Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2000
‎Bai, badakit ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta k... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
‎Bihotzak bularra inarrosten zidan, nola mailuak ingudea, eta ezetz erran nion, buruarekin ezker eskuin eginez; gero, begiztatu nuenean ezen aitak besagainak altxatzen zituela, etsiak hartua iduri, eta ez zuela, beraz, deus ere eranstekorik, odola baretu zitzaidan... Eta orduan bai, hitzak arrapaladan zetozkidala, neure burua zuritu nion:
‎Baina, hartaz baino gehiago, zeren baitakizu nola izaiten diren kontu horiek, amaren eta aita Bartolomeren arteko konbertsazione hartaz mintzatu nahi nizuke. Uste dut ezen aitaren gorputza etxerat ekarri genuen egun berean izan zela, Mattin hil aitzin, noiz eta arratsaldeko lehen orduan ohartu bainintzen ezen ama eta aita jesuita elkarrekin zeudela, kaperauaren bizitokirat jotzen zuen kaperako atearen bertzaldean. Kaperan nengoela, haien marmara aditu eta ate ondorat hurbildu nintzen.
‎Bigarren oroitzapena izan zen ezen aita jesuita eta ama —baita ni ere, aldi hartan, eta orobat Urbiain osoa— aita eta anaia eraman zituen ipuin berean sartu eta haren sareetan harrapaturik geratu ginela.
‎Eta, hala, bazkari arin baten ondotik zaldi gainerat igaiten zela, abiatu zen aita Ubarnerantz, nondik ilunabarrean itzuli baitzen. Eta erran zigun nola egon zen Ubarneko dama damatxoekin, eta nola haiek erran zioten ezen aitak berak basorat joan behar zuela, gau haietarik batean, zenbatenaz lehenago, hainbatenaz hobeki, zeren, baldin tigrea ehizatzen bazuen, Mattini sukarra joanen baitzitzaion.
‎Eta aita ez zen itzultzen, eta belarriak adi nituen, neure presagio gaixto hura gezurzta zezakeen berriaren aiduru, alferrik. Eta guztiok desiros ginen gertatuaren jakiteko, eta guztiok pentsatu genuen ezen okerrena gertatu zela, ohartzean ezen aita ez zela itzultzen, orduek aitzina egin arren.
‎Kontua da ezen aita manuak emaiten ibili zitzaigula bisitaldi haren bezperan, orain oinez eta orain zaldiaren gainean, eta, halako batean, Mattinen eta bion aitzinean gelditu zela. Eta erran zigun:
‎Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan ezen hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten baitzuten... baina ez dakit, bada, hamaika urterekin hain inozent ote nintzen... Baina ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion, bertzalde, baita sasoin hartan ere —nahiz eta Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin gibelak buruz nekizkien orduko—, eta itsu sinesten segituko nuen, baldin osaba Joanikotekin inkontratu izan ez banintz...
‎Baina nago ezen aita Bartolomek hain nahi zuela hertsia, gaitza eta meharra ate hura, non, meharraren meharraz, paretatik desagertzen baitzen, eta non atea iragan nahi zuenak pareta edireiten baitzuen, finean, atearen orde.
‎" Luthero, Luthero!" Eta aita jesuitaren keinu hura ikusi nuen ondotik: lehenik, begiak zeruraino zabaldu zitzaizkion; gero, aitari behatu zion, esplikazione baten eske... eta, ohartu zenean ezen aitak irri etsi hura luzatzen ziola, erran nahi balio bezala: " Ene anaia hori ume bat duzu, eta badakizu, umeak beti umekeriak...", orduan irri egiterat deliberatu zen aita jesuita ere.
‎Jauregian, morroi eta neskameen artean, dozena pare bat zerbitzari izanen genituen orotarat... guztiak ere aitaren beldur, zeren baitzekiten zein izan zitekeen aitaganik jaso zezaketen zigorra, baldin jauregia urde urdangen aska bihurtzen bazuten. Eta, nola baitzekiten ezen aita kontu haietan gizon arduratsua eta jarraikia zela, bere manu eta ordenetan zorrotz baino zorrotzagoa, ildoa xuxen daraman goldelaria baino xuxenago ibiliko ziren guztiak, Kupidoren aldikako deiei entzungor eginik edo beren desiren konplimendua bertze leku baterako eta bertze okasino batzuetarako utzirik, ezkutuan eta isilpean beti ere.
