Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Eta, liburua apaletik hartu, eta zegokion orritik zabaltzen zenuela, irakurtzen hasi, eta hala jakin nuen nola Korintioko herrian bazen, Aulo Gelioren erranetan, Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea, bere ofizioaren baliatzen ongi zekiena, eta nola, egun batez Demostenes filosofo handi hura emazteki haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen, eta galdegin zion Laisi berari ea zenbana saltzen zuen fruitua, zer balio zuen merkatalgoak. Eta, batean liburuari eta bertzean neuri so egiten zenidala, hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino, eta nola Demos te nesek, aditu zuenean ema mutiriaren demanda, ihardetsi zion ezen hark ez zuela damua hain garesti erosten.
‎Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu balu bezala... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
‎Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... ...ina, neure anaiaren helduleku, zeren hura ahul baitzegoen eta haren ahuleziak nihaur behar baininduen kontrapisu, hala nuen erabakia ezen gero eta gogorrago izan behar nuela neure buruarekin, eta ezin sinetsi nuela, hasteko, ipuin hura; derradan, ordea, ezen, neure lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu handirik egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, arrazoin zuela... eta zeren argi eta garbi erran baitzigun tigre bezatzaileak, bertzalde, ezen suerte hartako tigreek egunez ehizatzen zutela, nekez gauez; aita eta Mattin, haatik, zernahi sinesteko prest zeuden, baita ipuin hura ere, harik et...
‎Orain, berriz, ez hago geldi... Etxe aitzineko kanoiarekin hasi hintzen, eta ikusten diat ezen hura ez zela egun bakarreko haizea izan... zeren eta orain heure gain hartu nahi baituk koadroen ardura ere. Baina erradak, axola ez bazaik, zer darabilan buruan...
‎Baina, zenbatenaz osabak arrazoin eta argudio gehiago eman, hainbatenaz sinesgogorrago agertu zitzaion Alessandro, halako tailuz, non behin eta berriro erran baitzion ezen hura ezinezkoa zela untzia lasterrean zihoanean, eta zakuak gibelago erori behar zuela, mastaren oinetik urrats bat edo bi gibelago, ezinbertzez, untziaren abiaduraren arabera, zeren eta zakua erortzen zen bitartean untzia aitzina baitzihoan; aitzitik, osaba Joanikotek ihardetsi zion ezen segur zegoela erraiten ari zenaz, eta hain segur zegoela, non markatu zirkulutik urrats bat gibelago jartzeko...
‎Gau hartan haizeak gogor jo zuen, eta iduritu zitzaidan ezen haren txistuak bertze munduko bozak zirela eta guztiek baterat akusatzen nindutela: " Salatu eta saldu duzu zeure anaia, eta norat zoaz, Joanes, norat zoazzz...?" Eta bozak eta txistuak ez ziren isiltzen, eta nola anaiak, ezinaren ezinaz, burkoaren azpian gorde behar izan zuen bere burua, aitak eman zizkion azoteen ondotik, hala gorde behar izan nuen nik neurea burusien azpian, ahalkearen ahalkez.
‎Ordea, borroka hark ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik, bere kapelu hegal zabala —baita ile-ordea ere— burutik kanpoan eta bere iduri irrigarri harekin, zeren halakoa baitzen haren begitarterat bildurikako keinua, eta zeren buruan orraztatu gabeko bi ile baitzituen, biak ere nahasirik eta izurturik. ...an ziren zaldunaren lagunak lurrean zetzan kidearen laguntzan, eta ikusi zuenean haietarik batek ezen hura hilik zetzala, ezpata maginatik deblauki atera eta bizkaitarraren aitzinean paraturik, erran zion ezen koldar bat zela, jaun Lorenzo Cortési kasik denborarik eman ez ziolako bere lekuan jartzeko eta konbaterako behar bezala prestatzeko; baina bizkaitarra ez zen isiltzekoa, eta ihardetsi zion ezen hura gezurra zela eta bere ohorearen kontrako falta, gezurti deitzen ari zitzaiolako eta koldar, eta erran zion, halaber, ezen, baldin gizona bazen, egin zezala urrats bat aitzina berak ere, zeren munduko denbora guztia emanen baitzion bai bere lekuan jartzeko eta bai bertze prestakuntza guztien egiteko ere, nahiz eta aitzinetik jakinarazten zion ezen bere lekua, handik gutirat, hilen lekua izane... Eta, orduan, gaztelau hark keinu bat egin zien bere lagunei eta guztiek, supituki eta deblauki, jauzi batean ezpata biluztu eta bizkaitarra inguratu zuten.
