2000
|
|
Aurpegi itsusia nuen, bada, eta burua ere bertze leku batean nuen, baina, nola Jainkoaren soldadua bainintzen, gorputzari ere arimari bezain gogor egin behar ziona, hala abiatu nintzen unibertsitaterantz, neure nekearen eta neure ahiduraren gainetik. Eta urduri nindoan, jakina, baina pentsatzen nuelarik
|
ezen
zu ere urduri egonen zinela eta ez ni baino gutiago karta hura harturik, kontsolatu eta jabaldu nintzen apur bat.
|
|
zu, ez —ihardetsi zenidan— Hitz batzuk egin nahi nituzke zurekin, axola ez bazaizu. Eta sosega zaitez, zeren erran baitit zure ikaskide batek non zauden ostataturik, eta zeren ikaskide hura bera igorri baitut zure egoitzarat, erraiteko nagusiari ezen gaur ez zaituztela bazkaltzen izanen, zeren eta nihaurk gonbidatu baitzaitut honat, ahamen baten egiterat —eta iduritu zitzaidan
|
ezen
zu zinela han segada prestatu zuen ehiztaria, eta ni ehiza, zuk segadan atrapatua.
|
|
Eta, halatan, zure memoriak harritu ninduen lehenik, zeren baitzirudien ezen biblioteka oso bat zeneukala zeure buruan, eta bibilioteka hartarik beharrezko errana beharrezko mementuan hautatzen eta zeureganatzen zenuela, zeure arrazoinbideetan aitzina egiteko. Baina erran behar dizut
|
ezen
zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak, zeren, hainbertze pilatu eta juntatu arren, ez baitzirudien bihirik ere soberan zegoela, bakoitzak baitzuen han bere intentzionea eta erranahia, bere tokia eta bere lekua. Eta, aipu eta anekdota haiekin eta haien arteko loturekin, sare bat osatuz joan zinen hitzez hitz eta elez ele, eta ni sare hartan atrapaturik eta liluraturik sentitu nintzen, halako suertez, non ez bainintzen ohartu ere enekin egiten ari zinenaz.
|
|
zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean dabil eta leizerat eginen du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...! Edo, ez al dakizu
|
ezen
zure anaia zaldiz ibiltzen irakasten ari zaiola Maddaleni, baita irakurtzen eta skribatzen ere, eta kasik emaztetzat balu bezala tratatzen duela han bere dorretxean...?
|
|
—Baina badakizu
|
ezen
zure nagusiaren alaba sendatzeko eta mirakuluaren egiteko, beharrezkoa dela norbaitek bere behatzaren oferendatzea... eta zu prest ez bazaude, eta nehor ez badago...
|
|
—Ote da munduan sufritu duenik eta ordaindu duenik zuk bezainbat, ama? Edo, ez ote zara ohartzen
|
ezen
zure hutsak eta zure faltak nihaurk eginak izan zitezkeela, zeren zu aita Bartolome Ziaurrizkoarekin inkontratu baitzinen hemen Ur biainen, eta ni jaun Andrérekin han Salamancan, eta hori izan da bion artean izan den aldea?
|
|
Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan, noiz eta zure aitaren begira egoiten bainintzen, hura noiz etorriko, zeren, dakizun bezala, denboraldi luzeak egiten baitzituen aitak etxetik kanpoan bere trabailuagatik eta bere bertze egitekoengatik. Eta hala joan ziren gauzak, ezin hobekiago, harik eta egun batean ohartu nintzen arte
|
ezen
zure aitak ez zidala ohi bezala kasu egiten, enekin zegoen arren enekin ez balego bezala. Eta egun batean morroi bat jarri nuen haren barrandan... eta morroiak Ubarnerat egin zuen aitaren gibeletik, eta ikusi zuena ikusi zuen, pentsa dezakezu zer...
|
|
Gero, argibideak eman nahi balizkit bezala, erran zidan: ‘Ez zara iduri batez amorosten den lehen pertsona, zeren hor berean baitugu Narzisoren historia, nahiz eta Narziso bere buruaz amorostu zen eta haren iduria ez zen olioz egina, baina urak islatua... zure aitak noizbait kontatuko zizun bezala, zeren baitakit
|
ezen
zure aitak literatura atsegin zuela eta etxean poema batzuk leitzen zizkizuela ozentki, edo autore handien hainbat obra. Eta ez zaude, bertzalde, ero, zeren sasoinez baitzabiltza... eta zureak badu erremediorik, eta berehala emanen dizut horren frogantza.