‎" Zertarako zeureganatu mundu osoa, baldin arima galtzen baduzu?" Eta galdegite haren gibeletik, bertze galdegite hura etorri zitzaidan, neure buruari behin baino gehiagotan egin izan niona, nahiz eta azken bolada hartan ez, zeren eta, Elbiraz amorosturik nengoela, ez bainuen buruan bertzerik: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta nahi nuelarik ezen aita Bartolomek zioena egia izan zedila... eta zerbait sinetsi ere egiten nuelarik —zeren eta, anitzetan erran dizudan bezala, pizten denean desiraren argia itzaltzen baita arrazoinarena—, ihardespen ezin zentzuzkoagoa eta ezin doiagoa ediren nion neure galdegite hari... zeren eta ez al zituen Jainkoak, aita Bartolomek ere erran zidan bezala, bekatu haiengatik Sodoma eta Gomorra sutan s... Eta, zer gertatuko zen, baldin Mattin eta Elbira hil izan balira joko desonest haren erdian...?
‎" Bihar etzi baino hobe", erran nion," zeren, zenbatenaz lehenago akabatu zeure trabailua eta zenbatenaz isilago, hainbatenaz berretu eta emendatuko baitzaizu, harengatik dagokizun ordaina" —eta, barrendik hats hartzen zuela, amak eratxiki zuen—: Ordea, trabailariek lanean hilabete zeramatela, tupustean etorri zen aita Bartolome Iruñatik, zeren, dakizun bezala, hegaztiek bi hego baitituzte, baina berri batzuek zazpi; eta, hala, uste osoa nuenean ezen aita jesuitak ezin hobeki hartuko ninduela, aldiz, eskuak bururat eramanik, guztiz haserretu zitzaidan, eta bere haserrean mila gauza erran zizkidan, harik eta haietarik batean erran zidan arte: " Zer erran behar ote diot nik orain Iruñako Konpainiako aita na gu siari?
‎Aditu nionean hura, izutu egin nintzen... eta ez lehendik ere haren antzeko hi tzik entzun izan ez nuelako, zeren guztion ahotan baitzebiltzan halako historiak, baina kontu egiten nuelako ezen aita kaputxino hura gizon zuhurra zela, jakinaren gainean mintzo zena... halako suertez, non haren iritzia ez baitzen kanpotik eraikia, baina oihanaren eta indiarren errealitatearen baitarik, bere misioneko indiarrekin egin zituen hamar urte luzeek frogatzen zutenez.
‎Eta orduan amak, ikusten zuelarik ezen aita erdi galdua zebilela, erran zuen:
‎Begirune falta idurituko zaizu, beharbada, jaun André, gure aita izan zenaz horrela mintzatzea, baina egia erraiterat etorri natzaizu, neure egia; ordea, gezur erranen nizuke, baldin egia apaintzen ibiliko banintzaizu. Erran dezakezu ezen aitak bizitzan baztertu egin ninduela, eta bazterrerat nahi nukeela nik orain hura, eta horregatik mintzatzen naizela horrela hartaz, irain hutsez eta mendeku nahiez. Ez dut uste.
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen aitari laket baino laketago zitzaiola ehiza.
‎—Egia non dagoen erakutsi nahi niean nik, bertzerik ez... Zeren ez baitut atse gin superstizionea —erran zuen osabak, ikusi zuenean ezen aitak ez zuela gogoko izan Pagabason gertatua.
‎" Baina zer negozioz ari zara, jaun Martin, gorputzari lotuez edo arimakoez...?"" Mintza zaitez isilago, Graziana: gutien uste den lekuan, belarri bat dago adi", eta mementu hartan iduritu zitzaidan ezen aita ene belarriaz ari zela eta igarri egin ninduela... eta altxatzeko keinua ere egin nuen, handik ziztuan alde egiteko asmotan, baina amaren bozak geldiarazi ninduen: " Eta zer bertzerik egin izan dut orainokoan, mutuarena baizik?
‎Zergatik erraiten dizudan hau guztia...? Erraiten dizut jakin dezazun ezen amaren gogoa zela etxean kapera baten eraikitzea, eta nik ez dakit aitarekin zer bertze solas izanen zuen, baina kontua da ezen aita sutsuki eta gartsuki atera zela amaren asmo haren alde, eta aldi hartakoa dela, halatan, aitak jauregiaren kantoi batean altxarazi zuen kapera, san Inazioren izenpean... Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita, eta ez saindu gipuzkoarra gizon ezin bertutetsuagoa izan zelako, baina beaumondarren alde guduztatu zelako, nik uste, eta Frantzisko Xabierkoa konbertitu zuelako, orduan ere beaumondarzale batek erakutsi behar agramondar bati Jainkoaren bidea...
‎Zeren erraiten ari bainintzaizun ezen aitak Mattini hitz eman ziola biharamunean joanen zirela Ubarnerat... eta, hala, betetzen zuelarik aitak Mattini eman hitza, joan ziren biak Ubarneko dama damatxoenganat, itzuli ziren etxerat afalordurako, arrai eta alegera, eta, noiz eta afaltzen hasi baikinen, aitak erran zuen:
‎Baina semearen suak aita ere hartua zuen orduko, eta hain zuen hartua, non administratzailea baitzerabilen baterat eta bertzerat mila manurekin, hark bidera zitzan eta aitzina, artezki, negozioei loturikako hainbat eta hainbat eginkizun, bera etxean geratzen zen bitartean, semearen joan jinei beha, hartzaren ehiza zela kausa... Zeren eta ikusia baitzegoen ezen aitak ere ez zuela atsedenik hartuko, harik eta semeak hartza tiroka zezan arte eta egotz, eta, hargatik edo, zalantza izpirik erakusten ez ziola, hala ihardetsi zion amari:
‎—galdetzen zigun aita Bartolomek harri eta zur— Bada baldinba, Italiarat joaiten denak ez du Italia ikusten, baldin ez badu Erroma bisitatzen... —eta nola oroitarazi zizkidaten hitz haiek, Pisan ezagutu nuen eta Maurice Ducreux zeritzan gizon printzipal harenak!, zeina hain sutsuki aritu baitzitzaigun osaba eta bioi Berniniz eta Molièrez, jakin nekien arren ezen aita Bartolomeren arrazoinak guztiz bertze alde batekoak zirela, zeren eta frantsesak, Hiri Sainduaz aritu zenean ere, Hiri Sainduko artea izan baitzuen gogoan, eta aita Bartolomek, aldiz, aita saindua eta eliza katolikoaren buruzagi spirituala.
‎Izan ere, ez al genion aita Bartolomeri behin baino gehiagotan aditu ezen jaun inkisidorearen laguna zela, eta ez ote zezakeen, edo ez ote zuen izanen aitzinago, ondorez, bere eragintxoa haren baitan eta haren deliberamenduetan? Bai, egia zen ezen aita Bartolome, bertzalde, jesuita zela eta jesuitek san Inazio zutela patroin, Ofizio Sainduak pertsegitu zuèn gizona, baina egia zen, halaber, ezen, kontradikzione iduriko haren aitzinean, ama erabil zezakeela lekuko gisa, edo Urbiaingo bertze edozein eliztar, osaba Joanikot salatzeko, eta berdin mugi zitzakeela judizioaren hariak itzaletik, jaun inkisidorearen adiskidetasuna profitatuz.... Zeren, hala balitz, nihaurk ere profita bainezakeen amak aita Bartolomerengan izan zezakeen eragina...
‎" Ikuskizun bikaina prestatu diguzu, aita Bartolome...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber, ezen ezin hobeki mugitzen zituela historia haien hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga. Eta ni segur nengoen hartaz, eta ez nebilen oker, zeren amak halaxe aitortu baitzidan bere azkeneko konfesionean, liburuaren hondarrean ikusi ahal izanen duzun bezala.
2009
‎–Nik Europako sanatorioetan dauden gaixo guztiak hartu, frontera eraman eta eztulka jarriko nituzke, frantsesen kontra, milioika eta milioika bazilo jaurtiz. Austerlitz, horrela, beste Waterloo bat izango zen Napoleonentzat, eta nola ikusten baitzuen ezen aitak betilun begiratu ziola, gehitu zuen?: Ez litzateke taktika txarra izango, haizea alde edukiz gero, nik uste?
‎Non zeuden, bada, Gabinoren begi biziak, eta non Gabinoren begietako ur gardenak, arestian dir dir egiten zutenak, xalotasunaren eta tolesgabetasunaren eguzkipean? Izan ere, bazirudien ezen aitak jaurti ziòn lehen gezi hark, bai baitira begiratuak, geziak baino geziago direnak, pozoi bat zuela, agintekeriaren eta intransigentziaren pozoia, umoregabekeriarena ere bazena horrenbestez?