‎Izan ere, orain artean erran ez dizudan arren, anitzetan ageri izan zait bizitza zirkunferentzia bat bezala, puntu ezdeus batetik puntu ezdeus bererat garamatzana, geure deusezetik deusezerako bidaian. Baina gaur, etxe aitzinean geldi nengoela, marraskilo bat ikusi dut, eta bururatu zait ezen hura, arrastaka zebilen arren eta ezin baratxago, nehor baino urrunago irits zitekeela, zeren haren etxeak spiral bat baitzuen armarri... Eta, nola spirala beso bat ere baden, infinituraino luzatzen dena, hala, mundu osoa eta unibertso osoa beregana zezakeen ma rraskiloak, spiralaren aterpetik.
‎nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak: " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
‎Nola oroitarazi zidaten don Fidelen hitzek Alain Coup d’Œil itsas lapur begibakarrarenak, noiz eta kortsario frantsesak garbi utzi baitzidan ezen haren begia Jainkoaren begia zela, eta begi hark erabakitzen zuela bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea bere menekoen artean! Zeren eta don Fidel ere halatsu baitzebilen bere plantazioneko erresuma tipi hartan, bertze jainko tipi bat bezala, bere faboreak eta eskubideak menekoen artean banatzen.
‎‘Koadro hori bertzerik ez ote duzu bizitzan? ’ Guztiz serios ihardetsi nion: ‘Ama, Espainiarat joan nahi nuke, neure lehengusuaren ikusterat, zeren uste baitut ezen harekin ezkonduko naizela’ Harritu eta larritu zitzaidan ama, eta pentsatzen hasi zen eroturik ez ote nengoen, halako moldez, non koadroa gordetzea erabaki baitzuen; baina, ikusirik ezen erremedioak are okerrago jartzen ninduela eta apetitua ere galdu nuela, berriro eseki zuen koadroa bere tokian. Eta hala joan ziren egunak, eta joan zen urtebete hura, eta egun batean Simón de Osorio —ene osaba hura, kakao saltzailea zena eta Caracasen bizi zena—, ohi bezala, bisitan etorri zitzaigun; eta ni, hatsarrean, alegeratu egin nintzen, zeren hark eman baitziezadakeen, benturaz, neure lehengusu haren berri.
‎" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela.
‎Eta alferrikakoak izan ziren ene usteak eta don Venanciorenak, zeinak uste izan baitzuen ezen haren eta gure artean zegoen oihana murru iraganezin bat zela, zeren oihanak mila urratseko bihur baitzezakeen urrats bakoitza.
‎Montaigne. Ez, honekin ez dizut erran nahi ezen haren Essais en antzeko libururik —zuk hainbertze goresten eta miresten zenuena, bertzalde, gu biok han Salamancan geundela— egin dudanik, eneak ez baitu, alde batetik, harekin zerikusirik, ez forman, ez stiloan, ez kontatzen diren historietan, zeinak emaiten baitizkizut aditzerat nik oroitzen eta nik sentitu izan ditudan bezala, hainbat nobelatako protagonisten moldean, zeren eta, egia... Que sais je?
‎Jaun Marcelek gure aita zuen jabe eta nagusi eta, kortesiaz bertzerik ez bazen ere, men egitea zegokion, aitari erakusteko ezen haren alde zegoela edo ez zegoela haren aurka bederen; ordea, erran zuen:
‎Ene kezka eta ene urduritasuna...! Bai, banekien ezen hura, orotarat, jolas bat zela, baina jolas hark bere arriskua izan zezakeen, eta arriskuak egiten zuen jolasa aldez arbuiagarriago eta aldez erakargarriago. Eta ihes egin nahi nuen, baina ihes egin gabe...
‎Nik ere guti sinesten nian. Damatxoa mintzatzen hasi zaidanean, ordea, ez zekiat nola erran, baina barren barrenean sentitu ditiat haren hitzak, eta orduan jakin diat ezen hark errana gertatu eginen zaidala. Segur nagok, segur nagok...!
‎galdetu nion trabailari buruari ea zertarako ari ziren txabola hura egiten, eta hark ihardetsi zidan ezen bera eta bere trabailariak bertze batzuen manuko zirela eta haien manuen betetzerat etorri zirela, eta ez zekitela bertze deus ere. Eta orduan pentsatu nuen ezen hura sorpresarekin lotua egon zitekeela, eta, halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak, zeren eta handik astebeterat etxeko kanoi zaharra —ehundabatgarrena— jaitsi baitzuten jauregitik, dorretxeari beha ipintzeko.