|
|
Gure etxerat igorri zenuke zure seme hau denbora baterako, jaun Martin... hartzaren froga gaindituz gero, jakina... zeren eta anitz baitira zure mutil horren dohainak, eta ez du gure etxea baino eskola hoberik edirenen haien lantzeko. Eta, jakina, zu markestzat zaitudan bezala, zin degizut
|
ezen
zure seme horri ere markesaren tratua emanen diodala, zeren markesaren seme denak markesaren tratua merezi baitu, eta zeren nik neure hitza eman baitizut... eta ene hitza halakoa da: erran eta bete —eta, irri bat ezpainetan, erantsi zuen—:
|
|
—Jauna, osaba Joanikotek erraiten du ezen fedeak salba gaitzakeela, eta, halatan, fede osoz natorkizu erraiterat ezen batzuetan ez dakidala non dagoen egia, non gezurra, baina arras egin nahi nukeela egiaren alderat, baldin non dagoen baneki; eta, batzuetan, galdua bezala sentitzen naiz, baina badakit
|
ezen
zure semetzat gaituzula, eta egunen batean argiren bat igorriko didazula, nola igorri baitzenion etxetik alde egin zuen parabolako seme xahutzaileari, etxerako bidean ipintzen zenuela. Eta nik ere guztiz nahi bainuke egiaren bidetik joan, zure betiko etxerat, amen.
|
|
—Eiheratik iragan ura ez da, ordea, eiherarat itzultzen... eta gaztigatu nizun hori bere mementuan —ihardetsi zidan amak hoztasunez; gero, gauzak bere tokian ipini nahi balitu bezala, erran zidan—: Eta jakizu
|
ezen
zure osabak auzi honetan galdu duena ez dela deus nik galdu dudanaren aldean. Zeren eta seme bat bainuen, Jainkoarentzat nahi nuena, eta seme hura galdu dut...
|
|
—Ez ahantz, ama, ezen bihar berean izan nintekeela jauregiko jauna, ezkonduko banintz, jauregiko herederoa nihaur naizenez... Bai, badakit
|
ezen
zuk ere zeure usufrutuzko eskubideak dituzula eta eskubide horien arabera jauregian bizi ahal izanen zinatekeela, baina jakizu ezen ez zenukeela enekin onik izanen...
|
|
—Oroitarazi nahi dizut
|
ezen
zure hitz horiek oso ere larriak direla eta arauz kanpokoak, laugarren manamenduaren kontrakoak, eta, halatan, bekatu mortalean zaudela, amari zor diozun begirunearen hausteagatik, eta...
|
2007
|
|
Inkestak. Salatu badizute
|
ezen
zure inkestak ez direla egokiak, eskaintzen dituzun datuak ez direla benetakoak edo inkestaren planteamendua ez dela egokia, eskatu arerioari definitzeko zer den inkesta bat modu egokian egitea, ea nola asmatuko lukeen berak gaiaren konplexutasunean dauden aldagai guztiei erantzuten. Nahastu hor zure aurkaria.
|
2013
|
|
Susmoa dugu
|
ezen
zure aitaren billete zorro landua aurkitu dute Tamesis ibaiaren ertzean, zure amaren zorroarekin batera.
|
2017
|
|
Aitzitik, badirudi
|
ezen
zuk xedea aitzinatu duzula, marra iragan duzula eta Etxauzko etxearen arropa gorriaz beztitzeko bidetan izan zarela. Zeren ez da ez dakienik ezen erregek hartarako hautatu eta izendatu zintuela; eta kolpea huts egin bada ere, ez dela zure faltaz edo zu hartako ez gai izanez huts egin, zeren, utzirik alde batera zure merezimendu handiak eta elizari, erregeri eta jende guztiari anitz okasiotan egin dizkiezun zerbitzuak eta endrezuak, naturak berak ere anitz donu, dohain eta abantaila motaz dotatu, hornitu eta konplitu baitzaitu, adimen eder bat, memoria handi bat eta borondate onera, ohorera eta prestutasunera erori bat, isuri bat eta eman bat eman baitizu.
|
|
Eta puntu honen gainean gauza bat esan nahi dizut: jakin behar duzu
|
ezen
zuk zeure etsaiari ez barkatuagatik, ez dela handik segitzen, baldin hark bere aldetik bere eginbidea egiten badu, ez diola hari Jainkoak barkatuko.
|
|
Jainkoak daki nola, nahia baizik ez balitz, nahi nukeen oraino bezala hemendik aitzina ere zurekin egon, ibili, bizi eta segitu. Baina honela izatera, badakusat
|
ezen
zu eta ni ere galduak goazela, fin gaitz egiteko bidean garela. Eta hala, geure arteko ezagutza gaiztoari alde egin behar diogu, aldendu behar gatzaizkio, eta hemendik aurrera gainerakoan adiskide gelditzen garela halako traturik gabe, garbiki eta prestuki bizi behar dugu.
|
2022
|
|
Baina ez! Han gerrariaren legeak nagusitu behar zuen; lege horrek esan gabe agintzen du
|
ezen
zu hil bezain laster, kideek zure alkandorak eta botak banatuko dituztela, eta gau guztia kartetan pasako dutela, zure gorpua dendaren bazter batean datzan bitartean (baldin gorpurik aurkitu bada!), eta ordainez, gauza naturalena bezala onartzen du lagunaren heriotza, soldadu oro mehatxatzen duen arrisku gisa, eta ez dago prest horregatik bere denbora pasa hutsalenari ere uko egiteko.... Gainera agintariek batez ere tropan pentsatu behar zuten eta ahalik azkarren saihestu behar ziren soldaduen burutik bizitzaren laburtasunari eta etorkizunak ekar litzakeen arriskuei buruzko gogoeta goibelak.
|