Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2015
‎3 Oso atsegin izan zait Garciávarezek ikus dezan idatzi duen papera, ez baitago beste zer esanik han dagoena baino. Ez dut jakin nor izango den errektore; Jainkoak nahi beza aita Acostak dioenaz bat etortzea. Beste batean idatzi nion eta horregatik orain ez diot idazten, ezta ezer gehiago esan ere, ez baitakit zer esan.
‎2 Berorri poz ematearren bidaltzen dizkiot fundatzeko patenteak eta, bestalde, Jesusen Lagundiko aita bati idazten diot; niretzat hurrekoa izan ohi da eta nire aitor entzulea, ez dakit orain zer izango den?; oso ona da eta kontseilu-buruaren hur hurrekoa. Berari esaten ez dizkiodan beste gauza batzuen berri berorrek emango diola idazten diot, eta horrela eskatzen diot berorri hala egiteko eta konta diezazkiola aita hauen iskanbilak eta zein tratu txarra eman dioten bederatzi hilabetean frai Joan Gurutzeko santu hari, oraindik ez baitu jakingo berorrek zer gertatu den eta zabaltzen dituzten gezurrezko testigantzak. Patenterik nahi balu, eman biezaio berorrek, ikusi behar dutela deritzanak ikusi ondoren; izan ere, beharbada, kontseilu-buruari eta nuntzioari ere beronen aitor entzuleak erakutsiko dizkie, honi ere mezua bidaltzen baitiot.
‎4 Behin eta berriro muin egiten diot berorren gorentasunari eskuetan hain mesede eta laguntza handiagatik, eta eskatzen diot, egin diezadala aita frai Pedro Fernández Gorte horretara etortzean arreta handia jartzeko eta hari berotasuna emateko mesedea. Gogoan izan beza berorren gorentasunak, kontu hau Andre Maria Birjinari dagokiona dela, beraren Ordenari deabruak egiten dion gerra honetan, halako pertsonen babesa behar baitu orain; izan ere, mutil eta neska asko ez lirateke sartuko Ordenan gerra horiek sortzen dituztenen mende egongo zutela pentsatuko balute.
‎6 Jakin beza aita Marianok idatzi zidala eta Makario probintzial izateko dagoen arrazoi handia esaten dit eta berak eginahalak egingo dituela horretarako. Hau bizitza!
‎5 Jakin beza aita prioreari eta komisarioari berorien agurgarritasunen artean letrak zituztenak maisu eta lizentziatu izenda ditzala eskatzeko asmoa nuela; izan ere, gauza batzuetarako beharrezkoak dira, jeneralarengana jo beharrik ez izateko, eta berorren agurgarritasunak kapituluan esku hartzeko eta konstituzioa egiteko baizik ez duela eskumenik dioenez gero, utzi egin dut.
‎dioen lekuan, esan beza, mihisezkoak?. Eta egoki baderitza, ken beza aita frai Pedro Fernándezen aktatik arrautzarik eta afariusian ogirik ez jateko dioena, ez bainuen lortu hori jarri gabe utz zezan. Eta horretan nahikoa da Elizak agintzen duena betetzea, horren gainetik ezer jarri gabe, eskrupuluekin ibiltzen baitira eta kalte egiten baitie, premia dutenek ez dutela uste izaten dutelako.
‎Pazko aurretik itzuliko naiz hona, Jainkoak nahi badu, San Jose egunera arte baizik ez baitut baimenik. Esan biezaio aita prioreari, bidea erara etorriz gero, han ikus nazan.
‎1 Jesus izan bedi berorren aitatasunarekin... Jakin beza aita frai Anbrosio, Almodóvarko priorea, etorri dela gaur, frai Gabrielihitz egiteko zain dagoela hemen, hau izango baita gurekin etorriko dena, eta, egiaz, ene aita, gizon ona eta buru argikoa iruditu zait; ez nik harekin labur nahiz luze hitz egin dudalako, baina gauza guztietan kontu handiz ibiltzen naiz, badaezpada. Dena dela, poztu naizela diot, konturatu naizelako, bando hauek, oraindik indarrean zeudela uste baitzen, zerbait izan baziren, honezkero deseginak daudela.
‎º 3 Eta trata beza berorrek arazo hau Padilla lizentziadun jaunarekin, eta komeni bada, idatz biezaio aita Julian Ávilakori, honek moja haiekin esku handia baitu, eta beharbada lortuko du. Anari obedi diezaiotela; dakitenez, nik ez dut joan nahi hara, konfiantza handirik ez baitidate sortzen.
