2018
|
|
Hiru neurri hauekin administrazio publikoan eragiten da, eta hori da enpresa pribatuan eragiteko eman beharreko lehen urratsa. Hortik aurrera, bada, euskaldunon eskubideak bermatu aldera, enpresa pribatuei zerbitzuak euskaraz ere eman
|
ditzaten
galdegitea etorri da.
|
2022
|
|
Gizona partitu eta puska batera, senarra damaren nagusi anderea zen printzesari joan zitzaion, emazteari bere ahizpetarik batengana denbora batez joateko baimena eman
|
ziezaion
galdeginez. Printzesari bitxi samarra iduritu zitzaion eskaria, eta horretarako motiboak zein ziren galdegin zion; zaldunak partez azaldu zizkion, baina ez osoki.
|
|
Pobrea zen, bostehun liberako errenta ere ez zuen, baina hainbertze estimatzen zuen Erregek, gizona bertutez betea baitzen, ezen hain emakume aberatsa esposatu zuen, non jaun handi bat ere gogara egonen baitzatekeen. Eta oraino arras gaztea zenez, berarekin ukan
|
zezan
galdegin zion zaldunak gorteko damarik handienetako bati, eta oso gogo onez hartu zuen hark. Bada, hain onest, eder eta graziaz betea zen zaldun hori, ezen gorteko dama guziek kasu handia ematen baitzioten.
|
|
Jehan izeneko zaldunak, ikusiz hitz haiekin bizia ihes zihoakiola, kapitaina eta hark eskuetan zeukan ezpataren gurutzea besarkatu zituen, laguntzeko, baina turkiar batek, gibeletik jinik, bi izterrak moztu zizkion; orduan," Ea, bada, kapitaina, goazen paradisura, Hura, zeinarengatik hiltzen baikara, ikustera!" goraki oihukatzen zuela, lagun izan zuen heriotzan, gaizo kapitainaren bizitzan izana zen bezala. Hamabortz gezi ukaldiz zauritua zen turkiarrak, berriz, ikusiz ez zitzaiela baliagarri ez batari eta ez bertzeari, ontzietarantz jo eta errezibi
|
zezaten
galdegin zuen, bera bakarrik baitzen laurogei haien artean ihes egitea lortu zuena, baina zaldun traidoreak errefusatu egin zuen. Baina berak, biziki ongi baitzekien igerian, itsasora bota zuen bere burua, eta hain ongi moldatu zen, non ontzi ttipi batean hartu zuten, zeinetan, handik denbora batera, bere zaurietatik ere sendatu baitzen.
|
|
Eta amodio horretaz mintzatuz berea estaltzen zuen, damari sekula ohartzen ez zen negar eta hasperenez so eginez. Baina haren jarrera debotoa ikusiz hain gizon saindutzat zeukan, ezen bere bizitza konta
|
ziezaion
galdegin baitzion, eta nola heldu zen Jainkoa modu hartan maitatzera. Gizonak aitortu zion zaldun pobre bat zela, eta, aberastasuna eta ohorea izateagatik, bere kontzientzia alde batera utzi eta sobera hurbileko emazte batekin esposatu zela, oso aberatsa zelako hura, itsusia eta zaharra izan eta maite ez zuen arren; eta, hari sos guziak atera ondotik, abentura bila jo zuela itsasora, eta hainbertze egin zuela bere lanari esker, non egoera ohoragarri batera heldua baitzen.
|
|
Zernahi gisaz, ez zen deusetan aldatu gizonaz zuen iritzi ona, eta otoitzez eta orazioz lagundu zuen. Handik hilabetera, dama bere egongiara itzultzen zen batean, kapitainaren letra bat zekarkion zaldun bat kausitu zuen, bereiz irakur
|
zezan
galdegiten ziola; eta erran zion berak ikusi zuela nola ontziratu zen kapitaina, Erregeren atsegingarri eta giristino herriaren emendatzeko zen oro egitera arrunt deliberatua, eta bera Marseillara itzultzekoa zela, haren aferak antolatzeko zereginarekin. Dama leiho batera erretiratu zen bakarrik, eta letra ireki zuen, paperezko bi orri alde bietatik eskribituak, non honako gutun hau baitzetorren:
|
|
" Andere hori, zure senar jauna hemen izan zen ontziratu baino apur bat lehenago, eta, giristino on gisa kofesatu eta Sortzailea hartu ondoan, bere kontzientzian zuen zerbait aitortu zidan, hots, damu duela zu behar bezala maitatu ez izana. Eta arrenka otoiztu ninduen, partitzerakoan, letra hau zuri igor niezazun diamante honekin, zeina haren amodioagatik gorde
|
dezazun
galdegiten baitizut, eta segurtatzen dizut ezen, Jainkoari esker onik itzultzen bada, ez dela bertze emazterik nehoiz izan zu izanen zaren bezain ongi tratatua; eta fermutasunezko harri hau izanen duzu horren berme. Zure otoitz onetan gogoan izan dezazun galdegiten dizut, zeren eneetan, bizi naizen artean izanen baitut".
|
|
Eta arrenka otoiztu ninduen, partitzerakoan, letra hau zuri igor niezazun diamante honekin, zeina haren amodioagatik gorde dezazun galdegiten baitizut, eta segurtatzen dizut ezen, Jainkoari esker onik itzultzen bada, ez dela bertze emazterik nehoiz izan zu izanen zaren bezain ongi tratatua; eta fermutasunezko harri hau izanen duzu horren berme. Zure otoitz onetan gogoan izan
|
dezazun
galdegiten dizut, zeren eneetan, bizi naizen artean izanen baitut".
|