2015
|
|
Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek. ...dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena izan eta hala sinets dezagula, eta gure ahizpek eman dituztenak oso bizkorrak direlakoan egon gaitezela, eta ez bakarrik apaltasun desira izan, baizik eta guztien artean kaskarrentzat izan
|
gaitzaten
saia gaitezela.
|
|
Neure aita hain maite nuenez gero, nik otoitza edukitzean ustez nuen ondasuna opa nion, bizitza honetan otoitza edukitzea baino ondasun handiagorik ez zela uste bainuen?, eta horrela, zeharka, ahal nuen eran, berak ere ondasun hori izan
|
zezan
saiatu nintzen. Horretarako liburuak eman nizkion.
|
|
Eta honela ez zaio errurik bota behar bizi nintzen etxeari, neure trebetasunez iritzi onean izan
|
nazaten
saiatzen bainintzen, baina ez horretaz konturaturik kristau itxurak eginez; bada, itxurakeria eta harrokeria delako honetan, Jainkoari eskerrak, ez naiz gogoratzen, nik dakidala, sekula irain egin diodanik; lehen eragina etortzean, hain pena handia sentitzen nuen, non deabrua galtzaile irteten baitzen eta ni irabazle, eta, beraz, honetan gutxi tentatu izan nau. Beharbada, Jainkoak honetan beste gauzetan bezain bortizki tentatzen utzi balio, honetan ere eroriko nintzen; baina orain arte honetan zaindu egin nau Haren Maiestateak; bedeinkatua izan bedi betiko; lehen nahigabe handia ematen zidan besteek ni iritzi onean izateak, nik neure ezkutukoa ezagutzen bainuen.
|
|
Ni hasi nintzaion esaten neurebizitzan arimako neke ugari izan nituela. Zer neke ziren esan
|
niezaion
saiatu zen. Nik erantzun nion, ez zirela jakiteko ezta nik esateko ere.
|
|
Benetan zirudien Haren Maiestateak nahi zuela, berehala agindu zuelako egin nezala fundazioa, eta baimena eman zidan; ni guztiz harriturik geratu nintzen, kasu honetan hartaz jakin nuena kontuan izanik. Eta Salamancatik etxe bat errentan har
|
ziezadaten
saiatu nintzen, izan ere, Toledoko eta Valladolideko fundazioen ondoren, konturatu nintzen hobe zela etxe propioa bilatzea etxe sartzea egin ondoren, arrazoi askorengatik: nagusiena, nik ez neukala zurikorik ere erosi ahal izateko, eta monasterioa eginda egonez gero, Jaunak hornitzen zuen; eta, leku egokiagoa ere aukeratzen zen.
|
|
Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez dut uste oker nenbilenik. Frai Pedro Alcántarako santua joan zen hara; hitz egin
|
ziezaion
saiatu nintzen, eta ez nintzen pozik geratu kontatu zionaz; eta ez zen besterik ezer izango hor, baina hain ezerezak garenez gero, ez gara guztiz pozik geratzen gure bidetik doazenekin izan ezik; izan ere, uste dut Jauna gehiago zerbitzatu eta penitentzia gehiago egin zuela honek urtebetean, nik urte askoan baino.
|
|
Eta ez dezala uste izan niri idaztea denbora alferrik ematea denik, batzuetan beharrezko izaten baitut, baina berori zaharra dela hainbestetan ez esatekotan, muin muinean min hartzen baitut, gazteen bizitzan nolabaiteko segurtasuna balego bezala! Jainko eman diezaiola segurtasun hori, ni hil arte, gero, hori gabe egon ez dadin, gure Jaunak laster eraman
|
dezan
saiatuko bainaiz.
|
|
3 Aita frai Gracián benetan poztu zen berorren jauntasunaren mezuaz; nik badakit behar den maitasun eta onginahia dituela eta gehiago ere bai, uste dut, berorren jauntasuna zerbitzatzeko eta bere inguruko pertsonek (onak direnek) berorren alde gure Jaunari otoitz egin
|
diezaioten
saiatzen dela. Eta probetxu egin diezaion berak hori hain gogo biziz eginik, itxaro dut Haren Maiestatearengan entzungo diola; izan ere, behin esan zidanez, ez da kontentatzen berorren jauntasuna oso ona izateaz soilik, oso santua izatea nahi luke.
|
|
6 Berorren aitatasunak ikusiko balitu Alcalá eta Pastranatik idatzi zizkidan gutunak, harri eta zur geratuko litzateke, abitua eman
|
ziezaioten
saia nendila esaten zidaneko poz eta presaz. Tentaldi gogorrak eman behar zion.
|
|
7 Mezu bat bidali nion gero Luisa andereari; erantzunaren zain nago eta erabakia harturik, ongi egiten ez badu, harik eta hemen egin dezan arte, Paracuellosen duen etxera eraman
|
ditzan
saiatzeko, Madriletik hiru legoara baitago eta bi legoara Alacalátik, uste dudanez; toki oso sanoa; han monasterioa egin zezala zen nire nahi bizia, baina inoiz ere ez zuen nahi izan. Askoz ere nahiago nuen haiek hemendik ez irtetea, kokapen ezin hobean eta batetik besterako bide bidean daudelako; Jainkoak nahi beza hau egitea eta berorren aitatasunak ontzat eman dezala, ez bainaiz egongo beste baimenen zain; uste dut ontzat emango duela, ez dago beste irtenbiderik eta; eta monasterioa desegitea, Pastranakoa bezala, inola ere ezin daiteke egin.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Valladolidera iritsi ginenean, hango ama prioreak berorri jakinaraz
|
diezaion
saiatu nintzen. Lau eguneko geldialdia egin nuen han, oso ondoezik nengoelako; izan ere, hotzeri gogor batek jo ninduen eta horrez gainera perlesi txiki batek.
|
|
Hark nahigabe handia emango zidala uste zuen, aita hauen asmoa honetan saiatzean horixe baitzen, eta horrela gorderik zeukan. Gutxi gorabehera hilabete izango da ni eman
|
diezadaten
saiatu nintzela, beste bide batetik jakin nuelako.
|
|
4 Lur emateaz dioenari dagokionez, jakin beza oso ongi egina dela. Hemen klaustroan lur ematen diegu, eta gure aitak horrela egitea agindu
|
dezan
saiatuko naiz, bestea moja oso irekiena baita; beraz, oso zuzen ibili zen aita Garciálvarez (eman berari nire goraintziak), eta premia horretarako [klausuran] sartzean ere bai; baina ez beste inor, Garciálvarez bera beti sartzea bailitzateke hoberena; monasterioa hain urruti egonik, ez dakit nola izango den; dena dela, hobetzat dut Garciálvarez, bera delako aitor entzulea eta beti aitortzen di... Nik orain gure aitarekin hitz egingo dut horretaz eta baimen bat bidaliko diot Pazko aurretik, Jainkoak nahi badu; izan ere, nuntzioak dei egin dio hona etortzeko, eta, antza denez, negozioak ongi doaz.
|
|
...ut egin dezaketen kalterik txikiena dela; gainera, gerta daiteke horrela bizkorrago ibilaraztea; izan ere, gozotasun hartaz bazkaturik, ordu gehiago ematen dute otoitzean; eta haiek deabruarenak direnik ez dakite eta gozotasun haien duin ez direla uste dutenez gero, Jainkoari eskerrak eman eta eman aritzen dira, Hura zerbitzatzera behartuago ikusiko dute beren burua, eta Jaunak mesede gehiago egin
|
diezaien
saiatuko dira, haren eskutik datozelakoan.
|
|
...ene ahizpak, gelditasunezko otoitz honetaz gehiago adierazi nahi dut, nik honetaz hitz egiten entzun dudanez, edota, ziur asko zuei esan diezazuedan, Jaunak aditzera eman didanez; uste dut, esan dudanez, hemen hasten dela Jauna gure eskaria entzuten duelako seinaleak ematen eta bere erreinua hemen bertan ematen hasten zaigu, egiaz gorets dezagun eta haren izena santu egin dezagun eta guztiek egin
|
dezaten
saia gaitezen.
|
|
Esker ona agertu nahi diot Julen Urkiza adiskideari ere, Teresaren hainbat ilungune argitzen eta interpretatzen lagunduz gainera, izenen aurkibidea egin eta inprimategiko lanetan eragile eta gidari izan denari; eskerrak, lan honetan ari nintzela, gogoa berotu eta aurrera egiteko aupada eman didan Andoni Olea karmeldar ikaskideari. Eskerrak, nola ez, liburu honek argia ikus
|
dezan
saiatu diren guztiei, batez ere argitalpen honi diruz lagundu dioten Euskal Herriko karmeldarrei eta Bizkaiko Foru Aldundiari.
|