‎5 Mesedez, esan biezaio aita Joan Díazi nola helarazi behar dizkion gutun batzuk aita Oleari, ardura handia baitut, edota dei egin biezaio berorren agurgarritasunak eta oso ezkutuan eman biezazkio, bestela ezin balitz.
‎5 Berriro eskatzen diot berorri mesede hau: hitz egin diezaiola aita horri eta aholku eman haren bizierarako ongi deritzana. Jaunak eman dion espirituak eta hainbeste erorbideren artean erakutsi duen bertuteak biziki berotu dit gogoa, hasiera onetik abiatzen garela pentsatzeko.
‎8 Esan biezaio aita errektoreari berorren jauntasunak Jaunari beraren osasuna eskatzeko ardura dugula, eta ongi doakidala aita Santanderrekin; ez, ordea, fraide frantziskotarrekin: geuretzat egokia zen etxe bat erosi genuen, eta haiengandik hurbil samar dagoenez gero, auzia ipini digute; ez dakit zertan geratuko den.
‎8 Lehengo egunean neure aita Cuevasko prioreari idatzi nion. Eman biezaio orain nire agur bero bat eta irakur beza aita Garciálvarezi idazten diodana, eta ongi baderitza, eman biezaio. Neure buruko minengatik, hobeki egon arren, oraindik buruko burrundara handiak baititut?
‎Nik uste dut, itzal handiagoa duten moja batzuk komeni zaigula hara eramatea eta hain gauza garrantzitsuak behar den bezala kudeatuko dituztenak. Esan biezaio aita Nicolaori, idatz diezaiola aita prioreari eta gero ez diezaiola utz horretaz hitz egiten, nahiko erru izan behar du eta; eta uste dut etxe hari motiborik gabe egozten diotela txarra delako fama. Txarragoa izango da putzuko ura duten lekuan, beraiek diotenez, eta ez du izango horrek duen ikuspegia, mojentzat atsegin handi handia baita eta inguru horretan dagoenik hoberena; hemen inbidia handia diete.
‎Nik uste dut, itzal handiagoa duten moja batzuk komeni zaigula hara eramatea eta hain gauza garrantzitsuak behar den bezala kudeatuko dituztenak. Esan biezaio aita Nicolaori, idatz diezaiola aita prioreari eta gero ez diezaiola utz horretaz hitz egiten, nahiko erru izan behar du eta; eta uste dut etxe hari motiborik gabe egozten diotela txarra delako fama. Txarragoa izango da putzuko ura duten lekuan, beraiek diotenez, eta ez du izango horrek duen ikuspegia, mojentzat atsegin handi handia baita eta inguru horretan dagoenik hoberena; hemen inbidia handia diete.
‎5 Uste dut Enrike Freireren alaba nagusia ezin izango dutela hartu gabe utzi, asko zor zaiolako. Honetan egin beza aita Nicolaok dioenaren arabera, haren esku uzten baitut. Gazteena hartzea oraindik ez da komeni inola ere, ez adinagatik, ezta hiru ahizpa elkarrekin inongo monasteriotan ongi ez daudelako ere, are gutxiago gureetan hain gutxi izanik.
‎2 Jakin beza aita probintzialari esan niola, ongi konpondu zirela Samanó neska gure artetik eramateko. Badaki zertaz konturatu naizen?
‎11 Hor doaz erantzun horiek, neure nebari agindu bainion galdera horiek egiteko, eta San Joserenean erantzutea erabaki zuten eta mojak izatea epaituko zituztenak; gotzaina bertan zen eta niri bidali eta nik epaia eman nezala agindu zuen, irakurtzeko ere buru kaskar hau gauza ez zenean. Erakuts biezazkie aita prioreari eta Nicolaori; baina zer gertatzen den esan behar die eta ez irakurtzeko epaia erantzunak irakurri arte; eta ahal badu, bidali berriro hona, gure aitak atsegin har dezan (Ávilan hala egin baitzuten), mandazainaren bidea hori izan ez arren.
‎Hau da, gauzak beren alderantz mugitzeko asko egin dezakeela aita Graciánek eta aita Antoniok; hark erregearen jauregian aita eta anaia dituelako, eta hau Albako dukeen adiskidea delako.
‎Beraz, ene ahizpak, izan dezala ogi hori eskatzeko ardura nahi duenak; guk eska diezaiogun Aita Betikoari geure zeruko ogia merezi dezagula; gorputzeko begiek, Hura hain gordea egonik, atsegin hartuko ez badute ere, ager dakiela eta ezagutzera eman dakiela arimakoei, pozezko eta gozotasunezko eta bizia mantentzen duen bestelako janari bat baita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia