2015
|
|
Gero jakin nuen pertsona hau biziki adoretu eta kontsolatu zela hitz hauekin; eta zuetakoren batek bere burua samin honetan ikusiko balu, hemen jartzen dizkizuet. Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin
|
dezatela
arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena; baina ariman, hori ez! Bera bere erruzko ausarkeria handiaz bere Senarragandik aldentzen ez bada, Hark gorde egingo du mundu guztiaren erasotik eta baita infernu guztiarenetik ere.
|
|
Hil zela jakin nuenean, kezka larria sortu zitzaidan, haren salbamena arriskuan ikusi bainuen, hogei urtean izan zelako prelatu, niri kezka handia ematen didana, egia esan, nik arrisku handikotzat baitut arimen arduraduna izatea, eta neke handiz otoiztegi batera joan nintzen. Nire bizitzan egin zuen on guztia eskaini nion; oso gutxi izango zen, eta horrela esan nion Jaunari bere irabaziek bete
|
zezatela
arima hark garbitokitik irteteko falta zuena.
|
|
Norbaitek ahots kaskarra badu, kantatzen saiatu eta saiatu egin arren, ez zaio on bihurtzen; Jainkoak eman nahi badio, ez du berak oihuka jardun beharrik. Bada, eska diezaiogun beti mesedeak egin
|
diezazkigula
arima haren mendeko eginik, baina Jainkoaren handitasunean uste osoa dugula. Kristoren oinetan egoteko baimena ematen diotenez gero, saia bedi handik alde ez egiten, dagoen eran dagoela; Magdalenaren antzera egin beza, sendo egon dadinean, Jainkoak basamortura eramango baitu.
|
|
3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. ...ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez
|
dezan
arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita.
|