2015
|
|
7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi
|
beza
ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
|
|
Nik uste dut Jainkoak egoera honetara ekarri duen arima, Haren Maiestateagandik erabat aldentzen ez bada, ez duela lagundu gabe utziko ezta galtzen ere. Baina, esan dudanez, eror dadinean, Jaunaren maitasunagatik, kontu izan
|
beza
ez dezan engaina otoitza uzteko, nirekin egiten zuenez gezurrezko apaltasunarekin, esan dudanez eta behin eta berriro esan nahi nukeenez.
|
|
Izan bedi bedeinkatua guztiagatik eta nitaz balia bedi, Haren Maiestatea denagatik, nire Jaunak ongi baitaki honetan ez dudala besterik nahi, pixka bat goretsia eta handietsia izan dadila baizik, hondakindegi zikin eta usain txarreko honetan lore hain leunen baratzea egin duela ikustean. Berorren Maiestateak nahi
|
beza
ez ditzadala neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli. Berorrek hau eska diezaiola eskatzen dut nik Jaunaren maitasunagatik, hemen esaten utzi didan baino argiago baitaki ni nor naizen.
|
|
4 Gure Jaunak nahi beza, nik ezertan neure probetxua bilatzen ez dudanez gero eta zertan bilaturik ere ez dudanez gero, haren gorespen eta aintza baizik, Hari aintza emateko gauza asko ikusiko baitira, irakur
|
dezanak
ez diezadala inola ere ezar niri halakorik, egia ez litzatekeelako izango; alderantziz: eska diezaiotela Haren Maiestateari barka diezadala mesede hauetaz hain gaizki baliatu naizelako.
|
|
Dirudienez, ongi merezia du berorrek. Gure Jaunak nahi
|
beza
ez dezala gal hartu nahi duen zerbitzari kaskar honen erruz. Horregatik, begira beza berorrek zer egiten duen, behin hartuz gero behartua baitago kontzientzian ez botatzera.
|
|
2 Orain aita Julianek idazten dit, berori goardiano karguan dagoela hor Cadalson; bada, berorrek oroimenik kaskarrena izanda ere, nire berri izan zukeen noizbait. Jaunak nahi
|
beza
ez nazala horrela ahaztu berorren otoitzetan, eta horrela guztia eramango dut; nik egiten ez dudana, ezereza izan arren.
|
|
Orain dela gutxi idatzi zuen hil honetan zehar etorriko zela. Erregu egiten diot berorren aitatasunari idatz
|
diezaiola
ez dezala egin gabe utz inola ere, eta ez beza ahantz.
|