|
–¿ CÓMO PUEDE CREER??, eta orain ez dut ezer ulertzen, beraz markagailutik indarrez tiratu dut, eta horra hor bosgarren lerroa, bost hitz,?. QUE ESTÉ LEYENDO SU LIBRO??, galdera marka batez burututako azken lerro bat, eta orduan ulertu dut, orduan osorik irakurri dut: EZ IZAN MEMELOA, NOLA SINETS
|
DEZAKEZU
ZURE LIBURUA IRAKURTZEN ARI NAIZENIK?, eta orduan esnatu naiz, Lerman, Servicio Nacional del Trigok berrogeita hamarretan eraikitako hormigoizko silo handi horietako baten ondoan, eta ohartu naiz nire ondoan ez dagoela inolako emakumerik eserita, gizon zahar xamar bat baizik, esku artean, nire liburua gabe, Carlos Ruiz Zafón en La sombra del viento daramana. Eta egiaztatu dut, hein batean etsiturik, beste hein batean lasaiturik?
|
|
Isildu egin zen une batez, txostenen bilduma gainetik begiratu zuen, zalantza une bat eduki zuen oraindik ere, eta gero, Iritzi hauek bultzatu ninduten, eta, lehen ere esan dudan bezala, ongi idatzita egoteak, eta erakusteak, behaketa kritikorako gaitasunaz aparte, nola esango nuke, nolabaiteko zeharkako pentsamendua, oso bere gisakoa, Zeharkako pentsamendua, Ezin dizut azaldu, sentitu baino gehiago ikusi egiten dut, honek guztiak bultzatu ninduen, berriz esango dut, egin nahi dizudan proposamena hezurmamitzera, Eta zein da proposamena, Lisboako setioaren historia idatz dezazun, baina gurutzatuek portugaldarrei lagundu nahi izan ez zieteneko historia, hain zuzen ere, zure desbideraketa, arestian entzun dizudan hitza erabiltzeagatik, hitzez hitz hartuz, Barkatu, baina ez dut ideia oso ongi ulertzen, Oso ideia garbia da, Beharbada horregatik beragatik ez dut ulertzen, Oraindik ez duzu ideia zureganatzeko astirik izan, hala, ustekabean, lehen erantzuna errefusa izatea oso normala da, Ez da errefusatzea, kontua da niri absurdoa iruditzen zaidala, Zure desbideraketa hura baino absurdo handiagorik ezagutzen al duzu, Ez dezagun nire desbideraketaz hitz egin, Horretaz gehiago hitz egingo ez bagenu ere, nahiz hemen duzun ale honek beste gainerakoek duten akatsen zuzenketa eduki, edizioa erabat suntsituko bagenu ere, nolanahi ere, egun hartan idatzi zenuen Ez hura zure bizitzan egin duzun ekintzarik garrantzikoena izan dateke, Zuk zer dakizu nire bizitzaz, Deus ez, hau baizik ez, Orduan ezin dezakezu nire bizitzaren gainerakoaren garrantziari buruzko iritzirik eman, Egia da, baina esan dudana ez da hitzez hitz hartu beharrekoa, adierazpen enfatikoa zen, betiere solaskidearen adimenaren laguntza behar duten horietakoa, Ez naiz oso adimentsua, Hori ere beste adierazpen enfatiko bat baizik ez da, ez diot duena baino balio handiagoa emango, hau da, batere ez, Galdera bat egiten ahal dizut, Bai horixe, Zinez, nire lepotik irri egiten ari al zara, Zinez, ez naiz ari, Orduan, nondik nora interes hau, proposamen hau, elkarrizketa hau, Batek ez duelako egunero aurkitzen zuk egin duzuna egiten duenik, Buruz nahasirik nenbilen, Tira, tira, Azken finean, eta zakarra izan nahi gabe, zure ideiak ez du bururik, ez buztanik, Orduan egin ezazu kontu, azken finean, sekula ez dudala halakorik esan. Raimundo Silva zutitu egin zen, gabardina, artean kendu gabea, lisatu zuen, Nirekin beste gairik mintzatu behar ez baduzu, ni banoa, Eraman
|
ezazu
zure liburua, ale bakarra da. Maria Sara doktorearen eskuek ez dute eraztunik, ezta aliantzarik ere.
|