‎Mila aldiz irakurri izan dudan arren, ez naiz Sandovalen gutunerat guztiz ohitu, eta ezin ekidin izaiten dut irakurraldi bakoitzean, oraino ere, halako hotzikara bat, bizkarrezurra goiti beheiti hartzen didana, zeren baitakit ezen haren hitzak egiazkoak direla, nik ere neure larrutik eta neure baitarik ikasi bainuen zer zen gartzela han Indietan, bertze batzuk izan ziren arren ene gartzelaldiaren kausak eta arrazoinak... eta zeren osaba Joanikot ere antzeko infernutik iragana izan baitzitekeen Inkisizioneak Iruñan zituèn gartzela sekeretuetan, non baitzeuden, ziegak ez ezik, auzitegiko gela eta torturatzekoa ere, bere es...
‎Ez dakit Mignonek erran zizkidanetarik, neure dohainen eta neure bertuteen alderakotzat, bihirik ere egia izan ote zen, ez dut uste; aitzitik, uste dut ezen hura zela haren egitekoa: nitaz ahalik eta gorakien mintzatzea, aisekiago eta errazkiago engaina eta atrapa ahal izan nintzan; bere buruaz ari zelarik, berriz, ez zitzaidan imajinazino eskasagokoa iduritu, haren kontakizuna lekuko.
‎Ez dakit borondate onez ari ote zitzaidan, baina borondaterik onena ere zorigaitzaren iratzartzailerik konplituen eta sostengurik fermuen bihur daiteke, buruargitasunaren eskutik ez doanean; edo ez dakit txantxan ari ote zitzaidan, neure bihotzaren altxagarri eta esportzagarri, baina kontua da ezen haren txantxak ez zidala neholako onik egin: aitzitik, odola sutan jarri, eta su hartarik ihardetsi nion:
‎Ordea, bazkalduz gero kapitaina bere balentriak kontatzen hasi zitzaidanean, osabari gertatuak jada ahantzirik, nigarrari eman nion, halako batean, nehongo arrazoinik gabe... arestian konplitu ezin izan nuèn desira orduan konplitu izan balitz bezala, behar ez zenean. Ez, ez natzaizu gezurretan ari, jaun André, zeren atzo gertatuak balira bezala oroitzen baititut istant haiek eta istant haietako gorabeherak, ene desiren eta ene izatasunaren arteko liskarra islatzen zutenak —ene barrengo haustura, alegia—, huraxe izan zelako halako zerbait gertatzen zitzaidan lehen aldia; edo erran nuke ezen hura ez zela izan, benturaz, gertatu zitzaidan lehen aldia, baina bai gertatuaren berri nekien lehen aldia, ene barren hausturaren kontzientzia klar eta garbi harekin, gorputza leku batetik balihoakit bezala, arima bertzetik; edo erran dezaket, finean, ezen orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua banengo bezala sentitu bainintzen, leku batean e... Eta Joanes bakarra nintzen arren, bi Joanes sentitzen nituen neure baitan... nola Mattinen baitan bi Mattin haiek hauteman bainituen, bata argia eta bertzea iluna, hark hartu kolpearen ondorez, noiz eta zalditik erori baitzen, nahiz eta, egia erran, nik zerbait disimula nezakeen eta anaiak ez...
‎" Mundu honetan aitzinetik dago damutu beharra, ez ondotik, krimenak urkabean baizik ez duenean erremedioa...", ihardetsi zion guardia buruak frantses garbian. Eta asasino ustezkoak jaitsi zuen bere burua, eta nik hats hartu nuen, ohartu nintzenean ezen haren kaltetik ene salbazionea etor zitekeela.
2009
‎Beste aldetik analizatuz, Jesusen signoak, iritsi naiz deduzitzera ezen Hark bazuela ezagutza unibertsalik, beraz, heriotzatik libratzen ahal nauela Bere Zeruetako Erresuman, dagoena kosmos goragoko batean, ezinezkoa baita kosmos honetan Haren ezagutza.
2013
‎Hurrengo egunetan, berriz, jakin zenean ezen hura ez zela alqaidatarrek bakarrik egindako ekintza bat, zeren, hiru partaide zituèn komandotik, bata Al Qaidakoa baitzen eta beste biak euskaldunak, bata etakidea edo etakide ohia, eta bestea muturreko antimilitarista bat, biak ere alqaidatarraren mendera, jakina?, are gehiago luzatu zuten, gezurra badirudi ere, kalifikatibo deskalifikatiboen zerrenda: sasikumeak, hitlerkumeak, atilakumeak, stalinkumeak, binladenkumeak, barbaroak, hunoak, bandaloak, etab.
