2015
|
|
Horrela dira espirituzko beste gauza batzuk ere: ez da asmatzen haiek adierazten, baina haien bidez jakiten da zein behekoa den gure izaera Jainkoaren handitasun handiak ulertzeko; bada, hauek ulertzeko ere gai ez garenez gero, hauek hartzen dituenak bizi ditzala Haren Maiestateaganako harrimenez eta Hura goretsiz; eta beraz, berariazko eskerrak eman
|
diezazkiola
hauengatik; estimu handitan izan behar da mesede hau, ez baita guztiei egiten zaiena, eta zerbitzu handiagoak egiten saiatu, Jainkoak hainbeste eratara laguntzen diolako horretan. Hemendik dator hori dela-eta bere burua handiagotzat ez hartzea, eta lurreko guztietatik Jainkoa gutxien zerbitzatzen duena dela bera pentsatzea, horretara beste inor baino gehiago behartua dagoela uste duelako, eta edozein hutsegitek erraiak zulatzen dizkio alderik alde eta, gainera, arrazoi handiz.
|
|
Ez da gutxiagorako, ene seme, eta berorrek etenaldi hauek sufritu ditu; izan ere, Jainkoak nirekin izan duen pazientziaz konturatzen naizenean eta neure burua egoera honetan ikusten dudanean, ez da harritzekoa huts egitea esaten dudan eta esan behar dudan hartan. Jainkoak nahi
|
beza
hauek izatea nire hutsegiteak eta ez beza baimendu honezkero Haren Maiestateak nik ahalmenik izan dezadan Beraren aurka unetxo batean ere; aitzitik, nagoen unean bertan iraungi nadila.
|
|
Lehengusu propio batzuk nituen, nire aitarenean bestelakoek ez baitzuten sarrerarik, oso begiratua zelako, eta Jainkoak nahi
|
beza
hauena ere halakoa izatea. Izan ere, orain ikusten dut zein arriskutsua den bertuteak lantzen hasi behar den adinean munduko huskeria ezagutu gabe, bertan murgiltzeko itzartzen diren pertsonekin harremanak izatea.
|
|
Beraz, lehenengoarekin jakinaraz eta egin biezat Cepeda kapitainarentzat doana emateko mesedea, nire nebarena baita. Segurtasunez joan dadila eta guztiaz abisu eman
|
biezat
hauek doazen bidetik, ziurragoa izango dela uste baitut.
|
|
berria denez gero, isilik dabil lanean; ez dakit zer esango duen. Hitzik ere ez zuzentzea erabaki dut, eta berorren jauntasunak jasan
|
dezala
hauek diotena, esateko agintzen baitie. Egia da ez dela penitentzia txikia ergelkeriak irakurtzea ezta apaltasun proba txikia ere berorren aldetik, hain jende kaskarraz kontentatzea!
|
|
Jainkoak barka biezaio hainbeste gaitz eragozten duenari; baina nik, egiaz, Jaunaren lana dela uste dut, on handiagorako. Haren Maiestateak nahi
|
beza
hauek erremedioa merezi izatea; fraide oinutsei oso aurrera joaten uzte horretan ez dut inolako eskurik, Jaunak bideratzen baitu guztia on handiagorako. Gure aitak probintzialaren ordezkotzat Karmengo aita priorea, Ebanjelista, jarri zuen, orain kolpe honen zain baita; hala ere nik diotsot berorri, hura burua ez denez gero, ez diotela ezeren berri emango.
|
|
Honela, ni ere ez nago idazten dudan honetan ongi asmatzen dudalako ustean (Jaunak ongi daki hori), baina, aipatu dudan artzaintxo honen antzera, poza hartzen dut, ene alaboi, neure gogoetak agertzean eta hainbat ergelkeriarekin izango dira; eta honela hasten naiz neure jainkozko Errege honen laguntzaz eta aitortzen nauenaren baimenaz. Nahi beza, esan dizkizuedan beste gauza batzuetan asma dezadala nahi izan duenez (edota, beharbada, Haren Maiestateak nire ordez, zuentzat delako), asma
|
dezadala
hauetan ere; eta hala ez bada, ontzat ematen dut idazten erabiliriko denbora eta nik entzutea merezi ez nuen hain gai jainkozkoa neure pentsamenduaz tratatzea.
|
|
Eta hau egitea hain garrantzitsua izanik, prelatua desegiten bada ere, priore hura santa bat dela eta asmo onez ari dela pentsatuz, gogor egin biezaio bere buruari hura karguan ez mantentzeko. Hau eskatzen dut soilik, gure Jaunaren maitasunagatik, hautatuko direnak nolabaiteko goseaz edo nahikeriaz ikusiko balitu, ez beza nahi Jainkoak halakorik?, baliorik gabe utz dezala hautaketa eta aukera ditzaten beste monasterioetakoak izenda
|
ditzala
hauetako priore; izan ere, horrela eginiko hauteskundetik sekula ez da gauza onik etorriko.
|