2000
|
|
Initium sapientiae timor Domini, baina ez, ez zirudien ezen Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen harri. Eta nik jakintasunaren betikotasunarekin amesten banuen ere, berehala ohartarazi zenigun
|
ezen
behin behinekotasuna zela jakintasunaren ezaugarri nagusia, Plautoren erran hura aipatzen zenuela, haren frogatzeko eta egiaztatzeko: Centum doctum hominum consilia sola haec devincit dea Fortuna.19 Ustekabeko lurrikara batek hankaz gora jar zezakeela, alegia, Burgosko katedrala!
|
|
—Aita, berorrek badaki
|
ezen
behin baino gehiagotan joan behar izan dudala, berorrek hala manaturik, hango eta hemengo itsas portuetarat —Pasaiarat, Donibane Lohizunerat eta Baionarat—, hainbat kargamenduren begiratzeko eta haien bideratzeko, untzi batean zein bertzean, orain Ingalaterrarat, orain Flandriarat, gure oletako produktuen kanporatzeko asmoz... Eta jakin beza ezen itsas portuen mugimenduak finantzen jin joanei buruzko bertze ikusmolde bat eman didala, hagitzez ere zabalagoa, zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze...
|
|
Markos Fabian baino bi urte zaharragoa zen, Mattinen adinekoa, eta nik, beraz, Fabianek baino urtebete gutiago nuen. ...Ezpeldoiko jauna zen —gure amaren anaia eta gure osaba—, zeinari Bernabe baitzeritzan eta zeinak gonbidatu baikintuen hiruzpalau urte haietan bere jauregirat, norat joaiten baikinen Mattin eta biok amarekin eta hiruzpalau morroi neskamerekin; baita aitarekin ere, negozioek bakean uzten zutenean... baina nola negozioek bakean uzten zutenean aitak ez zituen negozioak bakean uzten, uste dut
|
ezen
behin bakarrik etorri izan zela azkenean eta ez egonaldi osorako. Ama gogara joaiten zen, bere ahizparekin —zeina baitzen gure izeba Emiliani, bertze nonbait ere aipagai izan dudana, zeren eta amak osaba Joanikotekin ezkondu nahi izan baitzuen gure izeba hura— egoiteko gogoz, eta gurekin ere nehork ez zuen erreguka ibili beharrik harat joan gintezen, osaba izebek ongi tratatzen gintuztelako eta lehengusuekin gogaitzeko astirik izaiten ez genuelako.
|
2008
|
|
–Zure aitak malezia handia zuen. Horren gezurtia zen
|
ezen
behin pentsatu genuen gainontzeko ontzietakook ez geniola irratitik ezer esango, hark guri galdetzen zigunean gu isilik geratuko ginela. Ez geniola esango nondik eta nora genbiltzan?
|
2012
|
|
Kantatzen zuten, belaunikatzen ziren, berriro zutitzen ziren, hura ez zen bukatzen! Oroitu zen
|
ezen
behin batez, lehen garaietan, biak elkarrekin izan zirela mezatan, eta beste aldean zirela, eskuinean, hormaren kontra. Berriro kanpaia hasi zen.
|
2017
|
|
Irakurri izan dut
|
ezen
behin gizon batek zituela hiru aztore onak eta famatuak. Eta bere azken finean, haietatik bata utzi zuela, zor bat baitzuen, hura ordaintzeko; bigarrena, seme bat baitzuen, harentzako; eta hirugarrena, arimakari, mezatan enplegatzeko.
|