‎Hurrengo egunetan, berriz, jakin zenean ezen hura ez zela alqaidatarrek bakarrik egindako ekintza bat, zeren, hiru partaide zituèn komandotik, bata Al Qaidakoa baitzen eta beste biak euskaldunak –bata etakidea edo etakide ohia, eta bestea muturreko antimilitarista bat, biak ere alqaidatarraren mendera, jakina–, are gehiago luzatu zuten, gezurra badirudi ere, kalifikatibo deskalifikatiboen zerrenda: sasikumeak, hitlerkumeak, atilakumeak, stalinkumeak, binladenkumeak, barbaroak, hunoak, bandaloak, etab.
2017
‎Orain Jainkoak ematen dizkizun bizitza, osasuna, indarra, antzea eta ondasunak nahi dituzu Jainkoaren beraren kontra zabiltzala higatu eta galdu, eta gero, oraino eman ez dizkizunak eta benturaz emango ere ez dizkizunak diozu ezen haren zerbitzuan enplegatuko dituzula.
2020
‎Haren funtzioa mugatzen zen bermatzera nafar erregionalistek alderdi liberalari huts egin gabe ematen zioten sostengua, batzuetan baldintza gutxikoa, gehienetan baldintzarik gabekoa. Aski zen bozkatze orotan iragartzea ezen haren alderdia liberal kontserbadoreen proposamenaren alde egitera zihoala; berdin ere xedapen hura foru sakratuen disposizioekin egoki ezkontzen ez zenetan. Estatu sena omen.
2021
‎Bestelako perpausekin: Badakigu ezen hark entzuten gaituela, zer ere eska bagaitez (Leizarraga); Zeren ere bila baitzabiltza[...] sekulan ez duzu Jainkoaren borondatea hain seguratuki aurkituko nola[...] (Pouvreau); Gogoan zer bazuen ere, han erran dituenak ez dira gaizki (Hiriart Urruti).
‎Adibiderik argigarriena eraikuntza sektorea izan da: Asiako erraldoiaren ekonomiaren laurdena ordezkatzen du, eta hain azkar hazi da ezen haren material beharra asetzeko altzairua esportatzeari utzita inportatzen hasi dela Txina. Alta, beroaldiak bere ordaina ekarri du.
‎J.R.R. Tolkienen literaturan adituak direnek frankotan esana dute gaizki ulertu batean oinarritzen dela haren arrakastaren parterik handiena. Eraztunen Jauna eta Hobbita nobelen egokitzapen zinematografikoekin, Tolkienen izena areago irmotu da «literatura fantastikoa» delako generoan; hainbesteraino, non zaila baita akordatzea ezen haren obrak, orain fantasiazkotzat jotzen ditugun kode ugariz blaitua egonagatik, nekez duela zerikusirik gaur egun genero komertzial bilakatu den horrekin, hau da, nobela mardulez osatutako saga amaigabeak eskribitzen dituzten idazle nagusiki anglosaxoien jardunarekin.
2023
‎Luze gabe itzuli zen senarra, ohi zuen gisan, maizterra ikusterat, eta guziz xoraturik gelditu zen haren egongia pobre hura hain ongi bildurik ikusirik, eta areago emakumeak edaterat eman zionean zilarrezko ontzi batean; eta galdetu zion nondik etorriak ziren gauza on haiek guziak. Gaizo emakumeak, negarrez, erran zion ezen haren emaztea izan zela, zeinak, urrikaldurik ematen zion tratu txarragatik, horrela hornitu baitzion etxea, eta galdatu baitzion arta ukan zezan beraren osasunaz. Gizonak, ikusiz emaztearen onezia handia, eta, berak halako makurkeriak eginagatik, hainbertze on itzultzen ziola, pentsatu zuen ezen bere hobena emaztearen egite ona bezain handia zela; eta, maizterrari sos batzuk eman ondoren, galdatu zion etorkizunean emakume onest gisa bizi zedin, eta bera emaztearenganat itzuli zen, zeinari egin makurra aitortu baitzion.
‎Eta hala, etsai Amodiok ustekabean hartzen duen emazte orok bezala, ez zion gehiago iharduki haren ezein manuri. Baina makurrena zen ezen haren oinazeendako medikua ezjakin zela guziz haren gaitzaz. Eta hala, bere erokeria halako gizon prestu bati, bere bizioa eta gaiztakeriak halako gizon bertutetsu eta on bati erakusteko ukan behar zukeen beldur oro alde batera utzirik, zion amodioaz eskribitzeari lotu zitzaion, ahalik eta goxoen, hasteko; eta eman zizkion gutunak zerbitzari gazte bati, eta erran zion zer egin behar zuen, eta oroz gainetik begira zezala senarrak ikus ez zezan kordelierretara joaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia