|
Maria andrea gehien narritatzen duena da hau bezalako aldaketa itzelak gertatzen ari direla eta bera ez dela ezertaz jabetu, pertsona eskarmentu handikoa izan ez balitz, den bezala, edozein egunetan, ustekabean, beste emakume batekin egingo zukeen topo muturrez mutur etxe hartan, eta ziokeen egin nahi zion galdera egin, Nor zara zu, nork deitu dizu hona, gizonak ezgai eta sentiberatasunik gabeak dira, zer kostako zitzaion Raimundo Silvari aitormenezko irribera bat, min egingo bazion ere, leungarria zatekeen jelosia mingots haren erdian, horixe baita Maria andreak pairatzen duen gaitza, nahiz eta berak ez dakien. Beste hainbat kontsiderazio praktikok eta prosaikok betetzen diote pentsamendua, eta horien artean nagusia da bere enplegua kolokan egon daitekeela, batez ere emakume hori, behin behineko moldaketa ez bada, bederen, bere lanean muturrak sartzen hasten bada, Garbi
|
ezazu
hori hobeki, ate bateko molduran zegoen hautsaz zikinduriko hatz bat erakutsiz, gaur den egunera arte ezein neskamek erantzuten jakin ez duen keinu gorrotagarri hori, zalantzarik gabe historiara sartuko litzatekeen esaldi batekin, Sar ezazu, bada, hatz hori ipurtzuloan eta ikusiko duzu, zikinago aterako duzu. Errukarria, mundu honetara obeditzera etorri den oro, pentsatzen du Maria andreak, eta garbi zegoena berriz garbitzen du, zergatik jakin gabe bihotzeko malkoak begietara igotzen zaizkion bitartean, halabeharrak nahi izan zuen hau gertatzea bainugelako mirailaren aurrean, bere bilo ederrak ikusteak ere ez du Maria andrea kontsolatzen, une honetan.
|
|
Maria Sarak entzun zuen begirik kendu gabe, mugimendu azkar baten salbuespenarekin, mugimendua egin zuen une horretan jakin minezko eta ustekabezko espresioak arreta kontzentratua ordezkatu zuen, eta Raimundo Silvak bukatu zuenean, esan zuen, Nire ustez, ez gara kontratu baten baldintzak ezartzen ari, eta ez didazu aldez aurretik banekiena kontatu behar, Hau da nire bizitzako gauza partikularrez hitz egiten dizudan lehen aldia, Partikularrak uste ohi ditugun gauzak jende guztiak dakizki, ez dakizu zenbat gauza jakitera irits zaitezkeen itxuraz interesik gabeko bizpahiru hitz aspertu egin ondoren, Nitaz galdetu duzu hortik zehar, beraz, Argitaletxean lan egiten duten zuzentzaileen gainean galdetu nuen, ideia bat egiten joateko, besterik ez, ulertzen al duzu, baina jendea beti dago prest galdetzen zaiona baino gehiago esateko, pixka bat animatzea izaten da kontua, horretara bideratzea haiek konturatu gabe, Trebezia hori bazenuela ohartu nintzen, hasieratik, Onerako baizik ez dut erabiltzen, Ez naiz kexatzen ari. ...re adineko gizon batek ile zuririk ez edukitzea, Sekula ez nuen halako galderarik egin, begi kolpe batez ikusten zen ilea tindatzen zenuela, inor engainatuko zenuela uste al zenuen, Neure burua baino ez nuen engainatzen, nonbait, Nik orain neure burua engainatzen hastea erabaki dudan bezala, Berdin da, Zer da berdin, Zuk ilea tindatzeko dauzkazun arrazoiak, nik tindatzeari uzteko dauzkadanak, Azal
|
iezadazu
hori hobeki, Nik ilea tindatzeari utzi diot naizen bezalakoa izateko, Eta nik, nik zergatik tindatzen dut, bada, Zaren bezalakoa izaten segitzeko, Hau da, hau, kasuistika miragarria, egunero buruko gimnasia egin dut zure parean egon ahal izateko, Ni ez naiz zu baino gehiago, zaharragoa naiz, besterik ez. Maria Sarak irribarre arina egin zuen, Begi bistakoa da, eta aldaezina, eta, dirudienez, horrek biziki kezkatzen zaitu, Ez nau biziki kezkatzen, norberaren adinak besteren adinaren erlazioan baizik ez du egiazko esanahirik, hirurogeita hamar urteko batek gaztea naizela iritziko dio, ausaz, hogei urteko gazte batentzat agure bat naiz, ezbairik gabe, Eta nirekin alderatuz, zer zara, Zuk zure urdin gutxi horiek tindatu dituzu, eta ni neureak erakusten hasi naiz, hortaz, hogei urteko neskatxa baten aurrean dagoen hirurogeita hamarreko gizona naiz, Zure kontuak ez dira zuzenak, elkarren arteko diferentzia hamabostekoa da, Orduan hogeita hamabost urte dauzkat.
|