‎Handik hiru hilabetera gertatu zen Domingoren eta aitaren arteko haustura. Epe hartan, bulego buruaren ondoan jarraitu zuen Domingok, haren gehiegikerien aurka ezer egin eta ezer esan gabe, baina ez esatekorik ez zuelako, baizik eta isilik egon nahiago zuelako, bere aukeraren bila, zirt edo zart; aitari hitz eman zion, bai, fabrikan lan egiten ahaleginduko zela ahalik eta zintzoen, eta hitz emanak behartzen zuen; denborarekin, baina, Domingo ongi ohartu zen ezen aitari emandako hitza gaizki emana zegoela, eta gaizki emandako hitzak ez zuela behartzen; jakin ere, aitarekin izan zuèn lehen eztabaidan jakin zuen hura Domingok, harako esaldi hura entzun bezain laster: –Baina armadan egon berria zara, eta ulertu zenuke?, aitak esaldi harekin inflexio puntua markatu balu bezala, Domingori askotan etortzen baitzitzaion sarjentu putakumearen irudia, harena kasurik nabarmenena bazen ere, bide bertsutik zebiltzan ofizial eta subofizial gehienak?, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza, ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan??, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan nahi baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela:
‎Handik hiru hilabetera gertatu zen Domingoren eta aitaren arteko haustura. Epe hartan, bulego buruaren ondoan jarraitu zuen Domingok, haren gehiegikerien aurka ezer egin eta ezer esan gabe, baina ez esatekorik ez zuelako, baizik eta isilik egon nahiago zuelako, bere aukeraren bila, zirt edo zart; aitari hitz eman zion, bai, fabrikan lan egiten ahaleginduko zela ahalik eta zintzoen, eta hitz emanak behartzen zuen; denborarekin, baina, Domingo ongi ohartu zen ezen aitari emandako hitza gaizki emana zegoela, eta gaizki emandako hitzak ez zuela behartzen; jakin ere, aitarekin izan zuèn lehen eztabaidan jakin zuen hura Domingok, harako esaldi hura entzun bezain laster: " Baina armadan egon berria zara, eta ulertu zenuke", aitak esaldi harekin inflexio puntua markatu balu bezala, Domingori askotan etortzen baitzitzaion sarjentu putakumearen irudia –harena kasurik nabarmenena bazen ere, bide bertsutik zebiltzan ofizial eta subofizial gehienak–, eta aitak halako enplegatu leialak nahi baitzituen, antza –ez al zion aitari berari entzun gizon zital bat gizon are zitalago batek bakarrik zuzen zezakeela, lantegiarena bezalako giro gogorretan, Jainkoak zuzen idazten baitzuen, baina lerro okerretan? –, kargutxo baten ordainean langileen eta azpikoen mugimenduak kontrolatzen zituztenak, haiek guztiak menderatzeko asmotan; esan nahi baita Domingok horrelako ondorio batera iritsia behar zuela:
‎–Nik Europako sanatorioetan dauden gaixo guztiak hartu, frontera eraman eta eztulka jarriko nituzke, frantsesen kontra, milioika eta milioika bazilo jaurtiz. Austerlitz, horrela, beste Waterloo bat izango zen Napoleonentzat –eta nola ikusten baitzuen ezen aitak betilun begiratu ziola, gehitu zuen–: Ez litzateke taktika txarra izango, haizea alde edukiz gero, nik uste...
‎Non zeuden, bada, Gabinoren begi biziak, eta non Gabinoren begietako ur gardenak, arestian dir dir egiten zutenak, xalotasunaren eta tolesgabetasunaren eguzkipean? Izan ere, bazirudien ezen aitak jaurti ziòn lehen gezi hark –bai baitira begiratuak, geziak baino geziago direnak– pozoi bat zuela –agintekeriaren eta intransigentziaren pozoia, umoregabekeriarena ere bazena horrenbestez– bere punta zorrotzean, Gabino –zaildu gabeko ume bat, azken finean– bat batean sorgortu zuena, halaxe geratu baitzitzaizkion begiak mutilari, zabal zabalik, aitak hipnotiza... begi itxuragalduak, bestela esanda, arima makurtuaren begiak iduri; esan nahi baita begi bortxatu haiek ez zutela jada ez berezkotasunik ez eta distirarik ere:
2012
‎Eta ziur nengoela, hala egingo banu ere, ez nintzela ikasle ona izango, eta, zalantzarik gabe, ikasteko denbora amaitu baino lehenago, maisuaren ondotik ihes egingo nuela itsasora joateko. Zin egin nion ezen aitarekin hitz egiten bazuen eta niri atzerrira bidaia bat bederen egiten uzteko baimena eskatzen bazion, handik etxera itzultzean, gustura ibili izan ez banintz, ez nuela inoiz etxetik berriz alde egingo, eta lehia bizian saiatuko nintzela galdutako denbora berreskuratzen.
2017
‎Solon handiak ordenatu zuen ezen aita batek bere semeari ofiziorik erakusten ez zionean, ez zela seme hura bere aita faboratzera, beharrean ikusiagatik ere, obligatua izango, zeren, ofiziorik ez erakusteaz, alfer eta gaizto izateko bidean eta arriskuan utzi baitzuen bere aitak (Plutarko, Solon, 22).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia