez-erlijiotik, ezin diot neure buruari esker onik erakutsi.
2023
‎Konbentzituta nago balioko didala, itxaropen hori dut. Baina garbi dut ezin dudala neure burua 15 urtez modu berean lehiatzen ari den triatleta batekin alderatu. Gainera, hainbeste gauza gertatu zaizkit, ezen nahiago baitut soilik eguneroko lanari begiratu.
‎gona jantzi behar nuen; ezin nintzen jolastu ez baloiarekin, ez zibarekin, ez puxtarriekin, ezta frontoian ere; jolastu behar nuen andrakilekin, hankak gurutzatuta jesarri, eta ezin nuen biraorik bota. Ezin nintzen agresiboa izan, ezin nuen neure burua defendatu, mutilek azpiratu behar ninduten.
‎Ur emariak errekan behera narama. Ezin dut neure burua ur azalera atera...
‎Eta inor ez da konturatzen garrantzi  tsuena ez dela inoiz zure gorputza izan. Nire autoestimu falta hain zen handia, ezen edonork ni etengabe baliozkotzea behar bainuen, izan ere ezin nuen neure burua baliozkotu. Ez nekien.
‎Nire bigarren zaldirik onena da, baina ez da kontzentratzen, beraz Nik ere ez, baina ezin dut neure burua kaleratu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia