2015
|
|
Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har
|
bezate
prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
|
|
Biziki pozten naiz bihotz altxagarri hori duelako; bestela, ez dakit nola eraman daitekeen. Hala ere, agindu
|
biezaio
priore ordeari nire partez konta ditzala gastuetarako San Josereneko berrogei dukatez, eta ez bezate besterik egin, bestela galdua izango dute; hemendik, ordea, erremediatutzat joa beza, eta ez arduratu berarekin gasta dezaketenaz. Barreka nago neure artean, uraren kontua ere nola eramango duen priore orde onak gogoratuz; eta ongi egingo du, hala nahi baitut, limosnaz ematen dizkieten oparitxoen kasuan izan ezik.
|
|
2 Jakin beza, ene aita, moja hauek horrela daudela, niri erruki handia emanez; Gizakundeko monasteriokoak esan nahi dut. Desira bizia dut obedi
|
diezaiotela
priore denari priore gisa, ordezko gisa obeditzen badiote ere. Moja haiek (etxe haren ona burututako egintzan datzala uste dutenez, eta beharbada oker egongo dira, eta fraideak hara itzuliz hondamendira doala ikusten dutenez), ahal duten beste itxaron nahi luketela diote.
|
|
2 Kontura bedi, ene aita, horretaz eta sinets beza berorren aitatasunak baino hobeki ezagutzen ditudala emakumeen azpildurak, eta inola ere ez dela komeni berorren aitatasunak aditzera eman
|
dezan
priore nahiz mendeko izateko inor bere etxetik atera daitekeenik, fundazioa egiteko izan ezik. Eta egia da, horretarako ere, esperantza horrek kalte handia egiten du; horregatik, askotan nahi izan dut buka daitezela fundazioak, guztiak ongi finkaturik gera daitezen.
|
|
Ez egin besterik. Honen kontua eraman
|
dezala
priore orde onak, urarena eramatea ez baita aski. Esan biezaio horrela, eta nire Gabrielari goraintzi asko.
|
|
Priore ordeari esaten diot berorri bidaltzeko handik atera ditzan. Fundazioak? lanaren paperak eta, paper batean bildurik eta zigilaturik, bidal
|
diezazkiola
priore ordeari, nire lagunaren ez dakit zer eta neure gainjantzi bat bidali behar dizkidatelako (presa handiz aritu ginen haiek bidatzen), eta ez dakit beste zer paper dauden hor, ez bainuke nahi inork ikusterik eta horregatik nahi dut berorrek atera ditzan (berorrek ikustea ez baitzait batere axola),. Fundazioak, lanarekin egin duenez.
|
|
2 Burdin sareko eta atariko giltza eduki
|
beza
prioreak. Medikua edo zirujaua edota beharrezko diren gainerakoak eta aitor entzulea sar daitezenean, eraman bitzate beti bi hirugarren.
|
|
Hau oso garrantzitsua da, deabrua pobretasunaren perfekzioa gauza txikietan lasaituz joan daitekeelako. Eta beraz, kontu izan
|
beza
prioreak, ahizparen bat gauzaren bati atxikia ikus dezanean, hari gauza hura kentzeko.
|
|
2 Jaunak dirutan ematen duen limosna ezar bedi beti hiru giltzako kutxan berehala; bederatzi edo hamar dukatetik beherakoa denean izan ezik; kasu honetan, prioreak esaten duen giltzariari emango zaio, eta honek eman diezaiola hornitzaileari prioreak gastatzeko esan dion kopurua. Eta gauero, isiltasunera jo baino lehen zehatz mehatz kontu eman
|
biezaio
prioreari nahiz aipaturiko giltzariari. Eta kontuak eginik, jar bedi dena batera komentuan dagoen liburuan, bisitariari urtero kontu emateko.
|
|
38 Batzuk hain tolesgabeak dira, non beren aldetik hutsegite handia iruditzen baitzaie erremediatu behar diren prioreenak esatea; eta zitalkeriatzat badute ere, beharrezkoa da haiei agertzea zer egin behar duten, eta baita apaltasunez abisu eman
|
diezaiotela
prioreari aurrez, Konstituzioetan eta garrantzizko gauza batzuetan huts egiten dutela ikusten dutenean, beharbada, ez baitira konturatuko; eta areago: gerta daiteke beraiek esatea halaxe egiteko, eta gero, berarekin gaitziturik badaude, salatzea.
|
|
Kontu handiagoa izan beza bertuteetan faltarik egon ez dadin, penitentziaren laztasunean baino. Agin
|
dezala
prioreak lagun diezaiotela irakurtzen irakasten.
|